Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

LGTBI

LAN-ILDO NAGUSIAK

LGTBI Herritarrak Ahalduntzea

Gobernantza eta LGTBI arloko konpromisoa

LGTBI HERRITARRAK AHALDUNTZEA

Helburuak: LGTBI pertsonak hiriko esparru guztietara sartzea eta presentzia izatea bermatzea, eta herritarrak LGTBIren arloan sentsibilizatzea.

Aurrekontua: 19.126,50 euro

Jarduera nagusien laburpena:

  • 1.- Ekainaren 28ren inguruko zabaltze- eta sentsibilizazio-ekintzak: Jarduera ugari egin ziren ospakizun horren inguruan kolektiboaren errealitatea eta aldarrikapenak ikusarazteko, bai eta herritarrak oro har sexu- eta genero-aniztasunaren inguruan sentsibilizatzeko ere: ekainaren 28ko ospakizunaren bidez kolektiboaren errealitatea eta aldarrikapenak ikusaraztea; programatutako ekintzen bitartez herritarrak oro har dagoen errealitateaz sentsibilizatzea, eta sexu- eta genero-aniztasuna indartzen eta balioesten duten esku-hartze publikoko politikak aldarrikatzea.
  • 2.- Zinegoak, Gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia. Martxoan eginda, Zinegoak jaialdiak, helburuen artean, LGTBI pertsonen errealitatea, estereotipo eta aurreiritziei aurre egitearren, ikusaraztea eta eztabaida publiko zein pribatuan jartzea, bai eta sexu-orientazio edo genero-nortasunagatik pairatutako diskriminazioak eta bidegabekeriak arindu eta deuseztatzea ere.
  • 3.- Armairutik Ateratzearen Nazioarteko Eguna. Urriaren 11n Armairutik Ateratzearen Nazioarteko Eguna ospatu zen, herritarrei dauden errealitate ezberdinak hurbiltzeko, LGTBIfobia prebenitzeko, horren gainean sentsibilizatzeko, herritarrek gogoeta egin dezaten guneak sortzeko eta LGTBIfobia ezabatzeko.
  • 4.- Neguko aldia. Neguko solstizioa iritsita (neguko oporraldia edo Gabonak), urte berria zoriontzearekin batera, LGTBI komunitate osoa mezu bat helarazteko aukera ere ikusi zen, gogorarazteko ezen, aldi hau konplikatu samarra bada, zerbitzua zabalik dagoela pertsonak hartu eta entzuteko.
  • 5.- Bestelako ekitaldiak. Era berean, beste erakunde-ekitaldi batzuk egin dira, bestelako alorrekin koordinaturik, LGTBI kolektiborako data garrantzitsu batzuk nabarmentzearren: Ikusgaitasun Lesbikoaren Eguna; LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna eta Ikusgaitasun Transexualaren Eguna.

GOBERNANTZA ETA LGTBI ARLOKO KONPROMISOA

Helburuak: LGTBI errealitatea Iruñean integratzen duten lan-egiturak sortzea, eta herritarren zerbitzuak hirirako baliabide gisa finkatzea udal-politiketan.

Aurrekontua: 77.190 euro

Jarduera nagusien laburpena:

  • 1.- LGTBI prestakuntza-proiektuetarako diru-laguntzak. Aurrekontua: 20.000 euro
  • 2.- Harrotu zentroa: Harrotu zentroaren inaugurazioa, aurkezpena eta dinamizazioa (liburutegia, zinema eta elkarri laguntzeko taldea).