Beste hainbat zerbitzu
Osasun-prebentzioa
Osasun-prebentzioaren esparruaren barnean, Udalak zenbait arlotan lan egiten du: elikagaien ikuskaritza, zoonosia, eta abar. Helburua: elikagaien eta uraren osasun-kalitatea zaintzea eta kutsadura akustikoa kontrolatzea, besteak beste.
Elikagaien ikuskaritza
Elikagaien ikuskaritzak Iruñeko biztanleek kontsumitzen dituzten elikagaien osasun-kalitatea zaintzea du xede eta, era berean, elikagaiak prestatzeko, biltegiratzeko eta saltzeko lokalen egokitasuna ziurtatzea, bai eta elikagaiak elaboratu eta manipulatzeko prozesuena eta horretan ari diren langileena ere. 2015eko urtarrilaren 1ean, honako hauek osatzen zuten Iruñeko industria eta establezimenduen zentsua: 1.084 ostalaritza-establezimendu, elikadura arloko 1.272 establezimendu eta elikagaiei lotutako beste motatako 92 establezimendu edo jarduera iraunkor; horiei guztiei, gainera, izaera ez-iraunkorra duten jarduerak gehitu behar zaizkie. 2015ean 3.580 ikuskaritza-bisita egin zitzaizkien guztira, sanferminetan egindakoak barne; azken horien barnean, 97 osasun-kontroleko ikuskaritza egin ziren, eta 50 kasutan antzeman ziren gabeziak. Halaber, 2015ean, 17 osasun-alertatan esku hartu zen (Osasun Publikoaren Institutuak jakinarazi zituen), betiere elikadura-establezimenduetan edo farmazietan banatutako elikagaiei lotuta; bestalde, aholkularitza edo kontrol zerbitzua egin zitzaien izaera ez-iraunkorreko ostalaritza eta elikadura arloko 120 jarduerari, zenbait jai edo ospakizunetan (San Blas, auzoetako festak, feriak, erregio-etxeak eta antzekoak).
Lan horren ondorioz, 2015ean, ofiziozko 64 espediente ireki ziren elikagaien ikuskaritzari lotuta. Haietatik, 74 kasutan proposatu zen zehapen-espedientea abiaraztea, eta 543 ohartarazpen- edo errekerimendu-espediente tramitatu ziren akatsak zuzentzeari begira.
2011tik 2015era, ostalaritzan eta elikaduran izandako errekerimendu-espedienteak
|
Sektoreak |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Ostalaritza. |
299 |
189 |
262 |
231 |
299 |
|
Elikadura |
320 |
192 |
250 |
201 |
244 |
|
Guztira |
619 |
381 |
512 |
432 |
543 |
2011tik 2015era, ostalaritzan eta elikaduran izandako zehapen-espedienteak
|
Sektoreak |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Ostalaritza |
79 |
41 |
69 |
48 |
41 |
|
Elikadura |
62 |
45 |
36 |
31 |
33 |
|
Guztira |
141 |
86 |
105 |
79 |
74 |
Zehapen-espedienteak, 2015ean, ostalaritzan eta elikaduran, zioen arabera sailkatuta
|
Sektoreak |
Ostalaritza |
Elikadura |
Biak |
|
Espediente kopurua |
41 |
33 |
74 |
|
Zehapen-arrazoiak* |
|||
|
Gabeziak instalazioetan eta tresnetan |
36 |
22 |
58 |
|
Gabeziak elikagaien manipulazioan eta kontserbazioan |
27 |
26 |
53 |
|
Gabeziak langile manipulatzaileengan |
13 |
10 |
23 |
|
GUZTIRA |
76 |
58 |
134 |
* Zehapen-espediente batzuk zehapen-arrazoi batek baino gehiagok eragindakoak izan daitezke.
