Gizarte Ahalduntzea
Gizarte Ahalduntzeko Alorrak lau jarduketa-ildoren gainean garatzen ditu bere programak eta kudeaketa. 2015ean, jarduketa-ildo horiek garapen-maila oso ezberdinak izan zituzten, alorra ez baitzen berdintasunez hedatu legealdiaren lehen hilabeteetan, behin Udala antolatzeko dekretua onetsi ondoren.
Hona hemen Gizarte Ahalduntzeko Alorraren lau jarduketa-ildoak: Gazteria, Adinekoak, Kultur Aniztasuna, eta LGTBQI. Azken ildo horrek lesbiana, gay, transexual, bisexual, queer eta sexuartekoen mugimendua barnebiltzen du. Azken hiruek ez zuten tokirik izan 2015eko aurrekontu luzatuetan; beraz, ez zen ildo horietan eragin egiterik izan maila ekonomikoan, harik eta 2016ri begira kontu berriak onetsi arte. Gazteriaren arloan, berriz, baziren finantzaketa-ildoa, programak eta berariazko jarduketak, eta hori guztia memoria honetan atalez atal dago jasoa.
GAZTERIA
Gaztediaren Etxea
Gaztediaren Etxeak hogei zerbitzu baino gehixeago kudeatzen ditu, guztiak ere hiriko gazteentzat. Gazteria arloan Sedena S.L. enpresak kudeatzen duen baliabide nagusia da, Iruñeko Udalak sustaturiko kontratuaren esleipenduna baita. Taldean hamaika kide dira, Aholkularitza Espezializatuko Zerbitzua ematen duten aholkulariez eta prestakuntza-eskaintzako monitoreez gain (hogeita bost inguru).
- Gazteendako Informazio Bulegoa
Gazteendako Informazio Bulegoa doako zerbitzu publiko bat da, informazioa Iruñeko gazteen lanabes erabilgarria izan dadin lortze aldera. Bulegoak guztira 7.981 lagunen arreta-eskariak jaso zituen.
Adin-tarteen arabera, 19tik 25 urtera bitarteko gazteak erabiltzaile talde ugariena izan ziren, guztira 2.474 kontsulta egin baitzituzten; hau da, guztien % 31. Ondotik, 26 eta 29 urte arteko gazteek egin zituzten kontsultarik gehien; 1.836, zehazki (guztien % 23). 35 urtetik gorakoek 1.516 kontsulta egin zituzten (guztiaren % 19), eta ondotik, 15 eta 18 urte artekoek egin zituzten gehien, 1.117 kontsulta (guztiaren % 14). Sexuaren araberako banaketa ez dago orekatua, neskek egin baitzituzten kontsultarik gehien (4.948, guztien % 62). Mutilek, berriz, 3.033 kontsulta egin zituzten (guztien % 38).
Kontsultagairik ohikoenak aisia eta kultur jarduerei loturiko kontuak izan ziren; 2.394 kontsulta (% 30). Ondotik, ikasketei, prestakuntzari eta ikastaroei buruzko kontsultak (3.033, % 38), eta sariei nahiz lehiaketei buruzkoak (958, guztien % 12). Halaber, enpleguari buruzko 798 kontsulta jaso ziren (% 10); 319, beka eta laguntzei buruz (% 4); 120, kirolei buruz (% 1,5); 40, kontsulta etxebizitzari buruz (% 0,5), eta 319 kontsulta beste gai batzuei buruz (% 4). Erabiltzaileek informazioa eskuratzeko duten moduari dagokionez, ohikoena aurrez aurreko kontsulta izan zen, hots, 5.108 kontsulta (guztien % 64); ondotik, telefono bidezkoak, hau da, 2.394 (guztien % 30). Horrez gain, posta elektronikoz 479 kontsulta jaso ziren (guztien % 6).
