Alorrak 2016an abiarazitako prozesuek aldez edo moldez aldaketa esanguratsuak eragin dituzte udalaren gizarte-zerbitzuen etorkizuneko garapenean. Hasteko, Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua hartu zuen bere gain. Prozesu hura Alorrak berak gidatu zuen, eta Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa onetsi zuen, abenduaren 30eko osoko bilkuran. Halaber, aurrekontuetan nahiz plantillan, zerbitzua emateko behar bezalako neurriak hartu zituen. Praktikan, bi enpresa horien langileek Iruñeko Udalaren plantilla handitu zuten, 166 jardunalditan handitu ere, zerbitzua era eraginkorragoan emateko.
Auzo Unitateak, gainera, Oinarrizko Laguntzarako lau programen ezarpena ebaluatzeko prozesuan aritu ziren bete-betean, unitateetako langileek aspaldian eskatu bezala. Lau programetako profesionalek osatutako talde eragile batek Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko elkarlana gidatu zuen; garapenean, espazioak bilatzea izan zen xedea, Auzo Unitate guztiek parte har zezaten; halaber, Gizarte Zerbitzuen Erabiltzaileen Informatika Sistemako teknikariak emaniko informazioa erabili zen, bai eta alorreko aplikazio informatikoak ere.
Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzuak bere 25. urtemuga ospatu zuen 2016an, ekitaldi sorta zabala antolatuta. Programazioak zerbitzua agerrarazi nahi du, aitzindaria izan baitzen Nafarroan, eta, aldi berean, ikusgaitasuna eman nahi dio Iruñeko emakume askok egun oraindik ere pairatzen duten indarkeria sexistari.
2016an, beste bi prebentzio-talde osatu ziren auzoetan jarduketak egiteko, Milagrosa-Azpilagaña eta Mendillorri-Erripagaña sartu baitziren. Beraz, guztira, zazpi prebentzio-talde zeuden. Talde berriak, beraz, Arrotxapean, Txantrean, Sanduzelain, Alde Zaharrean eta Etxabakoitzen ari zirenei gehitu zitzaizkien.
Auzo Unitateak (AU) herritarrak gizarte-zerbitzuetan sartzeko ateak dira. Herritarren eskariak jaso, haien zailtasunei lehen erantzuna eskaini, eta gizarte-babeserako sistemetan sartzeko bidea errazten diete. Iruñean hamabi dira: Alde Zaharra, Txantrea, Etxabakoitz, Zabalgunea, Ermitagaña, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa, Arrotxapea, Sanduzelai, Donibane eta Buztintxuri. Mendillorriko AUk Erripagañako auzokideak hartzen ditu 2016az geroztik. Lezkairu, berriz, Zabalgunearen eta Milagrosaren artean banatua dago.
2016an, Iruñeko Auzo Unitateek 43.391 kasu artatu zituzten. Kopuru horrek goraka egin du, aldian-aldian, 2008. urtean artatu ziren 23.576 kasuez geroztik.
Urtea |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Zenbat arta |
36.038 |
37.468 |
42.647 |
41.667 |
43.391 |
AU bakoitzaren araberako arta- banaketa, eta zer ehuneko egiten duten auzo bakoitzaren biztanleria guztiaren gainean:
| AU | 2012 |
% |
2013 |
% |
2014 |
% |
2015 |
% |
2016 |
% |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Buztintxuri |
1.947 |
4.96 |
1.782 |
5,21 |
2.259 |
5,56 |
2.224 |
5,34 |
1.793 |
4,13 |
Alde Zaharra |
3.706 |
10,65 |
3.827 |
9,91 |
3.837 |
9,44 |
3.675 |
8,82 |
3.337 |
7,69 |
Txantrea |
5.370 |
14,74 |
5.297 |
14,36 |
5.592 |
13,76 |
5.450 |
13,08 |
4.766 |
10,98 |
Etxabakoitz |
2.222 |
5,44 |
1.954 |
5,94 |
2.830 |
6,96 |
3.216 |
7,72 |
1.916 |
4,42 |
Zabalgunea |
3.067 |
8,18 |
2.938 |
8,20 |
3.434 |
8,45 |
3.375 |
8,10 |
3.514 |
8,1 |
Ermitagaña |
1.931 |
4,66 |
1.676 |
5,16 |
1.899 |
4,67 |
2.060 |
4,94 |
1.610 |
3,71 |
Iturrama |
1.676 |
4,64 |
1.666 |
4,48 |
1.506 |
3,71 |
1.465 |
3,52 |
2.422 |
5,58 |
Mendillorri |
1.608 |
3,78 |
1.360 |
4,30 |
1.442 |
3,55 |
1.799 |
4,32 |
2.654 |
6,12 |
Milagrosa |
4.422 |
11,52 |
4.140 |
11,82 |
4.849 |
11,93 |
5.203 |
12,49 |
7.156 |
16,49 |
Arrotxapea |
6.079 |
16,03 |
5.759 |
16,26 |
6.380 |
15,70 |
6.564 |
15,75 |
7.846 |
18,08 |
Sanduzelai |
3.092 |
6,99 |
2.871 |
8,27 |
3.960 |
9,75 |
3.488 |
8,37 |
3.484 |
8,03 |
Donibane |
2.276 |
7,42 |
2.665 |
6,09 |
2.645 |
6,51 |
3.148 |
7,56 |
2.893 |
6,67 |
GUZTIRA |
37.396 |
100 |
35.935 |
100 |
40.633 |
100 |
41.667 |
100 |
43.391 |
100 |
Aurreko urteetan bezala, arta gehienak Arrotxapean, Milagrosan eta Txantrean egin ziren (baina azken auzo horretan, badirudi joera jaisten hasia dela). Nabarmentzekoa da Mendillorriko eta Iturramako auzo-unitateetan izaniko arten gorakada.
2016an, Auzo Unitateetan izaniko artak (datu osoak eta ehunekoetan):
AUZO UNITATEAK |
2016 (guztira) |
2016 (ehunekoa %) |
|---|---|---|
BUZTINTXURI |
1.793 |
4,13 |
ALDE ZAHARRA |
3.337 |
7,69 |
TXANTREA |
4.766 |
10,98 |
ETXABAKOITZ |
1.916 |
4,42 |
ZABALGUNEA |
3.514 |
8,10 |
ERMITAGAÑA |
1.060 |
3,71 |
ITURRAMA |
2.422 |
5,58 |
MENDILLORRI |
2.654 |
6,12 |
MILAGROSA |
7.156 |
16,49 |
ARROTXAPEA |
7.846 |
18,08 |
SANDUZELAI |
3.484 |
8,03 |
DONIBANE |
2.893 |
6,67 |
IRUÑA |
43.391 |
100,00 |
Auzo Unitateek Oinarrizko Laguntzako lau programetan sartzeko bidea eskaintzen diete herritarrei, baita Nafarroako Gobernuaren prestazioetarako sarbidea ere.
Harrera eta gizarte-orientazioko programa
Herritar guztiei zuzendutako programa da eta haien eskariak jasotzea du xede. Herritarren arazoei lehen erantzuna eskaintzen die, gizarte-babeserako sistemetako prestazioetan sartuz eta, behar izanez gero, oinarrizko laguntzako edo laguntza espezializatuko gainerako programetarako sarbidea emanez. Era berean, auzoetan elkartegintza sustatzen du auzokideen partaidetza eta elkartasun-sareak bultzatzeko, topaketa-guneak, sare sozialak eta boluntariotza indartuz.
• Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arta emateko programa
Udalak baliabideak eskaintzen ditu, norberaren autonomia sustatzeko, mendekotasunezko egoerei aurrea hartzeko, eta, era berean, bere kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonei eta mendekotasunean daudenei edo egoteko arriskua dutenei laguntza emateko, betiere beren ohiko ingurunean. Behar izanez gero, gainera, etxetik kanpoko baliabide alternatiboetan sartzeko aukera ematen du, banakako, taldekako eta izaera komunitarioko artaren bidez.
Programa horretako profesionalek Nafarroako Mendekotasunaren Agentziako (NMA) eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko (EELZ) prestazioak kudeatzen dituzte.
