Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Gizarte Ekintza eta Komunitate Garapena

Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapenerako Alorrak Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera.

  • Herritarren sentsibilizazioa eta elkartasuna sustatzea, gizarte-kohesio handiago bat objektibatzeko tresna gisara. Topaguneak sortu eta iraunaraztea, pertsonek, taldeek eta elkarteek parte zein konpromisoa har dezaten auzoetako biztanleen bizi-baldintzen hobekuntzan.
  • Herritarrek nozitzen edo nozitu ahal dituzten premiazko gizarte-egoerei aurrera hartu eta antzematea, eta harrera egitea herritarrei gizarte-zerbitzuetako eta -orientazioko sisteman, auzo-unitateen bitartez.
  • Mendekotasun-egoeren prebentzioa, norberaren autonomiaren sustapena eta beren kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonendako zein mendekotasuna dutenen arta, Etxez Etxeko Zerbitzuaren bidez edota mendekotasuna duten pertsonendako bestelako prestazioetara bideratuz.
  • Bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko ekintzak, ibilbide pertsonalizatuak osatuta. Prestakuntza- eta enplegu-programen garapena, aipatu pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, eta gizarte-enplegu babestuari buruzko proposamenen formalizazioa, haien gizarte- eta lan-sustapenari begira.
  • Pobreziari eta gizarte-bazterkeriari kontra egiteko ekintzak, batik bat, gizarte-larrialdiko egoerei aurre egitera bideratutakoak.
  • Bizileku-baliabideak gizarte-larrialdi baten edo haien inguruabar sozio-pertsonalen ondorioz gizarte-egoera ahulean dauden pertsonendako (adinekoendako apartamentuak, emakumeendako eta haien seme-alabendako etxebizitzak, etxerik gabeko pertsonendako udal-zerbitzua…), eta gizarte-larrialdiko etxebizitzak.
  • Haurrei eta familiei laguntzeko programak. Prebentzioa, detekzioa eta esku-harmena adingabeen arrisku- edo -babesgabetasun-egoeretan zein gizarte-gatazkakoetan.
  • Arreta intentsiboa, espezializatua eta pertsonalizatua, genero-bortizkeria nozitzen duten edo nozitzeko arriskuan dauden edota beren autonomia berdintasun-baldintzetan baliatzeko gizarte-zailtasunak dituzten emakumeendako eta haien seme-alabendako.
  • Garapenaren aldeko lankidetza eta nazioarteko elkartasuna garatzeko udal-politika.
  • Lankidetza-hitzarmenak Nafarroako Gobernuarekin.
  • Kanpoko finantzaketa-iturrien atzipena, gizarte-zerbitzuen programak garatzeko.
  • Informazio-sistemak garatzea, gizartearen errealitatea ezagutu eta emandako zerbitzuen plangintzara eta ebaluaziora zuzendutakoak.

Galería fotográfica:

Afrikak lankidetzarako udal-finantzazioaren %34,3 jaso zuen 2015ean: 385.454 euro Afrikak lankidetzarako udal-finantzazioaren %34,3 jaso zuen 2015ean: 385.454 euro

Iruñeko Udala eta Alzheimerdun Gaixoen Familiartekoen Elkartea (AFAN) bigarren urtez aritu ziren elkarrekin dementzian espezialistak izango diren zaintzaileak trebatzeari begira Iruñeko Udala eta Alzheimerdun Gaixoen Familiartekoen Elkartea (AFAN) bigarren urtez aritu ziren elkarrekin dementzian espezialistak izango diren zaintzaileak trebatzeari begira

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko IV. Enpleguko Lantegi Eskolaren amaiera-ekitaldia Mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko IV. Enpleguko Lantegi Eskolaren amaiera-ekitaldia


2012tik, koadernaketa eta serigrafiaren lantaldea Udal Agiritegiarekin aritzen da funtsak behar bezala kontserbatzeari begira 2012tik, koadernaketa eta serigrafiaren lantaldea Udal Agiritegiarekin aritzen da funtsak behar bezala kontserbatzeari begira

Iruñeko Udalak 12.000 euro eman zituen 2015ean haur-esnetan saharar errefuxiatuen esparruetarako, giza larrialdiko proiektuetarako deialdien barruan. Iruñeko Udalak 12.000 euro eman zituen 2015ean haur-esnetan saharar errefuxiatuen esparruetarako, giza larrialdiko proiektuetarako deialdien barruan.

