Batasunaren Pribilegioa

Iruñeak Batasunaren Pribilegioaren aldarrikapenaren 603. urteurrena ospatuko du: azokak, kontzertuak, bisita gidatuak eta jarduera-programa zabala, hiria osatzen zuten hiru burgu nagusien batasuna ekarri zuen itunaren omenez.

Itun hori Karlos III.a Nobleak aldarrikatu zuen 1423ko irailaren 8an, eta hiriko mugarri esanguratsuenetako bat da; izan ere, Iruñeko Udala instituzio gisa eratzea ekarri zuen, gaur egunera arte dirauena, bai eta herritarren batasun, elkartasun eta senidetasun nahia gauzatzea ere. Hiru burguak, Navarrería, San Zernin eta San Nikolas, entitate bakar batean batu ziren, mendeetako elkarren arteko gatazken ondoren.

logo

Bisita gidatuak Udaletxean barna

abuztuak 26, asteartea, 08:00etan, irekiko da epea Udaletxera eginen diren bisitak gidatuetan izena emateko. Urtero agortzen dira lekuak ibilbideetan, eta herritarrei udaletxean –Udalaren boterearen egoitza– dagoen ondare historiko eta artistikoa ezagutzeko aukera ematen diete.

imagen feria

Erdi Aroko Azoka Handia

Artisau-produktuen 100 saltokik baino gehiagok osatuko dute Erdi Aroko Azoka Handia, Iruñeko hiru burgu zaharretan sakabanatuta. Azokaz gain, beste hauetaz gozatzeko aukera izanen da: musika, ibilbide antzeztuak, haurrendako jolasak eta antzinako lanbideen erakusketak eta erakustaldiak.

imagen concierto

Kontzertuak

  • Irailak 3, osteguna
    Valentín Larrea Iturberi omenezko kontzertua. 19:30ean. Civivox Pompelo
     
  • Irailak 4, ostirala
    La Pamplonesaren kontzertua. 20:00etan. Gazteluko ​​plaza
     
  • Irailak 5, larunbata
    Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua. 20:00etan. Gazteluko ​​plaza
     
  • Irailak 6, igandea
    Aurora Beltran (18:00–18:35), Maruxak (18:45–19:45) eta Geminiss (20:00–21:00) kontzertuak. Gazteluko ​​plaza

‘Autentika’ azoka

Iruñeak ‘Autentika, Nafarroako tokiko arrazen azoka' hartuko du: eskualdeko erreferente bihurtzea xede duen ekitaldia da, abeltzaintza- eta landa-munduen garrantzia azpimarratzeko xedez. Irailak 4,5 eta 6 Runa parkean.

'Autentika' azokak helburu du hiri- eta landa-ingurunearen arteko harremana sendotzea, jasangarritasunarekin, tokiko identitatearekin, kontsumo arduratsuarekin eta hurbileko produktuekin engaiatutako herritarrak, abeltzainak, lehen sektoreko entitateak eta eragileak elkartzeko gune bat sortuta.

'Autentika' abeltzaintza-azoka bat baino gehiago da. Halaber, hezkuntza- eta dibulgazio-proposamena da, belaunaldien artekoa eta parte-hartzailea, eta askotariko herritarrengan interesa piztu nahi du, hala nola familiak, ikasleak, sektoreko profesionalak eta Nafarroako eta Nafarroatik kanpoko bisitariak.
 

  • Irailak 4, ostirala. 17:00 – 23:00
  • Irailak 5, larunbata  10:00 – 22:00

  • Irailak 6, igandea   10:00 – 14:30

 

Unitate didaktikoa

ud

Iruñeko Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako unitate didaktiko bat prestatu du Batasunaren Pribilegioaren garrantzia lantzeko hainbat material eta jardueraren bidez.

Edukiak Iruñeko Udal Artxiboak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Zientzien Didaktikaren Arloak prestatu dituzte.

Unitateak hiru ikaskuntza-egoera eskaintzen ditu Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleendako (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak) diseinatuak, eta, horietan, Batasunaren Pribilegioaren gertaera historikoa lantzen da hainbat ikuspuntutatik: hiriaren sinboloak, dokumentuak zaintzea eta akordioak egiteko prozedura. Hiru proposamen didaktiko malgu dira, proposatutako hurrenkeran edo zein bere aldetik erabiltzeko, jarduerak truka baitaitezke edo baliabideak murriztu eta hedatu.

Deskargatu material guztiak