Mendekotasunari lotutako prestazioak, AUn kudeatuak
AUZO UNITATEAK |
GUNEAK |
|||
|---|---|---|---|---|
Errekonoz./Balioa. |
Berraztertzea |
B.A.T. |
||
Buztintxuri |
12 |
0 |
9 |
|
Alde Zaharra |
37 |
3 |
33 |
|
Txantrea |
93 |
3 |
124 |
|
Etxabakoitz |
15 |
0 |
0 |
|
Zabalgunea |
61 |
12 |
115 |
|
Ermitagaña |
35 |
7 |
69 |
|
Iturrama |
37 |
6 |
106 |
|
Mendillorri |
36 |
3 |
33 |
|
Milagrosa |
58 |
5 |
81 |
|
Arrotxapea |
92 |
0 |
71 |
|
Sanduzelai |
31 |
2 |
34 |
|
Donibane |
78 |
0 |
118 |
|
Iruña |
585 |
41 |
793 |
|
NMAren prestazioaren onuradunak 2016an (laburpena)
|
AUZO UNITATEA |
Diru-laguntza: zainketak familia-ingurunean |
DLE Desgaituak |
Laguntza pertsonalerako prestazioa |
||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Pertsona kop. |
Ordaindua guztira |
Pertsona Kop. |
Ordaindua guztira |
Pertsona kop. |
Ordaindua guztira |
|
Buztintxuri |
100 |
91.604,32 |
2 |
6.562,84 |
0 |
0 |
|
Alde Zaharra |
112 |
229.855,55 |
5 |
17.164,85 |
0 |
0 |
|
Txantrea |
357 |
736.491,43 |
7 |
18.138,25 |
0 |
0 |
|
Etxabakoitz |
338 |
191.868,15 |
1 |
4.430,64 |
0 |
0 |
|
Zabalgunea |
232 |
812.949,49 |
2 |
7.527,43 |
0 |
0 |
|
Ermitagaña |
102 |
517.399,72 |
2 |
4.900,76 |
3 |
10.666,00 |
|
Iturrama |
264 |
606.362,79 |
5 |
22.029,60 |
3 |
14.687,82 |
|
Mendillorri |
169 |
270.123,87 |
4 |
17.718,36 |
|
|
|
Milagrosa |
366 |
797.289,84 |
2 |
7.013,98 |
2 |
6.949,92 |
|
Arrotxapea |
388 |
708.024,13 |
5 |
10.053,70 |
0 |
0 |
|
Sanduzelai |
253 |
390.582,45 |
4 |
16.926,60 |
0 |
0 |
|
Donibane |
303 |
706.101,18 |
0 |
0 |
0 |
0 |
|
Iruña |
2984 |
6.058.652,92 |
39,00 |
132.467,01 |
8 |
32.303,74 |
|
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ)
EELZk 4.769.793 euroko gastua gauzatu zuen 2016an, eta zuzeneko arta eskaintzen du pertsona hartzaileen etxean bertan, gehienez bi orduz egunero. 2016an, 1.152 lagunek erabili zuten zerbitzuaren prestazioetako bat. ASIMEC (publikoa) eta SARQUAVITAE (pribatua) enpresek 176.011 ordutan eman zuten zuzeneko arta, 998 etxebizitzatan. Halaber, 80.528 bazkari eta 16.729 afari zerbitzatu zitzaizkien 384 pertsonari, erabiltzaileen beharretara egokitutako menuak eskainita. Azkenik, arropa garbitzeko 865 zerbitzu eman ziren, 24 etxebizitzatan.
EELZ. Eragina AUen gestioetan
AU |
Enkarguak |
Aldeketak |
Laguntza-kopurua |
Bajak |
ARTAK GUZTIRA |
|---|---|---|---|---|---|
Txantrea |
50 |
88 |
2 |
57 |
197 |
Arrotxapea |
27 |
93 |
13 |
49 |
182 |
Milagrosa |
35 |
67 |
7 |
49 |
158 |
Alde Zaharra |
32 |
52 |
32 |
30 |
146 |
Iturrama |
26 |
28 |
|
26 |
80 |
Donibane |
17 |
30 |
3 |
40 |
90 |
Sanduzelai |
26 |
31 |
4 |
26 |
87 |
Zabalgunea |
23 |
36 |
5 |
27 |
91 |
Ermitagaña |
24 |
29 |
7 |
25 |
85 |
Mendillorri |
8 |
12 |
|
16 |
36 |
Etxabakoitz |
4 |
3 |
1 |
10 |
18 |
Buztintxuri |
12 |
7 |
|
4 |
23 |
GUZTIRA |
284 |
476 |
74 |
359 |
1.193 |
EELZrantz bideratutako arta kopuruaren arabera antolatuak, AU hauek nabarmentzen dira: Txantrea (% 16,51), Arrotxapea (% 15,26), Milagrosa (% 13,24) eta Alde Zaharra (% 12,24). Lehen auzoek eta Donibanek baja kopururik handiena izan zuten zerbitzuan, 2016an.
Haurrei eta familiei laguntzeko programa
Programaren helburua da haurren eskubideak bermatzea, haien garapena ahalbidetuko duen ingurunea ziurtatuta, prebentzio, sustapen eta babes arloko neurrien bidez, laguntza pertsonala, familiarra eta soziala emanez, eta, era berean, familian esku hartzea, babesgabetasunezko egoerak gertatzen direnean, adingabeen instituzionalizazioa eragozte aldera. Taldeko profesionalek adingabearekin eta familiarekin lan egiten dute (familien harrera, egoera ikertzea, balorazioa, diagnosia familiarekin batera egitea, esku-hartzea, jarraipena eta azken ebaluazioa), bai eta arlo komunitarioan ere (prebentzio eta esku-hartze komunitarioa).
Programak, era berean, hiriko haurren eta nerabeen egoera ikertu eta aztertzen du, Nafarroako Gobernuko Adin Txikikoak Babesteko ataleko taldeekin elkarlanean.
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Artatutako familiak |
563 |
617 |
710 |
844 |
792 |
Artatutako adingabeak |
650 |
1.067 |
1.252 |
1.365 |
1.558 |
2015aren aldean, familia kopuruak behera egin bazuen ere, % 13 adingabe gehiagok jaso zuten arta. Artatutako guztietatik, eta balorazioa egin ondoren, 156 adingabek ez zuten agertu babesgabetasun-adierazlerik; 329 arriskuan zeuden; 374, babesgabetasun arinean; 354, babesgabetasun moderatuan; eta 165, berriz, babesgabetasun larrian. 2016ko abenduaren 31n, 180 adingabe zeuden baloratzeko.
2016an, 336 adingabe artatu zituzten lehen aldiz programan (174 mutil eta 162 neska). 2016ko esku-hartzea 229 adingaberekin bukatu zen (127 mutil eta 102 neska); beraz, programa 107 lagunetan gehitu zen egiazki.
El Servicio de Intervención Familiar (S.I.F.)
El Programa de Infancia cuenta con este recurso específico gestionado por concurso público que realiza una intervención en el propio domicilio del menor cuando existen factores de desprotección. En 2016 se interviene sobre 148 familias/ 239 menores.
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Familias kopurua |
106 |
126 |
123 |
140 |
148 |
2016an, aldaketa handiak izan ziren auzoen araberako banaketan, 2015arekin alderatuta. Adierazgarriena, Arrotxapeko kasuak jaitsi izana izan zen, eta, aldiz, Txantrean eta Zabalgunean igo izana. Baliteke aldaketa horiek lotura izatea larritasun moderatuko kasuak HNALera bideratu izanarekin.
Familia artatuen banaketa auzoen arabera, 2016an
Denbora-tarte handiagoan, Mendillorriko lau puntuko igoera mailakatua da nabarmentzekoa azken bost urte honetan, % 13tik % 17ra igo baita.
Hezkuntza arloko esku-hartzean lau tipologia daude: gurasoen gaikuntza, familia-osagarria, norberaren autonomia garatzea eta bizitza heldurako trantsizioa. Horrez gain, zalantzazko pronostikoa esaten zaion programa bat ere bada, argi eta garbi zehaztuta gelditu ez diren egoerak edo adierazleak baloratzeko erabiltzen dena, intentsitate handiagoa behar baita horretarako.
Abenduaren 31n, kasu gehienak gurasoak gaitzeko azpiprogramari zegozkion, hots, artatutako familia guztien % 59; gero, familia-osagarriari dagokion azpiprograma zetorren, kasuen % 29rekin. Zalantzazko pronostikoa izeneko azpiprogramako kasuak gutxiago izan ziren ehunekoetan, ez baitziren guztien % 10era iritsi. Datu horiek haurrei laguntzeko programak berregituratu izanari egozten zaizkio.
Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzua
Zerbitzua, oro har, oinarrizko prebentzio- eta babes-egitura bat garatzen saiatzen da auzoetan, haur eta nerabeendako, eta, era berean, berariaz saiatzen da gizartean zailtasunak dituzten adingabeen babes komunitarioa egiten. Behar bezalako inguruneak sustatu nahi ditu, 18 urtetik behekoen garapen pertsonala ahalbidetzeko, esparru komunitarioan jarduketak eginez, babesgabetasunezko egoerak agertzea eragozte aldera edota egoera horiek zuzendu edo aldatzera bideratutako laguntza-formak bultzatze aldera.
2016an, prebentzio-taldeak zazpira iritsi ziren, auzoetan jarduketan egiteko, Milagrosa-Azpilagaña eta Mendillorri-Erripagaña sartu baitziren. Talde berriak, beraz, Arrotxapean, Txantrean, Sanduzelain, Alde Zaharrean eta Etxabakoitzen ari zirenei gehitu zitzaizkien.
