Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Garapenaren Aldeko Nazioarteko Lankidetza

Iruñeko Udalak Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa dauka, 1996tik aurrera, herrialde pobreenetako edo Hegoaldeko herrialdeetako herriei eta komunitateei laguntze aldera.

Hona hemen programaren helburuak, zeinek, aldi berean, jarduketa-ildoak zehazten baitituzte:

  • Garapenari eta nazioarteko elkartasunari laguntza emateko udal-politika garatzea.
  • Herrialde eta komunitate pobreenetako egoeraren berri ematea eta horiek egoera hori gainditzeko egiten dituzten ahaleginak jakinaraztea (sentsibilizazioa), bai eta garapenaren aldeko hezkuntza sustatzea ere Iruñeko esparruan.
  • Laguntza ematea, Hegoaldeko herrialdeetan giza garapenerako programak egiteko.
  • Hondamendi naturalek edo giza jatorriko gatazkek eragindako giza larrialdietako egoeretatik edo laster gertatu beharreko arrisku batetik datozen ondorioak arintzeko jarduketak sustatzea.
  • Egiten diren jarduketak ebaluatzeko lerro bat mantentzea, programaren berariazko zati bezala.
  • Komunikazio eta partaidetzarako bideak sustatzea, Iruñeko Udalaren eta Iruñean garapenaren aldeko lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren esparruan etengabean lan egiten duten GGKEen, taldeen eta erakundeen artean.

1.445.668 euroko aurrekontua bideratu zen 2016an jarduketa horiek egiteko, hau da, Iruñeko Udalaren aurrekontuaren % 0,7. Horrek esan nahi du lortu egin zela Nazio Batuen Erakundeak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara bideratzea gomendatzen duen gutxieneko ehunekoa. Horrenbestez, hiriko auzokide bakoitzeko 7,39 euroko ekarpena egin zen.

Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak diru-laguntzetarako bost deialdi bultzatu zituen 2016an, Iruñean finkatuak dauden eta jarduerak bertan egiten dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE) laguntza emateko. Deialdi horietako bi Iruñean garapenaren aldeko sentsibilizazioa eta hezkuntza lantzen dituzten proiektuetara bideratzekoak ziren; beste bi nazioarteko garapenerako proiektuetara bideratzekoak ziren, beste herrialde batzuetan; eta bosgarrena, giza larrialdiko ekintzetara bideratzekoa.

2016ean, Garapenaren aldeko Sentsibilizazio eta Hezkuntza Arloaren barnean, Iruñean egitekoak ziren 16 proiektu lagundu zituen diruz Iruñeko Udalak, 100.000 euroan. Haien artean, elkartasunaren gaineko prestakuntza-ekimenak zeuden; adibidez, bidezko merkataritza eta ekonomia solidarioari buruzkoak eta giza eskubideei edo genero berdintasunari buruzkoak, bai eta Saharaz hegoaldeko herrialde afrikarren egoera ezagutzeko jarduerak ere. Unean-uneko ekintzen deialdian, 7 jarduerari eman zitzaien laguntza; besteak beste, honako hauei: azterketa- eta eztabaida-jardunaldiak, Garapen Politiken Koherentzia Indizeari (herrialdeek giza garapenarekiko duten konpromisoa neurtzeko, ebaluatzeko eta alderatzeko) buruzko jardunaldi bat, argazki-erakusketak eta ipuin solidarioen lehiaketa bat; guztira, 6.633 euro izan ziren.

Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren Arloaren barruan, bi deialdi egin ziren, 2015ean bezala. Hegoaldeko herrialdeetan garapenaren aldeko nazioarteko Lankidetza-proiektuak sustatzeko urteroko deialdiaren barnean, Udalak 34 proiektu lagundu zituen diruz 22 herrialdetan; zenbatekoak, guztira, 929.000 euro jo zuen. Proiektuen % 85,2 gizarte-izaerako oinarrizko azpiegiturei lotuta zeuden (osasuna, hezkuntza, gizarte zibileko erakundeak bultzatzea, ura eta saneamendua, biztanleria-taldeei zuzendutako programak, ugalketa-osasuna, etab.).

