AIREAREN KALITATEA

Nor arduratzen da airearen kalitatea ebaluatzeaz?

Nafarroako Gobernuko Airearen Kalitate Zerbitzuak egiten du Nafarroako airearen kalitatea zaintzeko sarearen kontrola eta jarraipena.

Herritarrek egunez egun ezagutu dezakete Iruñeko airearen kalitatea. Nafarroako airearen kalitateari buruzko esteka honetan webgunean, airearen neurketa-estazioak non dauden adierazten duen mapa bat aurkezten da. Estazioetako bat hautatuz gero, atmosfera-kutsatzaile bakoitzaren unean uneko balioa erakusten da.
 

Nolakoa da iruñeko airearen kalitatea?

Airearen kalitate-indizearen bidez, atmosferako lau kutsatzaileren balioak ezartzen dira, eta sei mailatan sailkatzen dira, kolore desberdinarekin, bikainetik oso eskasera.

Kontsultatu interpretatzeko laguntzaren esteka

Iruñean hiru neurketa-estazio daude, honela kokatuta: Iturrama auzoan, Arrotxapea auzoan eta Felisa Munarriz plazan.

Unean uneko datuak honako esteka honetan kontsulta ditzakezu:
 

foto