Herritarren Segurtasuna

Herritarren Segurtasuneko Alorraren ardura herritarrek eskubideak zein askatasunak baliatzeari babesa ematea da, bai eta herritarren segurtasuna bermatzea ere, elkarbizitza baketsuaren alde eginik eta pertsonak zein haien ondasunak babestuta, betiere legeekin bat. Halaber, gerta daitezkeen larrialdi-egoeren ondorioei aurre egiten die, eta horiek gutxiagotzen ditu.

Antolamendua

2012an, Iruñeko Udaltzaingoaren Plan Zuzentzailea 2011-2015 idatzi zen eta, abenduaren 11z geroztik, policiamunicipal.pamplona.es web espezializatua jarri zen abian. Webguneak aukera ematen die herritarrei udaltzaingoarekin harreman zuzenagoa izateko, trafiko-kamerak ikusteko, Alde Urdinerako bizilagun-txartela ateratzeko, isunak ordaintzeko eta kexak eta iradokizunak egiteko. Abenduan bakarrik webguneak 1.544 bisita jaso zituen; 73, eguneko. Ildo horren beraren barruan, Udaltzaingoa aldian behin biltzen da hiriko establezimenduekin, 092 telefonoaren bidezko harreman-sistema indarrean dagoela gogorarazteko.

Otsailean, Bide Segurtasunerako hirugarren Plana aurkeztu zen. 2015era arteko jarduketak aurreikusi ditu, 13 lan-ildotan eta 40 jarduketa-proposamen diseinatu dira. Hona helburua: iruindarrik edo bisitaririk ez hiltzea edo zauri larriak ez izatea, hirian barna egiten diren joan-etorrien ondorioz. 2012ko abuztuak erronka berezi bat ekarri zuen Iruñera alor honetarako: Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren atariko etaparen eta biharamuneko irteeraren trafiko-operatiboa antolatzea.

2012an, gainera, Iruñeko Udaltzaingoaren Erregelamendua aldatzea onetsi zen, sindikatuetako ordezkariekin egindako negoziazioaren bidez, Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legean izaniko aldaketetara moldatzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak Erregelamendua onetsi zuen eta maiatzaren 31n argitaratu zen. Artetik esateko, Udaltzaingoak, maiatzean, zilarrezko domina bat irabazi zuen Espainiako Polizien eta Suhiltzaileen IX. Txirrindularitza Txapelketan; ekainean, ordea, Tokiko Poliziak X. Mus Txapelketa galdu zuen Erruki Etxeko adinekoen taldearen aurka.

Herritarren Segurtasuneko Alorrak lurzoru publikoa edo pribatua okupatzen duten terrazak eta bestelako elementuak jartzea arautzen duen Ordenantza erredaktatzeari ekin zion 2012an. Ordenantza 2012ko azaroaren 16ko Osoko Bilkuran onetsi eta 2013ko urtarrilean sartu zen indarrean.

Uztailaren 16an, Herritarren Segurtasuneko Alorraren zuzendaritza aldatu zen, eta Patxi Fernández Elizaldek Alberto Margallo Lanari utzi zion lekukoa, zeinak jada ardura-karguak bete baititu Iruñeko Udalean (Aurrekontu Antolamenduko teknikaria 1999an, eta Hirigintza Gerentziako kudeatzailea 2000tik 2003ra) eta Nafarroako Gobernuan (Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria eta Nafarroako Lan Osasunerako Institutuko kudeatzailea).

Eremu publikoaren kudeaketa

  • Jarduerak eremu publikoan

2012. urtean, guztira, 727 jarduera baimendu ziren eremu publikoan, hau da, 2011. urteko kopuruaren antzera. Horrek erakusten du jardun handia dagoela Iruñeko kaleetan, urte osoan zehar. Baimena eman aurretik, gainerako auzoei erasaten ez dietela baieztatzen da, edo, bestela, erasanak ahalik eta txikienak izan daitezen behar diren neurriak exijitzen dira. Eremu publikoan jarduerak egin dituzten entitateak, pertsonak eta elkarteak oro legearen arabera eratuak dira, aldez aurretik, eta izena emana dute Ikuskizun eta Josteta Jardueretarako Enpresen Erregistroan.

Jardueren adibide bat San Blas eguna da, egun horretan 44 postu jartzen baitira San Nikolas plazan eta San Migel kalean, opilak eta gozoak saltzeko. Beste adibide bat gaztainen salmenta; Udalak 20 kokaleku eskaintzen ditu, gehienak Alde Zaharrean. Horrez gain, Udalak urtero baimenak ematen ditu, Sanferminetan puxikak postu finkoetan eta salmenta ibiltarian saltzeko; baimenak ematen ditu, baita ere, hiriko auzoetan inauteriak ospatzeko eta salmenta-baimenak Landabengo azokan, etab.

Baimendutako jarduerak

2008

2009

2010

2011

2012

Kirol-jarduerak

40

39

45

52

38

Eskeko mahaiak eta mahai informatiboak

33

20

32

30

44

Kultur jarduerak

21

21

8

3

26

Erakusketak eta publizitate-kanpainak

19

22

13

14

15

Informazio- eta publizitate-autobusak

31

37

47

29

31

Merkataritza-jarduerak

21

16

22

25

36

Festa-ekitaldiak

127

137

145

200

208

Desfileak

54

59

60

66

55

Filmaketak

14

10

12

6

13

Auzoetako festak

12

12

12

10

12

Askotariko baimenak

52

42

40

32

72

Terrazak

31

39

52

177

73

Sanferminetan

95

101

82

83

91

GUZTIRA

550

555

570

727

714

  • Terrazak eta elementuak eremu publikoan

173 baimen mantendu eta berritu ziren eremu publikoan terrazak paratzeko; haietatik, 39 terraza mahaidun eta aulkidunak dira; 14, upeldunak, eta 32k mahai altuak dituzte. Gainera, 5 apainketa-elementu baimendu ziren eremu publikoan dendetarako.

