PARTE HARTZEKO EPEA
2025eko irailaren 19tik urriaren 3ra bitarte (egun hori barne)
EKARPENAK BIDALTZEKO:
juventud@pamplona.es
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoarekin bat eta herritarrek arauak egiteko prozeduran duten parte-hartzea hobetzeko xedez, aurretiazko kontsulta publikoan paratuko da Iruñeko Udalaren Gazteriaren Mahaiaren Erregelamenduaren aldaketa, arauaren hartzaile izaten ahal direnek eta herritarrek, oro har, parte hartzeko eta hari buruzko ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.
Herritarrek, erakundeek eta elkarteek, hala nahi izanez gero, 2025eko urriaren 3ra arte (egun hori barne) egiten ahal dizkiote iradokizunak testu honi, honako helbide elektroniko honetan: juventud@pamplona.es.
• Jendaurreko epea: Irailak 22 – urriak 3
• Lan eta baliozkotze parte-hartzailea: Urriak 6 – urriak 24
• Gazteriaren Mahaiarekin landu eta baliozkotzea: Azaroak 3 – azaroak 28
• Onespena, izapidetzea eta NAOn argitaratzea: 2026ko urtarrilak 1 – 2026ko maiatzak 31