Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapenerako Alorrak gizarte-mahaiak eta haietan parte hartzea bultzatzeko prozesu bat abiarazi zuen 2015ean; gizarte-eragileekin hitz egin nahi izan zuen diagnosiak egin eta gizarte-egoera hobetzen lagunduko zuten neurriak hartzeko, baita krisiak gogorren jotako herritarren sektoreei laguntzeko ere.

Horrela, alorra Gizarte Eskubideen Mahaiaren buru aritu zen. Mahaia Pobrezia eta Prekarietatearen aurkako Foroaren zati da, Etxebizitzaren Mahaiarekin –horretan ere parte hartzen du alorrak– eta Gizarte Ekonomiaren Mahaiarekin batera.  Hona hemen foro horren lehen erabakia: “Iruña etxegabetzerik gabeko hiria” izendatzea, banku-entitateekiko elkarrizketa bultzatzea eta “pobrezia energetikoa” deiturakoa agendan sartzea.

Era berean, “Aterpe-premia duten familiek udal-etxebizitzak eskuratu eta erabiltzeko ordenantza” egiten lagundu zuen alorrak, zeina urtearen bukaeran aurkeztu baitzen. Hartatik sortu ziren bai Etxebizitza Bulegoa eta haren balorazio-batzordea (Gizarte Ekintzaren presentzia dago bertan), bai etxebizitzen ondare-parke publikoa nabarmentzeko premia kasu horietan erabiltzeko. Gizarte Ekintza, bestalde, etxebizitza horien birgaitze-lanetan ere aritu zen gizarte-enplegu babestuen programetatik eta Birgaitze Lanetako Lantegi Eskolatik, zehazki “San Pedroko etxeak” abiapuntu izanik.

Parte hartzeko foroen barnean, Iruña aterpe-hirien sarearen barnean sartu zen; toki-entitateen lan eremu horretan, krisietatik ihesi dabiltzan pertsonentzako harrera-sistema hobetu nahi zen, Siriako gatazkaren ildotik.    Ikuspuntu horretatik, elkarlana herritarren esku ere utzi zen, eta ideiak trukatzeko bilkurak kudeatu ziren gutxi gorabehera berrogeita hamar GKE eta elkarterekin.

Urte horretako lanen artean, nabarmentzekoa da “Iruñeko haurren diagnosi soziala” txostenaren aurkezpena –maiatzean egin zen NUParekin elkarlanean–, oinarri gisa aurreikusi baitzen hiriko adingabeak babesteko plan bat egite aldera. Era berean, auzoetan Gizarte Ekimenetarako Zentro Komunitarioak legez eratzeko jarduketak abiatu ziren, baita Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak Mendillorri, Erripagaña, Milagrosa eta Azpilagaña auzoetara hedatzeko ere,  halakorik ez baitzen haietan.

Gainera, 2015ean, eta beste udal alor batzuetako teknikarien laguntzaz, arloak ikerlan-auditoretza bat abiarazi zuen alorraren mende dauden 60 instalazio baino gehiago horien egoeraren berri izateko, hobekuntza-plan bat ezartzeari begira.

Oinarrizko Laguntza

Auzo Unitateak, kudeaketa publiko esklusibokoak, herritarrengana fisikoki hurbiltzen diren komunitate-programen eszenatoki operatibo gisa eratzen dira, eta berehalako sarbidea eta atea dira gizarte-zerbitzuen sistema publikora sartzeko, haren lehen maila baita, baita pertsona hartzaileengandik hurbilen dagoena ere.

Auzo Unitateak (AU) herritarrak gizarte-zerbitzuetan sartzeko ateak dira, eta haien helburua herritarrak hartzea eta haien eskariak jasotzea da, bai eta haien zailtasunei lehen erantzuna eskaintzea eta gizarte-babeserako sistemetan sartzeko bidea erraztea ere, beharrezkoa denean. Iruñeak, gaur egun, hamabi Auzo Unitate ditu, guztira 41.667 arreta eskaintzen dituztenak. Arrotxapea, Txantrea eta Milagrosa dira 2015ean arreta-kopuru handienak izandako Auzo Unitateak, hirian emandako guztien % 41 biltzen baitute batera. Iturramako Auzo Unitatean eskatzen da arreta gutxien (% 3,52).

 

2011

2012

2013

2014

2015

Zenbat harrera

34.287

36.038

37.468

42.647

41.667

 

 

Auzo Unitateek lau programa eskaintzen dizkiete herritarrei, Gizarte Zerbitzuetarako ezarritakoak: Harrera eta gizarte-orientazioa, Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arta emateko programa, Gizarteratzea, eta Haurrei eta familiei laguntzeko programa.

Nafarroako Gobernuaren mende dauden diru-laguntzen eskaerak kudeatzea

Auzo Unitateek informazioa eta aholkuak ematen dizkiete herritarrei eskuragarri dituzten prestazioei buruz. Gainera, egin beharreko balorazioak egiten dituzte, eta kontribuziokoak ez diren erretiro-pentsioak, Gizarteratze Errenta eta Ezohiko Laguntzak lortzea kudeatzen dute, besteak beste.

2015ean honako eskaera hauek egin ziren: kontribuziokoak ez ziren erretiro-pentsioen 509 eskaera (392 emakume eta 117 gizon), Alarguntza Osagarriaren ordainketa aurreratzeko 1.178 eskaera, Gizarteratze Errentaren 5.487 eskaera berri eta Ezohiko Laguntzen beste 773; azken horiei bi prestazio horien 14.400 berritze erantsi beharko genizkieke. 