- Gazteendako Informazio Bulegoaren beste zerbitzu batzuk
Gazteendako Informazio Bulegoak zuzenean ematen duen harreraz gain, Gaztediaren Etxeak bestelako zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkie gazteei, gai batzuen gainean argibide espezializatuagoa emate aldera edota hiriko gazteen artean informazioa hedatzeko modu berriak praktikan jartze aldera.
Aholkularitza Espezializatuko Zerbitzuak
Iruñeko Udalak sortutako baliabide bat da 14tik 30 urtera bitarteko gazteei, bai eta gazteon elkarteei ere, harrera profesionala, konfidentziala eta doakoa eskaintzeko.
Lege Aholkularitza
Jendearendako harrera-zerbitzua eskaintzen du astean 12 orduz, astearte eta ostegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 359 kontsultari egin zien arreta. Kontsultagaiak denetarikoak izan ziren; adibidez, gai zibilak (familia, etxebizitza, herentziak, etab.), 177 (% 49); lana, 95 (% 27); administrazioa, 32 (% 9); kontsumoa, 22 (% 6); zigor arlokoak 19 (% 5) eta beste (atzerritartasuna, fiskalak, etab.), 14 (% 4). Erabiltzailearen profila 26 eta 30 urte arteko emakumea da, unibertsitate-ikasketak dituena, bere lan egoeraz interesatua, hala besteen konturako langile gisa nola ekintzaile gisa.
Gazte-asoziazionismorako Aholkularitza.
2014ko otsailaz geroztik, zerbitzua astean bi orduz dago zabalik, asteazkenetan, 12:00etatik 14:00etara. 2015ean, 248 kontsultari erantzun zitzaien. Gaiei dagokienez, elkarteak eratzeari buruzkoek 67 kontsulta eragin zituzten (% 27); giza baliabideen eta boluntarioen kudeaketak, 62 (% 25); estatutuen aldaketak, 59 (% 24); kontabilitateak, 25 (% 10); diru-laguntzek, 21 (% 8); beste batzuek (tramiteak, betebeharrak, etab.), 14 (% 6).
Psikologia Aholkularitza
Astean sei orduz eskaintzen du arreta, asteazkenetan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. 2015ean, zerbitzuak 134 eskariri egin zien arreta. Gehienak harreman pertsonalei buruzko kontsultak izan ziren, hau da, guztien % 55; ondoren, osasun mentalari eta emozionalari buruzkoak (% 27). Zerbitzuaren erabiltzailearen profila hauxe da: emakumezkoa, 19 eta 30 urte artekoa, Iruñekoa, eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak eginak dituena edo Unibertsitatean ari dena, eta aholkularitza horretara jotzen duena harreman pertsonalei edo osasun mentalari nahiz emozionalari lotutako gaiez galdetzeko.
Irtenbide Profesionalei, Aisiari eta Denbora Libreari buruzko Aholkularitza
2006ko azaroan hasi zen lanean, eta gaur egun, 2014ko urtarrilaz geroztik, astean sei orduz eskaintzen du arreta; astelehenetan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Urtean, 182 kontsulta jaso zituen. Haietatik, 58, hezkuntzaz (% 31); 21, irtenbide profesionalez (% 12); 23, hizkuntzez (% 13); 21, enplegua bilatzeaz eta/edo curriculuma prestatzeaz (% 12); 6, auzolandegiez (% 3); 7, boluntariotzaz (% 4); 35, aisiaz (% 19), eta 11, beste gai batzuez (% 6). Zerbitzuaren erabiltzailearen profila hauxe da: 19 eta 25 urte arteko emakumea, ikaslea eta hezkuntzari buruzko argibidea bilatzen duena (prestakuntza osagarria edo graduondokoa, lanbide heziketako prestakuntza-eskaintzak, hezkuntza ez-formaleko zentroak, etab.), horri buruzko aholkularitza edo argibidea eskatzeko.