Udalbatzaren 2012ko azaroaren 16ko Osoko Bilkurak eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari nahiz dendei lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzeko Ordenantza onetsi zuen. Ordenantzan eremu publikoa okupatzeko kasu baimendu guztiak arautzen dira, establezimenduetan erretzearen eraginez azkenaldian ugaritu direnak barne, eta ez bakarrik ostalaritza-establezimenduei lotutakoak, bestelako lokalei dagozkienak ere bai.

  • Manifestazioak eta elkarretaratzeak

Bilera Eskubidea arautzen duen eta apirilaren 21eko 9/1999 Lege Organikoak aldatu zuen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa betez, Alorrak txostena eman du Gobernu Ordezkaritzak Iruñean baimendutako elkarretaratze eta manifestazio guztiei buruz, eta, gero, zirkulazioa kontrolatu du haietan, normaltasunez egin ahal izateko. Guztira, 2012an, 1.461 ekitaldi izan ziren; gehienak, elkarretaratzeak (1.259). Manifestazioak, berriz, 202 izan ziren.

  • Sanferminak

Feria-lekua, bosgarren urtez jarraian, Runa parkean ezarri zen, 30.000 metro koadrotik gorako azalera batean, Arrotxapeko eta Vergel zubien artean. Iruñeko Udalak, Erruki Etxearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, entitate horri berorri lagatzen dio Runa parkearen erabilera, feria-atrakzioak 2012tik 2032ra bitarte paratzeko. 2012an, guztira, 75 atrakzio muntatu ziren, eta Europako noria-behatokirik altuena (70 metro) nabarmendu zen.

Aurreko urteetan bezala, kalean ere salmentarako postu finkoak baimendu ziren. Zehazki, 160 postu Taconeran; 7, Bigarren Zabalguneko hainbat tokitan, eta 5, San Nikolas plazan. Gainera, 4.000 m2-tan baino gehiagoan handitu zen eremu publikoan festari eskainitako aldea, betiere kontuan hartu gabe Antoniutti parkeko barrakak eta eskualde-etxeenak, horiek ere baimendu baitziren. Hauek, zehazki: 8 terraza handitzea, 9 terraza karparekin, 4 terraza barrarekin (Jito Alai barne), 5 gune mahaitxoekin eta barrarekin (Erriberri kalearen inguruan) eta 6 olana-karpa (Labrit kalean), ahaztu gabe Ikastolen Elkarteak Taconeran jarritako txosna eta Foruen plazan ezarritakoa.

2012an, lasterkarien artean egindako 350 inkesten emaitzen berri eman zitzaion Sanferminetako Mahai Bereziari (2008an sortua). Inkestak, hain zuzen, Iruñeko Udaleko babes zibileko laguntzaileek jaietan egin zituzten. Lasterkarien % 60 atzerritarrak dira, eta % 8 bakarrik dira emakumezkoak; lasterkarien % 81ek lagunekin parte hartzen du entzierroan, eta % 19k soilik egiten du bakarka.

Parte-hartzaile gehienek, % 63k, diote lasterketa aurretik lo egin dutela, lasterketako arauak ezagutzen dituztela eta ohartzen direla arriskua hilgarria izan daitekeela.

Lasterkarien adin-tartea

Parte-hartzaileen ehunekoa lasterketan

18tik 35 urtera.

% 80

36tik 55 urtera

% 19

55 urte baino gehiago

% 1

Lasterkarien jatorria

Parte-hartzearen ehunekoa lasterketan

Espainia

% 40

AEB

% 22,5

Australia eta Zeelanda Berria

% 13

BH

% 6,3

Hegoamerika

% 2

Frantzia

% 1,1

Bertze jatorri batzuk

% 15

Inkestatuen arteko lasterketa-tarterik ohikoenak hauek dira: Santo Domingo (% 28,8) eta Udaletxe plaza-Mercaderes (% 30); ia % 20k Estafeta hasiera aukeratzen du, eta % 21,2k Telefonica- kailejoia tartea.

2012an, Udalbatza, alkatea buru izan zela, Bezperetarako Martxaren ospakizuna (Riau-riau esaten zaiona) berreskuratzen saiatu zen, jai egitarauaren ekitaldi ofizial gisa. Tradizioa 1914an sortu zen, 1991n bertan behera utzi eta 1996an saiatu zen berreskuratzen; arrakastarik gabe, ordea. 2012an ere ez zen egiterik egin. Udalbatza ez zen Udaletxetik atera, martxaren hasieran izaniko istiluek eragotzita.

Udalaren ahaleginak jarraipena izan zuen, iaz ere, entzierroan arropa zuria nagusi ian dadin eta jaia garbiagoa izan dadin. Aparkatze Arautuko Eremua jaietan mantentzeko azterlana hasi zen 2012an. Horrela, Donibane, Iturrama eta Ermitagañako kaleetako albo eta erdibitzaileetako aparkatze-salbuespenen azterketari ekin zitzaion, eta disuasiozko aparkaleku berriak, erdigunetik urrutiago daudenak, jorratzen hasi ziren.

