Iruña musikaz beteko da asteartean sanferminetako eskaileratxoaren seigarren eta azken koska ospatzeko

Iruña musikaz beteko da asteartean sanferminetako eskaileratxoaren seigarren eta azken koska ospatzeko
La Pamplonesak, San Saturninoko musika kofradiak, Broken Brothers Brass Bandek eta Iruñeko Swing elkarteak girotuko dute jaia

Fotografía Natalia Lacunza

Iruñean, ekainaren 6an, asteartearekin, sanferminetako eskaileratxo tradizionalaren azken koska ospatuko da, sanferminak hasteko hilabete falta denean Iruñeko Udalak hiriko Alde Zaharreko kaleak alaitasunez beteko dituen adin guztietako herritarrendako musika-programa prestatu du La Pamplonesaren, San Saturninoko kofradiaren, Broken Brother Brassbanden eta Nafarroako Swing elkartearen eskutik.

Haize-musikarekiko zaletasuna dagoeneko Iruñeko kultura-iruditeriaren eta ondare ukiezinaren parte da eta jaien erreferente bihurtu da. Horregatik, eskaileratxoaren azken egunerako, eta eguraldi ona aurreikusten dela baliatuz, atariko gisa, Nafarroako Swing elkartearen emanaldi bat ikusten ahalko da Gazteluko plazan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Horiei Broken Brothers Brass Band taldea batuko zaie ordu berean Udaletxe plazatik abiatuta, ordu eta erdiko kalejira bat eginda, amaiera gisa , 30 minutu inguruko kontzertua emateko Gazteluko plazan.

Zazpietan ere, Estafeta kaletik, San Saturninoko musika kofradiak bi orduko kalejira eginen du Estafeta kalea, Carlos III.aren etorbidea, zezen-plaza ingurua, Orreaga etorbidea, Gazteluko plaza eta San Nikolas kalean barna. Haren pausoen atzetik, egunari amaiera emateko, 20:15ean La Pamplonesa musika-banda irtengo da, kalejiran, Udaletxe plazatik abiatu eta San Saturnino kalea, Kale Nagusia, Hilarión Eslava kaleetan barna San Frantzisko   plazara heldu eta ondoren, San Migel kalea, San Nikolas plaza, Sarasate pasealekua, Gazteluko plaza, Xabier kalea, Estafeta kalea, Mercaderes kalea eta Udaletxe plazan barna jarraitzeko. Banda ibilbideko plazetan geldituko da hainbat abesti interpretatzeko.

Protagonistak

Iruñeko Swing elkarteak jaiari dantza kaleetara ateraz emanen dio hasiera jaiari, bat egin nahi duen edonorendako alaitasun eta gozamen giroa sortzeko. Swingaren maitaleek swinga maite dutenendako duela hamar urte baino gehiago sortu zuten irabazi-asmorik gabeko elkarte horrek dantza sozial hori sustatu nahi du, horretarako hainbat ekitaldi programatuz, eta swinga ikastea bultzatu nahi du ikastaroen eta lantegien bidez.

Haiekin batera Broken Brothers Brass Band taldeak joko du, New Orleanseko kaleko taldeen soinu berriak eta tradizionalak ekarriz. 2006an Iruñeko kaleetan sortu zen bandak, dagoeneko bost disko argitaratu ditu eta musika-esparruko artista nabarmenekin batera lan egin du hala zuzenean nola estudioan. Bandaren estiloak jazz garaikidearen, groove dantzagarrien, raparen, inprobisazio kolektiboaren eta gospelaren eta talde-kantuen eraginak biltzen ditu.

Ad Brasa Aeternam San Saturninoko musika kofradiaren estilo oso ezberdina da; talde hori 2010ean sortu zen, espontaneoki, beren musikarekin eta letrekin iruindarren eta oro har, nafarren bizitza alaitzeko asmoz, Iruñeko eta Nafarroako historia kantatuz eta kontatuz. 12 urteko ibilbidean, kofradiak dagoeneko bi disko argitaratu ditu, besteak beste lurraldeko abestiak, abesti herrikoiak eta hegoamerikarrak barne hartzen dituen errepertorio batekin.

Azkenik, La Pamplonesa Iruñeko musika-bandak, jaietan hain ezaguna den ehun urtetik gorako erakundeak, azken koskan parte hartuko du, kaleetan barna sanferminetan eskaintzen duen jai-errepertorioaren antzekoa interpretatuz, ohiko diana, pasodoble eta beste hainbat pieza herrikoirekin. Jesús Garisoainek zuzenduko du banda.

 


EKAINAK 6, ASTEARTEA, ESKAILERATXOAREN AZKEN KOSKA PROGRAMA

 

  • 19:00 – 20:30. Nafarroako Swing elkartearen ikuskizuna, Gazteluko plazan
  • 19:00 – 20:30. Broken Brother Brass Banden kalejira, Udaletxe plazan hasi eta Gazteluko plazan amaituko da, eta gero 30 minutuko kontzertu bat eginen dute han.
  • 19:00 – 21:00. San Saturninoko kofradiaren kalejira Estafeta kaletik abiatuko da eta ondoren, Karlos III.aren etorbidean, zezen-plazaren ondoan, Orreaga etorbidean, Gazteluko plazan eta San Nikolas kalean barna ibiliko da.
  • 20:15. La Pamplonesaren kalejira, Udaletxean hasi eta bukatuko da

Ibilbidea: Udaletxe plaza - San Saturnino kalea - Kale Nagusia - Hilarión Eslava kalea - San Frantzisko plaza (geldirik jotzeko geldiunea) - San Migel kalea - San Nikolas plaza (geldirik jotzeko geldiunea) - Sarasate pasealekua - Gazteluko plaza (geldirik jotzeko geldiunea) - Xabier kalea - Estafeta kalea - Mercaderes kalea - Udaletxe plaza (geldirik jotzeko geldiunea)

logos turismo