Berriemaileen Sarea
Gaztediaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoaren mendeko Berriemaileen Programa 1996-1997 ikasturtetik aurrera egin da etenik gabe. 2014 - 2015 ikasturtean 33 ikastetxek parte hartu zuten programan, eta 2015 – 2016 ikasturtean, berriz, 41ek. Berriemaileek astean behin joan behar dute Gaztediaren Etxera, gutxienez astean bi orduz erantzun behar diete kontsultei argibide-gunean, nork bere ikastetxean azaldu behar dute Gazteriaren Etxean jasotako informazioa, edo interesgarritzat jotzen den informazioa eman behar dute, beste ikastetxe batzuetako berriemaileen artean eta Gazteriaren Etxean bertan zabaltzeko, beste eginkizun batzuen artean.
Argibide Klubak
Gai batzuei buruzko posta elektronikoak bidaltzen dira informazioa emateko. Gazteek izena emateko orria betetzean adierazten dute zer gairi buruz jaso nahi dituzten argibideak: Etxebizitza, Enplegua, Gaztediaren Etxeko Jarduerak, Iruña Gaztea Udal Jarduerak, Ikastaroak eta jardunaldiak, Bekak, Sariak, Ekitaldi Agenda, Boluntariotza eta Gazte Aldizkaria. Formulario hori zuzenean lortu eta aurkeztu daiteke Gaztediaren Etxean, edo bestela, www.pamplonajoven.eswebgunearen bidez bete eta igor daiteke.
2015ean, 209.867 posta bidali ziren, hau da, % 56 gehiago 2014an baino, 134.481 igorri baitziren. 91 txanda izan ziren (2014an, 76 izan ziren). Guztira 5.855 inskripzio egin ziren (2014an, 5.298 izan ziren); horietatik, 5.554k argibidea gaztelaniaz bidaltzeko eskatu zuten, eta 301ek, euskaraz.
Bidaiategia
2000tik aurrera, Gazteendako Informazio Bulegoan sartuta, badago Bidaiategia deritzon zerbitzu bat bidaiei buruzko informazio erabilgarria emateko. Urtean, 120 erabiltzailek jo zuten zerbitzura, 2014an baino gutxixeagok, 172 izan baitziren. Kontsulten % 12 Espainiako jomugei buruzkoak izan ziren. Kontsulta guztien % 18k, berriz, ingelesez mintzo diren herrialdeekin (Erresuma Batua eta Irlanda, gehienbat) izan zuten zerikusia. 2015ean, 33 gaztek jaso zituzten materialak; 2014an, berriz, 32k (Bidaiategiko gainerako erabiltzaileekin batera zenbatzen dira).
Boluntarioendako Argibide Bulegoa
Udalak, 2012an, Gaztediaren Etxeak eskaintzen duen argibide-zerbitzuetan txertatu zuen Boluntariotza Bulegoa. Argibide Bulegoaren barruan txertatzearen ondorioz, protokolo berri bat ezarri zen, zerbitzu hau kudeatzeko: deskribapen-fitxa bat bidaltzen zaie aldian behin Iruñeko boluntario-entitateei, behar dituzten boluntarioen berri eman dezaten.
Gainera, buletin elektroniko bat egiten da, eta buletina hamabostean behin helarazten zaie informazioa zabaltzeko sisteman (Argibide Klubak) izena emandako guztiei; 2015ean, 2.298ri. Zehazki, 16 buletin elektroniko igorri ziren, eta era berean, bi bidalketa masibo, entitateek eskaturik. Guztira bidalketa horiek guztiak 28.967 posta elektroniko eragin zituzten eskariak zabaltzeko. Datu-base horretan 193 entitate zeuden inskribaturik. Bulego horretatik zabaldutako boluntariotza-postuak 175 eskari izan ziren.
Halaber, eskariei buruzko informazioa aurrez aurre eskatzeko zerbitzua eskaintzen da Gaztediaren Etxeko Argibide Bulegoa zabalik dagoen ordu beretan. 2015ean, zehazki, 640 izan ziren (686 2014an).
Aretoak lagatzeko zerbitzua
Edozein gaztek edo gazte taldek du aukera Gaztediaren Etxeko aretoak eta egoitzak doan erabiltzeko. Hainbat faktore hartzen dira kontuan Gaztediaren Etxeko erabilera publikoko esparruak laga eta banatzerakoan: garatu beharreko jarduera mota, zenbat parte-hartzaile eta iraupena.
2015ean, guztira 58.681 erabiltzaile izan ziren; aurreko urtean baino gehiago, 54.971 izan baitziren (igoera % 7koa izan zen). Erabiltzaile horietatik, 47.005 (% 80) talde egonkorrak izan ziren, eta 11.676, berriz, (% 20), unean uneko taldeak. Hilean, batez beste, 4.890 inguru izan ziren, eta erabiltzaile gutxien uztailean izan ziren (3.069), hau da, udako oporraldian. 2015eko erabiltzaile kopururik handiena urrian izan zen, 5.691 lagunek erabili baitzituzten zentroko instalazioak.
Bestalde, 2015ean, guztira 19.111 orduz erabili zen Gaztediaren Etxea, erabiltzaile egonkorren eta unean unekoen artean. 2014an, berriz, 17.088 izan ziren; beraz, 2015ean, % 11 egin zuen gora, aurreko urtearen aldean. Aretoak laga ziren honako arloekin loturiko jarduerak egiteko: antzerkia, dantza, mahai-jokoak, arte plastikoak eta esku-lanak, musika, eta beste batzuk.
Lagatzen den aretoetako bat Ikasketa Gela da; 24 postu ditu eta wifi-estaldura ere bai. 2015ean, guztira 689 erabiltzaile izan ziren zerbitzuan; hau da, 2014ko datuen aldean, erabilerak nabarmen egin zuen gora; % 19, hain zuzen.
Ekitaldiak Programatzeko Zerbitzua
Informatikari buruzko ikastaro eta mintegi irekiak
2015ean, 95 ikastaro antolatu ziren, eta 1.652 lagunek parte hartu zuten. Iraupena 12 eta 50 ordu artekoa izaten da, eta gehienez 20 parte-hartzaile daude ikastaro bakoitzeko; sukaldaritzakoetan, berriz, gehienez 16 lagun ari daitezke. Ikastaroen matrikula-prezioa aldatzen da iraupenaren arabera (ordu kopurua) eta parte-hartzaileen adinaren arabera.
Programazioaren xedea da askotariko gaiak jorratzea, gazteen era askotako kezkei erantzute aldera. Programazioak 6 arlo ditu ardatz: Kirol-jarduerak, Dantza eta adierazpena, Estetika eta ongizatea, Gastronomia, Kultur eta sormen ikastaroak, eta Informatikari buruzko doako lantegiak.
2015ean, doako 44 informatika-lantegi eman ziren Gaztediaren Etxeko instalazioetan, eta guztira 636 lagunek parte hartu zuten.
Kultur ekitaldiak
33 kultur ekitaldi antolatu ziren. Ekitaldiotara, guztira 1.851 lagun bertaratu ziren, eta jarduera mota hauek garatu ziren: 10 antzezlan (650 parte-hartzaile); 2 lehiaketa (39 parte-hartzaile); 5 ikastaro-erakustaldi (1.041 parte-hartzaile); kontzertu bat (19 parte-hartzaile); 2 sukaldaritza-lantegi (72 parte-hartzaile); solasaldi bat (18 lagun) eta komiki-lantegi bat (12 lagun). Jardueren artean, zikloen barnean antolatzen direnak aipatu behar, hala nola Gazte Antzerkiaren IX. Zikloa, Mutis Por el Foro Gazte Antzerkiaren II. Jaialdia edota aScena! ekimeneko kontzertuak.
2015ean, 13 erakusketa egin ziren, askotarikoak teknika, diziplina eta gaietan; guztira 1.427 lagun bertaratu ziren.
Gaueko aisialdiko programa
2015ean, gaueko aisiako 9 saio egin ziren, hainbat gairekin, eta guztira 673 lagun bertaratu ziren. 2014an abiatu ziren, Iruñeko gazteria era berritzailean erakartzeko, parte har dezaten, eta udal-zentro horrek eskaintzen dizkien zerbitzuak nahiz baliabideak bestela ezagut ditzaten. Helburua da gazte-elkarteek saioetan egiazki parte hartzea; horrela, jarduerak proposatzeko gonbitea jasotzen dute, jende guztiarentzat irekiak izan daitezen.
Zehazki, hainbat gau-jarduera egin ziren hala nola zirkua, dastaketak, ikastaroak (Gaztediaren Etxean), musika elektronikoa, mahai-jokoak, manga, mikroantzerkia, beldurra, eta munduko kulturak.
Gazte taldeek eta elkarteek garaturiko jarduerak
2015ean, atal horren barruan sartzeko moduko 58 jarduera egin ziren: 6 kontzertu (358 parte-hartzaile); 19 solasaldi (663 parte-hartzaile); 14 antzezlan (980 parte-hartzaile); 4 proiekzio (227 parte-hartzaile); 5 aurkezpen (263 parte-hartzaile); 3 bilera (175 parte-hartzaile); 3 ikastaro-bukaera (362 parte-hartzaile) eta 4 lantegi (133 parte-hartzaile). Jarduera horietan, guztira 3.161 lagunek parte hartu zuten. Parte-hartzaile gutxixeago izan ziren, baina 2015ean antolatu ziren jarduera gehien hainbat elkarterekin.
Beste esparru eta zerbitzu batzuk
Azaldutako guztiaz gain, Gaztediaren Etxeak tankera ezberdineko beste esparru eta zerbitzu batzuk kudeatu eta dinamizatzen ditu. Zibergela zerbitzuak interneten doan sartzeko aukera ematen du, hiriko gazteek teknologia berriak erabiltzen ikas dezaten eta haietan presta daitezen. 2015ean, Zibergelak 9.902 erabiltzaile izan zituen; hau da, aurreko urtean baino % 27 gutxiago.
Gaztediaren Etxeak interneterako wifi-konexioa dauka. 2015ean, 4.656 erabiltzaile konektatu ziren sistema horren bidez; hau da, batez beste, 388 lagunek erabili zuten zerbitzua hilero. Erabilera, beraz, % 14 igo zen 2014rekin alderatuta. Doako hainbat lantegi ere egin ziren, bai eta ziberginkana bat eta oroimen azkarreko txapelketa bat ere.
Zenbat erabiltzaile guztira Gaztediaren Etxeko zerbitzuetan
2015ean, Gaztediaren Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuek guztira 93.190 erabiltzaile izan zituzten; hau da, aurreko urtean baino % 3,5 gehiago, 90.011 izan baitziren. Igoera informazio-zerbitzuetan eta ikastaroetako parte-hartzaileetan izan zen bereziki nabarmena. Nabarmen igo zen, halaber, esparruak lagatzeko zerbitzua (% 7 gehiago 2014an baino).
|
ZERBITZUAK GUZTIRA |
2014 |
2015 |
Aldakuntza |
|
90.011 |
93.190 |
+ 3,5 |
|
INFORMAZIO-ZERBITZUAK |
ERABILTZAILEAK |
||
|
2014 |
2015 |
Aldakuntza |
|
|
Gazteendako Informazio Bulegoa |
5.719 |
7.981 |
+ % 40 |
|
Lege Aholkularitza |
308 |
359 |
+ % 17 |
|
Elkartegintzarako Aholkularitza |
181 |
248 |
+ % 37 |
|
Psikologia Aholkularitza |
130 |
134 |
+ % 3 |
|
Ikasketa Aholkularitza |
129 |
182 |
+ % 41 |
|
Bidaiategia |
172 |
120 |
- % 30 |
|
Boluntarioendako Argibide Bulegoa |
686 |
640 |
- % 7 |
|
GUZTIRA |
8.114 |
9.664 |
+ % 19 |
|
ESPAZIO-LAGAPENAK |
ERABILTZAILEAK |
||
|
2014 |
2015 |
Aldakuntza |
|
|
Areto-lagapen iraunkorretarako eskaerak |
42.049 |
47.005 |
+ % 12 |
|
Noizbehinkako areto-lagapenetarako eskaerak |
12.922 |
11.676 |
- % 10 |
|
Ikasketa-gela |
689 |
817 |
+ % 19 |
|
GUZTIRA |
55.660 |
59.498 |
+ % 7 |
|
PRESTAKUNTZA-PROGRAMAZIOA |
ERABILTZAILEAK |
||
|
2014 |
2015 |
Aldakuntza |
|
|
Ikastaroetako parte-hartzaileak |
1.355 |
1.652 |
+ % 22 |
|
Informatika-lantegi irekiak |
687 |
636 |
- % 7 |
|
GUZTIRA |
2.042 |
2.288 |
+ % 12 |
|
GIZARTE- ETA KULTURA-EKITALDIAK |
ERABILTZAILEAK |
||
|
2014 |
2015 |
Aldakuntza |
|
|
Kultur jarduerak |
1.776 |
1.851 |
+ % 4 |
|
Erakusketak |
1.283 |
1.427 |
+ %11 |
|
Gaueko aisia |
496 |
673 |
+ % 36 |
|
Gazte-taldeen jarduerak |
3.683 |
3.161 |
- % 14 |
|
Beste jarduera batzuk |
0 |
70 |
- |
|
GUZTIRA |
7.238 |
7.182 |
- % 1 |
|
ZIBERGELA |
ERABILTZAILEAK |
||
|
2014 |
2015 |
Aldakuntza |
|
|
Zibergela |
13.698 |
9.902 |
- % 28 |
|
WIFI erabiltzaileak |
4.048 |
4.656 |
+ % 15 |
|
GUZTIRA |
17.746 |
14.558 |
- % 18 |
|
Jarduera-mota |
Kopurua: |
||
|
2014 |
2015 |
Aldakuntza |
|
|
Aisialdiko eta denbora libreko ikastaroak |
87 |
95 |
+ % 9 |
|
Doako informatika-lantegiak |
44 |
44 |
+ % 0 |
|
Programazio Zerbitzuaren ekitaldiak |
19 |
22 |
+ % 16. |
|
Erakusketak |
10 |
13 |
+ % 30 |
|
Gaueko aisialdiko saioak |
7 |
9 |
+ % 29 |
|
Gazte-elkarteen ekitaldiak |
47 |
58 |
+ % 23 |
|
Beste jarduera batzuk |
0 |
1 |
- |
|
Jarduerak guztira |
214 |
242 |
% 13 |
Gazteendako programak
Laguntza-programa, musika modernoko talde berriendako
2015ean, 305 entsegu-bonu egin ziren; hau da, 4.880 ordu guztira. 8 orduko bonuetan, gazteek 21,91 euroko deskontua izan zuten, eta 16 ordukoetan, berriz, 43,80 eurokoa. Udalak 13.315,71 euro bideratu zituen bi baldintzok betetzen dituzten taldeen entsegu-bonuak diruz laguntzera: batetik, taldekideek, hirutik bik gutxienez, 14 eta 30 urte bitartekoak izan behar dute, eta bestetik, taldekide gehienek Iruñeko auzokideak izan behar dute. Programa 141 gaztez osaturiko 36 musika-taldek erabili zuten.
Autobus-geltoki zaharra
Udalak autobus-geltoki zaharreko atezaintza-, harrera- eta jendearendako arreta-zerbitzua kudeatzen du, herritarrek aisiarako eta jolaserako gune bat izan dezaten. Enplegurako Aspace Fundazioa da egungo esleipenduna 2016ko abuztuaren 15era arte, eta 2017ko abuztura arte luzatzen ahal zaio. Programaren kostuak 37.616,96 euro egin zuen.
Mendi-zeharkaldiak
Gazteek Pirinioetako zeharkaldian parte hartzea laguntzen du diruz Iruñeko Udalak, Anaitasuna KKAErekin elkarlanean. 2015ean, hiru eskari aurkeztu ziren, eta 779,98 euroko gastua eragin zuten.
Lehiaketak
Literatur lehiaketa
Iruñeko Udalak urtero deitzen du 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako literatur lehiaketa bat, gaztelaniaz eta euskaraz, poesia eta narrazio laburra modalitateetan Gazteriako Alorra arduratzen da gaztelaniazko lehiaketaz; 125 lan aurkeztu ziren (39 poesia-lan, eta 86 narrazio); haietatik, 97 gaztelaniaz, eta 28, euskaraz.
Berriemaileen lehiaketa
Iruñeko Udalak lehiaketa bat deitzen du Iruñeko ikastetxeetan eta ikastetxe nagusietan, interesatuta dauden ikasleak, nor bere ikastetxean, informazio-berriemaile izan daitezen, gazteek informazioa beren ikasketa-lekuetan bertan eskuratzea sustatze aldera. Lehen seihilekoan, 2014-2015 ikasturteko programa bukatu zen, 33 ikastetxerekin, eta irailean, berriz, 2015-2016ri zegokion programa hasi zen, eta 40 ikastetxe zeuden izen emanik.
Diru-laguntzak eta laguntzak kudeatzea
Diru-laguntzak, gazteei zuzendutako jarduerak egiteko
Xedea da gazte arloko jarduera noizbehinkakoei diru-laguntza ematea, hots, Nafarroako Gazteriaren Institutuko Gazte Entitateen Erroldan izena emandako entitateek egindakoei, edota gazteekin lankidetzan diharduten entitateei. 45.000 euroko partida izan zuen, eta eskari bakoitzarendako muga 8.000 euro izan zen. Laguntzak hamabost entitate hauei eman zitzaizkien: Música sin Barreras elkartea, Juventud Ghana elkartea, SEI Elkartea, Dos o Más elkartea, Garaiz elkartea, Bideberri haur- eta gazte-elkartea, Albatros kluba, Jóvenes para Cristo elkartea, EPS Nª Sra. de la Paz elkartea, I Becchi gazte-elkartea, Buztintxureando Txuri haur- eta gazte-elkartea, Sierra de Alaiz kluba, Nafarroako Autismo Elkartea, Telebistaren Aurkako Aisialdi Kluba, Nafarroako Eskaut Katolikoak.
Ekintzaile gazteendako diru-laguntzak
Deialdia 65.000 euroz dago hornitua, eta dirutza horretatik, 5.218,73 erabiliko dira aurreko deialdira epearen barruan aurkeztu eta diru-laguntzarik jaso ez zuten eskaerei erantzuteko, baldin eta deialdi honetan galdatutako betekizunak betetzen badituzte. Enpresak eratu eta abiatzeko gastu-inbertsioak zenbat jo eta horren % 70eko gehienezko diru-laguntza ezarri da, 1.500 euroko mugarekin nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko, sozietate zibil eta sozietate irregularrentzat, eta 2.000 euroko mugarekin, nortasun juridikoa duten elkarteentzat.
Laguntzak 30 gazte ekintzaileren 25 eskariri eman zitzaizkien. Gazte ekintzaileen % 56,66 25 eta 30 urte artekoak ziren, eta % 58 emakumeak. Besteak beste, negozio hauek sortu ziren: fisioterapia, albaitaritza-klinika, janari-denda, ikasketa-akademia, taxia, estetika-zentroa, mertzeria, ile-apaindegia... Forma juridikoari dagokionez, 20 autonomoak dira; 2, sozietate zibil irregularrak; sozietate mugatu bat; eta sozietate mikrokooperatibo bat. Guztira ekimenek 27 lanpostu sortzea eragin dute.
Lankidetza-hitzarmena Iruñeko Udalaren eta Santa María La Real Fundazioaren artean, Enplegua Bultzatzea eta Ekintzailetza Solidariorako programa ezartzeko.
2014ko abenduan, Iruñeko Udalak hitzarmena sinatu zuen Santa María La Real Fundazioarekin, lankidetza-oinarriak finkatzeko, Iruñean Enplegua Bultzatzeko eta Ekintzailetza Solidariorako bi ekimen ezartze aldera; bakoitzaren zuzeneko esku-hartzea 5 hilabetekoa izan zen. Lehen ekimenean 169 lagunek eman zuten izena; 20 lagun aukeratu, eta 10 erreserban gelditu ziren. Lehen ekimena bukatzean, 13 lagun lan-merkatuan sartu ziren. Enplegua Bultzatzeko eta Ekintzailetza Solidarioko II ekimenean 22 lagun aritu ziren, eta emaitza normalak izan zituen, proiektuaren adierazleetako batzuk gaindituta.
Iruña Gaztea webgunea
2010eko martxotik hona, Udalak atari bat dauka interneten, 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua, argibideak eta zerbitzu berritzaile eta erabilgarriak eskaintzeko. 2015ean, guztira 75.785 bisita jaso zituen, eta 228.370 orrialde bisitatu ziren. Ahalik eta gazte gehienengana iriste aldera, urtean barna profilak eguneratu ziren sare sozialik erabilienetan. Twitterren 8.973 jarraitzaile zituen, eta Facebooken, 5.513 adiskide. Iruña Gaztea-ko blogak 6.392 bisitariren 10.008 bisita jaso zituen.
Beste jarduketa batzuk
Etxabeetan esku hartzeko programa
Udalak esperientzia pilotu bat abiaraztea erabaki zuen, bi alderdi ardatz harturik: sentsibilizazio-kanpaina bat zaratak eragiten dituen arazoen gainean, eta aisia pribatua eta atsedena bateragarri egitearen gainean; eta bateragarritasun-zerbitzu bat etxabe-erabiltzaileen, jabeen eta auzokideen artean. Esperientzia pilotuaren helburuak dira, batetik, bideak eskaintzea alde inplikatuen artean bitartekaritza egiteko, eta bestetik, tresna gisa balio izatea eskari zehatzei buruzko informazioa eskuratzeko, arauzko erantzun eraginkorra emate aldera.
Gazte elkartegintza gidaren argitalpena
Elkartegintzarako Aholkularitzak gida hau prestatu eta argitara eman zuen: GAZTE ELKARTEGINTZA. Bidaia bat gazte-elkarteen eraketan eta kudeaketan barna, Ana Belén Albero Díazek egina. Kontuan hartu beharreko oinarrizko gauzak daude jasota hala gazte elkarte bat eratzeko nola hasierako jardunerako.
Kontakizun Laburraren VIII. Gazte Sariketako irabazleen kontakizunen argitalpena
Kontakizun Laburraren VIII. Gazte Sariketa antolatzen duten Nafar Ateneoarekin eta Corte Inglésekin elkarlanean, Gazteriako Alorrak kontakizun irabazleen argitalpena babesten du.
Ikasleen eta Enpleguaren Europako Aretoa
Otsailean, Ikasleen eta Enpleguaren Europako Aretoa egin zen. Prestakuntza-solasaldi bat programatu zen gazte interesatuentzat, gazte elkarteak eratzeari buruz, Lege Aholkularitzako legelariaren eskutik. Udalak 4.400 eurorekin babestu zuen ekitaldia.
Bestelako babesak
Udalak, Gazteria Unitatearen bidez, ekimen hauek babestu zituen 2015ean: Navarra JOBS (2.500 euro), Irubide BHI-Caro Baroja BHI Gazte Orkestraren kontzertua (1.000 euro), eta Nafarroako Gazte Enpresaburua saria (2.000 euro).