Bestalde, Entzierroaren Monumentu inguruko hesiak kendu ziren eta, haien ordez, hiru xafla jarri ziren, monumentura igotzea debekatua dagoela gogorarazteko. Rafael Huertak 2008an egina, Karlos III.aren etorbidean dago, Orreaga etorbidearen izkinan, eta hesiz inguratua zegoen, kalterik eta istripurik ez izateko.

  • Ganadu-feriak

Sanferminetako zaldi-aziendaren feria Iruñeko Agustindarren industrialdean dagoen 14.300 metro koadroko lursail batean egin zen, baina ez hilaren 7an, 10ean baizik. 207 ukuilu jarri ziren, bai eta bi zirga ere, lotu gabeko azienda lotzeko. Sanferminetako feria Espainiaren iparraldeko ganadu-feriarik garrantzitsuenetakoa da eta zaldi-aziendakoa da soilik, hau da, zaldi-behor, zaldiko-behoka, asto eta mandoei, beste espezie batzuen artean.

Urteko bigarren ganadu-feria Sanmigeletakoa da, irailaren 29an egiten dena, hori ere Iruñeko Agustindarren industrialdean. Udalak, 122 ukuilu prestatu zituen.

2008

2009

2010

2011

2012

Abelburuak, San Fermin ferian

1114

1312

801

981

790

Abelburuak, San Migel ferian

747

770

208

510

372

Hona feriak direla-eta zenbatetsitako kostua (hesiak, udal-langileak, laguntzaileen kontratuak, karpak, komunak, argiztapena, garbiketa, askak, ur-hornidura, etab.):

2008

2009

2010

2011

2012

San Fermin ferian zenbatetsitako kostua

20.426 €

25.281 €

16.889 €

17.000 €

15.200

San Migel ferian zenbatetsitako kostua

15.285 €

10.028 €

8.455 €

8.300 €

7.800

Nafarroako Gobernutik jasotako diru-laguntzak

3.725 €

-

-

-

-

  • Landabengo azoka

Beste urte batez ere, Landabengo azokak jardunean jarraitu zuen. Guztira, 177 salpostu ipini ziren (184, 2011n), beste horrenbeste titularri esleituta: 73 postu, produktu jangarrien eremuan jarri ziren, eta 104, jangarriak ez diren produktuak saltzeko izan ziren.

Azoka hau igandero dago zabalik urte osoan, uztailean eta abuztuan izan ezik, eta zabalik egoten da goizeko 9etatik eguerdiko ordu biak arte. Elikagaiak eta ehunak jartzen dira salgai, eta ostalaritza-jarduerak ez daude baimenduak. Igandero, 10.000 lagun inguru joaten dira Landabengo industrialdera azokan erosketak egiteko. Ingurua trafikorako itxia egoten da goiz osoa.

  • Objektu galduak

Herritarrek eramaten dituzten objektu guztiak erregistratu egiten dira datu-base bakar batean. Gehienak, polizia-zerbitzuek, posta-bulegoek, eskualdeko hiri-garraioaren enpresa esleipendunak eta merkataritzaren arloko beste entitateek –hipermerkatuek, kasu– entregatzen dituzte. Objektuak udal-egoitzetan gelditzen dira, eta langileak jabeak aurkitzen saiatzen dira.

2012an, guztira, 6.713 objektu erregistratu ziren; 2011n, berriz, 6.905. Jabeei 3.262 itzuli zitzaizkien (3.378, aurreko urtean).

Babes Zibila

  • Larrialdietarako plangintza

- Uholdeei aurre egiteko plana

2012an, Iruñeko Udalak Plana ezartzen jarraitu zuen. Arga ibaiaren emaria igotzen denean aktibatzen da Plana. Arrisku-egunetan alerta jotzen da sms bidez, eta mezua Uholdeei aurre egiteko Planaren abisu-zerbitzuan alta emanda dauden auzokide guztiei bidaltzen zaie.. Zerbitzua 2009an jarri zen abian eta 1.200 erabiltzaile inguru ditu; gehienak, Arrotxapeko, Sanduzelaiko eta Txantreako auzokideak. Sistema horrek baimena ematen dio Udalari alertak eta abisuak herritarren sakelako telefonoetara bidaltzeko, SMS masiboen bidez.

- Sanferminetarako Babes Zibileko Plana

Sanfermin Planak entzierrorako, su artifizialetarako eta festen programako gainerako ekitaldietarako segurtasun-antolamendua eta zirkulazio-etenak, sorospen zirkunstantzialak eta beste hainbat hartzen ditu barne.

2011n bezala, Babes Zibileko Toki Batzordeak Txupinazora beirazko ontziak sartzea debekatu zuen. 2012ko Sanferminetarako, Babes Zibileko 97 laguntzaile kontratatu ziren, naranjitoak deritzetenak. Kontratazioa 2011n egindako deialdian gainditutakoen zerrenden bidez egin zen.

- Elurretako Plana

Izotzetako eta elurretako planak baliabide guztiak koordinatzen ditu, klimatologia-baldintzek hiriaren funtzionamenduan ahalik eta eraginik txikiena izan dezaten. Trinitarios aldeko gatz-biltegian bi silo daude, 100na tonakoak, eta horrez gain, 350 tona gatz solte eta 20 tona gatz 25 kilogramoko zakuetan gordetzen ditu lokal publikoetan banatzeko (osasun etxeak, ikastetxeak, e.a.). Planari atxikitako ibilgailuek material urgarria erabiltzen dute: 7 kamioi eta 3 lur orotako, elurra kentzeko xaflekin eta gatza barreiatzen dutenak; 6 zisterna, gatzuna botatzeko; 20 makina txiki ongarritzeko; gatza eskuz barreiatzeko 10 makina; 3 kamioi, materiala garraiatzeko eta atzerako hondeamakina bat.

