Kantatu, dantzatu, poteatu, berriz elkartu, gozatu. Dena da ongi etorria eta partekatua Iruñean, are gehiago egun hauetan. Izan ere, gure hiriak zerbait baldin badu, hori da Eguberriak ospatzen dituztenek kalean ospatzen dituztela . Eta horregatik zabaltzen ditugu argiak eta programazioa auzo guztietara. Haurrak, nerabeak, kolektiboak, saltokiak, elkarteak... Guztion artean festa biderkatzen dugu, elkartzeen eta besarkaden berotasunean, nahiz eta kanpoan hotz egin.
Eguberri on!
BESTELAKO ARGIAK
- Bideoarte-proiekzioak
17:30 - 20:30
Bestelako Argiak jaialdiaren IX. Edizioa. Arte piezak dira, Zinetika jaialditik eta Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumatik datoz.
Zinetika diziplina anitzeko jaialdia da, dantzaren, ikus-entzunezko hizkuntzaren, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituena, diziplina horiek sortzen dituzten esperientzia artistikoak aintzat hartuta.
LABEA
TODO ES IMPOSIBLE 198. (2008)
Fermín Jiménez
4´08´´ Iruña
IRUÑEKO UDALAREN ARTE GARAIKIDEAREN BILDUMA
“Dena ezinezkoa da 198”. Grabitatearen arau zorrotzen mende dauden eguneroko eta etxeko objektu hutsalen segida bat. Bizitza xehearen izaera arranditsua eta kaskarra aztertzeko ekintza xume bat.
MISTOEN ERAIKINA
SU MISURA (2014)
Augenblick (Alessandra Elettra Badoino, Marina Giardina, Fabio Poggi & Marco Longo)
1’20” Italia
ZINETIKA JAIALDIA
Jostun bat, haren emaztea: egun arrunt bat. Emaztea sartu da orduan. Orain, artisautzaren keinu erritmikoak dantza bihurtuko dira. Ménage à trois dantza minutu batean.
SANTIAGOKO BASTIOIA
WHERE THE SPIDERS LIVE (2021)
Holger Mohaupt
3’11’’ Erresuma Batua
ZINETIKA JAIALDIA
“Armiarmak bizi diren tokia” arkitekturaren memoriari emandako erantzun fisiko bat da, Eskoziako paintball-zelai abandonatu baten hondakinetan girotua.
LIDIA BIURRUN ARETOA
JUMP (2015)
Jan Vesala & Taneli Törmä
1′ Danimarka
FESTIVAL ZINETIKA JAIALDIA
“Jauzia”. Minutu bat. Bi gizon.
ERREGE BASTIOIA
I AM MY MOTHER (2008)
Mohamad Abbasi
1'02" Iran
FESTIVAL ZINETIKA JAIALDIA
Mohammaden amak ez du inoiz dantzan egin, eta Mohammadek bere buruari galdetu dio nola lortu dezakeen ama mugitzea. Horregatik, ama mugiarazteko, haren gorputzean sartuta irudikatzen du bere burua. Bere amaren gorputzean sartu eta hor dantzan egitea lortuko balu, amak ere dantzan egingo luke. Filma Mohammaden eta bere amaren arteko duo bat da, “nire ama naiz”.
BOLBORATEGIA
ME AND MY PARENTS PLAYING WITH THE BALL (2013)
Elba Martínez
5’ Pamplona / Iruña
IRUÑEKO UDALAREN ARTE GARAIKIDEAREN BILDUMA
Ia ez du argumenturik, eta aldi berean, argumentu infinitua du, sorgin-gurpil amaigabe batean harrapatua: artistak apar-gomazko pilota bat jaurtitzen die gurasoei familiaren etxeko lorategian. Gurasoek, itxuraz behintzat, ez diote erantzunik ematen: horma baten modukoak dira, oinarri baten modukoak, aitzakia baten modukoak. Edonola ere, gurasoek esanahiz eta sentimenduz betetako komunikazio paradoxiko honetako elementu pasibo eta mingarria osatzen dute alabaren ekintzaren aurrean.
ARMADA ETORBIDEAREN ATZEALDEA
JOURNAL (2002)
Mariana Vassileva
11`07`` Bulgaria
IRUÑEKO UDALAREN ARTE GARAIKIDEAREN BILDUMA
Esku bat hiri baten mugak inguratzen ari da. Paseoan dabilen heldu baten antzera edo jolasean ari den ume baten antzera, ukitzeak baieztatzen du badela. Ikuspegi horretan, azala pertsonaren eta hura inguratzen duen ororen arteko muga da, sentitzeko modua ematen dio, eta bere burua sentiarazten dio.
BOLBORATEGIAREN ONDOAN DAUDEN PINUAK
BANLIEUE DU VIDE (2003)
Thomas Köner
12`12``Alemania
IRUÑEKO UDALAREN ARTE GARAIKIDEAREN BILDUMA
Gaueko zaintza-kamera batek basoaren erdian dagoen bide bateko mugimendu eta soinu ia hautemanezinak erregistratu ditu. Ikusmena fenomeno sotil eta zehaztugabea da zerumuga lausoetan, eta obra honetako irudiek zerumuga horiek deskribatzen dituzten ezaugarri espazialekin egiten dute jolas. “Bizitzaren aldiri” hauetan, paisaia fisikoak egilearen gogameneko espazioa islatzen du.
- Instalazio interaktibo eta sentsorialak
17:30 – 20:30.
Armada etorbidetik sartzeko tunelean
- Nor dabil hor?
- Atezaina Kolektiboa
- Hiru horma-atal argitsu, tunel barruko gure urratsak jarraitzen dituzte gu koloretan interpretatuz.
Socorro ateko tunelean
- Xede
- Atezaina Kolektiboa
- Hari distiratsuek ezohikoak diren ihes-puntuak josten dituzte balizko patu baterako bidean.
Kasernan
- Lurra
- Fermín Izco & Logela Multimedia
- Harrapatzen gaituen Ikus-entzunezko esperientzia bat da. Lurretik sortzen diren irudiek hainbat eremuetatik zabaltzen dira.
.
- Sormen lantegiak
Ziudadelako Arma Aretoan
Abenduaren 26tik 28ra eta urtarrilaren 2tik 4ra.
Izen emateak:
Arma Aretoan tailerra hasi baino ordu erdi lehenagotik, lekuak bete arte.
Haurrendako (5-12 urte bitartekoak ) sormen-lantegiak, (3 € pertsona eta eguneko)
11:30 - 13:00
Abenduaren 26 27, 28 diciembre:
Carmen Salgadorekin, Bolborategiko bere erakusketarekin lotuta.
Urtarrilaren 2, 3, 4 de enero:
"Oparitu, urtu" erakusketarekin lotuta
Familiendako sormen-lantegiak (4 € pertsona eta eguneko)
17:30 - 19:30
Abenduaren 26, 27 diciembre / Urtarrilaren 2, 3 enero.
Sormen-lantegiak bi espaziotan egiten dira, Carmen Salgado, Gabriela Barrio, Teresa Sabaté, Virginia Santos, Blanca Razquin, Alicia Otaegui edo Marijose Recalde bezalako artistekin.
Antolatzailea: La Chincheta Bruna.
Zatoz etxera Eguberrietan
Eta askoz gehiago!

