COL3NATUR

Proiektua

COL3NATUR proiektua SUDOE programak % 75ean finantzatu du, eta klima-aldaketara egokitzen laguntzeko erronkari heldu dio, eraikinen, patioen eta eskolarako bideen birnaturalizazioaren bidez. SUDOE eskualdeak (Iberiar Penintsula eta Frantzia hegoaldea) tenperaturen eta bero-boladen muturreko klima-baldintzei aurre egin behar die, eta ondorioz, naturan oinarritutako irtenbideak txertatzeak eragin onuragarria du. 

Helburu nagusia da eraikinen, patioen eta eskolarako bideen birnaturalizazioa sustatu eta indartzea klima-aldaketara egokitzeko estrategia gisa, batez ere, tenperaturen igoerara eta bero-boladetara, bai eta muturreko gertakarietara ere, hala nola suteak, ganduak, lehorteak eta euriteak, eskolak eta eskola-inguruneak erresilienteago bihurtuz, eta ondorioz, horiek dauden herriak eta auzoak ere. 

Horretarako, estrategiak eta ekintza-planak erabiliko dira, eta kasu pilotuei aplikatutako metodologia eta tresna digitalak diseinatu eta garatuko dira, naturan oinarritutako irtenbideen ezarpenaren eraginkortasuna frogatu eta optimizatzeko, betiere SUDOE eremuko klima- eta hirigintza-baldintzak aintzat hartuta. Irtenbideen industrializazioaren ahalmenari etekina aterako zaio diseinu berdeak optimizatzeko klimari eta ingurune espezifikoari dagokienez.
 

 

Iraupena

Proiektua 2025eko ekainean jarri zen abian, eta 2028ko maiatzera arte luzatuko da. 

Kideak

  • Nafarroako Unibertsitatea. ETSAUN Arkitektura Eskola. Eraikuntza, Instalazio eta Egituretako Departamentua (kide nagusia)
  • Sevillako Unibertsitatea. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Eraikuntza Arkitektonikoen I. Departamentua
  • Universidade do Minho. Escola de Engenharia. Instituto para a Sustentabilidade e Inovação em Estruturas de Engenharia
  • Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerketarako Zentroa. Energia Departamentua
  • Iruñeko Udala
  • Mairie de Bayonne
  • Município de Vila Nova de Famalicão
  • PETR Pays Tolosan
  • Eslava y Tejada Arquitectos SL
  • Larraby Electrónica y Comunicación S.L 

Ezarpena Iruñean

Iruñean honako jarduketa hauek eginen dira:

  • Eskola bateko patioa birnaturalizatu eta aldez aurretik eta ondoren monitorizatzea.
  • Ingurumen Hezkuntzako programa bat sortzea Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako hezkuntza-komunitatearendako, barne hartuta parte hartzeko prozesua ikastetxe batean.
  • Eskolarako bide bat birnaturalizatu eta aldez aurretik eta ondoren monitorizatzea.
  • Patioak eta bideak birnaturalizatzeko gidak egitea.

     

GAIARI LOTUTAKO ALBISTEAK

Laster igoko dira atal honetan COL3NATUR proiektuarekin lotutako berriak.