Sarbidea bermatze aldera, Udalak 17 arlotan multzokatuak ditu hiriko galtzadak, ibilgailuak haietan guztietan ari daitezen, errepide nagusien eta aldapen garbiketa bermatze aldera. Hiriko bide nagusiak, gainera, bereziki zaintzen dira. Planean, halaber, osasun-talde bat aurreikusia dago hainbat gaitarako; esaterako, osasun-garraiorako edo izotza edo elurra erortzen denerako, bai eta gizarte-ekintzarako talde bat ere, kalean lo egiten dauden pertsonak antzemateko eta, egoera larria izanez gero, harrera-zentrora edo aterpetxeetara eramateko.

2008

2009

2010

2011

2012

Elurra kentzeko makinek zenbat egunetan izan duten esku-hartze nabarmena, zuritu duelako. (Zenbat egunetan, bitartekoak prest egonda ere, ez da esku hartzerik izan)

5 egun:

5 egun

6 egun

5 egun

7 egun

Zenbat egunetan gatza erruz banatu behar izan den, 0º C peko tenperatura zegoelako

25 egun

23 egun

16 egun

8 egun

12 egun

Urtean erositako gatza

184

479

600

130

140

Gatz-izakinak, abenduaren 31n

220

320

456

450

500

Gatz-izakinak, abenduaren 31n, 25 kiloko zakuetan

(zentro publiko, gune berezi eta garbiketa-enpresa emakidunei banatzeko)

30

60

35

10

20

Bide Segurtasuna

Udalak, 2012ko otsailean, Bide Segurtasuneko III. Plana onetsi zuen, 2015a jomuga hartuta. Planak zeharkako neurriak ezarri ditu administrazio guztiarentzat. Atal honetan Herritarren Segurtasuneko Alorrean gauzatutakoak bildu dira. Ekintza aktiboak dira eta beste udal-alor batzuek gauzatzen dituzten jardueren osagarriak dira, hainbat gauza lantzeko: esaterako, seinaleztapena, puntu beltzak kentzea, semaforoak jartzea, etab. Haien guztien helburua da istripuek jende gutxiago kaltetzea eta hildakorik izan ez dadin lan egitea.

2012an, 2.273 istripu gertatu ziren; beraz, istripu kopurua beheranzko joeran dago. 5 lagun gertatu ziren hilik; 22, larriki zauriturik, eta 653, arinki zauriturik. Istripu gehienak I. eta II. Zabalgunean eta Donibanen gertatu ziren, gehienak ordu-tarte hauetan: 13:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Istripuen % 5,4an txirrindulariak nahasirik egon ziren, 2011ko joerarekin bat.

Istripu gehienak ibilgailuen arteko talkak dira (% 93). Harrapatzeak istripuen % 7 izan ziren; gehienak, semafororik gabeko oinezkoendako pasabideetan.

ISTRIPUAK

2008

2009

2010

2011

2012

2.786

2.585

2.757

2.557

2.273

Biktimak:

2008

2009

2010

2011

2012

928

1.008

869

924

680

2012. urtea.

TALKA ISTRIPUAK

2.126

HARRAPATZE-ISTRIPUAK

147

GUZTIRA

2.273

KALTEAK BAINO EZ

1.739

ZAURITUEKIN

529

HILDAKOEKIN

5

GUZTIRA

2.273

ARINAK

653

LARRIAK

22

HILDAKOAK

5

GUZTIRA

680

ISTRIPUAK, OINEZKOEN HARRAPAKETAK ERAGINDA

HARRAPATZE-ISTRIPUAK, GUZTIRA

122

HARRAPATUTAKO OINEZKOAK, GUZTIRA,

151

Erregulatutako pasabidea (berdea)

Erregulatutako pasabidea (gorria, oinezkoentzat)

Erregulatu gabeko pasabidea

Pasabidetik at

Beste zenbait

5

5

103

15

19

OINEZKOEN HARRAPAKETA

ARINAK

122

LARRIAK

11

HILDAKOAK

5

GUZTIRA

138

KOLPATUTAKO TXIRRINDULARIAK

ONIK IRTENDAKOAK

57

ARINAK

66

LARRIAK

2

HILDAKOAK

0

GUZTIRA

125

ISTRIPUA IZANDAKO ZIKLOMOTOREAK

ONIK IRTENDAKOAK

37

ARINAK

43

LARRIAK

5

HILDAKOAK

0

GUZTIRA

85

2007ko urtarriletik aurrera, laguntza- eta jarraipen-baliabide bat eratua dago biktimen eta senitartekoen zerbitzura: Zirkulazio-istripuen Biktimei Laguntzeko Bulegoa. 2007an, 75 biktima izan ziren, eta 2012an, berriz, 27.

Bulegoak era pertsonalizatuan eta proaktiboan artatzen ditu Iruñean gertatzen diren zirkulazio-istripuen biktima guztiak, bai larriki zauriturik gertatzen direnak bai hildakoen senitartekoak. Helmuga hauxe da: biktima bakar bat ere ez dadila abandonatua sentitu edota nora jo jakin gabe, zirkulazio-istripu bat gertatu eta gero.

Bulegoak 30 egunez egiten du jarraipena, baina inguruabar jakin batzuetan, eskainitako laguntzak gehiago irauten du. Hona emaitza: trafiko-istripuetan gertaturiko zaurien gaineko argibide egiazko eta benazkoa, biktimen bilakaera ezagutzea. Horri esker, biktimen azken sailkapena egin daiteke, eta jakin zer laguntza eta aholku eskaini arlo judizialean, laguntza-arloan, psikologikoan, lan-arloan, e.a.ean. Azken helburua da eskuratzen den informazioak beste istripu batzuk eragozteko balio izatea eta gertatzen diren istripuek pertsonengan ondorio txikiagoak izatea.