TxikiPamp GUNEA Geltoki (lehengo autobus-geltokia).
11:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:30. 2024ko abenduaren 20tik 2025eko urtarrilaren 4ra.
Abenduaren 20an, arratsaldez besterik ez. Abendaren 24an eta 31n, goizez besterik ez. Abenduaren 25ean, 2025eko urtarrilaren 1ean eta igandeetan itxita egonen da.
- Jolasgunea: Navar Producciones kontratatzea. Tren txikia, xake erraldoia, ohe elastikoak, futbolinak, eskuzko jokoak.
Emanaldietarako gunea: Noemí Esáin Zuazu - MUGIMISO kontratatzea. 18:00etan.
- Abe. 26
Musas y Fusas. Familientzako ipuin kantaria, gaztelaniaz.
- Abe. 27
Gora musika. Gabon kantak.
- Abe. 28
Moonsters esperientzia. Munstroak, musika, argazkiak, aurpegi-margoketa eta puxika-tolesa.
- Abe. 30
Ikas ezazu musika-tresna bat jotzen. Haurrentzako musika-lantegia + bateria bat zozkatzea
- Urt. 2
- 11:00etan.Erregeen postarien karroza.
- 18:00etan. Paketti anaiak. Ikuskizuna: zirku-kabareta, akrobaziak eta malabarak.
- Urt. 3
Dantza erakustaldia eta eskola magistrala. Hiri-dantzak, hip-hopa, flamenkoa.
- Urt. 4
- 11:00etan. Errege Magoen kabalkadako banderadunak
- 18:00etan. Gune gorritxoa + haurrentzako animazioa eta aurpegi-margoketa. Osasunako nesken eta mutilen taldeetako jokalari bana egonen dira autografoak sinatzen eta argazkiak ateratzen.

Haurrendako lantegiak eta jarduerak Eguberrietako azokan.
Gazteluko plaza
Abenduak 26 – urtarrilak 4
- 11:00 - 13:30 eta 17:00 - 20:00.
Abenduak 31 eta urtarrilak 5
- Goizez: 11:00 – 13:30
Urtarrilak 1: Itxita

Animea eta Japoniako kultura hedatzen dituen ibilbide luzeko jaialdia.
- Iruñeko Planetarioa eta Golem Yamaguchi zinema-aretoa
Abenduaren 13tik 15era
- Erakusketak, Kondestable Civivoxean
Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era

Kontzertuak, erakusketak eta lantegiak
- Abenduaren 19tik 28ra
Kontsultatu programazio osoa Santas Pascuas elkartearen webgunean.

Zinemarako txartelak 1 euroren truke, Iruñeko zinema-aretoetan trukatzeko abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra bitartean.
Gaztediaren Etxean salgai, abenduaren 10ean 16:00etatik aurrera. Zatoz zure txartelaren bila agortu baino lehen!

Bidaia eguzki-sisteman barna, Michael Benson-en eskutik. Anima zaitez eremu publikoko argazki-erakusketa hau bisitatzera.
Sarasate pasealekua
- Abenduak 6 – urtarrilak 9