Gizarteratze Errentaren eskaerak (berritu gabe)

AU

Guztira

Arrotxapea

1.080

Milagrosa/Azpilagaña

790

Txantrea

724

Sanduzelai

550

Alde Zaharra

493

Zabalgunea

338

Buztintxuri

331

Donibane

328

Etxabakoitz

299

Mendillorri

205

Ermitagaña / Mendebaldea

185

Iturrama

164

Guztizko orokorra

5487

 

Ezohiko Laguntzen eskaerak (berritu gabe)

AU

Guztira

Arrotxapea

146

Txantrea

138

Sanduzelai

111

Buztintxuri

75

Mendillorri

63

Etxabakoitz

52

Milagrosa-Azpilagaña

51

Alde Zaharra

41

Zabalgunea

36

Ermitagaña / Mendebaldea

28

Donibane

22

Iturrama

10

Guztizko orokorra

773

 

Iruñean, 2015ean, baziren 872 pertsona kontribuziokoa ez den erretiro-pentsio bat kobratzen zutenak, haietako % 14,33 Milagrosan, hartzaile gehien biltzen dituen auzoa baita. Gizarteratze Errentari dagokionez, urte horretan 5.487 unitate hartzaile zeuden, eta 12.061 onuradun guztira; batez besteko zenbatekoa 557 euro zen. Bestalde, 882 pertsonak jasotzen zituzten Ezohiko Laguntzak, 780 euro izanik batez besteko zenbatekoa.

Harrera eta gizarte-orientazioko programa.

Programa herritar guztiei zuzenduta dago, eta izaera orokorreko arta polibalentea eskaini nahi du banaka, taldeka edo maila komunitarioan; haren bidez, ziurtatzen da herritarrek aukera izatea gizarte-zerbitzuen sistemaren eta/edo beste babes-dispositibo batzuen prestazioak eskuratzeko; egokia den guztietan, Oinarrizko Laguntzaren gainerako oinarrizko programetara edo gizarte-estaldurako beste egitura batzuetara –esparru publikokoa edo pribatukoa izan– desbideratzen du kasua.   Programatik, jarraipen erreferentziala egiten zaie hala behar duten esku-hartze prozesuei. Era berean, helburu du auzoetan elkartegintza sustatzea auzokideen partaidetza eta auzoko elkartasun-sareak bultzatzeko, topaketa-guneak, sare sozialak eta boluntariotza indartuz.

Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arta emateko programa

Iruñeko Udalak hainbat baliabide eskaintzen ditu, hainbat helburu gogoan hartuta: norberaren autonomia sustatzea, mendekotasunezko egoerei aurrea hartzea, eta laguntza ematea bere kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonei eta mendekotasunean daudenei edo egoteko arriskua dutenei, betiere beren ohiko ingurunean. Behar izanez gero, gainera, etxetik kanpoko baliabide alternatiboetan sartzeko aukera ematen du, banakako, taldekako eta izaera komunitarioko artaren bidez.

Programak zenbait baliabide biltzen ditu, hala nola Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua eta apartamendu babestuak dituzten bost eraikinak, baita mendekotasunari lotutako prestazioetarako sarbidea ere.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ)

EELZk 5.210.839 euroko gastua gauzatu zuen 2015ean, eta zuzeneko arta eskaintzen du pertsona hartzaileen etxean bertan, gehienez bi orduz egunero. Guztira 1.241 erabiltzailek erabili zuten arta pertsonaleko zerbitzuren bat. ASIMEC (publikoa) eta SARQUAVITAE (pribatua) enpresek 177.817 ordutan eman zuten zuzeneko arta, 1.118 etxebizitzatan.

Halaber, 75.130 bazkari eta 15.408 afari zerbitzatu zitzaizkien 372 pertsonari, 17 menu desberdin eskainita. Menu bakoitza lehen eta bigarren platerez osatua dago, gehi postreaz eta ogiaz, eta erabiltzaileen beharretara egokituta dago. Arropa garbitzeko zerbitzuari dagokionez, 859 zerbitzu eman ziren 35 etxebizitzatan.

Adinekoendako apartamentuak eta etxebizitza komunitarioak

Iruñeko Udalak adinekoendako apartamentuak dituzten bost eraikin kudeatzen ditu, honako toki hauetan: Julián Gayarre kalean (Milagrosa), Iturriotzeaga plazan (Arrotxapea), Tulebrasko monasterioaren kalean (Donibane), Serafín Olave kalean (Iturrama) eta Ansoleaga kalean (Alde Zaharra). Horrela, guztira 252 toki dira, 108 apartamentu bikoitzetan eta banakako 36 apartamentutan banatuak.

Etxetiarrak Iruñeko auzokideak dira, 65 urtetik gorakoak, autonomia pertsonala dutenak eta etxebizitza-arazoak dituztenak. Auzo Unitateak arduratzen dira toki-eskariak kudeatzeaz eta kasu bakoitzaren azterketa egiteaz. Udalaren programan sartu orduko, hainbat langile arduratzen dira egoiliarren artaz: eraikin-arduradun bat –mantentze-lan txikietarako– eta gizarte-langile bat –hainbat alderdiz arduratzeko, hala nola egoiliarrak zerbitzuan sartzeko eta hautatzeko sistemaz, baita elkarbizitzan gerta litezkeen gorabeherak eta arazoetan laguntzeko ere–. Sortzen diren toki libreak –joan-etorri handia dago– eskatzaileen itxaron-zerrenda baten arabera banatzen dira, puntuazioa aintzat hartuta.

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazioak, programatik kudeatzen direnak:

Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazioak Auzo Unitateetan

AUZO UNITATEA

Mendekotasunaren gaineko balorazioak (eskaerak).

Banakako Arreta Programa (eskaerak)

Larrialdiko Telefono Zerbitzua (eskaerak)

EGOITZAK (pertsona-hartzaile kopurua)

Diru-prestazioak

(pertsona-hartzaile kopurua)

Buztintxuri

7

8

5

0

12

Alde Zaharra

66

101

37

8

97

Txantrea

208

308

56

19

226

Etxabakoitz

33

47

12

1

56

Zabalgunea

298

362

108

88

278

Ermitagaña

211

231

73

31

156

Iturrama

224

327

68

102

223

Mendillorri

67

83

13

9

71

Milagrosa

233

293

95

46

241

Arrotxapea

257

368

70

89

212

Sanduzelai

107

131

25

10

121

Donibane

232

323

113

103

236

IRUÑA

1943

2582

675

506

1929

Haurrei eta familiei laguntzeko programa

Oinarrizko Laguntzako programa honek haurren babesgabetasunei aurrea hartu nahi die; hartara, babesgabetasuneko arrisku-egoera arinean eta ertainean dauden adingabeen familiak ikertu, baloratu eta haietan esku hartzen dute. Taldeko profesionalek familiarekin batera kasu bakoitzean ezarri beharreko plana prestatzen dute, egoera bakoitzean zer helburu, jarduketa eta baliabide aplikatu behar diren zehazteko. Programak, era berean, hiriko haurren eta nerabeen egoera etengabe ikertu eta aztertzen du, Nafarroako Gobernuko Adin Txikikoak Babesteko Ataleko taldeekin elkarlanean.

2015ean, 1.365 adingabe zituzten 844 familia artatu ziren, hau da, 2014an baino 124 familia eta 113 adingabe gehiago. 2010eko programan lortutakoak halako hiru eta gehiago dira zifra horiek.

Haur eta nerabeendako laguntza-taldeak

2010

2011

2012

2013

2014

2015

Artatutako familiak

217

338

563

617

710

844

Artatutako adingabeak

397

565

650

1.067

1.252

1.365

Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua

Haurren programak berariazko baliabide hau dauka, lehiaketa publiko baten bidez kanpo-entitate batek kudeatua, haurren eta nerabeen garapena edo ongizatea eragozten duten babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko, adingabeen etxean bertan. 2015ean, 239 adingabe zituzten 140 familiatan esku hartu zuen, hau da, 2014an baino 17 familia eta 9 adingabe gehiago.

Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzua

Zerbitzu horretatik prebentzio-jarduketak egiten dira, bai modu unibertsalean, bai modu hautatuan, haurrei eta gazteei zuzenduta; auzo horietako haur- eta gazte-elkarteetako langile teknikariak eta boluntarioak aritzen dira horietan. Arrotxapea, Txantrea, Sanduzelai, Alde Zaharra eta Etxabakoitz auzoetan kokaturik daude.

Gizarteratzeko programa

Gizarte Ongizatearen laugarren programaren helburua da bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonen gizarteratze-bidea sustatzea; hartara, banakako gizarteratze-ibilbideak diseinatzen dira, eta pertsona horiek gizarte- eta hezkuntza-laguntza jasotzen dute. Halakoetan, elkarrekin esku hartzen dute gizarte-laneko eta gizarteratze arloko teknikariek, eta Gizarte Enplegu Babestuarekin eskuz esku eta koordinazioan lan egiten dute.

2015ean, Auzo Unitate guztietan 763 pertsonari eman zitzaien banakako laguntza, hau da, 2014an baino 116 pertsona gehiagori. Programaren berariazko baliabide gisa, prestakuntza soziopertsonala egiten da Alaiz eta Gaztelan kolektiboek osatutako ABEEarekin egindako laguntza teknikoaren kontratu baten bidez; horren bitartez,  taldeko esku-hartzea egiten da.  Bi prestakuntza mota egiten dira: gizarte-trebetasunen arloan (136,75 ordu) eta eguneroko trebetasunen arloan (234 ordu). Azken kasu horretan, Arantzadi kirol-instalazioak (igerileku estalia, muskulazio-aretoa, aldagelak eta dutxak) erabili ziren lehenbiziko aldiz, eta oso balorazio positiboa eman zuten bai parte-hartzaileek, bai profesionalek.

 

Zerbitzu Espezializatuak

Oinarrizko Laguntzarekin lan koordinatua eginda, Iruñeko Udalak bestelako laguntza-bitartekoak ere baditu, gizarte-zerbitzuen oinarrizko maila osatzen dutenak, eta Auzo Unitateetako programekin eskuz esku lan egiten dutenak.

Gizarte Enplegu Babestua

Nafarroako Gobernuarekin batera, Iruñeko Udalak programa bat finantzatzen du, gizartetik baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonak aldi baterako kontratatzera bideratua; era berean, pertsona haien gaikuntza pertsonala sustatzen du bai enpleguaren bidez, bai gizarte-babeseko sistema lagungarrian sartzearen bidez. Udal-programa honek gehienez urtebeteko lana eskaintzen die lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei, banakako gizarteratze-ibilbide baten bidez. Hona hemen programaren hartzaileak: prestakuntza eta kualifikazio eskaseko gazte eta helduak; gutxiengo etnikoak; egoera ekonomiko txarra duten eta gizarteratzeko edo lanera bideratzeko prozesuetan ari diren pertsonak; partekatu gabeko familia-ardurak dituzten emakumeak, gainera lana eta familia bateragarri egiteko zailtasunak dituztenak; etab.