Hasi zenetik, guztira 303 kasu sartu dira programa honetan; guztiak ere istripuei dagozkie eta, horren ondorioz, larriki zauritutako edo hilik gertaturiko pertsonak izan dira. Hona hemen kasu horien urteko banaketa:

Guztira izan diren zauritu larrien + hildakoen kronologia-grafikoa.

Datu horiek adierazten dute hiriko zirkulazioan hartutako neurriak fruituak ematen ari direla.

Bestalde, Bulegoan egiten diren azterlan eta analisien barruan, biktima larrien eta hildakoen tipologia sailkatzen da. Sailkapen hori baliagarria da, biktima bakoitzak zirkulazioan zer zeregin duen jakiteko: hau da, oinezkoak; txirrindulariak edo auto-, motozikleta- edo ziklomotore-gidariak edo -erabiltzaileak.

Biktima larrien + hildakoen sailkapena, zirkulazioan duten zereginaren arabera

Informazio hori aztertzetik ondorioztatu da oinezkoek osatzen dutela arrisku-talderik handiena hiriko bide-istripuetan (% 59), ehunekoari begira kasu gehien biltzen duen taldea baita. Hurrengo arrisku-taldeak hauek dira: motozikleta- eta ziklomotore-gidariak edo -erabiltzaileak (% 15), eta gero, txirrindularien taldea (% 15).

Azterlaneko arrisku-talderik txikiena turismo-gidariak edo -erabiltzaileak dira; horrek esan nahi du autoek izaten dituzten istripu gehienak arinak direla.

Ondoko grafikoan ageri da zer tokitan gertatu ziren harrapatzeak 2012. urtean.

Oinezkoak. Sailkapena, harrapatze-tokiaren arabera.

Aurreko analisi grafikotik ondorioztatu da semaforoz erregulatu gabeko oinezko-pasabideetan izan direla zauritu larriak edo hildakoak gertatu diren harrapatze gehienak (% 62).

Iruñea 2011n atxiki eta lanean jarraitu zuen Hiriburuak Proiektuaren baitan 2012. urtean. Hiri parte-hartzaileek beren lurraldeetako istripuei eta zauritu/hildakoei buruzko datuak partekatzen dituzte eta, ordainez, egiazko konparatiba bat lortzen dute. Proiektuaren lan-oinarria informatika-programa bat da, eta hiriek hiruhilekoan behin sartzen dute bertan informazioa. Proiektua, hastapenean, Trafiko Zuzendaritza Nagusiko Bide Segurtasunerako Behatokiak babestu zuen, eta orain, berriz, harremanetan ari dira FEMP erakundearekin, aurkezpena egite aldera.

  • Bide Heziketa

Udaltzaingoak egiten dituen prebentzio-ekintzen artean, Bide Heziketako Programa dago, haurrak eta gazteak bide publikoen erabiltzaile gisa hezteko. Hiriko ikastetxeetan egiten da, non trafiko-arauei eta -seinaleei buruzko oinarrizko ezagutza teorikoak lantzen diren. Ikastetxeek Iruñeko Udalak proposatutako programazioari jarraitu eta modulu osoak aukeratu ahal dituzte, edo bestela hainbat jarduera zehatz aukeratu eta berezko programazioa osatu. 17.000tik gora ikaslek parte hartu zuten 2011/2012ko ikasturtean, eta guztira 573 jarduera egin ziren.

2007/08ko ikasturtea

2008/09ko ikasturtea

2009/10eko ikasturtea

2010/11ko ikasturtea

2011/12ko ikasturtea

Bide-heziketako jarduerak

661

789

700

664

573

Ikasleak

15.501

20.501

19.574

19.118

17.163

Heziketa-programaren osagarri, bide-kontzientziazioa sustatzeko beste jarduera batzuk ere egiten dira, talde jakinei zuzenduta, hala nola prestakuntza-prozesuetan dauden helduei edo minusbaliatuak izateagatik bereziki zaurgarriak diren taldeei.

Sentsibilizazio- eta sustapen-jardueren artean, marrazki eta esloganen eskola-lehiaketa da nabarmentzekoa, Mapfre Institutuarekin batera antolatua. 2012an, hamaikagarren edizioa egin zen, eta 13 ikastetxek parte hartu zuten 963 lan aurkeztuta. Lehiaketa Iruñeko Udalak eta MAPFRE Fundazioaren Bide Segurtasuneko Institutuak 2002an sinatutako hitzarmenaren fruitua da. Lehiaketaren xedea da ikasleak hainbat baliotan heztea, hala nola errespetu, tolerantzia edota elkartasunean, betiere bide-segurtasunari eta gidarien, oinezkoen eta txirrindularien arteko harremanari aplikatuta.

Era berean, ikastetxeekin batera, Eskola Bide Seguruak sortzeko lana egiten da. Hau da, joan-etorriko bideak identifikatzen dira, bizikletaz edo oinez egiteko modukoak, eta bidegurutzeak eta errotondak hesitzen dira, ibilbide desegokiak saihesteko. Artetik esateko, MAPFRE Fundazioaren Bide Segurtasunaren Institutuaren auditoria batek 2012an esan zuen Iruñeko ikastetxeen inguruen segurtasuna arrazoizkoa dela eta baldintza egokiak dituztela istripurik ez gertatzeko.

Elkarlanen baitan, aktiboki hartzen da parte haur-zirkulazioko Polo parkean egiten diren jardueretan, laguntza ematen baita Iruñeko ikastetxeentzat parkean antolatzen diren jarduera guztietan. Halaber, espetxe-erakundearekin batera lan egiten da, erkidegoaren onerako lan-programan, epaitegiek bide-segurtasunaren kontrako delituetan ezarritako zigorren betekizunaren kasuetan.

  • Auto-istripuei aurrea hartzea

Alkoholemia- eta droga-kontrolak

Udaltzaingoa etilometriak egiteaz arduratzen da. 2012an, 8.595egin zituen. 7.653 ohiko kontrolen barrukoak izan ziren, eta azken horien kasuan, ausaz aukeratutako gidarien % 4,2k positibo eman zuen. Arau-hausteen ondotik egindako 379 alkoholemien % 90ek positibo jo zuen. Auto-istripuetan egindako 563etatik, % 19k positibo jo zuten.

Droga kontuetan, bestalde, Iruñeko Udaltzaingoak gidariei egindako kontroletan atzemandako positiboen % 83,3 kanabisaren substantzia psikoaktibo batek eragin zituen: tetrahidrocannabitola. Positiborik gehien eragiten duen bigarren droga kokaina da, emaitza positiboak izan dituzten proben % 25etan ageri baita. Substantzia hori atzeman zitzaien gidarien % 88k, gainera, beste estupefaziente batzuk ere hartu zituzten, hala nola anfetaminak, estasia edo opiazeoak. Anfetaminak eta metanfetaminak proba positiboen % 16,6tan agertu ziren; opiotik eratorritakoak, % 5,5etan; eta, droga sintetikoak (MDA, MDMA), % 2,7tan.

KONTROL PREBENTIBOAK

KONTROL KOPURUA

189

EGINDAKO PROBAK, GUZTIRA

7.653

EMAITZA POSITIBOAK

322

EMAITZA NEGATIBOAK

7.331

UKOAK PROBA EGITEARI

1

ARAU HAUSTEAK MEDIO EGINDAKO ESKU-HARTZEAK

EGINDAKO PROBAK, GUZTIRA

379

EMAITZA POSITIBOAK

341

EMAITZA NEGATIBOAK

38

UKOAK PROBA EGITEARI

11

ESKU-HARTZEAK, ISTRIPUETAN

EGINDAKO PROBAK, GUZTIRA

563

EMAITZA POSITIBOAK

106

EMAITZA NEGATIBOAK

457

UKOAK PROBA EGITEARI

3

Zirkulazio-arauketa berria

Herritarren segurtasuna handitzearren, Iruñeko Udalak semaforo berri bat paratu zuen Azpilagañako Buenaventura Íñiguez kalean Manuel Turrillas plazan sartzeko; halaber, zebrabide bat kendu eta bi pasabide birdiseinatu zituen, hau da, asimetriko egin zituen, ibilgailuen eta oinezkoen arteko distantzia handitze aldera eta, autoek galgatzen dutenean, segurtasuna handitze aldera.

Hona Udaltzaingoaren jarduketak, auto-istripuei aurrea hartzera bideratuak, bai eta haietan zenbat lan-ordu erabili diren:

Jarduketa

Orduak

Zenbakia:

RADARRA

2.199

2.141

AGIRIAK

1.800

39

ESKOLA GARRAIOA

79

ASKOTARIKO ARAU HAUSTEAK

366

193

ETILOMETRIAK

380

189

ZIRKULAZIO ERREGULAZIOA BIDE-GURUTZEETAN

5.883

SMS garabiak

2010eko bukaeran, alerta-sistema bat jarri zen abian, ibilgailuen jabeei jakinarazteko garabia-zerbitzuak ibilgailua erretiratu behar zuela. 2012an, SMS bidezko 766 alerta-mezu bidali ziren. Kasuen % 66tan (566 kasutan), herritarrak bere autoa erretiratu zuen, eta 262tan (% 34tan), garabiak eraman zuen.

2012ko bukaeran, Udaleko garabia-zerbitzuaren kudeaketa lizitatzeko pleguak idatzi ziren. Pleguetan ezarritakoak azpimarratzen segitzen du teknologia digitalak eta satelite bidezko geo-posizionamendua erabili behar direla zerbitzua hobetu eta merkatzeko.

Herritarren Segurtasuna

  • Udal-ordenantzen betetze-maila

2012an, 1.220 salaketa jarri ziren, udal-ordenantzak hausteagatik; aurreko urtean, berriz, 1.814 izan ziren, eta 2010ean, 2.559. Gehienak eremu publikoan txiza egiteagatik jarri ziren (355) eta eremu publikoan desordenak eragiteagatik (264). Gero, substantzia estupefazienteak edukitzeagatik jarritakoak datoz (141). Bestalde, 100 salaketa baino gutxiago jarri ziren zaborrak botatzeagatik, kartelak paratzeagatik edota hiri-altzariak kaltetzeagatik.

2008

2.930

2009

3.277

2010

2.559

2011

1.814

2012

1.220

  • Aisiako guneen kontrola

Iruñeko Udaltzaingoak, asteburu guztietan, aisiako guneak kontrolatzeko antolamendua egiten du, auzoei eragindako trabak ahalik eta gutxienak izate aldera. Kontrol horren ondorioz, 148 salaketa jarri ziren ostalaritza-establezimenduen kontra (2011n, aldiz, 122), gehien bat ixteko ordutegia ez betetzeagatik (80) eta baimendutako edukiera gainditzeagatik (16).

