Bazterketa Handia Artatzeko Programak
- Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa
Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroak hirian ibiltari dabiltzan pertsonendako aterpetxe bat dauka, eta, horrekin batera, jantokia, zentro okupazionala, arropa-garbitegia eta Iruñean erroldaturik egon eta gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonak iraupen ertaineko egonaldian hartzen dituen programarako gunea. Zentroan ostatu, higiene- eta elikadura-arloko premiak asetzen dira, aholkularitza eskaintzen da, eta erabiltzaileek lantegi okupazionalera joan eta garbiketa- eta jantoki-lanak egin behar dituzte.
Pasadizokoendako aterpe-eremua 25 lagun hartzeko dago prestatua, eta Iruñean erroldaturikoendako eremua ere 25 lagun hartzeko. Zentroak eskaintzen dituen 50 tokiak beteta daude urteko ia egun guztietan, eta neguan toki gehiago eskaintzen dira. Tenperatura 3 gradutik jaisten denean, izan ere, Hotzaren aurkako protokoloa abiarazten da, eta programan ohiko eran sar ez daitezkeen lagunak –baldintzak betetzen ez dituztelako, zehapena jasota daudelako edota egonaldi-denborak agortu zaizkielako– artatzen dira. 2012an, protokoloa 73 gautan abiarazi zen.
2012an, guztira, 1.902 lagun artatu zituzten, hiru programen bidez. Iruñean erroldaturikoei zuzendutakoak 54 lagun artatu zituen (haietariko 12, emakume, hau da, % 22,2); pasadizokoei zuzendutakoak, 1.710 (haietariko 173, emakume, % 10,11), eta Hotz Boladaren Protokoloak, 138 lagun (guztira, 567 arta egin ziren gauez). Nabarmendu behar da lehen bi programetan % 50 eta % 49, hurrenez hurren, espainiar nazionalitateko pertsonak izan zirela. Pasadizokoen artean, 66 nazionalitate desberdinetako jendea dago.
Zerbitzu sorta osatzeko, Arreta, kalean Programak 161 pertsona desberdin artatu zituen. Beraz, arta kopurua handiagoa izan zen, litekeena delako pertsona batzuek programa batean baino gehiagotan arta jaso izana.
| Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa* |
2011. urtea |
2012. urtea |
|
Artatutako pertsonak |
2.108 |
1.902 |
|
|
|
|
|
Artatutako pertsonak |
1.658 |
1.710 |
| Erroldaturikoak |
|
|
|
Artatutako pertsonak |
54 |
54 |
| Arreta, kalean |
|
|
|
Artatutako pertsonak |
116 |
161 |
|
Autobus-txartelak |
808 |
993 |
| Hotz-bolada |
|
|
|
Artatutako pertsonak |
106 |
138 |
|
Autobus-txartelak |
131 |
222 |
|
|
|
|
*Pertsona batzuek programa batean baino gehiagotan jaso dute arta (egonaldia eta autobus-txartela, adibidez) edota hainbat denboralditan; horregatik da arta kopurua artatutako pertsona kopurua baino handiagoa.
- Oscus 0,50 udal-jantokia
Iruñeko Udalaren udal-jantokiak (Navarrería kalea, 31) 234 lagun desberdin artatu zituen 2012an eta okupazioa, batez beste, % 80 izan zen. 2011n baino 53 lagun gutxiago izan ziren, baina otordu gehiago zerbitzatu ziren erabiltzaile bakoitzeko; horrek esan nahi du mendekotasun-egoerak luzatzen ari direla.
Zerbitzua diru behar larrian dauden 18 eta 65 urte arteko pertsonei zuzendua dago. Zerbitzuaren erabiltzailearen profila hauxe da: gizonezkoa, atzerritarra, administraziotik inolako diru-laguntzarik jasotzen ez duena (artatutakoen % 61,52, hau da, 144). 2012an, Oscus 0,50era joandakoen % 48,7 espainiar nazionalitatekoak izan ziren, 2011n baino % 8,4 gehiago. Gainerako erabiltzaileen artean, 25 nazionalitate ageri dira, eta jende gehien biltzen duena marokkoarra izan da (27 erabiltzaile).
Jantokiak euro baten truke –0,50 euro otordu bakoitzeko– bazkaltzeko eta afaltzeko aukera ematen die 50 erabiltzaileri. Hortik heldu zaio izena. Udalak 4,49 euro ordaintzen du bazkari bakoitzeko eta 2,69 euro afari bakoitzeko (BEZa kanpo). 2012an, La Caixak, bere gizarte ekintzaren bidez, 12.000 euroko diru-laguntza eman zion zerbitzuari. Sistema bonuen bidez kudeatzen da, eta bonuen iraupena Udaleko gizarte-zerbitzuek erabakitzen dute.
2012ko azarotik aurrera, zerbitzua asteko egun guztietara zabaldu zen eta afariak jantokian bertan jateko sistema ere antolatu zen, afaria jaso eta etxera eraman beharrean. Hori horrela da, salbu eta adingabeak dituzten familientzat, Ramadamaren kasuan (egutegi islamikoak hilabete horretan ezartzen duen eguneko barauarengatik) eta osasun-arazoak dituztenentzat.
Udal-jantokiak urteko egun guztietan eskaintzen ditu bere zerbitzuak, uztailaren 6tik 14ra bitarte izan ezik, 13:00etatik 15:00etara (bazkariak) eta 19:30etik 21:00etara (afariak). 2012an, bana beste, 72.6 zerbitzu banatu ziren egunero (41,6 bazkari eta 31,06 afari). Afarien batez bestekoak behera egin du, jantokian bertan afaldu behar dela ezarri ondoren.
Laguntzen eta hitzarmenen deialdiak
- Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako
Gizarte Ekintza. Iruñeko Udalak 45 proiekturi eman zien diru-laguntza. Proiektuok gizarte-ekintzako jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko 37 (70) elkartek gauzatu zituzten eta Deialdiaren kontusailak guztira 284.000 euro jo zuen. Proiektuak, esaterako, gutxiengo etnikoekin, etorkinekin, toxikomanoekin, minusbaliatuekin, adingabeen mendekotasunarekin eta gizarte-boluntarioekin lotuta daude.
Aisialdi eta denbora libreko programa Iruñeko Udalak 152.000 euro eman zien haur- eta gazte-elkarteei, prebentzio- eta sustapen-jarduketak haurren eta gazteen aisian eta denbora librean bultzatzeko deialdian. Elkarteok denetariko jarduerak antolatu zituzten, hala nola kanpaldiak, txangoak, eskola-laguntza, pintura-lantegiak, antzerkia, folklorea, ingurumena, kirola, etab.
Garapenaren aldeko Lankidetza Programaren baitan diru-laguntza hauek eman ziren:
- Unean uneko sentsibilizazio jarduerendako diru-laguntzak: 10 proiektu, guztira 9.600 euroz hornituak
- Garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuetarako deialdia: 19 proiektu, guztira 90.000 euroz hornituak
- Garapenaren Aldeko Lankidetza Proiektuetarako Diru-laguntzen Urteko Deialdia: 32 proiektu, guztira 754.988 euroz hornituak
- Hainbat urtetarako diru-laguntzen deialdia, garapen-bidean diren herrialdeetako toki-erakundeekin garapenaren aldeko proiektuak egiteko: aurreko bi urteetako 4 proiekturi jarraipena ematea. Diru-hornidura: 340.000 euro.
- Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzak: 7 proiektu, guztira 78.000 euroz hornituak
Diru-laguntzak Berdintasunerako Planarentzat Deialdi hau 96.000 euroz hornitua dago, eta irabazi-asmorik gabeko 21 entitateren proiektuak sustatzea du xede, Aukera Berdintasunerako Plana garatzeko programak gauzatze aldera. Besteak beste, NUPek, Amedna-k, Alaiz Kolektiboak, Médicos del Mundo-k eta Andrea-k jaso zuten diru-laguntza.
- Hitzarmenak
Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak, hitzarmenaren sinadura bitartez, gizarte-intereseko proiektuak garatzen dituzten elkarte eta entitate jakin batzuendako laguntza finkatu nahi du:
- Nafarroako GGKEren Koordinakundea. Argibide-bulegoa finantzatzea. Hitzarmen honen helburu nagusia da Iruñeko herritarrei garapenaren aldeko lankidetzara eta heziketara bideratutako gaiei buruzko informazioa zabaldu, hobetu, hurbildu eta erraztea; eta, horrekin batera, GGKEren, elkarteen eta erakundeen arteko hurbilketa eta koordinazioa sustatzea, eta komunikaziorako zein elkarlanerako bide eta modu berriak bilatzea. 30.400 euroz hornitua zegoen; 2011n, aldiz, 38.000 euroz.
- 2. IPES Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea. Emakumeen Dokumentazio Zentroaren eta Liburutegiaren jarduna eta mantentze-lanak 2012an bermatzeko. Dokumentu-funts horrek 10.500 liburu baino gehiago ditu. Zenbatekoa 31.500 eurokoa izan zen. Sinadura hori urtero berregiten da, 2006az geroztik.
- Gizakia Helburu. Suspertu programarendako laguntza, nerabeei eta haien familiei laguntzeko, eta Eguneko Zentroarentzat, alkohola eta estimulatzaileak kontsumitzearekin lotutako drogamenpekotasunak dituzten pertsonak tratatzeko eta gizarteratzeko. 2012an, Udalak 30.000 euroko laguntza eman zuen.
- Elikagai Bankua. Elikagaiak bildu, biltegiratu eta banatzea finantzatzen du, gizarte- eta ekonomia-egoera txarrak jota dauden Iruñeko herritarrei doan emateko. Udalak 25.000 euroz eman zituen; aurreko urtean, aldiz, 15.000 euro.
- ADEMNA Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea Gaixotasun neurologiko honen afekzio-maila larria edo handia eduki eta eguneroko bizitzan moldatzeko beste pertsona batzuen laguntza behar duten pertsonei laguntzeko. 19.380 euro esleitu zitzaizkion, balorazioak, terapia-saioak, solasaldiak, lantegiak edo etxez etxeko bisitak egiteko.
- REAS Nafarroa. Fiare Banka Etikoa herritarren artean bultzatzen laguntzen du, solasaldien bidez eta informazio-materialak argitaratuz. Udalak 6.000 euroko ekarpena egin zuen, 2011n bezainbeste.
- Familiendako diru-laguntzak
Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak Familiendako diru-laguntzak ere ematen ditu. Izen generiko horren azpian bilduta daude Alor honetako zerbitzuek eta programek izapidetzen dituzten laguntza guztiak, krisi- eta gizarte-babesgabetasuneko egoeretan dauden pertsonei eta familiei diruz laguntzeko.
1) Diru-laguntzak, 0 eta 12 urte arteko adingabeak dituzten familiendako, familia-, gizarte- eta lan-ardurak bateragarri egin ditzaten. Behar adina diru-baliabiderik ez duten edo familia-laguntzarik ez duten 0 eta 12 urte arteko adingabekoei laguntzeko zerbitzuak ordaintzera daude bideratuak. 2012an, 80.000 euroko aurrekontua izan zuten.
2) Elikadurarako diru-laguntzak ikastetxeetan, lan-, familia-, gizarte- eta norberaren bizitza bateragarri egiteko. Kontusaila 508.000 euroz hornitua zegoen.
3) Diru-laguntzak, gizarte-larrialdian dauden pertsonendako eta familiendako. 2012an, kontusail honen diru-hornidura 181.200 euro izan ziren, eta deserrotzea edo gizarte-bazterketa areagotu dezaketen salbuespenezko eta premiazko egoerak arintzeko balio du. Laguntzak mantenurako, ostaturako eta etxebizitzarako dira, bai eta jendea gizarteratzeko eta lanera bideratzeko ere.
4) Diru-laguntzak, errehabilitazio etxeetako egonaldietarako. Iruñeko Udalak, deialdi honen bidez, drogamenpekotasunak jota daudenei lagundu nahi die diruz, diru-bitartekorik izan ezean. Diru-laguntza jasotzen duten pertsonak Iruñean erroldaturik daude eta desintoxikazio-tratamenduan ari dira Nafarroako Gobernuarekin lankidetza-hitzarmena sinatua duten zentroetan, hau da, Gizakia Helburu-n, Ibarre-n edo Antox-en. 36.000 euro bideratu ziren.
5) Taxi Bonua. 2012an, Udalak 140.000 euro bideratu zituen Nafarroako Elbarri Fisikoen Koordinakundearekin elkarlanean egiten den programa honetara, eta horri esker, hiri-garraio kolektiboa erabiltzeko zailtasun larriak eduki eta errenta-maila jakin batzuk dituzten minusbaliatuek garraiobide egokitua erabil dezakete. Banakako laguntzak 65 eta 108 euro artekoak dira hilero; 2009tik aurrera, dena den, % 20ko laguntza gehigarri bat aurreikusia dago (130 eurora bitartekoa), egunero lantokira edo ikastokira joateko taxia behar dutela frogatzen dutenendako.
6) Diru-laguntza, familia ugarien seme-alaben eskola-jantokia ordaintzeko. 2012an, 180.000 euroko laguntza banatu zen; aurreko urtean, aldiz, 135.664 euro.
7) Etxebizitzaren aldeko programa. Programak diruz laguntzen die azpi-etxebizitzan edo etxebizitza desegokian bizi, eta etxebizitza eskuratzea edo etxebizitzari eustea arriskuan jar dezakeen krisi-egoeran dauden familiei, alokairua hein batean ordain dezaten. Laguntzak gutxienez sei hilabetez irauten du eta, gehienez, bi urte. Aurrekontuak, guztira, 170.000 euro jo zuen, hau da, 2012an baino 5.000 euro gutxiago.
Diru-laguntzen deialdia, laguntza motaren arabera.
|
Prestazioak |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
Gizarte-larrialdiko egoeran dauden familiak |
141.469 |
148.705 |
150.156 |
119.783 |
181.200 |
|
Eskola-jantokiak |
392.908 |
402.707 |
598.308 |
490.973 |
508.000 |
|
Familia ugarien eskola-jantokiak |
156.065 |
118.661 |
174.905 |
135.664 |
180.000 |
|
Etxebizitza aldeko programaren alokairuak |
99.900 |
129.057 |
175.000 |
175.000 |
170.000 |
|
Tratamenduak errehabilitazio-etxeetan |
38.174 |
38.174 |
63.493 |
45.000 |
36.000 |
|
Haurrak artatzea (0-12 urte) |
83.952 |
83.953 |
75.461 |
68.492 |
80.000 |
|
Aisialdiko eta denbora libreko proiektuak |
200.000 |
180.000 |
180.000 |
190.000 |
152.000 |
|
65 urtetik gorakoendako zinema |
8.400 |
8.400 |
8.400 |
8.400 |
|
|
Taxi bonua |
140.480 |
172.175 |
170.474 |
181.516 |
140.000 |
|
Guztira |
1.261.348 |
1.281.832 |
1.426.197 |
1.414.828 |
1.447.200 |
GARAPENAREN ALDEKO LANKIDETZA
Iruñeko Udalak Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Programa dauka, 1996tik aurrera, herrialde pobreenetako edo Hegoko Herrialdeetako herriei eta komunitateei laguntze aldera.
Hona hemen programaren helburuak, zeinek, aldi berean, jarduketa-ildoak zehazten baitituzte:
- Garapenari eta nazioarteko elkartasunari laguntza emateko udal-politika garatzea.
- Herri eta komunitate pobreetako egoeraren berri ematea, eta zer ahalegin egiten dituzten egoera hori gainditzeko (sentsibilizazioa); Iruñean garapenaren aldeko hezkuntza garatzea; eta, Hegoaldeko gizon-emakumeen garapenerako programak egiten laguntzea.
- Hondamendi naturalek edo giza jatorriko gatazkek eragindako giza larrialdietako egoeretatik edo laster gertatu beharreko arrisku batetik datozen ondorioak arintzeko jarduketak sustatzea.
- Egiten diren jarduketak ebaluatzeko lerro bat mantentzea, programaren berariazko zati bat bezala.
- Komunikazio eta partaidetzarako bideak sustatzea, Iruñeko Udalaren eta Iruñean garapenaren aldeko lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren esparruan, etengabean lan egiten duten GGKEen, taldeen eta erakundeen artean.
1.557.187 euroko aurrekontua bideratu zen hasieran jarduketa horiek egiteko (2011n, aldiz, 2.011.548 euro), Iruñeko Udalaren aurrekontuaren % 0,78. Horrek esan nahi du lortu egin dela Nazio Batuek garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara bideratzea gomendatzen duten gutxieneko ehunekoa. Horrenbestez, hiriko auzokide bakoitzeko 7,88 euroko ekarpena egin da.
Garapenaren Aldeko Lankidetzako Udal Programaren baitan bost deialdi daude Iruñean finkatuak egon eta jarduerak egiten dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE) diru-laguntzak banatzeko. Bi deialdi beste herrialdeetan lankidetza-proiektuak egiteko dira; beste bi, Iruñean bertan egin beharreko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak gauzatzeko, eta bosgarrena berriz, giza larrialdietarako jarduketetara bideratua dago.
Garapenaren Aldeko Lankidetzaren urteroko Proiektuen 2012ko deialdian, Udalak 32 proiektu lagundu zituen diruz 20 herrialdetan; zenbatekoak, guztira, 754.988 euro jo zuen. Geografia-eremuei begira, 11 proiektu Afrikakoak ziren (diru-laguntzaren % 37); beste 11 (% 33) Hego Ameriketakoak, eta gainerako 9ak (% 27), Erdialdeko Amerikan, Mexikon eta Kariben. Proiektuen % 76 gizarte-izaerako azpiegiturei lotuta zeuden. Hainbat urtetako deialdia 2006an hasi zen eta gehienez 3 urteko iraupena duten proiektuei zuzendua dago, Hegoaldeko Toki Entitateek bultzaturiko toki garapeneko ekimenak sustatzea xede hartuta. 2012an, lau proiekturekin zegoen konpromisoa bete eta diruz lagundu ziren, Dominikar Errepublikan, Perun, Guatemalan eta El Salvadorren.
Iruñeko Udalak garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-arloko 16 proiektu lagundu zituen diruz, 78.000 eurotan. Proiektuen artean hainbat gairi buruzko ekimenak zeuden: bidezko merkataritza, giza eskubideak, genero-berdintasuna, kulturartekotasuna edo elkartasunerako prestakuntza. Unean uneko jarduketetarako deialdian, 10 proiekturi eman zitzaien diru-laguntza, eta guztira 9.600 euro banatu ziren. Proiektuak, besteak beste, argazki-lantegi bat, buletin digital bat edota elkartasunezko kontakizunen liburu bat izan ziren.
Azkenik, giza larrialdietarako jarduketen deialdiaren xedea da hondamendi naturalek edota giza jatorriko gatazkek eragiten dituzten ondorioak arintzea, eta 78.000 euroko aurrekontua izan zuen. 7 proiektu lagundu ziren diruz, ondokoei lotuak: elikadura-laguntza, larrialdiko elikadura esku-hartzeak, gaixotasunak prebenitu eta desagerraraztea, kolera kasu, eta oinarrizko azpiegiturak berreraikitzea. Laguntza hainbat herrialdek jaso zuten, hala nola Haitik, Peruk, El Salvadorrek, bai eta saharar errefuxiatuen kanpamentuek ere.
2001az geroztik urtero bezala, 2012an Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuen Garapenaren Aldeko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Nafarroako Koordinakundearekin, Koordinakundeak berak hirian duen Argibide Bulegoa mantentzen laguntzeko. Udalak 30.400 euro eman zituen, hau da, bulegoaren kostearen % 87,1. Bulego horretan zuzeneko arreta egiten da, hamabostean behingo aldizkari bat argitaratzen da, entitateen direktorio bat eta GKEen jarduera-agenda bat mantentzen da, bai eta www.congdnavarra.org webgunea ere, zeinak 2012an 31.445 bisita izan zituen.
Urtean barrena, udal-programa honek sare-lana egiteari eutsi zion Lankidetza Deszentralizatuaren arloko beste erakunde batzuekin batera, hainbat lan-batzorderen bidez. 168 bilera egin ziren pertsona, talde eta GGKErekin, Hegoaldeko 11 entitateri edo pertsonari egin zitzaien harrera eta horrez gain, Garapenaren aldeko Lankidetzaren Udal Kontseilurako partaidetza bideratu zen, zeina legealdi honetarako eratu baitzen, 2012ko irailaren 18an.
Hasierako aurrekontuaren % 94,8 gauzatu zen.
|
LAN-ILDOA |
Zk. |
2012ko gauzapena (€) |
Ehunekoa (%) |
|
SENTSIBILIZAZIOA |
30 |
130.000 |
9,6 |
|
Diru-laguntzen deialdia: Unean uneko jarduketak |
10 |
9.600 |
0,7 |
|
Diru-laguntzen deialdia: Proiektuak |
19 |
90.000 |
6,7 |
|
Lankidetza Hitzarmena (CONGDN) |
1 |
30.400 |
2,3 |
|
GARAPENA |
42 |
1.142.988 |
84,6 |
|
Urteko diru-laguntzen deialdia |
32 |
754.988 |
55,9 |
|
Zenbait Urtetarako Diru-laguntzen deialdia (2010-2012) |
2 |
160.000 |
11,8 |
|
Zenbait Urtetarako Diru-laguntzen deialdia (2011-2013) |
2 |
180.000 |
13,3 |
|
Lankidetzarako Toki Funtsa (NUKF) |
6 |
48.000 |
3,6 |
|
GIZA LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA |
7 |
78.000 |
5,8 |
|
Diru-laguntzen deialdia: Giza larrialdia |
7 |
78.000 |
5,8 |
|
PMCDren JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA |
79 |
1.350.988 |
91,6 / 100 |
|
PMCDren JARDUNAREN GUZTIZKO PARTZIALA |
|
124.548 |
8,4 |
|
GUZTIRA GAUZATUA |
|
1.475.536 |
100 |
1. grafikoa
Jarduketa-ildoei dagokienez, garapenerako proiektuek jaso zuten dirurik gehien (% 84,6 - % 77,5, jarduketetara bideratutako diruak edo Programaren diru guztiak kontuan hartzen diren). Garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketetara eta giza larrialdietarako jarduketetara % 9,6 - % 8,8 eta % 5,8 - % 5,3 bideratu zen, hurrenez hurren.
2. Grafikoa
Udal Programak lagundutako garapenaren aldeko lankidetza-jarduketen geografia-banaketari dagokionez, hiru eremu handi daude (Erdialdeko Amerika-Mexiko-Karibe, Afrika eta Hego Amerika). Guztira, udal finantzaketaren % 88,6 jaso zuten (% 98, ez badira kontuan hartzen Iruñean egindako sentsibilizazio-proiektuak).
23 herrialdek jaso zuten Iruñeko Udalaren finantzaketa; guztien artean, Peru eta El Salvador nabarmentzen dira, diru-hartzaile nagusiak baitira (udal-funts guztien % 13 eta % 12,9). Alde handira daude Guatemala (% 9,7), Dominikar Errepublika (% 8,3), Kongoko Errepublika Demokratikoa (% 6,4), sahararrak (% 5) eta Kolonbia (% 4,8). 7 herrialde horietako bakoitzak gutxienez ere 60.000 euro jaso zituen eta, guztien artean, programak dauzkan diruen % 60 biltzen dute.
3. Grafikoa
Jarduera-sektoreei dagokienez, herritar onuradunen oinarrizko beharrak asetzera bideratutako proiektuak bultzatu ditu programak argi eta garbi, bai eta jarduketen izaera integrala nabarmentzen duten proiektuak zein erakunde zibilak indartzea eta genero-gaiak lantzea xede zuten proiektuak ere. 2012an, hainbat sektorek jaso zuten udal-finantzaketaren ehunekorik handiena. Hauek dira: Gobernu eta gizarte zibila (% 29,3), Osasuna (% 13,5), Sentsibilizazioa Iparraldean (% 9,6), Hezkuntza (% 8,5) eta Nekazaritza eta abeltzaintza (% 8,4).