2015ean,190 lagun inguru aritu ziren programan, bederatzi lantaldetan banatuta: obrak, soldadura, pintura, garbiketa eta atezaintza, ibaiak zein mintegia mantentzeko lanak, joskintza eta jantzigintza,  tapizgintza, udal-jantokia, eta koadernaketa eta serigrafia. 2015ean zehar, 160 lagunek kontratu bat lortu zuten programa horren bitartez, aldi baterako bazen ere..  Adibidez, koadernaketa eta serigrafiaren lantaldeak bukatutako 42 akta-liburu eman zizkion Udal Agiritegiari. Halaber, tapizgintzako zortzi langileek Navarro Villoslada DBHko ekitaldi aretoko 300 jarlekuak berritu zituzten.

Lantaldeek lan anitz egin zituzten, hala nola gosariak (2.571), bazkariak (13.184) eta afariak (9.125) banatu jantoki sozialean; lantaldeetako langileen jantziak lortu eta haiek konpondu; gizarte-intereseko obrak; lantegi-eskoletako eta beste alorretako prestakuntza-ikastaroak; agendak eta bisita-txartelak egin; errezelak egin eta kokatu udaleko eta beste administrazio batzuetako lokaletan; garbiketa eta mudantzak udal-lokaletan; konpontze-lanak etxebizitza eta ikastetxe publikoetan; mantentze-lanak...   

Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzua (EULZ)

Udal-zerbitzu honen xedea da, beren egoera dela-eta, babes eta laguntza sozial, juridiko eta psikologiko berezia behar duten emakumezkoei laguntza ematea. Horren baitan, lehentasunezkotzat jotzen dira hala biktimak babestu eta bere onera ekartzera bideratutako esku-hartzeak nola indarkeriazko egoerei aurrea hartzera bideratutakoak.

2015ean, 560 kasu artatu ziren; haietatik, 263 berriak ziren, eta 297k, berriz, lehengo urteetan zabaldutako espedienteak zituzten. Guztira 1.865 banakako arreta egin ziren, haietako 19 urgentziakoak. Artatutako kasu berrien kasuan, % 41 genero-indarkeriako kasuak izan dira, eta, haietatik, % 36 ere harreman afektibo baten testuinguruan gertatu dira. % beste 30 harreman afektiboetako desoreken edo hauste-prozesuko zailtasunen aurrean gertatu dira.

Familietan Esku Hartzeko Zerbitzuak 48 emakume eta 71 adingabe artatu zituen 2015ean. Zerbitzu hau gizarte-zailtasunean dauden emakumeei eta haien seme-alabei zuzendutako programa bat da, betiere gizarte eta hezkuntza arloetan laguntza eta esku-hartze integrala behar dutelarik. Programan sartu aurreko balorazioa Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzuak egiten du. Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua emakumeen etxean bertan aritzen da (kasuen % 22), edota udal-apartamentuetan (% 78). Udalak 16 udal-apartamentu zituen erabilgarri, eta haien erabilera, batez beste, % 84 izan zen.

Haur eta Nerabeendako Laguntza Taldea

Programa espezializatu honek eskuz esku lan egiten du Lehen Laguntzako haur eta familien programarekin, programa horrek bideratzen baititu talde honetara babesgabetasuneko arrisku-egoera ertainean dauden haurrak, edota oinarrizko laguntzak behar bezala artatu ezin izateagatik bestelako esku-hartzeak behar dituztenak. 2015ean, 49 kasuz arduratu zen eta 102 adingabe artatu zituen. Programa horren barnean, bestalde, Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua dago.

Enplegurako Prestakuntza

Enplegua lortzeko zailtasun erantsi bat duten Iruñeko pertsonak gizarteratu eta laneratu daitezen sustatzea da Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapenerako Alorreko Enplegurako Prestakuntza Programaren ardatz nagusia. Hartara, pertsona horien gaikuntza eta lan-merkatuak balioesten dituen lanbide-, gizarte- eta norberaren gaitasunak garatzen dira. 2015ean, guztira 1.088 lagunek parte hartu zuten proposamenetako batean, 2014an baino 162 gehiagok.

Enpleguko Lantegi Eskolak

Enpleguko Lantegi Eskolak programa mistoak dira, prestakuntzakoak eta enplegukoak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu, eta Iruñeko Udalak zein Europako Gizarte Funtsak finantzaketan lagundu eta abiatzen dituzte. Proiektu-mota honetan, ikasleek, prestakuntza-kontratu baten bidez, prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzen dute, eta zeharkako arlo batzuetan trebatzen dira, hala nola funtsezko gaitasunetan, gizarte-prestakuntzan eta prestakuntza pertsonalean, enplegua modu aktiboan bilatzean, etab.ean. Enpleguko Lantegi Eskolek, laguntza horren guztiaren trukean, hainbat ekimen gauzatzen dituzte gizarte ekintzaren bitartez, hiri osoaren onerako.

Izena

Espezialitateak

Gauzatze-datak

Profila

Leku-kopurua

Birgaitze Lanetako I. Enpleguko Lantegi Eskola

  • Berritze- eta askotariko mantentze-lanak eraikinetan
  • Kontserbazio- eta askotariko mantentze-lanak harritan
  • Berriztatze- eta askotariko mantentze-lanak zuretan
  • Barrualdeak mantentzeko askotariko lanak

2014/06/01etik 2015/11/30era

 

Gazteak (16-24 urte) eta 44 urtetik gorako helduak.

15 leku espezialitate bakoitzeko.

60

Arantzadiko Parkea VIII. ELE

  • Biomasaren erauzketa eta natur ingurunearen kontserbazioa
  • Soldadura
  • Iturgintza eta berokuntza

2013/11/01etik 2015/04/30era

Gazteak (16-24 urte)

14 espezialitate bakoitzeko

42 leku

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatzeko IV. Enpleguko Lantegi Eskola

Gizarte-erakundeetan mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta

2015/10/15etik 2016/04/15era

Helduak

15

2015eko azaroan, Birgaitze Lanetako I. Enpleguko Lantegi Eskola bukatu zen prestakuntza ematen; 2014an, Eraikuntza eta Birgaitze Lantegi Eskola ordeztu zuen hark. Lehen promozioan 60 ikasle aritu ziren –haietako 15, 44 urtetik gorakoak–, eta haien prestakuntzan metodologia berri bat jaso zuten, espezialitateen araberako errotazioa lantzen zuena.

Era berean, 2015eko urrian, 2016ko apirila xede izanik, Mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatzeko IV. Enpleguko Lantegi Eskola jarri zen abian, eta, hartan, parte hartu zuten adinekoentzako udal-apartamentuetan gizarte-ekintza egite duten 15 pertsonek.

Hona, besteak beste, Birgaitze Lanetako eta Arantzadiko Parkea Enpleguko Lantegi Eskolek 2015ean egindako obretako batzuk: aterpe-premia zutenentzako etxebizitzen birgaitze energetikoa eta zaharberritze integraleko lanak; Iruñeko harresiak, hilerria eta Donejakue bidea mantendu eta kontserbatzeko lanak; bertako basoa berreskuratzeko lanak Ezkaba mendian; mantentze-lanak hiriko hainbat zelai eta lorategitan; apaindura-jardinerak egitea Karlos III.aren inguruneko eremu publikorako; konpontze-lanak Ziudadelako hiri-altzarietan...

Gizarteratze eta Laneratze Taldea (GLT) – Gizarte eta Lan arloko Bitartekaritza Zerbitzua (GLBZ)

Gizarteratze eta Laneratze Taldearen (GLT) xedea da lana eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonek eta aldi berean bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik daudenek beren enplegagarritasuna handitzea, gizarteratze aldera. Hartara, pertsona horien gaikuntza eta lan-merkatuak balioesten dituen lanbide-, gizarte- eta norberaren gaitasunak garatzen dira. 2015ean, Gizarteratze eta Laneratze Taldeak 836 espediente kudeatu zituen. Horietako ia % 27 (222) programari heldutako alta berriak ziren.

Hona hemen 2015ean zehar zerbitzuak garatutako prestakuntza-ekintzen helburuak: gaitasun pertsonalak garatzea enplegua bilatzeko, IKTen bidez enplegua modu aktiboan bilatzeko gaitzea eta gaitasun profesionalen garapena. Azken horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: emakumeak laneratzeko mentoringa  (AMEDNArekin elkarlanean egina); dementziaren arloko espezialistak prestatzea (bigarren urtez,  AFANekin); biltegiko langileen/orgatila-gidarien espezializazioa emakumeentzat (EULENekin); prestakuntza-praktikak kafetegi-gozotegian, “Brioche proiektua” (ANAFEren eta La Caixaren gizarte-ekintzarekin elkarlanean) edo etxez etxeko laguntza gizarte eta osasunaren arloetan. Haiek guztiak batera finantzatuta daude 2015eko “la Caixa gizarte-ekintzaren laneratzea” deialdiaren bitartez.

Bestalde, Gizarte eta Lan arloko Bitartekaritza Zerbitzuak GLTko erabiltzaileak hautatzen ditu hainbat lanetan kontratatzeko, urteko zenbait unetan: 55 urtetik gorako bederatzi, hautestontziak eta hauteskunde-kabinak garbitu eta prestatzeko; hiru langabe (haietako bi 50 urtetik gorakoak), interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuetako peoi gisa, Toki Entitateei helburu horrekin Nafarroako Gobernuak ematen dizkien diru-laguntzen deialdiaren barnean; 14 laneratze, gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonak enpresa arruntetan kontratatzeko diru-laguntzen deialdiaren bitartez, eta enpresa pribatu bidez kontratatutako 24 pertsona, komunetarako sarbide-kontrolean eta haien garbiketetan aritzen direnak sanferminetan.

Langabeei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-ikastaroak

Iruñeko Udalaren Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuak lanerako prestakuntza-jarduketak egiten ditu langabeentzat, eta helburu du horiek lanera bideratzea. 2015ean, guztira 57 pertsonak parte hartu zuten 1. eta 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzera bideratutako hiru ikastaroetako batean.

Espezialitatea

Ordu-kopurua:

Hasierako data

Bukaerako data

PK:

Maila

Leku-kopurua

Laguntza-jarduerak mintegi, lorategi eta lorategi-zentroetan (PZ osoa)

250

2015/11/28tik 2016/02/12ra

1

20

Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ osoa)

210

2015/11/26tik 2016/02/19ra

1

17

Gizarte eta osasun arloetako arreta mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan (PZ beste modulu batzuk osatutako pertsonentzat).

100

2015/10/29tik 2016/02/02ra

2

20

 

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen ditu ekintza horiek; maiatzean zabaldu zen haren diru-laguntzak eskuratzeko deialdia. 2015ean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren aldetik gaitasuna lortu zen Sukaldeko Oinarrizko Zereginen 1. eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak emateko Fiteroko monasterioaren kaleko udal-lokaletan, 2014an hango sukaldean lanak egin ondoren. Hala eta guztiz ere, Udalak azkenean ez zuen lortu finantzaziorik prestakuntza abian jarri ahal izateko.

Espetxeko Emakumeen Moduluko Lantegiak

2015ean, Iruñeko Udalak lau prestakuntza-ekintza antolatu, koordinatu eta finantzatu zituen Iruñeko Espetxeko Emakumeen Moduluan. 59 emakumek hartu zuten parte jarduera horietan. Hainbat lantegi egin ziren, adibidez, kustomizazio-lantegiak, arropa konpontzekoak, moda-jantzigintzakoak eta beirateak egitekoak.

Langabeen kontratazioa, interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak egiteko

Udalak, halaber, langabeak kontratatu zituen zuzenean interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak egin zitzaten (Nafarroako Gobernuak Toki Entitateei diru-laguntzak emateko onetsitako deialdiaren barruan). Helburua da langabeak kontratatzea, eta horrela haien enplegagarritasuna  hobetzea, lanerako gaitasunak emanez.

2015ean diruz lagundu ziren bi proiektuak gauzatzeko, eta 19 pertsona kontratatu ziren lehentasunezkotzat jotako kolektiboen artean (30 urtetik beherakoak, 50etik gorakoak, langabezian luzez egondakoak, etab.). Jarraipena eman zitzaien aurreko urtean Fiteroko monasterioaren kaleko lokalean hasitako hobekuntza-lanei, eta obra-hondarrak atera dira Errotazar kaleko etxabe batetik –soldadura- ikastaroak ematen ziren han aspaldi–,2016an lokal hori Lavaderos eraikinean dauden gizarte-zerbitzuen egoitza bihurtzeko asmotan.

Prestakuntza-ekintzen programa, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak egiten ari diren pertsonentzat

Udalak, aholkularitza teknikoko kontratu baten bidez, prestakuntza-ekintzak gauzatzen ditu, Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapenerako Alorreko programa ezberdinetan gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak egiten ari diren pertsonei berariaz zuzenduak. Helburua pertsona horien gaitasuna handitzea da, autonomoagoak izan daitezen, eta, bide batez, laguntzea gizarteratu eta lanera bidera daitezen.

Hainbat arlo jorratzen dira, hala nola eguneroko bizitzari  zuzendutako trebetasunak, gizarte-trebetasunak, lanbide aurreko prestakuntza-ekintzak, gaitasun profesionalerako eta laneratzera zuzendutako ekintzak, etab. Prestakuntza-ekintzak banakoak edo taldekoak izan daitezke, eta lanbide ezberdinen esku hartzea gauzatzen da, udal-langile eta -talde batzuen koordinazioa tarteko.

2015ean egindako prestakuntza-ekintzen artean, honako hauek daude: enplegua modu aktiboan bilatzeko ikastaroak, ekintzailetza-lantegiak, gizarte-prestakuntza eta prestakuntza pertsonala, etxeko enplegurako ikastaroak, trebetasun sozialetarako ikastaroak, eta abar. Laguntza teknikoaren kontratu baten bidez kudeatzen dira; 2015ean, Alaiz eta Gaztelan kolektiboek osatutako ABEEari esleitu zitzaion kontratua (hark lortu zituen, baita ere, 2011tik 2014ra bitarte).

Enplegurako Prestakuntza Programaren Datu Orokorrak

 

Programa

Parte-hartzaileen kopurua

Birgaitze Lanetako I. Enpleguko Lantegi Eskola (2014/06/01etik 2015/11/30era)

60

Arantzadiko Parkea ELE (2013/11/01 – 2015/04/30)

42

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak artatzeko ELE (2015/10/15 – 2016/04/15)

15

GLT-Lan Bitartekotzako Udal Zerbitzua

836

Interes orokorreko eta gizarte intereseko lanak

19

Langabetuendako Ikastaroak

57

Espetxeko prestakuntza-ekintzak

59

GUZTIRA

1.088

 

 

PROGRAMA

2011

2012

2013

2014

2015

Enpleguko  Lantegi Eskolak

117

117

174

117

117

GLT-Lan Bitartekotzako Udal Zerbitzua

475

400

551

660

836

Espetxeko Prestakuntza-ikastaroak eta Lantegiak

189

  97

116

113

116

Interes Orokorreko eta Gizarte Intereseko lanak

  19

  24

  22

  21

  19

Onuradunak guztira

800

700

863

911

1088

 

Bazterketa handiko pertsonak artatzeko programak

Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa

Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroak hirian ibiltari dabiltzan pertsonendako aterpetxe bat dauka, eta, horrekin batera, jantokia, lanera bideratzeko zentro bat, arropa-garbitegia eta Iruñean erroldaturik egon eta gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonak iraupen ertaineko egonaldian hartzen dituen programarako gunea. Zentroan ostatu-, higiene- eta elikadura-arloko premiak asetzen dira, aholkularitza eskaintzen da, eta erabiltzaileek lanera bideratzeko lantegira joan eta garbiketa- eta jantoki-lanak egin behar dituzte.

Pasadizokoendako aterpe-eremua 25 lagun hartzeko dago prestatua, eta Iruñean erroldaturikoendako eremua ere 25 lagun hartzeko. Zentroak eskaintzen dituen 50 tokiak beteta egoten dira urteko ia egun guztietan, eta neguan toki gehiago eskaintzen dira. Tenperatura 3 gradutik jaisten denean, Hotzaren aurkako protokoloa abiarazten da, eta orduan artatzen dira, baita ere, programan ohiko eran sar ez daitezkeen lagunak –baldintzak betetzen ez dituztelako, zehapena jasota daudelako edota egonaldi-denborak agortu zaizkielako–.

2015ean, zentroak 1.783 lagun desberdin artatu zituen hiru programa horien bitartez.  Urte horretan, protokoloa 116 gautan abiarazi zen. Gutxiago izan dira hirian erroldatutakoei emandako arretak, nahiz eta batez besteko egonaldia luzatu egin den, gau gehiago eman baitziren, arreta intentsibo gehiago emanda. 2015ean artatutako 1.783 lagun desberdinetatik % 10,33 baino ez dira emakume (163). Arta jasotakoen % 49,02k espainiar nazionalitatea dute, eta, urte horretan, 58 nazionalitate ezberdinetako erabiltzaileak hartu zituen zentroak.

Bazterketa handiko pertsonak artatzeko programak aurreikusita dauka une jakin batzuetan txartelak ematea hiriko pentsioetan lo egin dezaten, Ostalaritza-establezimenduetan ostatu hartzeko programaren bidez (250 txartel, 2015ean), eta autobus-txartelak doan banatzen ditu Nafarroako beste toki batzuetara edo erkidego mugakideetara joan daitezen (1.005, aurten). Arreta kalean programak 141 lagun artatu zituen.

Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa

2013. urtea

2014

2015

Pasadizokoak

1.568

1.524

1.615

Erroldaturikoak

71

65

64

Arreta, kalean

164

127

141

Hotzaren aurkakoa

209

479

206

GUZTIRA

2.007

2.445

2.026

 

 

 

 

Pentsio-txartelak

351

250

250

Autobus-txartelak

996

1.020

1.005

2015eko abenduan, “Izarpean” aurkeztu zen, Iruñeko Etxerik gabetasunaren Behatokiak argitaratutako bigarren buletina. Udalak eta Xilema Fundazioak argitaratzen dute, eta estatistika-datuak lagun, Europan, Espainian eta Iruñean etxerik gabekoek bizi duten egoera aztertzen da.

Oscus 0,50udal-jantokia

Iruñeko Udalaren udal-jantokia Navarrería kaleko 31n dago eta 226 lagun desberdin artatu zituen. 2015eko erdialdera arte, jantokiak 50 leku zituen –eta beste hiru prestatzeko aukera–, baina, zerbitzuaren kontratazioa aldatu eta gero, muga hori kendu eta behar duten pertsona guztiei eskaintzen zaie zerbitzua, gizarte zerbitzuetatik desbideratutakoei.

Zerbitzua diru behar larrian dauden 18 eta 64 urte arteko pertsonei zuzendua dago. Erabiltzaile bakoitzeko kostua, bazkari edo afari bakoitzean, 0,50 euro da. 2015ean, 24.980 zerbitzu eman ziren: 13.184 bazkari, 9.225 afari eta 2.571 gosari; azken zerbitzu hori irailean eman zen. Lehen esperientzia gisa, gosariak bildu egin behar dira, eta banakako ontzietan daude prestatuta; gutxienez, fruta-pieza bat, esneki bat, ogia eta opil edo zerealetatik eratorritako produktu bat dituzte.

Honako hau da zerbitzuaren erabiltzailearen profila: gizona (% 78 dira; emakumeak, berriz %21,9); eta jatorri nazionalekoa (% 54,86; 2014an % 49 izan ziren). Bestalde, ezkongabea da (% 46,9), seme-alabarik gabea (%20,83k bakarrik diote seme-alabak dituztela), eta ez du inolako prestaziorik jasotzen administrazioaren aldetik (artatutako helduen % 53,53). Aurreko urteetako joerei eutsita, edo kopuruak pixka batean gora eginda, erabiltzaileen % 88,49 hirian erroldatuta daude. 2015ean, jaitsi egin zen udal-jantokia erabili zuten adingabeen kopurua: 34 izan ziren, 2013an erregistratu ziren 53 adingabeen kopuru handienaren aldean (37, 2014an). 2015ean, 27 nazionalitate ezberdinetako erabiltzaileei eman zieten zerbitzua.

2015ean, zerbitzua lehiaketa publiko baten bidez esleitu baitzen berriz, bi enpresa izan dira janari-zerbitzuaren esleipendun. Tallunce, urtarriletik irailaren 15era arte, eta, harrezkero, Paris 365 elkartea.

Laguntzen eta hitzarmenen beste deialdi batzuk

2015ean, Udalak 1.761.000 euro bideratu zituen, laguntza eta hitzarmenen bitartez, gizarte-ekintzara, hau da, 2014an baino 107.681 euro gehiago.  Banakako ebaluazio-araubidean diru-laguntzen deialdiak berraztertzeko prozesu baten ondorioa izan zen gehikuntza hori, krisi ekonomikoak eta enpleguaren prekarietateak biztanleria-zati batzuengan izandako ondorioak arintzeari begira. Horren adibide, gizarte-larrialdian dauden pertsonendako eta familiendako zuzeneko diru-laguntzen deialdiaren aurrekontua heren bat handitu zen.

  • Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako
  • Gizarte-ekintza. Udalak gizarte-ekintzako jarduerak garatzen dituzten 48 proiektu lagundu zituen diruz. Zehazki, honako sektore hauetan finantzatu ziren proiektuak: desgaitasun eta menpekotasuna, gizarte-bazterkeria eta arreta adingabeei aisiaren eta denbora librearen arloetan. Guztira 290.000 euro jo zuten laguntzek 2015ean.
  • Hitzarmenak

Udalak, hitzarmenak sinatuz, gizarte-intereseko proiektuak garatzen dituzten elkarte eta entitate jakin batzuendako laguntza finkatu nahi du. 2015ean, honako akordio hauek berretsi ziren:

  • Nafarroako Gobernua. 2014an sinatutako hitzarmena mantendu zen; hitzarmen haren bidez, Udalarenak diren Zabalguneko eta Arrotxapeko 13 etxebizitza laga zitzaizkion Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsari, aterpe-premia duten pertsonei zuzendua. Kudeatzailea Adsis-Santa Lucía da.
  • COCENFE- Tele Taxi elkartea. Beste urte batez, hitzarmen honen sinaduraz, taxi-bonua programa sustatu zen, mugikortasun-arazo larriak dituzten pertsonak diruz laguntzeko, garraio egokituan joan-etorriak egin ditzaten. Laguntzaren zenbatekoa 160.000 euro izan zen.
  • Elikagai Bankua Nafarroako Fundazioa. Haren jarduna finantzatu zen, zehazki laguntza emanez elikagaiak doan bildu, gorde eta banatzeko egoera sozio-ekonomiko larrian edo gizarte-bazterketa zein pobreziako egoeran dauden Iruñeko herritarren artean. 40.000 euroz hornitua dago.
  • CORMIN-Elbarritu Ordezkarien Batzordea. 15.000 euroz hornitua dago, eta haren bidez finantzatu dira hala Ezgaitasunen Bulegoa nola ezgaitasunari buruzko informazio-eta sentsibilizazio zentroa.
  • Secretariado Gitano Fundazioa. Helburua da gizartean esku hartzeko prozesua erregulatzea Etxabakoitz eta Buztintxuri auzoetan, auzo horietako familia ijito jakin batzuek pairatzen duten gizarte-bazterkeria arintze aldera eta gainerako auzokideekiko bizikidetzaren normalizazioa hobetze aldera. Laguntzaren zenbatekoa 30.000 euro izan zen.
  • Familiendako diru-laguntzak

Alorrak, halaber, familiendako diru-laguntzak biltzen ditu, hau da, zerbitzuek eta programek izapidetzen duten laguntza multzoa, krisialdiko eta gizarte-babesgabetasuneko egoeretan dauden pertsonei eta familiei diruz laguntzeko.

  • Diru-laguntzak ikastetxeetako jantokietan bazkaltzeko. Iruñeko familiei jantokia ordaintzeko diru-laguntza ematen diete, familia-unitatearen errentaren arabera, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen jantokirako. 2015ean, 447.103 euro bideratu ziren, hau da, 2014an baino % 20 gehiago (orduan 372.357 euro bideratu ziren).
  • Diru-laguntzak gizarte-larrialdian dauden pertsonendako eta familiendako. Deialdi honen bidez, arindu nahi dira deserrotzea edo gizarte-bazterketa areagotu dezaketen salbuespenezko eta premiazko egoerak. Mantenu- eta ostatu-gastuak eta hornidurakoak (argia, ura, gasa) finantzatzen ditu. 2015ean, 393.835 euro bideratu ziren horretarako .
  • Etxebizitzaren aldeko Programa.. Programak diruz laguntzen die infra-etxebizitzan edo etxebizitza desegokian bizi, eta etxebizitza eskuratzea edo etxebizitzari eustea arriskuan jar dezakeen krisi-egoeran dauden familiei, alokairua hein batean ordain dezaten. Laguntzak gutxienez sei hilabetez irauten du eta, gehienez, bi urte. 2015ean, 310.839 euro eman ziren laguntzetan, hau da, iaz baino % 42,6 gehiago (217.964 euro 2014an).
  • Diru-laguntzak 0 eta 12 urte arteko adingabeak dituzten familiendako, familia-, gizarte- eta lan-ardurak bateragarri egin ditzaten.. Behar adina diru-baliabiderik ez duten edo familia-laguntzarik ez duten 0 eta 12 urte arteko adingabekoei laguntzeko zerbitzuak ordaintzera daude bideratuak. 2015ean, guztira 8.659 euro jo zuten laguntzetarako deiak egin ziren.
  • Diru-laguntzak errehabilitazio-etxeetako egonaldietarako.. Deialdi honen xedea drogamenpekotasunak jota daudenei laguntzea da, baldin eta pertsona horiek ez badute diru-bitartekorik eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten zentroetan ari badira desintoxikazio-tratamenduan, hau da, Egiarte Ibarre Multzoa zentroan, Gizakia Helburu-n eta Antox-Larraingoako Komunitate terapeutikoan. 25.990 euro bideratu ziren.

Prestazioak

2011[1]

2012

2013

2014

2015

Gizarte-larrialdiko egoeran dauden familiak

119.783

181.200

306.176

382.319

400.000

Eskola-jantokiak

490.973

508.000

580.000

495.000

495.000

Familia ugarien eskola-jantokiak

135.664

180.000

91.000

 

 

Alokairuak Provivienda

175.000

170.000

170.000

250.000

365.000

Tratamenduak errehabilitazio-etxeetan

45.000

36.000

36.000

36.000

33.000

Haurrak artatzea (0-12 urte)

68.492

80.000

40.000

40.000

18.000

Aisialdiko eta denbora libreko proiektuak

Gizarte-ekintza barne

190.000

152.000

290.000

290.000

290.000

65 urtetik gorakoendako zinema

8.400

 

 

 

 

Taxi-bonua

181.516

140.000

140.000

160.000

160.000

Guztira

1.414.828

1.447.200

1.653.176

1.653.319

1.761.000

[1] 2011n islatutako  kopuruak exekutatutako aurrekontuari dagozkio, baina 2012tik aurrera, taularen datuak deialdi bakoitzeko oinarrietan esleitutako partidari dagozkio.

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala