- Ekarpenak egiteko epea: Urriak 15
- Ekarpenak egiteko epea: a.campo@pamplona.es
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluak xedatzen duenez, Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da Administrazio eskudunaren webgunearen bidez, zeinean jasoko baita zer iritzi duten etorkizuneko arauak ukitzen ahal dituen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek honako hauei buruz:
a) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.
b) Erregelamendua onestea beharrezko eta egoki den.
c) Proiektuaren helburuak.
d) Egoten ahal diren konponbide alternatibo erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.
Atxikitako agiriaren xedea da IRUÑEKO UDALTZAINGOAREN LANALDI, ORDUTEGI ETA ORDAINSARIEN ERREGELAMENDUARI buruzko kontsulta publikoaren oinarri izatea, nahitaezko izapide honetan legez eskatzen diren alderdiei helduta, hartzaile izaten ahal direnek eta herritarrek, oro har, parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan dezaten.