Osasuna Klub Atletikoak larunbatean 100 urte beteko ditu, 1920ko urriaren 24an sortu baitzen.
Zorionak Osasuna! Jarraitu historia egiten Iruñean!
Mendeurrena ospatzeko beste ekitaldi batzuk
- Urriaren 24an Udaletxeko fatxada urdinez eta gorriz argiztatuko da, Klubaren kolore ofizialez.
- Udalak Iruñearen Urrezko Domina emanen dio Osasuna Klub Atletikoari. Dominaren xedea da pertsonak eta entitateak aintzatetsi eta saritzea, baldin eta hiriaren izen onaren alde egin badute edo gailendu badira, dela haien meritu apartak direla medio, dela hiriari egindako zerbitzuengatik.