2016an, jarduketetan aritutako parte-hartzaileen taula
Nabarmentzekoa da zerbitzuok duten gaitasuna nerabeak hainbat jardueratan boluntario ari daitezen. 2016an, 544 gazte aritu ziren, hain zuzen ere. Urte osoan, gainera, 407 nerabe eta gazte prestatu ziren hezitzaile komunitario gisa (221 neska eta 186 mutil).
Gizarteratzeko programa
Helburu du bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonen gizarteratze-bidea sustatzea; hartara, banakako gizarteratze-ibilbideak diseinatzen dira, eta pertsona horiek gizarte- eta hezkuntza-laguntza jasotzen dute. Halakoetan, gizarte-laneko eta gizarteratze arloko teknikariek esku hartzen dute, Gizarte Enplegu Babestuarekin koordinatuta.
Gizarteratzeko programak 749 familiarekin eta, guztira, 948 pertsonarekin lan egin zuen; berezko baliabideak ditu, hala nola gizarte- eta hezkuntza-laguntza eta esku-hartze psikologikoa, esku-hartze berariazkoagoa eta integralagoa (613 kasu, 2016an) eta esku-hartze psikologiko handiagoa (30 pertsona, urte horretan) behar duten egoerei aurre egite aldera. Baliabide horrek, halaber, aholkularitza psikologikoa ematen die profesionalei beren esku-hartze soziala egokiro gara dezaten.
Programaren datuak, auzoen arabera, 2016an
GIZARTERATZEKO PROGRAMA |
Familia-unitateak |
Programaren erabiltzaileak |
Gizarte- eta hezkuntza-laguntzan ari diren |
Esku-hartze psikologikoan ari |
|---|---|---|---|---|
Buztintxuri |
54 |
72 |
61 |
2 |
Alde Zaharra |
64 |
76 |
52 |
5 |
Txantrea |
105 |
137 |
55 |
2 |
Etxabakoitz |
68 |
87 |
50 |
2 |
Zabalgunea |
67 |
78 |
27 |
0 |
Ermitagaña |
55 |
66 |
47 |
4 |
Iturrama |
18 |
22 |
17 |
1 |
Mendillorri |
43 |
55 |
41 |
2 |
Milagrosa |
64 |
80 |
65 |
4 |
Arrotxapea |
104 |
127 |
82 |
4 |
Sanduzelai |
76 |
110 |
91 |
3 |
Donibane |
31 |
38 |
25 |
1 |
Guztira |
749 |
948 |
613 |
30 |
Gainera, programaren berariazko baliabide gisa, prestakuntza soziopertsonala egiten da Alaiz Kolektiboaren eta Gaztelanen bidez, laguntza teknikoaren kontratu baten bidez. Parte-hartzaileei taldekako esku-hartzea egiten zaie. Guztira, 132 ordu egin ziren gizarte-trebetasunetan, eta 149, eguneroko trebetasunetan eta hainbat gairi buruzko saio monografikoetan: sukaldaritza, estresa eta erlaxazioa, informatika, lehen laguntzak, gorputz-jarrera berreztea, serigrafia kamisetetan, mindfulness. Halaber, hainbat kultur irteera egin ziren.
Auzo Unitateak, halaber, Iruñeko pertsonei 2016an emaniko prestazioen kudeaketaz arduratu ziren: Kotizazio gabeko erretiro-pentsioa; kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioa; gizarteratze-errenta/errenta bermatua; eta ezohiko laguntzak gizarteratzeko, familia-esparruan mendekotasuna duten pertsonak zaintzeko eta desgaitasuna dutenentzat.
Kotizazio gabeko erretiro-pentsioa
65 urtetik gorako 541 lagunek jaso zituzten Iruñean erretiro horiek; guztien % 66 emakumeak izan ziren. Pertsona horiek diru-sarrera apalagoak dituzte urte bakoitzerako ezarria dagoen erretiroaren zenbatekoa baino (368,90 euro 14 ordainketatan, 2016an). Haien familiek ezin dute gainditu Estatu osorako urtero ezartzen den muga ekonomikoa. Kotizazio gabeko erretiro-pentsiorik gehienak dituzten Auzo Unitateak Milagrosa (74), Arrotxapea (65) eta Txantrea (62) izan ziren.
Kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioa
Onuradunek erretiro-pentsiodunen antzeko egoera ekonomikoa dute, % 65eko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua izateaz gainera. 2016an, 406 lagunek zuten desgaitasun hori aitortua Iruñean, baina, generoari dagokionez, aldea askoz ere txikiagoa da kotizazio gabeko erretiro-pentsioetan baino: % 49 gizonak izan ziren, eta % 51, emakumeak. Berriz ere, Txantreako (96) eta Arrotxapeko (76) auzo-unitateek izan zituzten modalitate honetako pentsiorik gehien.
Gizarteratze-errenta/Errenta bermatua
2016an, gizarteratze-errentako edo errenta bermatuko 7.318 eskaera gauzatu ziren (% 56, emakumeek eskatuak, eta % 44, gizonek). Adinaren arabera, 18-34 urte arteko emakume titularrek aurkeztu zituzten eskaerarik gehien (% 34); gizon titularren artean, adin-profila nabarmen izan zen handiagoa, 45etik 65era urte bitarteko taldea izan baitzen ugariena (% 44,5).
Kontuan hartuta pertsona onuradunak familietan koka daitezkeela, jotzen da onuradunak guztira 15.817 pertsona izan zirela egiazki; haietatik, % 31 adingabeak izan ziren. Berriz ere, Arrotxapean (1.373), Milagrosan (1.162) eta Txantrean (931) izan ziren onuradunik gehienak, baita adingabe onuradun gehienak ere. Nazionalitateen arabera, pertsona titularren ia % 67 espainiarrak izan ziren; gero, oso urrun, errumaniarrak (% 6), marokoarrak (% 4) eta nigeriarrak (% 3).
Gehien errepikatzen diren nazionalitateak, gutxienez guztien % 1 direnak.
2016an, % 7 igo zen GE/EBren pertsona titularren kopurua, 2015eko gizarteratze-errentaren aldean, eta, bana beste, jendeak % 31 diru gehiago jaso zuen. Bereziki, Mendillorriko gorakada izan zen nabarmena (% 23,48 pertsona gehiago, eta % 52 gehiago ordaindu zen guztira), baita Donibanekoa ere (% 15,25 pertsona gehiago, eta % 43,33 gehiago ordaindu zen guztira), ez baitira identifikatzen egoera zaurgarriko biztanleria duten auzo gisa.
Ezohiko laguntzak
Ezohiko laguntzen eskaera gehienak Arrotxapean, Sanduzelain, Milagrosan eta Buztintxurin egin ziren. Bana beste, pertsona bakoitzak 818,66 euro jaso zituen; 2015ean, berriz, 780 euro
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira, oro har |
Ezohiko laguntzak, ordaindua guztira |
|---|---|---|---|---|
BUZTINTXURI |
24 |
62 |
86 |
61.232,77 |
ALDE ZAHARRA |
10 |
13 |
23 |
18.905,14 |
TXANTREA |
25 |
55 |
80 |
63.453,99 |
ZABALGUNEA |
10 |
25 |
35 |
36.147,23 |
ERMITAGAÑA / MENDEBALDEA |
8 |
18 |
26 |
40.188,42 |
ETXABAKOITZ |
14 |
28 |
42 |
22.830,77 |
ITURRAMA |
3 |
8 |
11 |
12.993,86 |
MENDILLORRI |
9 |
68 |
77 |
66.675,76 |
MILAGROSA - AZPILAGAÑA |
23 |
66 |
89 |
81.632,88 |
ARROTXAPEA |
34 |
107 |
141 |
110.923,76 |
SANDUZELAI |
38 |
76 |
114 |
75.787,46 |
DONIBANE |
5 |
12 |
17 |
15.852,18 |
Guztira |
203 |
538 |
741 |
606.624,22 |
Gizon onuradunen % 47 45etik 64 urte bitarteko adin-taldean zeuden, eta emakumeen % 39, berriz, 35 eta 44 urte artean zeuden.
Gizarteratze-errenta/Errenta bermatua eta ezohiko laguntzak jasotzen dituzten pertsonen kopuruak markatzen du Iruñeko biztanleriaren zaurgarritasun ekonomikoaren profila, eta auzoen araberako banaketa ere bai.
Gizarteratzeko laguntzak
Prestazio mota hori ez dago oso zabaldua, baina kualitatiboki bazterketa-faktorea duten oso profil zaurgarriei dagokie (hau da, osasun mentaleko arazo larriak, behar bezalako familia-laguntzarik eza, laguntza-sarerik eza, prekarietate ekonomikoa eta/edo iraupen luzeko langabezia-egoerak). 2016an, 13 aitortu ziren, auzoz auzo honela banatuak: Iturrama (ia % 31), Txantrea (% 23), Zabalgunea, Ermitagaña, Milagrosa eta Sanduzelai. Hartzaileen % 31 emakumeak izan ziren, eta % 69, gizonak.