Iruñeko Udalak 90.000 euro eman zizkien garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-arloko 17 proiekturi. San Frantzisko IPko ikasgela Iruñeko Udalak 90.000 euro eman zizkien garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-arloko 17 proiekturi. San Frantzisko IPko ikasgela


Desgaitasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagundu zuen Udalak, eta laguntza ekonomikoa eman zion CERMIN elkarteari xede horretarako Desgaitasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagundu zuen Udalak, eta laguntza ekonomikoa eman zion CERMIN elkarteari xede horretarako

Gizarteratze eta Laneratze taldeak 222 alte berri jaso zituen 2015ean; 830 espediente ireki ditu egun Gizarteratze eta Laneratze taldeak 222 alte berri jaso zituen 2015ean; 830 espediente ireki ditu egun

Koadernaketa eta serigrafiaren lantaldeak 700 urteko agenda egin zituen udal-langileentzat Koadernaketa eta serigrafiaren lantaldeak 700 urteko agenda egin zituen udal-langileentzat


2015ean, udal-lokal batzuk egokitu zituzten hainbat langabetuk, sukaldeko profesionaltasun-ziurtagiriak emate aldera 2015ean, udal-lokal batzuk egokitu zituzten hainbat langabetuk, sukaldeko profesionaltasun-ziurtagiriak emate aldera

Apirilean, Arantzadiko Parkea VIII. Udal Lantegi Eskola amaitu zen Apirilean, Arantzadiko Parkea VIII. Udal Lantegi Eskola amaitu zen

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2015ean langabetuentzat eskainitako hiru ikastaroetako bat egin zen Irujo etxean Iruñeko Udalak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak 2015ean langabetuentzat eskainitako hiru ikastaroetako bat egin zen Irujo etxean


Ekainean, V. Lankidetzarako Udal Kontseilua eratu zen, komunikazio, koordinazio eta informaziorako bideak sustatu nahi dituena alorreko GKE, kolektibo eta erakundeekin  Ekainean, V. Lankidetzarako Udal Kontseilua eratu zen, komunikazio, koordinazio eta informaziorako bideak sustatu nahi dituena alorreko GKE, kolektibo eta erakundeekin

Iaz, garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuetara bideratutako diru-laguntzen emate-ekitaldi ofiziala egin zen Iaz, garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuetara bideratutako diru-laguntzen emate-ekitaldi ofiziala egin zen

http://bajouncieloabierto.wordpress.com Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroaren bloga da, eta euren bizipenak gainerako herritarrei jakinarazteko baliatzen dute zerbitzuaren erabiltzaileek http://bajouncieloabierto.wordpress.com Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroaren bloga da, eta euren bizipenak gainerako herritarrei jakinarazteko baliatzen dute zerbitzuaren erabiltzaileek


Udalak lankidetzaren alde egiten duen ahalegina populazio hartzaileen oinarrizko premiak asetzeko proiektuetara bideratzen da  Udalak lankidetzaren alde egiten duen ahalegina populazio hartzaileen oinarrizko premiak asetzeko proiektuetara bideratzen da

Nafarroako Autismo Elkartea gizarte-ekintzako proiektuetarako udal-laguntzak jasotzen dituzte 48 elkarteetako bat da   Nafarroako Autismo Elkartea gizarte-ekintzako proiektuetarako udal-laguntzak jasotzen dituzte 48 elkarteetako bat da

Nazio mailan hauteskundeak errepikatu izanak ahalbidetu zuen Gizarteratze eta Laneratze Taldeak prestaketa-lan horiek bi aldiz egin behar izatea Nazio mailan hauteskundeak errepikatu izanak ahalbidetu zuen Gizarteratze eta Laneratze Taldeak prestaketa-lan horiek bi aldiz egin behar izatea


Gizarte Enpleguko bederatzi lantaldeak 180 pertsonak osatzen dituzte 2015ean, batez beste, kontratatutako peoiak, hezitzaileak eta talde teknikokoak zenbatuta Gizarte Enpleguko bederatzi lantaldeak 180 pertsonak osatzen dituzte 2015ean, batez beste, kontratatutako peoiak, hezitzaileak eta talde teknikokoak zenbatuta

Gizarte Enpleguko tapizgintza lantaldeko zortzi langilek Navarro Villoslada DBHko ekitaldi aretoko 300 jarlekuak berritu zituzten. Gizarte Enpleguko tapizgintza lantaldeko zortzi langilek Navarro Villoslada DBHko ekitaldi aretoko 300 jarlekuak berritu zituzten.

Iruña, aterpe-hiria ekimenak hainbat kolektiborekin lan egin zuen giza krisialdietatik ihesi dabiltzanak hartzea errazteari begira Iruña, aterpe-hiria ekimenak hainbat kolektiborekin lan egin zuen giza krisialdietatik ihesi dabiltzanak hartzea errazteari begira


I. Birgaitze Lanetako Lantegi Eskola amaitu zen Iruñean, 60 ikasleri prestakuntza eman ziena (15 ikasle 44 urtetik gorakoak ziren)   I. Birgaitze Lanetako Lantegi Eskola amaitu zen Iruñean, 60 ikasleri prestakuntza eman ziena (15 ikasle 44 urtetik gorakoak ziren)


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala