Spark

logo spark

Proiektua

SPARK (Sustainable Procurement Advancing Resilient Knowledge) proiektuak hiriak gaitzea du xede, kontratazio publikoko prozesuak optimizatze aldera, eta aldi berean, jasangarritasuna, berdintasuna eta tokiko hazkunde ekonomikoa sustatzen ditu.

URBACT programaren bidez, proiektua Europar Batasunarekin batera dago finantzatuta, eta programa horrek hiriei laguntza ematen die aldaketa jasangarrirako bidean ekintza-sortak garatzeko. Iruñeko Udalaren aurrekontua 93.660 eurokoa da, eta Europak zenbatekoaren % 65 finantzatzen du.

Jardunbide Egokien Transferentzia

Proiektua Kavalako (Grezia) Udalak garatutako jardunbide egokia transferitzean datza. Izan ere, URBACT - Making Spend Matter (2018-2021) transferentzia-sarean parte hartzeari esker lortutako ezagutzak aprobetxatuz, kontratazio publikoko politika berritzaile bat diseinatu eta abian jarri du, giltzarri diren ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-erronkei aurre egiteko. 

Kavalako Kontratazio Jasangarriko eta Jardunbide Egokietako Politikak bost ardatz ditu: 

  • Merkaturatu aurreko kontsultak eta interesa duten aldeen parte-hartzea
  • Kontratazio publiko berdea
  • Kontratazio-sistema zentralizatua
  • Tokiko enpresa txiki eta ertainei babesa ematea
  • Kontratazio publiko ekologikoan interesa duten alde guztiei prestakuntza ematea eta haien gaitasunak garatzen laguntzea
     

Gainera, inpaktu-neurketa bat egiten da, funtsezkoa baita tokiko ekonomiarekiko, enpresa txiki eta ertainekiko eta ingurumen-erronkekiko eragina neurtzeko eta erosketen profesionalen portaeran gertatzen diren aldaketak identifikatzeko.

Iraupena

Proiektuak 2025eko azarotik 2028ko ekainera bitarte iraunen du.

Logo Urbact

Kideak

  • Kide burua/koordinatzailea: Kavalako Udala (Grezia)
  • Dubrovnikeko Garapenerako Agentzia (Kroazia)
  • Pombalgo Udala (Portugal)
  • Heerenveengo Udala (Herbehereak)
  • Roeselare-ko Udala (Belgika)
  • Iruñeko Udala (Espainia)
  • Brvenica-ko Udala (Iparraldeko Mazedonia)

EKINTZAK

Proiektua hiru lan-sortatan garatzen da:

  1. Kudeaketa: Proiektuaren eta komunikazioaren kudeaketa orokorra (Kavalak gidatuta).
    Jarduera nagusiak: Koordinazio-bilerak; URBACTi buruzko prestakuntzak; gauzatze-txostenak; gastu-aitorpenak.
  2. Europako sarearen jarduerak
    Jarduera nagusiak: Kavalak bultzatutako jardunbide egokiaren transferigarritasunaren azterketa; bilera teknikoak; dibulgazio-artikuluak; komunikazio-plana; amaierako txostena.
  3. Tokiko jarduerak:
    Jarduera nagusiak: Tokiko Ekintza Talde bat ezartzea; hiri bakoitzerako praktika egokiaren transferentzia plan bat egitea; jardunbide egokia hobetzeko plan bat egitea (Kavala) 

IRUÑEAN AURREIKUSTEN DIREN EMAITZAK

Egun Iruñeko Udala Erosketa Berdeari buruzko eskuliburu bat egiten ari da. Eskuliburu horretan, jasangarritasunari buruzko adierazleen gidaliburu bat dago, eta esparru horretan aztertu eta baloratuko dira udal-alorretako hobekuntza-eremuak, hala nola fluxu garrantzitsuenen kontsumoa, besteak beste, garbiketa-produktuena. Ildo berean,  areagotu egiten da  udal-langileei jasangarritasunaren inguruan ematen zaien prestakuntza (jarduketa horiek Europako finantzazioa dute, Next Generation UE Funtsen bidez). 

Udala Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legea -Europako zuzentarauak ezarri eta egikaritu zituena- onetsi zenetik ari da ingurumen-izaerako esleipen-irizpideak eta egikaritze-baldintza bereziak barne hartzen, baina oraindik ez da aztertu klausula horiek tokiko ekonomian duten eragina. 

Kavalako eta SPARK proiektuko gainontzeko hirietako esperientziak gaur egun prestatzen ari den Erosketa Berdeari buruzko Eskuliburuaren lanketa eta aplikazio praktikoa hobetzen lagunduko du.

Halaber, aukera emanen du jada kontratuetan txertatuta dauden ingurumenarekin lotutako esleipen-irizpideen aplikazioa ebaluatzeko. Kavalako esperientziak, gainera, mota horretako produktuen tokiko enpresen eta hornitzaileen ikuspegia islatuko du.  

Gainera, proiektu horrek Udaleko erosketen alorrak udal-alor guztietarako egiten dituen erosketetan sistema zentralizatu bat sortzen lagunduko du; zehazki, garbiketa-produktuak eta bulegoetako materiala, tokiko enpresen parte-hartzea barne hartuta.

Horretarako, Tokiko ekintza-talde bat sortuko da funtsezko hainbat eragilerekin, eta proiektuak irauten duen bitartean bilduko da; taldeko kide batzuek Europako bazkideekin egindako bileretan parte hartzen ahalko dute.

Proiektuaren amaieran, Kavalako jardunbide egokiaren transferentzia-plan bat eginen da, Iruñeko Udalari eta bertako kontratazio publikoko politikari egokitua, eta Kavalako eta proiektuko kide diren gainerako hirien ikaskuntzak jasoko dira bertan.