Haurren Mahaiaren Erregelamendua aldatu aurreko kontsulta publikoa

Haurren Mahaiaren Erregelamendua aldatu aurreko kontsulta publikoa
Egoera
Publicado

Epea: urriaren 7ra arte

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoarekin bat eta eta herritarrek arauak egiteko prozeduran duten parte-hartzea hobetzeko xedez, aurretiazko kontsulta publikoan paratuko da Iruñeko Udalaren Haurren Mahaiaren Erregelamenduaren aldaketa, arauaren hartzaile izaten ahal direnek eta herritarrek, oro har, parte hartzeko eta hari buruzko ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.

Herritarrek, erakundeek eta elkarteek, hala nahi izanez gero,  2024ko urriaren 7ra arte (egun hori barne) egiten ahal dizkiote iradokizunak testu honi, honako helbide elektroniko honetan:  infanto_juvenil@pamplona.es
 

Documentos adjuntos