Zoonosia
Zoonosi Unitatea hiriko etxe-animaliei zein horien parekoei lotutako osasun-aferez arduratzen da. Iruñeko Animaliak Hartzeko Zentroan dago. Horretan, zenbait gune daude: zakurrak txertatzeko eta identifikatzeko guneak, egonaldietarako eta osasun-behaketa egiteko guneak, animaliak libre ibiltzeko eremua, eta administrazio-eremua eta herritarrak hartzekoa.
2015ean, 208 zakur eta katu sartu ziren zentroan (2014an baino 56 gutxiago); gehienak eremu publikoan jaso ziren (193). 98 jabeei itzuli zitzaizkien, eta beste 95 adoptatu egin ziren.
Animaliak Hartzeko Zentroan adoptatutako animaliak 2011tik 2015era
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Zakurrak |
127 |
139 |
87 |
79 |
68 |
|
Katuak |
74 |
51 |
52 |
49 |
27 |
|
Biak |
201 |
190 |
139 |
128 |
95 |
Kontsultategian, errabiaren aurkako 69 txerto eta 111 oroitzapen-dosi jarri ziren, eta hainbat mikrotxip ere. Berrikuntza gisa, 2015ean, bertan behera gelditu zen txertoak jartzeko asteko egun finkoa, eta, horren ordez, errabiaren aurkako txertatze-kanpaina eta identifikazio-kanpaina egin ziren, udaberrian (maiatzaren 18tik 23ra) eta udazkenean (urriaren 21etik 23ra).
Halaber, Udaltzaingoak zainketa egiten jarraitu zuen aurre egiteko hala pertsonen eta animalien elkarbizitzatik hirian erator daitezkeen arazoei nola arriskutsuak gerta daitezkeen animaliak edukitzetik etor daitezkeenei. Halako espedienteak irekitzeko arrazoiak aurreko urteetakoen antzekoak izan ziren, baina 2015ean handitu egin ziren bide publikoan zakurrak aske eramateagatik edo animalia arriskutsuen araua urratzeagatik bideratutakoak.
Animaliak Hartzeko Zentroan adoptatutako animaliak 2011tik 2015era
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Zehapen-arrazoiak |
|||||
|
Zakurrak aske eramateagatik |
49 |
41 |
51 |
93 |
114 |
|
Zakurren gorotzak ez biltzeagatik |
23 |
24 |
21 |
27 |
12 |
|
Zakurrak baldintza egokietan ez egoteagatik |
4 |
9 |
-- |
-- |
4* |
|
Txertatu edo identifikatzeari buruzko araudia hausteagatik |
6 |
4 |
4 |
5 |
5* |
|
Animalia arriskutsuen araudia hausteagatik |
36 |
46 |
33 |
32 |
49* |
|
Zakurrengatik bideratutako beste zehapen batzuk |
9 |
5 |
2 |
-- |
12* |
|
Beste zehapen batzuk beste animalia batzuengatik |
1 |
6 |
1 |
7 |
6 |
|
Arrazoiak GUZTIRA |
128 |
135 |
112 |
164 |
202 |
|
Errekerimenduak eta esku-hartzeak |
|||||
|
Zakurrak direla medio egindakoak |
15 |
24 |
8 |
11 |
10 |
|
Beste animalia batzuk direla medio egindakoak |
15 |
19 |
11 |
25 |
17 |
|
Errekerimenduak eta esku-hartzeak GUZTIRA |
30 |
43 |
19 |
36 |
27 |
Ingurumen-ingeniaritza
Ingurumen Ingeniaritzako Zerbitzuak ingurumena kutsatzen duten isurpenak (zaratak, usainak, keak eta gasak) kontrolatzen ditu, hotsen eta keen mailetan (emisiotan zein immisiotan) arreta berezia jarrita. Ofizioz aritzen da, eta, halaber, Udaltzaingoak zaratagatik jarritako salaketak izapidetzen ditu eta herritarrek egindako salaketei, kontsultei eta informazio-eskariei harrera egiten die.
2015ean, 171 salaketa jarri ziren, haietako 148 kutsadura akustikoagatik eta 23 kez eta usainez kutsatzeagatik.
