Alkatea

 

Joseba Asiron Saez Iruñeko alkatea artearen historian lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean eta Artearen Historian doktorea Nafarroako Unibertsitatean. Gai horretako irakasle aritu da San Fermin Ikastolan. 

 Bere ibilbidean zehar hitzaldi eta ikastaro ugari eman ditu eta Nafarroako eta Iruñeko historiarekin lotutako hainbat liburu argitaratu ditu. Halaber, Nabarraldek antolatutako Nafarroako Historialarien hiru kongresuetako zuzendari akademikoa izan da.

Gainera, Diario de Noticias egunkarian igandero argitaratzen diren Adiós Pamplona eta Vidas Ejemplares kazetaritza-atalen egilea da.

Agenda del alcalde

2026
Azaroa
Azaroak 20, ostirala
  • 08:00    Udal-taldearen bilera
  • 09:00    Haurren eguna (Iturrama ikastetxe publikoa)
  • 12:00    Harrera CERMINi, erakundearen 25. urteurrenaren karietara (Harrera Aretoa)
Azaroak 23, astelehena
  • 08:00    Udal-taldearen bilera
  • 09:00    Tokiko Gobernu Batzarra 
  • 12:00    Bilera Gobernu Estrategikoko Alorrarekin
Azaroak 24, asteartea
  • 08:00    Udal-taldearen bilera
  • 13:00    Bilera herritarren gaiak lantzeko
     
Azaroak 25, asteazkena
  • 08:00    Udal-taldearen bilera
  • 11:00    Emakumeen kontrako Indarkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Eguneko ekitaldia (Udaletxe plaza)
  • 12:30    Ehun urtetik gorako pertsona bat zoriontzea
  • 16:30    Udal-taldearen bilera 
  • 19:30    Iruñeko Erruki Etxearen Patronatuaren Batzarra
Azaroak 26, osteguna
  • 08:00    Udal-taldearen bilera
  • 13:00     Elkarrizketa irratian (alkatearen bulegoa) 
Azaroak 27, ostirala
  • 08:00    Udal-taldearen bilera
  • 09:00    Bilera Komunikazio Zerbitzuarekin
  • 10:30    Bilera herritarren gaiak lantzeko (alkatearen bulegoa)
Azaroak 29, igandea
  • 10:05    San Saturnino eguneko ospakizuna

GASTUAK

AMADRILERA BIDAIA, FITUR TURISMO AZOKA DELA ETA (2025/01/25)

Joseba Asiron alkateak eta alkatetza kabineteko bi kidek egindako bidaia

Tren-txartelak: Madrilera joan-etorriko 2 tren-txartel: 400,4 euro
Ostatua: Hoteleko 3 logela: 1001,34 euro
Joan-etorriak: 14,65 euro
Dietak: 408,3 euro

GUZTIRA: 1.824,69 euro

 

MADRILERA BIDAIA, FITUR TURISMO AZOKA DELA ETA (2024/01/26)

Joseba Asiron alkateak eta alkatetza kabineteko bi kidek egindako bidaia

Tren-txartelak: Madrilera joan-etorriko 2 tren-txartel (urtarrilak 25 eta 26): 219,30 euro
Ostatua: Hoteleko 3 logela (urtarrilak 25): 957,45 euro
Joan-etorriak: 23,10 euro
Dietak: 35,34 euro

GUZTIRA: 1.235,19 euro