Hegoaldeko toki-erakundeekiko garapenaren aldeko Lankidetza-proiektuetarako deialdia 2006an jarri zen abian; urtebeteko proiektuetarako deitzen da (gehienez ere hiru urtez iraunen duten proiektuetarako), eta Hegoaldeko udalerriek sustatutako toki-garapenerako ekimenei ematen die laguntza. 2016an, Nikaraguako proiektu batekin zegoen konpromisoari eutsi zitzaion eta Mozambikeko ekimen bati laguntza ematen hasi zitzaion.

Azkenik, Giza larrialdietarako Jarduketen deialdiak honako hau du xedetzat: hondamendi naturalen edota biztanleria zibila ukitzen duten giza jatorriko gatazken ondorioak arintzea; 84.000 euroko aurrekontua izan zuen. Zazpi larrialdi-jarduketa finantzatu ziren; horietako bostek gatazka armatuengatik errefuxiatutako eta/edo desplazatutako zibilei arreta ematea zuten xede (errefuxiatu sahararrak, bi proiektu Afrika Erdiko Errepublikan, bat Jordanian eta beste bat Sirian). Beste bi kasuetan, katastrofe naturalak jasan dituzten pertsonentzako proiektuak ziren: Ekuadorreko lurrikara bat eta Peruko Loreto oihanean izandako petrolio-isuri bat.

Giza larrialdietarako laguntzen deialdiko funtsak bukatu eta gero, eta Matthew urakanak Haitin barrena pasatzean sortutako katastrofearen larritasuna ikusita, ohiz kanpoko mekanismoak jarri ziren martxan hango biztanleei laguntzeko, 18.092 euroko ekarpena eginda. Ildo horretatik, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen UNICEFen Nafarroako Batzordearekin ·”“gaixotasun kutsakorrak prebenitzeko ur edangarria hartzeko sistema bat martxan jarriz, eta saneamenduaren eta higienearen bidez”.”.

2016an, Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen urtero bezala Garapenaren aldeko Gobernuz kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundearekin, koordinakundeak berak hirian kudeatzen duen Argibide Bulegoa mantentzea finantzatzeko. Udalak 30.400 euro eman zituen; hau da, bulegoaren kostearen % 87,1. Bulego horretan, zuzeneko arreta ematen da, hamabostean behingo aldizkari bat argitaratzen da, entitateen direktorio bat eta GKEen jarduera-agenda bat mantentzen dira, bai eta www.congdnavarra.org

Era berean, udal-programa honek sare-lana egiteari eutsi zion lankidetza deszentralizatuaren arloko beste erakunde batzuekin batera, hainbat lan-batzorderen bidez. Halaber, bilerak egin ziren pertsona, talde eta GGKEekin; Hegoaldeko 10 entitateri edo pertsonari egin zitzaien harrera; eta, horrez gain, Garapenaren Aldeko Lankidetzaren Udal Kontseilurako partaidetza bideratu zen.

Guztira, 73 proiektu babestu ziren 2016an zehar.

Jarduketa-ildoei dagokienez, aurreko urteetako antzeko ehunekoak mantendu ziren, eta Garapenerako Proiektuek jaso zuten betetako aurrekontuaren zatirik handiena (% 82,0 - % 75,6, jarduketetara bideratutako dirua edo GLUPen diru guztia kontuan hartzen den). Garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketetara eta Giza larrialdietarako jarduketetara % 10,3 - % 9,5 eta % 7,7 - % 7,1 bideratu zen, hurrenez hurren.

1. koadroa: 2016ko aurrekontua - Aurrekontuaren betetze-maila

LAN-ILDOA

Zk.