Laguntzak pertsona desgaituentzat
Lanera bideratzeko zentro batean hasten diren pertsonentzat dira, hots, % 33 eta 64 arteko desgaitasuna aitortua dutenentzat, berezko diru-sarrerarik ez badute edota diru-sarrerak kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioa baino txikiagoak badira. Iruñean, 39 pertsonak jaso zituzten. Laguntza horiek jaso zituzten pertsona gehienen auzoa Txantrea izan zen, eta, gero, Alde Zaharra, Arrotxapea eta Iturrama. Sexuaren arabera, onuradunen % 64 emakumeak izan ziren, eta % 36, gizonak.
Laguntzak familia-esparruan mendekotasuna duten pertsonentzat zaintzeko
III. mailako (menpekotasun handia), II. mailako (menpekotasun larria) edo I. mailako (menpekotasun moderatua) menpekotasun egoeran daudenentzako laguntzak dira, betiere arta familia-ingurunean jasotzen ari direnentzat. 2016an, 2.984 pertsonak jaso zituzten era horretako laguntzak; haietatik, % 68 emakumeak izan ziren, eta % 32, gizonak. Arrotxapeak izan zituen hartzailerik gehien (% 13), eta, gero, Milagrosak (% 12) eta Txantreak (ia % 12). Ondoren, oso hurbil, Zabalgunea (% 11) eta Donibane (% 10) datoz.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua |
G |
E |
GUZTIRA |
|---|---|---|---|
BUZTINTXURI |
29 |
71 |
100 |
ALDE ZAHARRA |
24 |
88 |
112 |
TXANTREA |
108 |
249 |
357 |
ZABALGUNEA |
83 |
255 |
338 |
ERMITAGAÑA / MENDEBALDEA |
84 |
148 |
232 |
ETXABAKOITZ |
39 |
63 |
102 |
ITURRAMA |
85 |
179 |
264 |
MENDILLORRI |
45 |
124 |
169 |
MILAGROSA - AZPILAGAÑA |
118 |
248 |
366 |
ARROTXAPEA |
135 |
253 |
388 |
SANDUZELAI |
96 |
157 |
253 |
DONIBANE |
99 |
204 |
303 |
Guztira |
945 |
2039 |
2984 |
Hartzaileen ia % 40 (1.193) 80 eta 94 urte artean zeuden, eta, ondotik, 45 eta 64 urte artekoak (411 lagun/ % 14); dena den, egia esan, 65 urtetik gorakoen (% 58) eta 65 urtetik beherakoen (% 42) ehunekoak ez daude elkarrengandik oso urrun. Gainera, 18 urtetik beherako 131ek prestazioa jasotzeko eskubidea zuten, menpekotasuneko egoeran baitzeuden (% 4,39).
Oinarrizko mailaren osagarri (Oinarrizko Laguntza), Iruñeko Udalak bestelako laguntza-bitartekoak ere baditu, Auzo Unitateetako programekin eskuz esku lan egiten dutenak.
Gizarte Enplegu Babestua
Nafarroako Gobernuarekin batera, Iruñeko Udalak programa bat finantzatzen du, gizarte-zailtasunean dauden pertsonak aldi baterako kontratatzera bideratua; era berean, pertsona haien gaikuntza pertsonala sustatzen du bai enpleguaren bidez, bai kotizaziopeko laguntza-sisteman sartzearen bidez. Urtebeteko lana eskaintzen die lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei, gehienez ere urtebeterako (sei hileko kontratuak, beste sei hilabetez luzagarriak), banakako gizarteratze-ibilbide baten bidez. Hona hemen programaren hartzaileak: prestakuntza eskaseko gazte eta helduak; gutxiengo etnikoetako kolektiboetakoak; egoera ekonomiko txarra duten eta gizarteratzeko edo lanera bideratzeko prozesuetan ari diren pertsonak; partekatu gabeko familia-ardurak dituzten emakumeak, lana eta familia bateragarri egiteko zailtasunak dituztenak gainera; etab.
Programa 194 bat laguneko talde batek –kontratatutako peoiek, lantaldeetako arduradunek eta ofizialek, eta talde teknikoak– osatua zegoen 2016an, eta bederatzi lantaldetan jardun zuten: obrak, soldadura, pintura, garbiketa eta atezaintza, ibaiak zein mintegia mantentzeko lanak, joskintza eta jantzigintza, tapizgintza, udal-jantokia, eta koadernaketa eta serigrafia. Zeregin horietako bakoitzean, lantalde bat edo batzuk egon daitezke. Taldeen buru ofizial bat egoten da, hura baita prestakuntza ematen duen pertsona. Lantalde bakoitzak arduradun bat dauka, laguntzarako langileez gain, hala nola gizarte-langileak, arkitekto teknikoa, administrariak eta programa-arduradun bat.
Programa udal-dinamikan euskarritua dago, hala gizartean bazterturik dauden hiriko pertsonak kontratatzerakoan nola Udaleko alorretatik eskatutako lanak eta enkarguak egiterakoan. 2016an, Udaleko gizarte-zerbitzuetatik zetozen 166 pertsonari egin zitzaien lan-kontratua, programa horren bidez.
Hainbat lan egin zituzten, hala nola etxebizitzak zaharberritzeko lanak, ikastetxeetako erreformak edota Sanduzelaiko patinodromoa konpontzeko lanak, besteak beste. Halaber, adinekoendako apartamentuak margotu zituzten, bai eta Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzuak artatzen dituen emakumeendako apartamentuak ere, eta, era berean, hainbat liburutegi eta ikastetxetako ikasgelak eta pasabideak, eta Iruñeko Udal Agiritegikoak ere bai. Soldadura lantaldeak hegaztiendako aterpe bat egin eta jarri zuen Taconerako zoo txikian, eskudel bat Joaquín Maya Musika Eskolarako edota bizikletak aparkatzeko euskarri bat Bernat Etxepare I.P.an.
Joskintza eta Jantzigintza lantaldean aritutakoek zorroak egin zituzten zezen-plazako presidenteen aulkietarako; mandarrak, etxeko erantzukidetzari buruzko lantegietarako; eta 164 lan-jantzi, San Jose zentroko langileentzat. Tapizgintzakoek Plaza de la Cruz BHIko ekitaldi-aretoko 212 besaulkiak tapizatzeko lanak bukatu zituzten, eta, horrez gain, Nafarroako Jauregiko Areto Isabeldarreko 14 aulkiak ere tapizatu zituzten, eta beste 17 sofa edo besaulki Udalaren lekuetarako, ikastetxe eta egoitzetarako (El Velgelerako, adibidez). Kodernaketa eta Serigrafiak lantaldean kontrataturikoek 46.000tik gora txartel egin zituzten Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorreko zerbitzu eta programetarako; 9.000 gida genero-indarkeriaren aurka; ia 6.000 foileto eta triptiko; eta 6.500etik gora berdintasun-gida.
Gainerako bi lantaldeen artean, Ibaikoak, ohi denez, Argaren ibaiertzak garbitzen lagundu zuen, eta hainbat laguntza-lan egin zituen lorezaintzan zein hosto-bilketan, udazkenean. Garbiketakoak, berriz, 47 etxebizitzatan esku hartu zuen, bai eta zenbait udal-instalaziotan ere, hala nola Txantreako nahiz Milagrosako gizarte-ekimeneko zentro komunitarioetan, Irujo Etxean, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Taldearen egoitzan, eta Gizarte Enpleguko Programaren beraren egoitzan zein Hirigintzako eta Hiri Kontserbazioko alorretako bulegoetan.
Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzua (EULZ)
2016an, EULZek bere jarduera hasi izanaren 25. urtemuga ospatu zuen; laguntza ematen die, beren egoera dela-eta, babes eta laguntza sozial, juridiko eta psikologiko berezia behar duten emakumezkoei. Horren baitan, lehentasunezkoak jotzen dira hala genero-indarkeriaren biktimak babestu eta bere onera ekartzera bideratutako esku-hartzeak nola indarkeriazko egoerei aurrea hartzera bideratutakoak. 2016an, 593 kasuk jaso zuten arreta; haietatik, 306k lehen aldiz jo zuten (299 emakume eta 7 gizon). Beste 290ek lehengo urteetako espedienteak zituzten jada. Guztira, 2.502 banakako arreta egin ziren, haietako 13 urgentziakoak.
Banakako artak EULZaren agendako kasuen % 75 izan ziren. Gainerakoak koordinazio-bilerak izan ziren, hala barnekoak, nola beste profesional eta entitate batzuekin, bai eta lan-taldeetan parte hartzea ere (310 bilera guztira). Era berean, bestelako jarduerak ere egiten dira, hala nola guardiak, kasuko gestioak, epaitegietara joatea, etab. (386 guztira).
Artatutako kasu berrietatik, % 49,19 genero-indarkeriako kasuak izan ziren, eta, haietatik, % 39,80raino ere harreman afektibo baten testuinguruan gertatu ziren. Gainera, arten beste % 27,19 harreman afektiboetako desoreken edo hauste-prozesuko zailtasunen aurrean gertatu ziren. Beraz, ondorioztatu daiteke arten % 77 baino gehiago harremanei loturiko arazo jakin batzuei zegozkiela, ageriko indarkeria zegoelako edo bikotearen harremanean gatazka larriak zeudelako.
Arlo publikoko genero-indarkeriari dagokionez, sexu-jazarpenak, lan-bazterketak eta sexu-erasoek jarduketen % 54 eragin zuten. Gainerako % 46a emakumeen salerosketa kasuak izan ziren, sexu-esplotazioari begira.
EULZek berezko baliabide bat dauka familietan intentsitate handiko esku-hartzeak egiteko, hots, “Eman aukera zeure buruari”. 2016an, 52 emakume eta 75 adingabe artatu zituen. Zerbitzua gizarte-zailtasunean dauden emakumeei eta haien seme-alabei zuzendutako programa bat da, betiere gizarte eta hezkuntza arloetan laguntza eta esku-hartze integrala behar dutelarik. Zerbitzua etxean eman daiteke edo Udalak horretarako dituen 17 apartamentuetako batean. 2016an, bana beste, % 90,20 erabili ziren.
2016an, EULZk bere jarduera hasi izanaren 25. urtemuga ospatu zuen. Zerbitzuak indarkeriaren biktima diren emakumeen egoeraz sentsibilizatu nahi du jendea, eta nabarmendu zeinen garrantzitsua den norberak eta gizarteak estrategiak abian jartzea indarkeriari aurrea hartzeko eta profesionalak prestatzeko. Lan hori zabaltze aldera, hiru jarduketa-ildotan dago egituratua:
Zabalkunde-jarduerak: 700 agenda baino gehiago egin ziren zerbitzuari buruzko motiboekin; jendaurreko agerraldiekin batera, zerbitzuaren irudi berria diseinatu, eta Ainara Verak bideo bat sortu zuen, zerbitzuaren erabiltzaileen lekukotasunak biltzeko. Urtea bukatzeko, Demode Quartet taldearen kontzertua egin zen, eta emakumeen kontrako indarkeriaren gaia jorratzen zuen abesti bat estreinatu zuen zerbitzuarentzat.
Sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak: EULZek Iruña molde femeninoan izenburuko argazki-lehiaketaren epaimahaian parte hartu zuen, Kulturako Alorrarekin eta Civivox sarearekin batera; narrazio-saio bat antolatu zuen Kondestable civivoxean, Oihulari Klown taldeko Virginia Imazen eskutik; eta Entre mujeres eztabaida-taldearekin lan egin zuen, emakumeak ahalduntzeko lantegietan, besteak beste.
Prestakuntza-jarduerak: Esku-hartzea emakumeen aurkako indarkerian: ikuspegi psikosoziala, hedabideak eta arlo judiziala izenburuko jardunaldia egin zen profesionalentzat. Era berean, jardunbide egokiak trukatzeko topaketa bat egin zen Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorreko profesionalen eta Emaoizu zeure buruari aukera bat taldearen artean.
Haur eta Nerabeendako Laguntza Taldea
Programa espezializatu horrek familian babesgabetasun moderatuko egoerak pairatzen dituzten Iruñeko haur eta nerabeak artatzen ditu, eta, era berean, bizitzan, gizartean eta eskolan moldatzen ez direlako sintoma serioak agertzen dituzten 18 urte arteko haur eta gazteak, delituzko jarrerak garatzeko arrisku esanguratsua dutela uste izatekoa delako. Haur babesgabetasuneko arazoak garatzeko arrisku handia dituzten familiak ere barnebiltzen dira (hau da, babesa jaso duten familiak izanik, seme-alaba bat izanen edo izan dutenak; osasun mentaleko arazo larriak dituzten guraso laguntzarik gabeak; edo toxikomania-arazoak dituzten pertsonak izanik, guraso izanen direnak; edota guraso nerabeak...). Eskuz esku lan egiten du Oinarrizko Laguntzako haur eta familiei laguntzeko programarekin, programa horrek bideratzen baititu talde honetara babesgabetasuneko egoerak.
2016an, 120 familia artatu ziren, eta 219 adingabe; halaber, 2015ean baino % 58 espediente gehiago abiarazi ziren. Arten kopurua handitzearekin batera, zerbitzurako profesionalen kopurua ere igo zen, 2016an bost lagunetan handitu baitzen.
2016an irekita zeuden kasuetatik, % 31 2016 aurreko jarduketetatik zetozen. Espediente gehien irekitako auzoak Mendillorri, Txantrea, Milagrosa eta Arrotxapea izan ziren, eta esku-hartze gehieneko adin-tartea, 5etik 15era bitartekoa, guztien % 68 izan baitzen.
Programa horren barnean, bestalde, Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua dago, etxean bertan egiten dena. 2016an, artatutako 120 familietatik, 47k hezkuntza arloko esku-hartze hori ere jaso zuten.
Enplegurako Prestakuntza
2016an, 1.207 lagunek parte hartu zuten Iruñeko Udalaren Enplegurako Prestakuntza programan; hau da, ia 120 lagun gehiago izan ziren 2015ean baino, urte hartan 1.088 izan baitziren. Enplegua lortzeko zailtasun erantsi bat duten Iruñeko pertsonak gizarteratu eta laneratu daitezen sustatzea da ekintzen ardatz nagusia. Hartara, pertsona horien gaikuntza eta lan-merkatuak balioesten dituen lanbide-, gizarte- eta norberaren gaitasunak garatzen dira.
Enplegurako Prestakuntza programaren datu orokorrak
Programa |
Parte-hartzaileen kopurua |
|---|---|
Birgaitze-lanetako ELE (2016/06/01-2016/11/30) |
60 |
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko ELE (2015/10/15-2016/04/15) |
15 |
Lorezaintza, soldadura eta iturgintzako prestakuntza-programa (2016/11/09-2017/05/08) |
42 |
Menpekotasuneko prestakuntza-programa (2016/10/01-2017/03/31). (1/10/2016 a 31/03/2017) |
15 |
GLT-Lan Bitartekotzako Udal Zerbitzua |
968 |
Interes orokorreko eta gizarte intereseko lanak |
17 |
Langabetuendako Ikastaroak |
75 |
Espetxeko prestakuntza-ekintzak |
15 |
GUZTIRA |
1.207 |
Enplegurako Prestakuntza Programaren alderaketa
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Enpleguko Lantegi Eskolak |
117 |
174 |
117 |
117 |
75 |
Berezko finantzaketa duten prestakuntza-programak |
|
|
|
|
57 |
EGLT-Lan Bitartekotzako Udal Zerbitzua |
400 |
551 |
660 |
836 |
968 |
Espetxeko prestakuntza-ikastaroak eta lantegiak |
97 |
116 |
113 |
116 |
90 |
OInteres orokorreko eta gizarte-intereseko lanak |
24 |
22 |
21 |
19 |
17 |
Onuradunak guztira |
700 |
863 |
911 |
1.088 |
1.207 |
Enpleguko Lantegi Eskolak
Enpleguko Lantegi Eskolak programa mistoak dira, prestakuntzakoak eta enplegukoak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu, eta Iruñeko Udalak zein Europako Gizarte Funtsak finantzaketan lagundu eta abiatzen dituzte. Ikasleek, prestakuntza-kontratu baten bidez, prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzen dute, eta zeharkako arlo batzuetan trebatzen dira, hala nola funtsezko gaitasunetan, gizarte-prestakuntzan eta prestakuntza pertsonalean, enplegua modu aktiboan nola bilatu, etab.ean. Enpleguko Lantegi Eskolek, gainera, laguntza horren zati bat itzultzen diote hiriari, hirian gizarte-ekintza eginez.
2016an, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak deialdi iragankor bat atera zuen, programei jarraipena eman edo birmoldatzea ebaluatzen zuen bitartean. Udalaren Enpleguko Lantegi Eskolek 75 parte-hartzaile izan zituzten une jakin batzuetan. Batetik, apirilean, Mendekotasun-egoeran dauden pertsonakartatzeko IV. Enpleguko Lantegi Eskola itxi zen (15 leku), adinekoendako udal-apartamentuetan gizarte-ekintza eginez. Bestetik, Birgaitze-lanetako Enpleguko Lantegi Eskolak, lehen aldiz, 6 hilabete iraun zuen, eta, horregatik, denbora laburragoan egin behar izan ziren prestakuntza eta gizarte-ekintza. 2016an, Birgaitze-lanetako Enpleguko Lantegi Eskolak hainbat lan egin zituen, hala nola aterpe-premia zutenendako etxebizitzak erabat birgaitzeko lanak; Iruñeko harresiak mantendu eta zaintzeko lanak; eta abar.
