EnerAgen
Iruñeko Udala EnerAgen Sareko (Espainiako Energia Agentzien Elkartea) bazkidea da, 2003. urtetik.
EnerAgen Sariak
Udala elkarlanean aritu da sarean EnerAgen sariak hedatzen eta haietarako hautagaitzak hautatzen.
EnerAgen webgunea “Autokontsumoa zehatz-mehatz”
2019an elkarlanean segitu dugu http://www.autoconsumoaldetalle.es/ webgunearen mantentze-lanetan, jatorri berriztagarriko elektrizitatearen autokontsumoa sustatu eta bultzatzeko.
Urteko Batzar Nagusia
2019. urtean ezinezkoa izan zen Coruñan egin zen Batzordera bertaratzea.
Lantaldeak
AEMPA aktiboki ari da Elkartearen bi lantalde hauekin elkarlanean:
- Autokontsumoa. Webgunea garatzeko ardura dauka: Ministerioari ekarpenak eta proposamenak egiten dizkio, autokontsumoaren garapena hobetzeko eta bitartekari aritzeko hala berrikuntzen gainean lehen eskuko informazioa jasotzeko nola Estatuan gure kezkak helarazteko.
- ADMINISTRAZIO PUBLIKOETARAKO ENERGIA-HORNIKUNTZAK KONTRATATZEKO TALDEA. Energia Operadorearen bidez lantalde honetan parte hartzen hasi gara, hiru helburu hartuta: (1) kontratazio pleguen klausulak homogeneizatzea, (2) informaziorako sarbidea bateratzea eta (3) tresna energetiko baten diseinu eta garapena.
EnerAgen Sariak
Energy Cities
Iruñeko Udala Energy Cities sareko bazkidea da 1999. urteaz geroztik, zeina Europako hiri aktiboen sare garrantzitsuena baita, eredu energetiko berriei dagokienez.
2019an, sareko hainbat teknikarirekin aritu da lankidetzan, Agentziak abian dituen proiektuen balioa nabarmentzeko: energia merkaturatzeko udal-proiektua, energia-pobreziaren jarraipena, udal-instalazioekin energia berriztagarria sortzea, autokontsumoa bultzatzea…
Egun AEMPAk parte hartzen du Renewable energy partnerships proiektuaren barne dagoen komunitate Energetikoei buruzko COOPERATION LAB batean
Komunikabideetan
Podcast-a: Energia berriztagarriak eta COVID-a