Iruñeko eguzki-mapa hiriak eguzki-energia fotovoltaikoa (elektrikoa) eta eguzki-energia termikoa sortzeko duen ahalmenaren azterketa da, jasotako eguzki-erradiazioaren arabera.
Oinarrizko informazioa eskaintzen du instalazioaren amortizazioa aztertzeko; izan ere, gure kontsumoa gure teilatuan ekoiztu dezakegun energiarekin parekatzeko aukera ematen du, eta, beraz, pizgarri bat da sektore horretan inbertsio pribatua mobilizatzeko eta energia-trantsiziorantz aurrerapausoak emateko.
Bestalde, tresna horri esker mapa osagarriak egiteko jarraibideak ezartzen ahalko dira, horien bidez erosotasun termikoko arazoak izan ditzaketen kanpo-eremuak identifikatzeko.
Mapak
GeoPamplona tresnak zenbait mapa eskaintzen ditu, eguzki-energiari lotutako funtzionalitateak eskaintzen dituztenak.
Elektrizitate fotovoltaikoa ekoiztea
- Hileko ekoizpena eta urteko integrazioa
- Azalera-mailaren informazioa erabiltzailearen, jabeen erkidegoaren, posta-kodearen eta udal-mugartearen inguruan.
- Azalera fotovoltaiko erabilgarria eraikin bakoitzean eta instala litekeen potentzia fotovoltaikoa.
Eguzki-jatorriko ekoizpen termikoa
- Hileko eta urteko ekoizpena
- Azalera-mailaren informazioa banakako erabiltzailearen, jabeen erkidegoaren, posta-kodearen eta udal-mugartearen inguruan
- Azalera termiko erabilgarria eraikin bakoitzean
Urtero jasotako eguzki-erradiazio globalaren balioa Gainazaleko Eredu Digitalaren pixel bakoitzean
Beste informazio bat ere kargatu daiteke, adibidez:
Txostena
Txosten horrek deskribatzen ditu Eguzki-mapa garatzeko egindako lan guztia, erabilitako meteorologia- eta geografia-datuak, baliatutako metodologia eta txostenaren emaitzak.
Honako hauek dira lortutako emaitzak:
- Erradiazio globala, zuzena eta lausoa, plano horizontalean, 2005eko urtarriletik 2020ko irailera doan serie historikoan, Iruñean erregistratutako erradiazio-baldintzen adierazgarri den ohiko meteorologia-urte baten ordu bakoitzean
- Erradiazio globala hiriko eraikinen estalkiei eta kaleen, plazen eta gainontzeko udal-eremuen azalerei dagozkien plano bakoitzean. Hori posible izan da azaleko eredu digitalaren erretikularen pixel bakoitzetik sky view faktorea zehazteari esker.
- Energia fotovoltaikoa eta eguzki-energia termikoa bihurtzearen bidez sortutako elektrizitate-energiaren dentsitatea, tenperatura baxukoa, pixel horietako bakoitzean.
- Instalatu behar den potentzia fotovoltaiko gorena.
Eguzki-energia fotovoltaikoari lotutako emaitzak
Ekoizteko ahalmena vs. elektrizitate-kontsumoa, auzoka
Eguzki-energia termikoa ekoiztea