Lankidetza
Iruñeko Udalak Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa dauka, 1996tik aurrera, herrialde pobreenetako edo Hegoaldeko herrialdeetako herriei eta komunitateei laguntze aldera.
Hona hemen programaren helburuak, zeinek, aldi berean, jarduketa-ildoak zehazten baitituzte:
- Garapenari eta nazioarteko elkartasunari laguntza emateko udal-politika garatzea.
- Herrialde eta komunitate pobreenetako egoeraren berri ematea eta horiek egoera hori gainditzeko egiten dituzten ahaleginak jakinaraztea (sentsibilizazioa), bai eta garapenaren aldeko hezkuntza sustatzea ere, Iruñeko esparruan.
- Laguntza ematea, Hegoaldeko herrialdeetan giza garapenerako programak egiteko.
- Hondamendi naturalek edo giza jatorriko gatazkek eragindako giza larrialdietako egoeretatik edo laster gertatu beharreko arrisku batetik datozen ondorioak arintzeko jarduketak sustatzea.
- Egiten diren jarduketak ebaluatzeko lerro bat mantentzea, programaren berariazko zati bat bezala.
- Komunikazio eta partaidetzarako bideak sustatzea, Iruñeko Udalaren eta Iruñean garapenaren aldeko lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren esparruan etengabean lan egiten duten GGKEen, taldeen eta erakundeen artean.
1.248.548 euroko aurrekontua bideratu zen 2015ean jarduketa horiek egiteko, hau da, Iruñeko Udalaren aurrekontuaren % 0,7. Horrek esan nahi du lortu egin dela Nazio Batuen Erakundeak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara bideratzea gomendatzen duen gutxieneko ehunekoa.
Horrenbestez, hiriko auzokide bakoitzeko 6,37 euroko ekarpena egin da.
Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programak diru-laguntzetarako lau deialdi bultzatu zituen 2015ean, Iruñean finkatuak dauden eta jarduerak bertan egiten dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE) laguntza emateko.
Deialdi horietako bi, Iruñean garapenaren aldeko sentsibilizazioa eta hezkuntza lantzen dituzten proiektuetara bideratzekoak ziren; beste bat nazioarteko garapenerako proiektuetara bideratzekoa da, beste herrialde batzuetan, eta laugarrena, giza larrialdiko ekintzetara bideratzekoa.
2015ean, garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-arloaren barnean, Iruñean egitekoak ziren 17 proiektu lagundu zituen diruz Iruñeko Udalak, 90.000 euroan.
Haien artean, elkartasunaren gaineko prestakuntza-ekimenak zeuden, adibidez bidezko merkataritza eta ekonomia solidarioari buruzkoak, giza eskubideei edo genero berdintasunari buruzkoak, bai eta Saharaz hegoaldeko herrialde afrikarren egoera ezagutzeko jarduerak ere.
Unean uneko jardueren deialdian, 9 jarduketa babestu ziren –haien artean, analisi- eta eztabaida-jardunaldiak, pertsona errefuxiatuen gaia sakon jorratzekoak; argazki-erakusketak; edo turismo arduratsuari buruzko buletin digital bat–, guztira 9.600 euro emanik.
Urte horretako Garapenerako Nazioarteko Lankidetzari buruzko deialdia bi modalitatetan planteatu zen.
Haietako lehenbizikoan, Udalak 31 proiektu lagundu zituen diruz 19 herrialdetan; zenbatekoak, guztira, 820.000 euro jo zuen.
Proiektuen % 83 gizarte-izaerako oinarrizko azpiegiturei lotuta zeuden (osasuna, hezkuntza, gizarte zibileko erakundeak bultzatzea, ura eta saneamendua, populazioari zuzendutako programak, ugalketa-osasunekoak, etab.).
Beste finantzazio-modalitatea Hegoaldeko Toki Entitateen Garapenerako Lankidetzako Proiektuak bultzatzera zuzendu zen; ildo hori 2006an abiatu zen, eta gehienez hiru urte irauten duten proiektuetara bideratuta, Hegoaldeko udalek berek sustatutako toki garapenerako ekimenak babestu nahi zituen.
2015ean, Peru eta Nikaraguako bi proiekturekin hartutako konpromisoei erantzuten jarraitu zen.
Azkenik, giza larrialdietarako jarduketen deialdiaren xedea da hondamendi naturalen edota biztanleria zibila ukitzen duten giza jatorriko gatazken ondorioak arintzea, eta, urte horretan, 72.000 eurokoa izan zen azken aurrekontua horretarako.
Larrialdiko sei jarduketa finantzatzeko aukera eman zuen lan-ildo horrek.
Lagundutako proiektu gehienak (haietako bost) gerren ondorioz errefuxiatu edota lekualdatu behar izan duen jendea laguntzera bideratu ziren: bi kasutan, saharar errefuxiatuak, eta beste hirutan, Kongoko (Ipar Kivu), Irakeko eta Siriako jende errefuxiatuak
Lurrikarek Nepalen kalteturiko jendearentzat bideratu zen seigarren proiektu bat, 2014ko apirilean eta maiatzean lurrikarek hondatu baitzuten herrialdea.
2015ean, Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen berriz ere Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundearekin (GGKENK), Koordinakundeak berak hirian kudeatzen duen Argibide Bulegoa mantentzea finantzatzen laguntzeko.
Udalak 30.400 euro eman zituen; hau da, bulegoaren kostu guztiaren % 87,1.
Bulego horretan zuzeneko arreta egiten da, hamabostean behingo aldizkari bat argitaratzen da, entitateen direktorio bat eta GGKEen jarduera-agenda bat mantentzen da, bai eta www.congdnavarra.org webgunea ere, zeinak 2015ean 23.230 bisita izan zituen.
Halaber, udal-programa horrek sare-lana egiten jarraitu zuen lankidetza deszentralizatuaren arloko beste erakunde batzuekin batera, hainbat lan-batzorderen bidez.
Bilkurak egiten jarraitu zen, pertsona, kolektibo eta GGKEekin, eta 10 harrera ere egin zitzaizkien udalarekin elkarlanean aritzen diren Hegoaldeko zenbait erakunde edo instituziori; bestalde, Garapenerako Lankidetzarako Udal Kontseiluan parte hartzea bideratu zen.
Guztira 71 proiektu babestu ziren 2015ean zehar.
Jarduketa-ildoei dagokienez, aurreko urteetako antzeko ehunekoak mantendu ziren, eta Garapenerako Lankidetzako Proiektuek jaso zuten aurrekontu betearen zatirik handiena (% 82,0 - % 73,8, jarduketetara bideratutako diruak edo Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren diru guztiak kontuan hartzen diren).
Garapenaren aldeko Sentsibilizazio eta Hezkuntza Jarduketetara eta Giza Larrialdietarako Jarduketetara % 11,6 - % 10,4 eta % 6,4 - % 5,8 bideratu zen, hurrenez hurren.
1. Koadroa
1. Koadroa: 2015eko aurrekontua - Aurrekontuaren betetze-maila
LAN-ILDOA |
Proiek.zk. |
2015ekobetetze-maila |
Ehunekoa(%) |
SENTSIBILIZAZIOA |
27 |
130.000 |
10,4% / 11,6% |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia: Unean uneko jarduketak |
9 |
9.600 |
0,9% |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak |
17 |
90.000 |
8,0% |
|
-Lankidetza-hitzarmena: Argibidea eta Koordinazioa |
1 |
30.400 |
2,7% |
|
TOKI-GARAPENA |
38 |
922.000 |
73,8% / 82,0% |
|
-Diru-laguntzetarako deialdia:Urteko proiektuak |
31 |
820.000 |
73,0% |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia, Hegoaldeko toki-entitateentzat |
1 |
60.000 |
5,3% |
|
- Garapenaren aldeko Lankidetzako Toki Funtsa (NUKF) |
6 |
42.000 |
3,7% |
|
GIZA LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA |
6 |
72.000 |
5,8% / 6,4% |
|
- Diru-laguntzetarako deialdia: Giza larrialdia |
6 |
72.000 |
6,4% |
|
Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programaren JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA |
71 |
1.124.000 |
90% / 100% |
|
GLUPen JARDUNAREN GUZTIZKO PARTZIALA |
|
124.548 |
10% |
|
GUZTIRA GAUZATUA |
|
1.248.548 |
100% |
2. koadroa: 2015eko aurrekontuaren betetze-maila: Finantzaketaren banaketa geografikoa Geografia-esparrua
|
Geografia-esparrua |
€ |
% |
Geografia-esparrua |
€ |
% |
|
Hego Amerika |
256.061 |
22,8% |
Afrika |
385.454 |
34,3% |
|
Bolivia |
114.978 |
|
Kamerun |
7.020 |
|
|
Kolonbia |
75.076 |
|
Txad |
29.661 |
|
|
Paraguai |
5.271 |
|
Ghana |
32.045 |
|
|
Peru |
60.736 |
|
Guinea Bissau |
67.220 |
|
|
Erdialdeko Amerika, Mexiko eta Karibe |
258.735 |
23,0% |
Kenya |
31.924 |
|
|
El Salvador |
85.225 |
|
Mauritania |
7.020 |
|
|
Haití |
10.000 |
|
Errefuxiatu sahararrak |
79.300 |
|
|
Mexiko |
24.100 |
|
Kongoko Errepublika Demokratikoa |
84.120 |
|
|
Nikaragua |
117.247 |
|
Rwanda |
21.100 |
|
|
Dominikar Errepublika |
22.163 |
|
Sierra Leona |
26.044 |
|
|
Asia |
39.650 |
3,5% |
Ekialde Ertaina |
54.100 |
4,8% |
|
India |
27.650 |
|
Irak |
12.000 |
|
|
Nepal |
12.000 |
|
Siria, Arabiar Errepublika |
12.000 |
|
|
Europa |
130.000 |
11,6% |
Palestinako Lurralde Okupatuak |
30.100 |
|
|
Iruña |
130.000 |
|
|
|
|
|
Guztira: 1.124.000 Euros |
|||||
Udal-programak lagundutako garapenaren aldeko lankidetza-jarduketen banaketa geografikoari dagokionez, hiru eremu handi daude (Erdialdeko Amerika-Mexiko-Karibe, Afrika eta Hego Amerika). Guztira, udal-finantzaketaren % 80,1 jaso zuten (% 90,6, ez badira kontuan hartzen Iruñean egindako sentsibilizazio-proiektuak).
24 herrialdek jaso zuten 2014an udal-finantzaketa, eta Nikaragua eta Bolivia izan ziren laguntzen hartzaile nagusiak (funts guztien % 10,4 eta %, 10,2 jaso zuten hurrenez hurren).
Gero hauek datoz:
El Salvador (% 7,6), Kongoko Errepublika Demokratikoa (% 7,5), errefuxiatu sahararrak (% 7,1), Kolonbia (% 6,7), Ginea Bissau (% 6,0) eta Peru (% 5,4).
Zortzi herrialde horietako bakoitzak gutxienez ere 60.000 euro jaso zituen eta guztien artean programaren % 60,8 bildu zuten (% 69, ez badira kontuan hartzen sentsibilizaziora eta garapenaren aldeko hezkuntzara bideratutako funtsak).
Jarduera-sektoreei dagokienez, herritar onuradunen oinarrizko beharrak asetzera bideratutako proiektuen aldeko apustuari eutsi zion programak argi eta garbi, bai eta jarduketen izaera integrala nabarmentzen duten proiektuei zein gizarte zibileko erakundeak indartzea eta genero-gaiak lantzea xede zuten proiektuei ere.
Hona 2015ean udal-finantzaketaren ehunekorik handienak jaso zituzten sektoreak:
Gobernua eta gizarte zibila (% 19,7), Osasuna (% 16,3), Ura eta saneamendua (% 15,6), Sentsibilizazioa Iparraldean (% 11,6), Bestelako gizarte-azpiegiturak (% 6,7), Proiektu integralak (% 5,8) eta Larrialdi-egoeretarako laguntzak (% 5,3).
Lankidetzarako udal-funtsen % 86,2 bideratu zen zazpi jarduketa-sektore horietara.
2. Grafikoa