Ikuskaritzen programa funtsezkoa izan da jasotako salaketen kopurua murrizteko, eta, beraz, herritarrei eragindako eragozpenak gutxitzeko. Zaratagatik jarritako salaketa gehienak bata bestearen gainean dauden etxebizitzetan gertatu dira, gehienbat musika altuaren ondorioz; halere, % 70 murriztu dira 2009tik. 2009tik aurrera, % 36,84 murriztu dira ostalaritzako lokalek (tabernak, kafetegiak, taberna bereziak...) eragindako zarata-salaketak, halako lokaletan ofiziozko ikuskapen gehiago egiten direlako. Eragozpen handiena zaratak gauean etxebizitzetan eragiten duena da, normalean aisiako lokaletako musika altuagatik eta ondoan dauden etxebizitzetako zaratagatik.
Ingurumen Ingeniaritzako Zerbitzuaren salaketak eta ikuskapenak 2011tik 2015era.
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Salaketa kopurua |
175 |
152 |
192 |
211 |
171 |
|
Ikuskapen kopurua |
172 |
95 |
176 |
104 |
191 |
Salaketak kutsadura akustikoagatik 2011tik 2015era
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Tabernak |
42 |
35 |
58 |
60 |
48 |
|
Auzotarrak |
70 |
59 |
71 |
100 |
56 |
|
Beste batzuk |
50 |
45 |
49 |
37 |
44 |
|
Kuts. akustikoagatik jarritako salaketak guztira |
162 |
139 |
178 |
197 |
148 |
Salaketak ke eta usainek eragindako kutsaduragatik 2011tik 2015era
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Salaketak kutsad. atmosferikoagatik (keak-usainak) |
13 |
13 |
14 |
11 |
23 |
Ofiziozko ikuskapenak 2011tik 2015era
|
Urtea |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
Ostalaritza Ikuskapenak |
658 |
983 |
1.126 |
1.207 |
1.033 |
|
Bestelako ikuskapenak (merkataritza, industriala) |
140 |
69 |
203 |
184 |
195 |
|
Ikuskapenak guztira |
798 |
1.052 |
1.329 |
1.391 |
1.228 |
Ingurumen-osasuna
Iruñeko Udalak, Ingurumen Osasunerako Zerbitzuaren bidez, zainketa-lanak egiten ditu hauen inguruan: giza kontsumorako hornidura-sareko ura, ibaietako ura, erabilera kolektiborako igerilekuak, haur-eskolak, estetika- eta norberaren garbitasun-jarduerak egiten diren lokalak, eta merkataritza-lokal berriak edo titulartasuna aldatu dutenak. Zerbitzuak bere ekimenez (ofizioz) dihardu, edo bestela, herritarrek eskaturik.
2015ean, ofiziozko 1.914 ikuskapen egin ziren, hau da, aurreko urtean baino % 8 gehiago (1.772). Herritarrek 50 eskari aurkeztu zituzten, eta guztiei erantzun zitzaien.
Honako leku hauetan egin ziren ikuskapenak gehienbat: igerilekuetan (415), haurtzaindegietan (48), estetika-lokaletan (697) eta merkataritza-lokal berrietan (656); bestetik, ikuskapenetan atzemandako gabeziengatik sortutako espedienteen jarraipena (98) ere egin zen. Hartutako laginei dagokienez, gehienak giza kontsumora bideratutako urarenak dira (1.514), baina igerilekuetako ura ere bildu zen (253), baita ibaietakoa ere (23).
2015eko ikuskapenak

Aurreko urteetan bezala, irekitzeko lizentzia berria duten edo titulartasuna aldatu duten merkataritza-lokaletan egin dira ikuskapenen herenak (379 lokal ikuskatu dira). Haietatik, 46tan gabeziaren bat zegoen, bereziki aireztatzeari edo osasun-desbideratze funtzionalei lotutakoak.
Lokalei egindako ikuskapenen bilakaera
|
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Ikuskatutako lokalen kopurua |
416 |
506 |
432 |
493 |
501 |
379 |
|
Gabeziak dituzten lokalen kopurua |
72 |
79 |
91 |
70 |
57 |
46 |
|
1. ikuskapen-bisitan zuzen ez zeuden lokalen % |
17,3 |
15,6 |
25,8 |
14,2 |
11,4 |
12,14 |
Udal-laborategia
Udal Laborategia arduratzen da elikagaiak eta urak osasunaren aldetik kontrolatzeko beharrezkoak diren analisi kimikoak eta mikrobiologikoak egiteaz, Elikagaien eta Osasun Ingurumenaren Ikuskaritzak hartutako laginak abiapuntu hartuta. Elikagaiak kontrolatzeari dagokionez, elikagaien egoera egiaztatzen da elikadura- eta ostalaritza-establezimenduetan eta eskola-jantokietan.
2015ean, 552 elikagai-lagin bildu ziren, eta 2.074 saiakuntza kimiko eta 615 mikrobiologiko egin ziren haietan. Halaber, 1.094 ur-lagin bildu ziren (sarekoak, igerilekuetakoak, ibaietakoak eta hidromasajetakoak), eta 24.314 saiakuntza egin ziren haietan (18.011 kimiko eta 6.303 mikrobiologiko). Era berean, 2015ean, 427 lagin egin ziren hirugarrenek hala eskatuta, 41 partikularrek eta enpresek eskatuta eta 386 erakunde ofizialek aurkeztuta.
Lokalei egindako ikuskapenen bilakaera
|
Jatorria |
Lagin kopurua |
Saiakuntza kimikoak |
Saiakuntza mikrobiologikoak |
Saiakuntzak guztira |
Saiakuntzak / lagina |
|
Elikadura-ikuskaritza |
1.794 |
18.011 |
6.303 |
24.314 |
% 13,6 |
|
Elikadura-ikuskaritza |
552 |
2.074 |
615 |
2.689 |
% 4,9 |
|
Hirugarrenek eskatuta |
427 |
1.315 |
17 |
1.332 |
% 3,1 |
|
Analisi-kontrola |
476 |
1.153 |
400 |
1.553 |
% 3,3 |
|
Guztira |
3.249 |
22.553 |
7.335 |
29.888 |
% 9,2 |
Osasun-zerbitzuak
Iruñeko Udalak, epidemiologia-zerbitzuaren bitartez, zenbait jarduera egiten ditu osasuna sustatu eta hobetzeari begira.
Epidemiologia Zerbitzua
Zerbitzu hau zaintza eta analisi epidemiologikoez arduratzen da, bai eta osasuna sustatzeko eta bultzatzeko programak kudeatzeaz eta osasun publikoan ikerkuntza egiteaz ere. 2015ean egindako jardueren artean, “Gosaldu egunero” programari jarraipena eman izana da nabarmentzekoa. Iruñeko Lehen Hezkuntzako 41 ikastetxetan garatu zen programa (19 publikotan eta eta 22 itundutan), eta guztira 1.966 ikaslek parte hartu zuten (1.143 ikastetxe itunduetakoak eta 823 ikastetxe publikoetakoak).
Honako taula honetan, ohiko gosariari buruzko inkestaren emaitza batzuen joera aurkezten da, programaren lehen ediziotik hasita.
“Ohiko gosariaren ezaugarriak” inkestaren joerak
|
2008-09 |
2009-10 |
2010-11 |
2011-12 |
2012-13 |
2013-14 |
2014-15 |
||
|
% |
% |
% |
% |
% |
% |
Kop. |
% |
|
|
Egunero gosaltzen du |
96,0 |
96,4 |
96,7 |
95,8 |
96,9 |
96,0 |
1.892 |
96,2 |
|
Berak prestatzen du bere gosaria |
27,0 |
31,3 |
30,2 |
30,7 |
30,8 |
27,0 |
403 |
20,5 |
|
15 minututik beheiti ematen du gosaltzen |
72,0 |
80,2 |
83,5 |
78,1 |
80,6 |
79,8 |
1.537 |
78,2 |
|
Jostaldian hamaiketakoa hartzen du |
68,0 |
95,3 |
94,3 |
95,9 |
95,8 |
97,0 |
1.912 |
97,3 |
|
Esnekiak eta zerealak gosaltzen ditu |
51,0 |
48,0 |
58,2 |
59,0 |
57,0 |
50,5 |
1.014 |
51,6 |
|
Gosari osoa hartuta |
30,0 |
29,7 |
30,0 |
36,1 |
30,3 |
31,2 |
658 |
33,5 |
Osasuna hobetzen laguntzeko ariketa fisikoa egitera bideratutakoa da beste jarduera-bloke bat. 2015ean, ibilketa nordikoen beste txanda bat antolatu zen. Jarduera hori 2008an hasi zen, eta orduz geroztik 2.156 leku eskaini ditu, doakoak izan zirenak 2010. urtera arte.
Ibilketa nordikorako hastapen-saioak, 2008. urtean abian jarri zirenetik.
|
URTEA |
Egun kopurua |
Saio-aldia |
Pertsona kop. /saio bakoitzeko |
Eskainitako tokiak |
Laguntzen duten Civivoxen kopurua |
|
2008 |
17 |
Irail-Azaro |
15 |
255 |
4 |
|
2009 |
10 |
Mar-Maiatza |
22 |
241 |
6 |
|
2009 |
15 |
Iraila-Azaro |
22 |
330 |
5 |
|
2010 |
8 |
Apirila-Ekaina |
30 |
240 |
2 |
|
2010 |
7 |
Urria-Azaro |
30 |
210 |
4 |
|
2011 |
6 |
Apirila-Maiatza |
30 |
180 |
3 |
|
2012 |
7 |
Apirila-Maiatza |
28 |
196 |
4 |
|
2013 |
4 |
Maiatza |
28 |
112 |
4 |
|
2014 |
4 |
Maiatza |
28 |
112 |
4 |
|
2014 |
6 |
Irail-Urria |
28 |
168 |
3 |
|
2015 |
4 |
maiatza |
28 |
112 |
4 |
|
Guztira |
88 |
2.156 |
Epidemiologia-zerbitzuak, bestalde, hiriko landare-espezie nagusietako polen-mailari buruzko doako argibide-zerbitzua eskaintzen du martxotik ekainera, polenekiko sentiberak diren herritarrengan arazoak sor ditzaketelako. 2015ean, 1.035 pertsonak emana zuten izena zerbitzu horretan. Martxoaren 9tik ekainaren 22ra bitarte 14.535 sms eta 1.535 mezu elektroniko bidali ziren.
Polen-mailari buruzko argibidea jasotzen duen lagun kopuruaren bilakaera
|
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Izena emandakoen kopurua |
330 |
236 |
362 |
530 |
846 |
1.035 |
Higiene eta desinfekzioko zerbitzuak
Iruñeko Udalak desinfekzio-lanak eta arratoiak hiltzeko lanak egiten ditu hirian, eta, halaber, higiene-zerbitzu publikoak eskaintzen ditu, besteak beste, bainu-etxe eta komun publikoen bitartez.
Desinfekzio Parkea
Desinfekzio Parkeak desinfekziorako, arratoiak eta intsektuak hiltzeko eta usainak kentzeko lanak egiten ditu lokaletan eta eremu publikoan, ofizioz edo partikularrek hala eskatuta.
2015ean, 21.193 zerbitzu egin ziren, hau da, aurreko urtean baino % 4,2 gutxiago, bereziki arratoiak eta intsektuak hiltzeko lan gutxiago egin zirelako, eta ibai-ertzetan jaki errodentizidak ez zirelako jarri. Aurreko urteekin alderatuta zerbitzu kopurua jaitsi izana positibotzat jotzen da bektoreen kontrolari dagokionez, horrek esan nahi du animalia-populazioa egonkor dagoela, eta, hain zuzen ere, horixe da tratamenduaren helburua. Desinfekzioei dagokienez, aldiz, bere hartan mantendu da kopurua.
Desinfekzioak. Zerbitzuen xehetasuna eta bilakaeraren joera
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Desalokairuak |
0 |
0 |
0 |
0 |
0 |
|
Desinfekzioak (partikularrak) |
19 |
16 |
17 |
9 |
15 |
|
Autoklabeak |
25 |
26 |
60 |
79 |
107 |
|
Formaldehido-ganbera |
2 |
3 |
0 |
0 |
0 |
|
San Domingoko eta Zabalguneko merkatuak. |
52 |
53 |
52 |
52 |
104 |
|
Udal-zerbitzuak (bide publikoa) |
2.153 |
2.086 |
2.108 |
2.198 |
2.082 |
|
Arropa-garbiketa (zuhurtziazkoa) |
61 |
82 |
175 |
249 |
332 |
|
Arropa-garbiketa udal-egoitzetan |
620 |
598 |
621 |
652 |
649 |
|
Guztira |
2.932 |
2.864 |
3.033 |
3.239 |
3.289 |
Komun publikoak
Hirian 10 komun tradizional daude (obrakoak eta langileek kudeatuta) eta beste 25 komun automatiko, hiriko zenbait eremutan banatuta. Honako hauek dira komun tradizional erabilienak: Gazteluko plazakoa, Basotxokoa eta Foruen plazakoa. Eta hauek dira erabilienak automatikoki garbitzen direnen artean: Gazteluko plazakoa, San Frantzisko plazakoa eta Sarasate pasealekukoa.
Erabilera-kopurua komun tradizional bakoitzean
|
Ekainaren 22tik 28ra |
Azaroaren 16tik 22ra. |
Batez beste |
Urteko estimazioa |
|
|
Sarasate pasealekua |
4.265 |
3.680 |
3.973 |
206.596 |
|
Antoniutti parkea |
3.372 |
3.205 |
3.289 |
171.028 |
|
Basotxoa |
5.892 |
3.223 |
4.558 |
237.016 |
|
Ziudadela |
2.713 |
1.589 |
2.151 |
111.852 |
|
Foruen plaza |
5.236 |
3.718 |
4.477 |
232.804 |
|
Gurutzeko plaza |
4.160 |
4.241 |
4.201 |
218.452 |
|
Gazteluko plaza. |
7.846 |
6.363 |
7.105 |
369.460 |
|
Munduko parkea |
1.693 |
1.145 |
1.419 |
73.788 |
|
Media Luna |
2.663 |
1.327 |
1.995 |
103.740 |
|
Guztira |
37.840 |
28.491 |
33.166 |
1.724.736 |
Erabilera-kopurua automatikoki garbitzen den komun bakoitzean
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
||
|
Gazteluko plaza |
28.546 |
33.774 |
37.159 |
40.333 |
39.488 |
|
|
Sanduzelai |
15.909 |
15.856 |
13.758 |
13.813 |
14.756 |
|
|
Magdalenako zubia |
13.452 |
13.917 |
13.896 |
13.842 |
14.120 |
|
|
Runa parkea |
13.686 |
13.083 |
13.432 |
11.077 |
14.462 |
|
|
Maiteminduen parkea |
12.368 |
15.590 |
12.593 |
13.432 |
10.386 |
|
|
Mendillorri (ikastetxea) |
8.557 |
9.159 |
8.869 |
7.914 |
8.119 |
|
|
Mendillorri (aintzira) |
7.278 |
5.412 |
4.218 |
4.111 |
4.538 |
|
|
Carriquiri kalea |
6.940 |
5.310 |
4.775 |
5.307 |
5.070 |
|
|
Felisa Munárriz plaza |
10.869 |
10.903 |
9.947 |
10.649 |
6.994 |
|
|
Sarasate pasealekua |
18.922 |
27.902 |
33.282 |
33.586 |
31.447 |
|
|
La Olivako monasterioa |
24.752 |
24.613 |
22.371 |
23.160 |
23.782 |
|
|
Vaguada |
18.430 |
18.398 |
17.892 |
10.319 |
10.377 |
|
|
Gartzia Naiarakoaren pasealekua |
19.618 |
22.632 |
21.896 |
22.398 |
22.195 |
|
|
Serafín Olave |
19.167 |
20.057 |
18.940 |
23.201 |
23.147 |
|
|
Ilargi-Enea parkea |
5.323 |
7.148 |
6.004 |
4.372 |
6.900 |
|
|
Karlos III.a |
14.116 |
14.002 |
15.489 |
20.034 |
24.377 |
|
|
San Roke |
4.756 |
4.347 |
6.844 |
6.024 |
3.428 |
|
|
Martzillako mon. |
4.947 |
4.351 |
5.247 |
5.972 |
4.436 |
|
|
Viñaburu-Ospitaleak |
1.404 |
2.607 |
3.736 |
3.815 |
2.977 |
|
|
Turrillas plaza |
1.368 |
3.493 |
4.396 |
6.368 |
6.408 |
|
|
Gares plaza |
2.088 |
4.951 |
5.583 |
6.271 |
||
|
Erriberri kalea |
2.973 |
4.646 |
6.538 |
7.200 |
||
|
San Frantzisko |
25.916 |
36.901 |
||||
|
Alfredo Landa-Lezkairuko zaldua |
8.942 |
12.955 |
||||
|
Sandua pasealekua |
4.938 |
|||||
|
Guztira |
250.408 |
277.615 |
284.341 |
326.706 |
|
Bainuetxea eta Antoniuttiko dutxak
Bainuetxean (Eslava kalea) egunero ematen zaio dutxaren, bainuaren edo arropa garbitzearen zerbitzua halakorik eskatzen duen jendeari. Zerbitzuak 8 dutxa-kabina ditu jendearentzat, bai eta 6 bainu-ontzi (bi egokituak, minusbaliatuek erabil ditzaten), 3 garbigailu eta 3 lehorgailu ere.
2015ean, gutxitu egin zen dutxa- eta bainu-zerbitzuen kopurua, 6.964 izan baitziren (2014an baino % 3 gutxiago), eta handitu egin zen garbiketa- eta lehorketa-zerbitzuen kopurua, 3.022 izanik (2014an baino % 27 gehiago izan ziren, bereziki auzo-unitateek bidalitako erabiltzaileei emandako zerbitzuengatik).
Dutxa-erabileren kopurua Bilakaeraren joera
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Gizarte-zerbitzuen dutxa kopurua |
456 |
876 |
809 |
741 |
678 |
|
Dutxa kopurua guztira |
7.402 |
7.992 |
8.123 |
7.190 |
6.963 |
|
Bainu kopurua |
3 |
7 |
11 |
4 |
1 |
|
Dutxak eta bainuak guztira |
7.405 |
7.999 |
8.134 |
7.194 |
6.964 |
Dutxa-erabileren kopurua Bilakaeraren joera
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Gizarte zerbitzuen garbiketa kopurua |
178 |
544 |
370 |
571 |
865 |
|
Garbiketa kopurua guztira |
1.188 |
1.324 |
1.095 |
1.240 |
1.545 |
|
Lehorketa kopurua |
1.036 |
1.248 |
942 |
1.142 |
1.477 |
|
Garbiketak eta lehorketak guztira |
2.224 |
2.572 |
2.037 |
2.382 |
3.022 |
Urtean zeharko zerbitzu horretaz gainera, Iruñeko Udalak dutxa-zerbitzu publikoa eskaintzen du sanferminetan, Antoniutti parkean. 6 dutxa ditu, eta eguraldiaren arabera erabiltzen da gehiago edo gutxiago. 2015ean, 1.089 erabilera izan ziren, 2014an baino %40,3 gehiago (776 erabilera).
Xiringen bilketa
Zerbitzu horrek bide publikoan abandonatuta dauden xiringak jaso eta suntsitzea du xede, gaixotasunik transmititu ez dadin hondakin sanitarioak direla eta. Astean bitan ibilbideak egiten dira, eta xiringa gehien Donibanen eta Zabalgunean aurkitzen dira. 2015ean, murriztu egin zen jasotako xiringen kopurua: 2014an 92 izan ziren, eta 2015ean, 42.
Jasotako xiringen banaketa sektoreen arabera Bilakaera
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|
|
Alde Zaharra |
6 |
17 |
11 |
3 |
6 |
|
Arrotxapea |
9 |
2 |
4 |
15 |
4 |
|
Sanduzelai |
119 |
29 |
17 |
2 |
4 |
|
Donibane |
92 |
165 |
145 |
63 |
18 |
| Txantrea |
9 |
4 |
7 |
1 |
0 |
|
Milagrosa |
0 |
9 |
0 |
0 |
0 |
|
Landaben |
0 |
0 |
0 |
0 |
0 |
|
Etxabakoitz |
0 |
1 |
5 |
0 |
0 |
|
Iturrama |
3 |
1 |
0 |
0 |
0 |
|
Mendillorri |
0 |
0 |
0 |
1 |
0 |
|
Guztira |
254 |
231 |
198 |
92 |
42 |
Iruñeko hilerria
Iruñeko San Jose hilerrian gorpuak lurperatzen eta errausten dira (eta gorpuak lurpetik ateratzen, birlurperatzen eta gorpuzkinak errausten ere), betiere behar bezalako baldintzetan higieneari eta osasunari dagokienez, errespetuz eta garbitasunez.
2015ean, 2.573 gorpu ehortzi ziren, hau da, 2014an baino % 1,3 gehiago. Azken urteotan gertatu izan den bezala, handitu egin da errausketen kopurua, % 5,7 igo baitira 2014ko emaitzekin alderatuta (1.786 izatetik 1.888 izatera); lurperatzeek, berriz, gainbeheran jarraitzen dute, nitxoetan (500etik 457ra, % 8,6 gutxiago), hilobian (20tik 15era, % 25 gutxiago) eta panteoietan (234tik 214ra, % 8,5 gutxiago).
Bukatzeko, lupetik ateratzeak % 10,6 jaitsi dira, 1.225etik 1.094ra 2015ean. 2001ean errauste-zerbitzua ezartzearen ondorioa da gutxitze hori, nitxo gutxiago okupatzen baita orain.
|
Lurperatze motak |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|---|---|---|---|---|---|
| Nitxoak |
560 |
510 |
481 |
500 |
457 |
|
Lurra |
17 |
20 |
19 |
20 |
15 |
|
Panteoiak |
220 |
197 |
189 |
234 |
214 |
|
Gorpu-errausketak |
1.440 |
1.500 |
1.568 |
1.786 |
1.888 |
|
Guztira |
2.237 |
2.227 |
2.257 |
2.540 |
2.573 |
|
Lupetik ateratzeen helmuga |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
|---|---|---|---|---|---|
| Beste hilerri batera |
241 |
245 |
254 |
84 |
9 |
|
Hezurtegi bateratura |
1.133 |
686 |
675 |
795 |
681 |
| Birlurperatzeak |
149 |
134 |
139 |
106 |
127 |
|
Gorpuzki-errausketak |
226 |
220 |
328 |
240 |
277 |
|
Guztira |
1.749 |
1.285 |
1.396 |
1.225 |
1.094 |
2015. urtea bukatzean, hilerrian 2.683 nitxo libre zeuden, aurreko urtean baino 273 gehiago; halaber, 34 lur-hilobi erabilgarri eta 97 kolunbario libre zeuden. Errauts-kolunbario gutxi eskaintzen da, baina gorpuzkin-kolunbarioekin orekatzen da, horiek ere erabilgarriak baitira errautsak gordetzeko.