2016ko betetze-maila

Ehunekoa (%)

SENTSIBILIZAZIOA

24

137.033

9,5% / 10,3%

- Diru-laguntzetarako deialdia: Unean uneko jarduketak

7

6.633

0,5%

- Diru-laguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak

16

100.000

7,5%

- Lankidetza-hitzarmena: Argibidea eta Koordinazioa

1

30.400

2,3%

TOKI-GARAPENA

41

1.093.000

75,6% /82,0%

- Diru-laguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak

34

929.000

69,7%

- Diru-laguntzetarako deialdia, Hegoaldeko toki-entitateentzat

2

120.000

9,0%

- Garapenaren aldeko Lankidetzako Toki Funtsa (NUKF)

5

44.000

3,3%

GIZA LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA

8

102.092

7,1% / 7,7%

- Diru-laguntzetarako deialdia: Giza Larrialdiak (GLL)

- - Hitzarmena, Haitiko Giza Ekintza gauzatzeko

7

1

84.000

18.092

6,3%

1,4%

Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren

73

1.332.125

92,1% / 100%

PMCDren JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA


113.668

7,9%

GUZTIRA GAUZATUA


1.445.793

100%

2. koadroa: 2016ko aurrekontuaren betetze-maila: Finantzaketaren banaketa geografikoa

  Geografia-esparrua

%

Geografia-esparrua

%

Hego America

180.867

13,6%

Afrika

557.224

41,8%

Bolivia

78.843


Burkina Faso

23.866


Kolonbia

48.154


Kamerun

25.200


Ekuador

12.000


Txad

58.668


Peru

41.870


Boli Kosta

11.152


Erdialdeko Amerika, Mexiko eta Karibe

354.951

26,6%

Kenya

22.894


Kuba

25.026


Mali

66.644


El Salvador

90.300


Mauritania

30.100


Guatemala

30.083


Mozambike

88.647


Haiti

94.242


Niger

43.702


Nikaragua

115.300


Errefuxiatu sahararrak

75.020


Ekialde Ertaina

49.200

3,7%

Afrika Erdiko Errepublika

24.000


Jordania

12.000


Kongoko Errep. Demokratikoa

65.100


Siria, Arabiar Errepublika

12.000


Ruanda

22.231


Palestinako Lurralde Okupatuak

25.200


Asia

52.850

4,0%

Europa

137.033

10,3%

India

27.650


Iruña

137.033


Pakistan

25.200


Guztira: 1.332.125 Euros

Garapenaren aldeko Lankidetzarako Udal Programak lagundutako garapenaren aldeko lankidetza-jarduketen banaketa geografikoari dagokionez, hiru eremu handi daude (Erdialdeko Amerika-Mexiko-Karibe, Afrika eta Hego Amerika). Guztira, udal-finantzaketaren % 82,1 jaso zuten (% 91,5, ez badira kontuan hartzen Iruñean egindako sentsibilizazio-proiektuak).

2016an, 27 herrialdek jaso zuten Udalaren finantzaketa; guztien artean, Nikaragua eta Haiti nabarmentzen dira, diru-hartzaile nagusiak izan baitziren (udal-funts guztien % 8,7 eta % 7,1, hurrenez hurren). Gero hauek datoz: El Salvador (% 6,8), Mozambike (% 6,7), Bolivia (% 5,9), errefuxiatu sahararrak (% 5,6), Mali (% 5,0), Kongoko Errepublika Demokratikoa (% 4,9) eta Txad (% 4,4). Bederatzi herrialde horietako bakoitzak gutxienez ere 58.600 euro jaso zituen eta guztien artean programaren % 55 bildu zuten (% 61,3 ez badira kontuan hartzen sentsibilizaziora eta garapenaren aldeko hezkuntzara bideratutako funtsak).

Jarduera-sektoreei dagokienez, herritar onuradunen oinarrizko beharrak asetzera bideratutako proiektuen aldeko apustuari eutsi zion programak argi eta garbi, bai eta jarduketen izaera integrala nabarmentzen zuten proiektuei zein gizarte zibileko erakundeak indartzea eta genero-gaiak lantzea xede zuten proiektuei ere. 2016an, jarduketa-sektorearen arabera, gizarte-azpiegiturak sortu eta mantentzeko laguntzak diruaren % 71,7 bildu zuen, eta, ondotik, garapenaren aldeko sentsibilizazioak eta hezkuntzak (% 10,3), larrialditako laguntzak (% 7,7) eta sektore produktiboek (% 4,7). Lau sektore horiek Garapenaren aldeko Lankidetzara bideratutako aurrekontuaren % 94,4 bildu zuten.