Kantatu, dantzatu, poteatu, berriz elkartu, gozatu. Dena da ongi etorria eta partekatua Iruñean, are gehiago egun hauetan. Izan ere, gure hiriak zerbait baldin badu, hori da Eguberriak ospatzen dituztenek kalean ospatzen dituztela . Eta horregatik zabaltzen ditugu argiak eta programazioa auzo guztietara. Haurrak, nerabeak, kolektiboak, saltokiak, elkarteak... Guztion artean festa biderkatzen dugu, elkartzeen eta besarkaden berotasunean, nahiz eta kanpoan hotz egin.
Eguberri on!
Eguberrietako Azoka
GAZTELUKO PLAZA
10:30 - 14:00 eta 17:00 - 20:30
Abenduaren 15etik urtarrilaren 6 arte
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita
Zatoz artisautza eta tokiko produktuen Eguberrietako azokara. Jarduerak eta animazioa adin guztietarako.
TXIKIPAMP GUNEA
AUTOBUS-GELTOKI ZAHARRA
11:00 – 13:30 eta 17:00 – 20:00
Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita
XL jolasetarako gunea, eraikuntza-txokoa, futbolinak, pintakarak, harea-ontziak, zirku eskola eta askoz gehiago.
Izotz gaineko patinaje-pista
GAZTELUKO PLAZA
11:00 – 15:00 eta 16:00 – 22:00
Azaroaren 29tik urtarrilaren 6ra. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 12:00etatik aurrera egonen da irekita.
Gozatu familiartean izotz gaineko patinaje-pistaz. Prezioa: 8 euro. Kontsultatu deskontuak webgunean.
Zatoz Etxera Eguberrietan

GAZTEDIAREN ETXEA
Abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra
Ikastaroak, aisialdi-arratsaldeak, sukaldaritza-lantegiak, opari-lantegiak, makillaje- eta mozorro-eskolak, zinema euro baten truke eta askoz gehiago.
Ez zaitez oporraldian etxean geratu... Zatoz Etxera Eguberrietan! Egun magikoak zure zain daude.
Bestelako argiak
BESTELAKO ARGIAK BIDEOARTE-JAIALDIAREN X. EDIZIOA
Ziudadela. Abenduaren 19tik urtarrilaren 7ra
18:00 – 20:30
Zinetika jaialdiko eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako mugimenduzko artelanak dira, eta Ziudadelako hainbat gunetan eta argi-instalazio interaktiboetan proiektatuko dira.
SORMEN-LANTEGIAK FAMILIARTEAN
Ziudadela: Arma aretoa. Abenduak 22, 23, 29 eta 30
17:30 – 19:30
ETORKIZUN EZEZTATUA ERAKUSKETA
Ziudadela: Arma aretoa. Urtarrilaren 11ra arte
11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30 (asteartetik larunbatera) eta 11:30 – 13:30 (igande eta jaiegunetan).
ETORKIZUN EZEZTUA HAURRENDAKO SORMEN-LANTEGIAK
Ziudadela: Arma aretoa. Abenduak 22, 23 eta 24 edo abenduak 29, 30 eta 31
11:30 – 13:00
ARGIZARI GALDUA ERAKUSKETA
Ziudadela: Bolborategia eta Labea. Azaroaren 21etik urtarrilaren 25era
11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30 (asteartetik larunbatera) eta 11:30 – 13:30 (igande eta jaiegunetan).
4X4 ERAKUSKETA
Ziudadela: Mistoen eraikina. Azaroaren 28tik otsailaren 8ra
11:30 – 13:30 eta 18:00 – 20:30 (asteartetik larunbatera) eta 11:30 – 13:30 (igande eta jaiegunetan).

Eta askoz gehiago!
Kontsultatu ekitaldi guztiak eta erosi sarrerak antzokiaren webgunean