Lantegi Eskolak sendotze aldera, Udalak berezko finantzaketako bi esperientzia garatzea erabaki zuen. Ikasleek enpresetan lan eginez edo haietan lanez bestelako praktikak eginez ikasten dute. Prestakuntza-programa horiek lorezaintza, soldadura eta iturgintza dira. Zehazki, 42 lagun aritu ziren, 2015ean Arantzadiko Lantegi Eskola izaniko tokian. Horrez gain, mendekotasuneko prestakuntza-programan 15 lagun aritu ziren.
IZENA |
ESPEZIALITATEAK |
PROFILA |
LEKU-KOPURUA |
|---|---|---|---|
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko IV. Enpleguko Lantegi Eskola |
Menpekotasun-egoeran dauden pertsonendako arreta gizarte-erakundeetan |
Helduak |
15 |
Birgaitze-lanetako ELE |
Eraikinen berritze- eta askotariko mantentze-lanak, Kontserbazio- eta askotariko mantentze-lanak harritan, Berriztatze- eta askotariko mantentze-lanak zuretan, eta Barrualdeak mantentzeko askotariko lanak. |
16-24 urte bitarteko gazteak |
60 |
Arantzadi prestakuntza-programa. |
Lorezaintza, soldadura eta iturgintza |
16-24 urte bitarteko gazteak |
42 |
Mendekotasuna dutenendako prestakuntza-programa. |
Menpekotasun-egoeran dauden pertsonendako arreta gizarte-erakundeetan |
Helduak |
15 |
Gizarteratze eta Laneratze Taldea (GLT)
Taldeak xede du lana eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonek eta aldi berean bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik daudenek beren enplegagarritasunahanditzea, gizarteratze aldera. Prestakuntzaren bidez eta lan-orientabidearen bidez egiten du, enpresekin nahiz partikularrekin bitartekaritza egiteaz gain. 2016an, Gizarteratze eta Laneratze Taldeak, guztira, 968 espedientea zituen indarrean, eta, haietatik, % 24 alta berriak izan ziren.
Espediente berrien erdiak baino gehiago lau auzootatik zetozen: 46, Arrotxapetik; 42, Etxabakoiztik; 39, Txantreatik, eta 36, Milagrosatik.
Hona hemen 2016an zehar zerbitzuak garatutako prestakuntza-ekintzen helburuak: gaitasun pertsonalak garatzea enplegua bilatzeko; IKTeen bidez enplegua modu aktiboan bilatzeko gaitzea; eta gaitasun profesionalen garapena. Nabarmentzekoak dira:
Taldean, halaber, Gizarte eta Lan arloko Bitartekaritzarako Udal Zerbitzua dago sartua. Hautapen-prozesuak egiten ditu GLTko erabiltzaileak kontratatzeko, urteko zenbait unetan eta hainbat postutarako. 186 enplegu-eskaintza jaso zituen zuzenean, 301 lanposturako. Eskaintzen bidez, 153 laneratze egin ziren, eta eskainitako postuen % 50,83 bete ziren, bana beste; hau da, 2015ean baino % 40 gehiago, urte hartan 109 laneratze lortu baitziren.
FAMILIENDAKO ETXEKO ZERBITZUAREN ESKAINTZA-KOP. |
Eskaintzak |
Postuak |
|---|---|---|
Mendeko pertsonen zaintza |
78 |
78 |
Barnekoak |
42 |
45( +fins) |
Etxeko garbiketa-zerbitzua |
9 |
9 |
Haurren zaintza |
8 |
8 |
GUZTIRA |
137 |
140 |
BESTELAKO ENPLEGU ESKAINTZAK: |
||
Gerokultorea/Etxeko arreta/Familia-langilea |
7 |
20 |
Garbiketa-langilea/Kristalaria/Logelako zerbitzaria |
7 |
39 |
Ostalaritza (zerbitzaria, sukalde-laguntzailea, sukalde-garbitzailea, hoteleko harrera, etab.) |
6 |
6 |
Eraikuntza: peoiak, mantentze-lanak, zurgina |
2 |
2 |
Jendeari arreta egitea, saltzaileak, kutxazainak, arrain-saltzaileak |
6 |
40 |
Langileak: nabea, trokelgileak, hotz-teknikariak, soldatzaileak, garbitegiko peoia |
9 |
28 |
Gidariak, txoferrak, orgatila-gidariak, mekanikariak, zaintza-laguntzaileak, etab. |
6 |
12 |
Beste eskaintza batzuk: postontzietako banatzailea, banatzailea, mekanikaria, lorezaina, etab. |
6 |
14 |
GUZTIRA |
49 |
161 |
ESKAINTZAK ETA POSTU ESKAINIAK GUZTIRA |
186 |
301 |
Gizarte eta Lan arloko Bitartekaritzarako Udal Zerbitzuak (GLBUZ) zuzenean kudeatutako laneratzeez gain, GLTk gaitasunetan prestatzeko ekintzetatik eta tekniketan esku hartzetik heldu diren beste laneratze batzuetan laguntzen du, Gizarte Enplegu Babestuko deialdietako eta interes orokorreko eta sozialeko obretako lanpostuak kudeatze aldera.
ZENBAT LANERATZE GUZTIRA: |
2016 |
2015 |
|---|---|---|
GLBUZ zuzenekoak |
153 |
|
kumenetarako prestakuntza-ekintzak (Amedna, AFAN, Leclerc edo Eulen). |
26 |
|
Menpekoak etxean artatzeko prestakuntza-ekintza. |
13 |
|
GEB (hauteskundeetarako kontratazioak barne) eta interes orokorreko eta sozialeko obrak. |
24 |
|
GUZTIRA |
216 |
179 |
Interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak
Udalak, halaber, langabeak kontratatu zituen zuzenean interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak egin zitzaten (Nafarroako Gobernuak Toki Entitateei diru-laguntzak emateko onetsitako deialdiaren barruan). Helburua da langabeak kontratatzea, eta horrela haien enplegagarritasuna hobetzea, lanerako gaitasunak emanda.
2016an diruz lagundutako bi proiektuak gauzatzeko, 17 pertsona kontratatu ziren lehentasunezkotzat jotako kolektiboen artean (30 urtetik beherakoak, 50etik gorakoak, langabezian luzez egondakoak, etab.). Pertsona horien bidez, Errotazarko etxabea egokitzeko lanak hasi ziren, Labaderoak izeneko aldean, Udalaren gizarte-zerbitzuak handitze aldera, eta, era berean, seinaleztapen horizontala mantentzeko zerbitzua jarri zen berriro indarrean, baita nekazaritza-zerbitzu osagarriak ere Elkarkiderekin elkarlanean.
Langabeei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-ikastaroak
Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuak lanerako prestakuntza-jarduketak egiten ditu bereziki langabeentzat, eta helburu du horiek lanera bideratzea. 2016an, guztira 75 pertsonak parte hartu zuten 1. eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratutako bost ikastaroetako batean (edota helburu horretara bideratutako moduluetan). Hiru urteko lehen seihilekoan egin ziren, eta bi, bigarrenean; prestakuntzaren berezko edukiez gain, lantegi tematikoak egin ziren, bai eta talde zein banakoendako orientabide-saioak ere.Espezialitatea |
Ordu-kopurua |
Hasierako data Bukaerako data |
PK. Maila |
Leku-kopurua |
|---|---|---|---|---|
Laguntza-jarduerak mintegi, lorategi eta lorategi-zentroetan (PZ osoa) |
250 |
01/04/16 - 14/06/16 |
1 |
15 |
Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ osoa) |
210 |
04/04/16 - 03/06/16 |
1 |
15 |
Gizarte eta osasun arloetako arreta mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan (PZ beste modulu batzuk osatutako pertsonentzat). |
100 |
03/05/16 - 31/05/16 |
2 |
15 |
Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ osoa) |
210 |
03/10/16 - 15/12/16 |
1 |
15 |
Gizarte eta osasun arloetako arreta mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan (PZ beste modulu batzuk osatutako pertsonentzat). |
130 |
28/09/16 - 18/11/16 |
2 |
15 |
GUZTIRA |
900 |
- |
- |
75 |
Ekintzak Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera finantzatu ziren.
2015etik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gaitasuna eman zion Udalari Sukaldeko Oinarrizko Zereginen 1. eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak emateko Fiteroko monasterioaren kaleko udal-lokaletan. 2016an, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ez zuen finantzatu Udalak sukaldaritza-ikastaroetarako egindako proposamenak, 2015ean gertatu zen bezala.
Espetxeko Emakumeen Moduluko Lantegiak
2016an, Iruñeko Udalak prestakuntza-ekintza bat antolatu, koordinatu eta finantzatu zuen, Iruñeko espetxeko emakumeen moduluan. Jantzigintza- eta moda-lantegia 15 parte-hartzailerentzat egin zen, ekainetik abendura, eta seihilekoan, guztira, 86 ordu eman ziren.Prestakuntza-saioen programa, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak egiten ari diren pertsonentzat
Udalak, aholkularitza teknikoko kontratu baten bidez, prestakuntza-ekintzak gauzatzen ditu, Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapenerako Alorreko programa ezberdinetan gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak egiten ari diren pertsonei berariaz zuzenduak. Helburua pertsona horien gaitasuna handitzea da, autonomoagoak izan daitezen, eta, bide batez, laguntza ematea, gizarteratu eta lanera bidera daitezen.
Hainbat arlo jorratzen dira, hala nola eguneroko bizitzari zuzendutako trebetasunak, gizarte-trebetasunak, lanbide aurreko prestakuntza-ekintzak, gaitasun profesionalerako eta laneratzera zuzendutako ekintzak, etab. Prestakuntza-ekintzak banakoak edo taldekoak izan daitezke, eta lanbide ezberdinen esku hartzea gauzatzen da, udal-langile eta -talde batzuen koordinazioa tarteko.
2016an egindako prestakuntza-ekintzen artean, honako hauek aipa daitezke: enplegua modu aktiboan bilatzeko ikastaroak, ekintzailetza-tailerrak, prestakuntza soziopertsonala, etxeko lanetarako ikastaroak, gizarte-trebetasunei buruzko ikastaroak, etab. Laguntza teknikoaren kontratu baten bidez kudeatu ziren; 2015an, Alaiz Kolektiboak eta Gaztelan Fundazioak osatutako ABEEri esleitu zitzaion kontratua, eta 2016an luzatu egin zen.
Etxerik gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa
Etxerik gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroak (Trinitarios, z.g.) hirian ibiltari dabiltzan pertsonendako aterpetxe bat dauka (25 leku), eta, horrekin batera, jantokia, lanera bideratzeko zentro bat, arropa-garbitegia eta Iruñean erroldaturik egon eta gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonak iraupen ertaineko egonaldian hartzen dituen programarako gunea (Erroldatuak, 25 leku gehiago). Zentroan, ostatu, higiene- eta elikadura-arloko premiak asetzen dira, aholkularitza eskaintzen da, eta erabiltzaileak lanera bideratzeko tailerrera joan, eta garbiketa- eta jantoki-lanak egin behar dituzte.
50 tokiak beteta egoten dira urteko ia egun guztietan, eta neguan toki gehiago eskaintzen dira, hotzaren aurkako protokoloak bide ematen duelako programan ohiko eran sar ez daitezkeen lagunak artatzeko (baldintzak betetzen ez dituztelako, zehapena jasota daudelako edota egonaldi-denborak agortu zaizkielako). Horri lotutako hirugarren programa Arreta, kalean da, etxerik gabeendako laguntza- eta informazio-lanak egiteko.
2016an, 1.834 lagun artatu zituzten zentroan. Artatutako pertsona askok programa batean baino gehiagotan parte hartzen dutenez, guztira jende gutxixeagori egin zitzaien arta: 1.559. Horietatik, 178 soilik izan ziren emakumeak (% 11,41); dena den, esan behar da 2015ean baino % 1 gehiago izan zela. 2016an, 159 gautan abiarazi zen hotzaren aurkako protokoloa. 2015ean, aldiz, 116 gautan.
Hiru programa nagusietako datuei erreparatuta, 2016an, 60 nazionalitatetako pertsonek jo zuten zerbitzura.
Erabiltzaileen banaketa, jatorriaren arabera
Ekintza horiek sendotze aldera, eta une jakin batzuetarako, hiriko ostatuetarako txartelak banatzea dago aurreikusia, ostalaritza-establezimenduetan ostatu hartzeko programaren bitartez.
2016an, 150 familiak jaso zuten baliabide hori; 246 lagun desberdin izan ziren guztira. Baina ostatu-gau gehiago izan zen ostalaritza-establezimenduetan: 1.271. Laguntzak ere aurreikusiak daude programan, Nafarroako beste leku batzuetara edo probintzia mugakideetara joateko, doako autobus-txartelen bidez (977, 2016an).
@page { margin: 2cm } p { margin-bottom: 0.32cm; direction: ltr; color: #000000; line-height: 0.53cm; text-align: justify; orphans: 2; widows: 2 } p.western { font-family: "Arial", sans-serif; font-size: 11pt; so-language: es-ES } p.cjk { font-family: "Times New Roman", serif; font-size: 11pt } p.ctl { font-family: "Arial", sans-serif; font-size: 10pt; so-language: ar-SA } a:visited { color: #800080 } a.western:visited { so-language: es-ES } a.cjk:visited { so-language: zh-CN } a.ctl:visited { so-language: hi-IN } a:link { color: #0000ff }
Pobrezia eta Gizarte Kohesioa programa |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
Pasadizokoak |
1.568 |
1.524 |
1615 |
1.359 |
Erroldatuak |
71 |
65 |
64 |
65 |
Arreta, kalean |
164 |
127 |
141 |
137 |
Hotzaren aurkakoa |
209 |
479 |
206 |
275 |
GUZTIRA |
2.007 |
2.445 |
2.026 |
1.834 |
Ostatuak jasotzen dituzten pertsona desberdinak |
351 |
250 |
250 |
246 |
Autobus-txartelak |
996 |
1.020 |
1005 |
977 |
Esan behar da, 2016an, zerbitzua pasadizoko gutxiagok erabili bazuten ere, ostatu-gauak igo zirela; beraz, arreta integralagoa eman zen, zerbitzura jotzen duten pertsonen behar zehatzei erantzunez.
2016an, Iruñeko Etxerik gabetasunaren Behatokiak argitaratutakobuletinaren hirugarren zenbakia egin zen. Udalaren eta Xilema Fundazioaren argitalpen bat da, eta, estatistika-datuen bidez, etxegabeen egoera zertan den aztertzen du Europan eta Espainian, Iruñearekiko alderaketa eginda. 2016an, aldizkariaren gaia ‘etxerik gabeko pertsonak eta generoa’ izan zen, baina ez zen argitaratu.
‘Oscus 0,50’ udal-jantokia
Iruñeko Udalaren udal-jantokia Navarrería kaleko 31n dago, eta 204 lagun desberdin artatu zituen. 2015eko erdialdera arte, jantokiak 50 leku zituen –eta beste hiru ere eskain zitezkeen–, baina, zerbitzuaren kontratazioa aldatu eta gero, derrigorrezko muga hori kendu, eta behar duten pertsona guztiei eskaintzen zaie zerbitzua, gizarte zerbitzuetatik bideratutakoei betiere. Erabiltzaile bakoitzeko kostua, bazkari edo afari bakoitzean, 0,50 euro da.
Aurrez aurreko zerbitzua diru behar larrian dauden 18 eta 64 urte arteko pertsonei zuzendua dago. Baina adingabeek ere zerbitzua jaso dezakete. 2016an, zerbitzuak 168 helduri eta 36 adingaberi lagundu zien. 2013ean goia jo ondoren, 2016an adingabe kopuru berdinak erabili zuen jantokia, hots, aurreko bi urteetan bezalatsu.
Honako hau da zerbitzuaren erabiltzailearen profila: gizona (% 82,35; emakumea, berriz, % 17,65), jatorri nazionalekoa (% 36) eta ezkongabea (ehuneko berean). Artatutako helduen ia % 59k ez zuten inolako prestaziorik jasotzen administraziotik, eta % 82 baino gehiago hirian erroldaturik zeuden.
Erabiltzaileak 23 nazionalitatetakoak izan ziren. % 53,3 Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrak ziren. Nazionalitateen arabera, 74 espainiarrez gain (% 36), jantokiak, besteak beste, 20 poloniar eta 20 errumaniar artatu zituen (% 9,80, nazionalitate bakoitzeko), baita 18 marokoar (% 8,82) eta 12 nigeriar (% 5,88) ere.
2016an, 27.638 zerbitzu eman ziren (10.685 bazkari, 8.831 afari eta 8.122 gosari). Gosari, bazkari eta afari gehien abenduan zerbitzatu ziren, eta gutxien, otsailean. Ohiko joeraz kontra, abuztua izan zen erabiltzaile gehien artatu ziren hilabeteetako bat.
Udal-jantokiak urteko egun guztietan eskaintzen ditu zerbitzuak, uztailaren 6tik 14ra bitarte izan ezik. Hala ere, 2016an, Amatxok ‘jaten ematen digu’ zerbitzu alternatiboa eskaini zen, hori eskatu zutenei, Xilema Fundazioaren Gizarteratze Zentroaren bitartez.
Auzo Unitateen bidez edo Udalaren beste gizarte-zerbitzu batzuen bidez sartu beharra dago udal-jantokiaren zerbitzuan. 2016an, Alde Zaharreko, Arrotxapeko eta Milagrosako auzo-unitateek bideratu zuten jende gehien jantokira, 30, 27 eta 25 lagun, hurrenez hurren.
Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako
Gizarte-ekintza
Iruñeko Udalak gizarte-ekintzako jarduerak garatzen dituzten 50 proiektu lagundu zituen diruz: 31 (desgaitasuna eta menpekotasuna) eta 19 (gizarteratzea). Deialdiak 290.000 euroko aurrekontua mantendu zuen, baina jada ez zuen barne hartu adingabeendako arreta aisia eta denbora librearen arloetan, 2016an berezko deialdi bat izan baitzuen. Lehenago bereizitako kategorietan, zenbatekorik handienak Asociación Servicio Socioeducativo Intercultural (SEI) elkartearentzat (12.500 euro) eta ADECO Fundazioarentzat (9.563 euro) izan ziren.
Prebentziorako eta sustapenerako proiektu komunitarioak, haur eta gazteen aisiaren eta denbora librearen esparruan
2016an, berezko deialdi baten bidez berreskuratu zen (2012an desagertua baitzen), eta haurrendako prebentzio- eta sustapen-baliabideak eskaini zituen; batez ere, artean ere Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzua iritsia ez zen auzoetan.
Udalak 6 proiektu lagundu zituen diruz, eta 45.000 euro guztira eman zituen. Buztintxureando Txuri haur- eta gazte-elkarteak jaso zuen dirutzarik handiena (23.808,96 euro), ‘Buztintxureando Txuri’ esku-hartzeko proiektua garatze aldera. Ondotik, Fundación Itaka-Escolapios Itaka Eskolapioak Fundazioak 11.369 euro jaso zituen, Ikaskide gizarte- eta hezkuntza-proiekturako.
Udalak, hitzarmenak sinatuz, gizarte-intereseko proiektuak garatzen dituzten elkarte eta entitate jakin batzuendako laguntza finkatu nahi du. 2016an, hitzarmenak berretsi ziren honako entitate hauekin:
Nafarroako Gobernua:2014an sinatutako hitzarmena mantendu zen; hitzarmen haren bidez, Zabalguneko eta Arrotxapeko 13 etxebizitza laga zitzaizkion Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsari, aterpe-premia duten pertsonei zuzendua. Kudeatzailea Adsis-Santa Lucía da.
Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioa: Haren jarduna finantzatu zen, zehazki laguntza emanez elikagaiak doan bildu, gorde eta banatzeko egoera sozio-ekonomiko larrian edo gizarte-bazterketa zein pobreziako egoeran dauden Iruñeko herritarren artean. 40.000 euroz hornitua dago.
CERMIN-Elbarritu Ordezkarien Batzordea Nafarroan: 15.000 euroz hornitua dago, eta, haren bidez, desgaitasunari buruzko informazio-, aholkularitza-, prestakuntza-, sentsibilizazio- eta koordinazio-programa finantzatu zen, baita desgaitasunaren eta familien elkarte-mugimenduaren jardueren eta zerbitzuen berri emateko proiektua ere.
Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea: 30.400 euro eman ziren, garapenerako lankidetza arloko informazio- eta koordinazio-programa bat finantzatzeko, Nafarroan diharduten erakundeek berek egina.
Secretariado Gitano Fundazioa:30.000 euro eman ziren ijito etniako familietan esku hartzeko, familia-unitate batzuek dituzten arazo sozio-familiar larriak bere osoan moldatze aldera, eta, era berean, adingabeek bizikidetzan nahiz integrazioan dituzten zailtasunak eta defizit sozialak arintzen saiatze aldera.
NUPekiko kontratua, proposamen tekniko bat egituratzeko, Bizikidetzari buruzko Diagnosia eta Kulturen arteko Esku-hartze Sozial Parte-hartzaile bat egite aldera Etxabakoitz auzoan. Kostuak, guztira, 6.000 euro gehi BEZa jo zuen.
Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorrak, halaber, pertsonendako edota familiendako diru-laguntzak biltzen ditu, hau da, alor horretako zerbitzuek eta programek izapidetzen dituzten laguntza guztiak, krisi- eta gizarte-babesgabetasuneko egoeretan dauden pertsonei eta familiei diruz laguntzeko.
Elikadura ikastetxeetan Iruñeko familiei jantokia ordaintzeko diru-laguntza ematen diete, errentaren arabera, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. 2016an, 567.977 euro bideratu ziren horretarako.
Gizarte-larrialdia.Deserrotzea edo gizarte-bazterketa sortu edo areagotu dezaketen salbuespenezko eta premiazko egoerak arindu nahi dira. Mantenu- eta ostatu-gastuak eta hornidurakoak (argia, ura, gasa) finantzatzen ditu. 2016an, 652.179 euro bideratu ziren horretarako hasiera batean.
Etxebizitzaren aldeko programa. Programak diruz laguntzen die, aldi baterako, azpi-etxebizitzan edo etxebizitza desegokian bizi eta etxebizitza eskuratzea edo etxebizitzari eustea arriskuan jar dezakeen krisi-egoeran dauden familiei, alokairua hein batean eta aldi baterako ordain dezaten. 2016an, guztira 366.554 euro jo zuten laguntzak eman ziren.
Diru-laguntzak, 0 eta 12 urte arteko adingabeak dituzten familiendako, familia-, gizarte- eta lan-ardurak bateragarri egin ditzaten. Behar adina diru-baliabiderik ez duten edo familia-laguntzarik ez duten zerbitzuak ordaintzera daude bideratuak. 2016an, 4.017 euro bideratu ziren horretarako.
Egonaldiak errehabilitazio-etxeetan.Deialdi honen xedea droga kontsumitzeko ohitura hausteko prozesuetan ari direnei laguntzea da, baldin eta pertsona horiek ez badute diru-bitartekorik eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten zentroetan ari badira desintoxikazio-tratamenduan, hau da, Egiarte Ibarre Multzoa zentroan, Gizakia Helburu-n eta Antox-Larraingoako komunitate terapeutikoan. 2016an, 58.608 euro bideratu ziren.
Taxi-bonua. Xedea da garraiobide alternatibo egokitu bat ematea desgaitasun larriko pertsonei, beren mugikortasuna taxi-zerbitzu publikoa erabiliz moldatu dezaten. 2016an, 160.000 euro bideratu ziren horretarako. Azpimarratzekoa da azken urteotan onuradun kopurua nabarmen handitu dela; 2014an, 270; 2015ean, 289 (% 7 gehiago), eta 289, 2016n (aurreko urtean baino % 12 gehiago, eta % 20 gehiago, 2014an baino).
Udal-prestazio guztien taula:
Prestazioak |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Gizarte-larrialdiko egoeran dauden familiak |
181.200 |
306.176 |
382.319 |
393.836 |
652.179 |
Eskola-jantokiak |
508.000 |
580.000 |
495.000 |
402.137 |
567.977 |
Familia ugarien eskola-jantokiak |
180.000 |
91.000 |
----------- |
------------ |
-------------- |
Etxebizitza aldeko programaren alokairuak |
170.000 |
170.000 |
250.000 |
361.223 |
366.554 |
Tratamenduak errehabilitazio-etxeetan |
36.000 |
36.000 |
36.000 |
26.161 |
58.608 |
Haurrak artatzea (0-12) |
80.000 |
40.000 |
40.000 |
8.660 |
4.017 |
Diru-laguntzak gizarte-ekintzako entitateei, haur eta gazteendako aisia eta denbora librea barne. 1 |
152.000 |
290.000 |
290.000 |
290.000 |
290.000 |
Haur eta nerabeendako prebentzioa eta sustapena, aisia eta denbora libreko jardueren bidez |
|
|
|
|
45.000 |
Taxi bonua |
140.000 |
140.000 |
160.000 |
115.823,37 |
141.621 |
Guztira |
1.447.200 |
1.653.176 |
1.653.319 |
1.938.840 |
2.433.958 |
Barne dago haur eta gazteendako aisia eta denbora librea, 2016ra bitarte. Urte horretatik aurrera, berezko deialdia du, bere aurrekontua eta guzti.
Gizarte-larrialdian dauden familiendako laguntzek 652.179 euro jo zuten 2016an; hau da, igoera handia, 2015aren aldean, hala pertsona kopuruetan (1.340) nola bana beste pertsona bakoitzari emaniko zenbatekoan (455,70 euro). Guztietatik, % 63 emakumeak izan ziren (844). Jatorriaren arabera, laguntza guztietatik, 231 Arrotxapera joan ziren; 192, Milagrosara; eta 141, Txantreara. Programen arabera (emakida bidez), laguntzen ia % 75 Harrera Programaren bitartez bideratu ziren; gero, % 12, Haur eta Familiendako Programaren bidez.
2016an guztira izaniko 2.258 eskaeretatik, gehienak Arrotxapetik (350), Milagrosatik (332) eta Etxabakoiztik (255) heldu ziren; berriz ere, gehienak Harrera Programaren bidez.