  • Zerbitzu bereziak eta auzoetan patruilatzea

2012an, ikastetxeetako estupefaziente-trafikoari aurrea hartzeko kanpainari segida eman zitzaion, baina apalago. Guztira, 4.340 zaintza-zerbitzu egin ziren ikastetxe inguruetan; aurreko urtean baino % 40 inguru gutxiago. Era berean, 11.444 zaintza-zerbitzu berezi egin ziren hirietako auzoetan delituei aurrea hartzeko; 2011n baino gutxiago, orduan 15.880 zerbitzu egin baitziren.

  • Delituak eta arau-hausteak

Guztira 9.928 delitu eta arau-hauste izan ziren, zertxobait gorantz eginda 2011ren aldean. Delituek zertxobait egin zuten gora, eta arau-hausteek, behera.

2008

2009

2010

2011

2012

Delituak

3.439

3.264

2.989

3.317

3.493

Arau-hausteak

6.027

6.200

5.516

6.802

6.435

GUZTIRA

9.466

9.464

8.505

10.119

9.928

Iruñean 2012an gertaturiko delitu ohikoenei dagokienez, aurreko urteetakoen antzekoak dira.

Ebasketak

584

Tratu txarrak

327

Etxebizitzetan indarrez egindako lapurretak

247

Lokaletan indarrez egindako lapurretak

191

Lapurretak bortxa edota larderia erabilita

265

Lesioak

96

Ibilgailu-lapurretak

86

Iruñeko Udaltzaingoak 839 atxiloketa egin zituen 2012an, delituak egiteagatik. Haietatik, % 44,5 (374 atxiloketa), bide-segurtasunaren aurkako ustezko delituengatik. Era berean, guztira, 7.640 identifikazio egin ziren. Azkenik, Udaltzaingoak 527 estupefaziente-atzipen egin zituen. Atzitutako substantzia gehienak marihuana, speed, haxixa eta kokaina izan ziren.

SUBSTANTZIAK

ATZIPENAK

MARIHUANA

309

HAXIXA

57

KOKAINA

23

SPEED (anfetamina)

117

BESTE HAINBAT

11

HEROINA

2

ESTASIA

2

KETAMINA

5

KOKAINA ETA ANFETAMINA

SPEED-BALL (kokaina eta heroina)

PILULAK

1

ONDDOAK

ATZIPEN-AKTAK, GUZTIRA

527

Zirkulazioa eta mugikortasuna

  • Seinaleztapen horizontala eta bertikala

Kontratua

2009az geroztik, Grupisa Infraestructuras SA (2012ko urtarrilaz geroztik, Ferroser, SA) enpresak esleitua du Iruñeko zirkulazioaren seinaleztapen horizontala eta zutikakoa mantendu eta berria ezartzeko kontratua. Urteko aurrekontua 360.000 euro da (BEZa barne). Kontratuan 25.000 euroko kanon finko bat sartua dago urteko, orientazio-, norabide- eta turismo-seinaleak garbitzeko eta berrezartzeko.

Jarduketa nagusiak hauek izan ziren:

Gehienezko zirkulazio-abiadura orduko 30 km-ra mugatu zen hiriko 241 kaletan

Iazkoan, Azpilagaña, Beloso, Txantrea, Etxabakoitz, I. Zabalgunea, Ermitagaña, Euntzetxiki, Iturrama, Landaben, Magdalena, Mendebaldea, Mendillorri, Milagrosa, Milutze, Orvina, Arrotxapea, Sadar, Sanduzelai, Donibane eta Santa María la Real auzoetako 241 kaletan mugatu da gehienezko zirkulazio-abiadura orduko 30 km-ra. Aurretik, muga hori II. Zabalguneko kale batzuetan ezarria zegoen, Udalaren Trafiko Ordenantzarekin bat. Muga hori era bertikalean eta horizontalean seinaleztatua dago.

Oinezkoendako Pasabideak sortu eta aldatzea

Bide Segurtasuneko III. Plana betetze aldera, oinezkoendako sei pasabide berri sortu ziren, bi irizpide hauei jarraikiz: batetik, beharra dagoen tokian sortzea, eta, bestetik, pasabideen artean gehienez ere 100 metroko tartea izatea. Halaber, bi pasabide aldatu ziren, irisgarritasunari buruzko araudia betetzeko. Ondokoak:

Maeztu pintorearen kalea, 6

San Joan Bosco k. (Rinaldi multzoa)

Landabengo industrialdea C/D (TRW irteera)

Iturrama kalea, 28

Jesús Guridi k., 1

Media Luna k., 33 (Sagrado Corazón Ikastetxea)

Eneko Aritza/Pedro I.a k., (Aldaketa eta Erdibitzailean oinezkoen babesgune bat sortzea)

Pedro I.a /Eneko Aritza k., (Aldaketa)

Oinezkoendako Pasabide Asimetrikoak

Ohiko 26 pasabide oinezkoendako pasabide asimetriko bihurtu dira, zintarriaren beherapenari dagokionez, oinezkoarengan segurtasun handiagoa sortze aldera

KALEA

Zk. / BIDEGURUTZEA

JULIÁN GAYARRE k.

16 (OSASUN ETXEA)

MAEZTU PINTOREA

6

SAN JOAN BOSCO

5 (Rinaldi multzoa)

LEIRE k.

15

LANDABEN INDUSTRIALDEA C/D

TRW

ENEKO ARITZA k.

PEDRO I.aren k. (Tecnisuelos)

PEDRO I.aren k.

ENEKO ARITZA k. (Chill out sofak)

BIURDANA

22

ITURRAMA

28 eta 37

BERGAMIN

ARRIETA

JESUS GURIDI

1

ACELLA

SANCHO RAMÍREZ

SANCHO RAMIREZ

AZELLA

ANTSO RAMIREZ

BARAÑAINGO ETORB.

ARGA IBAIA

4

MILAGRO

6

MILAGRO

14

SADAR

Nafarroako Erresuma Pab. 1. izk.

SADAR

Nafarroako Erresuma Pab. 2. izk.

SAN KRISTOBAL

VILLAFRANCA

SAN KRISTOBAL

"Atlantida" sarrera, Munduko Parkea

SADAR

8 (Aranguren Ibarra)

MEDIA LUNA

43 (Sagrado Corazón Ikastetxea)

KATALUNIA ETORB.

BLAS DE LA SERNA (NUP)

KATALUNIA ETORB.

NUP (TAXIAK)

SADAR

SARIO SARBIDEA

Kuxin Berlindarrak eta Abiadura Moteltzeko Zerrendak

Hiriko hiru tokitan zortzi kuxin berlindar ezarri ziren ibilgailuen abiadura moteltzeko

Bergamín k. (Jesuiten Ikastetxerako sarbidea) 1+1

Orkoien k. (La Granja Instituturako sarbidea) 1+1

Sadar k., (NUPeko El Sario eraikinerako sarbidea) 2+2

Ezkerretarako biraketak kentzea

2012an, errotonda berri bat egin zen Landabengo industrialdeko D-E kaleen elkargunean. Jarduketa Bide Segurtasuneko III. Planaren baitan egin zen, toki arriskutsuak ezabatzeko atalean. Proposamen horretan esaten da ezkerretarako biraketa guztiak ezabatu behar direla, bi norabideko zirkulazioa dagoen kaleetan, holako tokietan oso larritzat jotzen diren istripu kopuru handia gertatzen delako.

Bidegurutze horretan, 20.000 ibilgailu ibiltzen dira eguneko, eta norabide bakoitzean bi errei daude (C/E); errepide horretara beste errepide bat iristen da, norabide bakoitzean errei bat duena (C/D). Egunean 2.900 biraketa egiten dira ezkerretara C/D-tik C/E-ra. Horrek egoera oso arriskutsuak eragiten ditu eta, gainera, holako biraketak tamaina handiko ibilgailuek egiten dituzte,hau da, industrialdeetan ibili ogi diren kamioiek eta autobusek. Jarduketa horri esker, gainera, Landabengo Industrialdearen barruko komunikazioak hobetu dira, bertako merkataritza-jarduera erraztuz.

Motozikletendako aparkalekuak izkinetan eta oinezkoendako pasabideen zein garajeen irteeren aurretik

2012an, motozikletak aparkatzeko 200 leku berri ezarri ziren, hiriko 32 aparkalekutan banatuak. Neurri horri esker gidarien ikusgaitasuna hobetu da eta, aldi berean, motoak aparkatzeko lekuak sortu dira.

Zama-lanetarako eremuak

2012an, zama-lanetarako sei eremu berri ezarri ziren, ondoko tokietan:

Ventura Rodríguez, 69

Kale Nagusia

Kale Berria

Sarriguren kontzejuaren k., 15

Joaquín Beunza k.,13

Nafarroako Monasterioen plaza, 2

Jarduketa berezia II. Zabalgunean Aparkatze Arautuko lekuak ugaritzeko:

Okupazio-azterlan bat egin ondoren, zama-lanetarako 71 leku ezabatu ziren, eta aparkatze arautuko leku iraunkorrak izatera pasatu ziren. Horiei beste 30 leku gehitu behar zaizkie, arratsaldeetan, 17:00etatik 20:00etara.

Aparkatze Arautuko Alde Gorria RENFEko geltokiko aparkalekuan ezartzea

RENFEko geltokiko aparkalekua txikia da eta era librean erabil daiteke. Hori dela eta, puntako orduetan ibilgailuz gainezka egoten zen (batez ere, Madrildik egunero datozen lau trenak iristean). Ibilgailuak gaizki aparkatzen ziren eta taxien sarrera eta irteera eragozten zituzten.

Halakorik ez gertatzeko, 2012an, bigarren taxi-erreia ezarri zen. Orain, gehienez 32 taxirendako tokia dago bertan itxaroten egoteko. Erreien luzera ere handitu zen eta, aldi berean, taxien burualdea aparkalekuko irteeratik hurbilago paratu zen. Horrez gain, alde gorriko 30 leku era iraunkorrean seinaleztatu ziren (24 orduetan eta urteko 365 egunetan), non erabiltzaile guztiek (auzokide egoiliarrak, barne) aparkatze-txartela atera behar baitute, gehienez ere 2 orduz aparkatzeko. Jarduketari buru emateko, seinaleztapen bertikala eta horizontala berritu eta hobetu zen aparkalekuaren sarbideetan eta ondoan dagoen Eskualdeko Hiri garraioaren geltokian.

Aparkatzeko lekuak minusbaliatu fisikoentzat

Hiri osoan 29 leku berri sortu ziren minusbaliatuentzat.

Geltokiak Eskualdeko Hiri Garraiorako

12 geltoki ezarri eta moldatu ziren Eskualdeko Hiri Garraiorako.

Alokairuko ibilgailu elektrikoa (car sharing Navarra)

Bi gune ezarri ziren alokairuko ibilgailu elektrikoentzat, guztira lau leku:

Merindadeen plazan (2 leku)

Pio XII.aren etorbidea (2 leku)

Enpresa-autobuserako erreserbatua

Landabengo Industrialdearen C/E kaleetan, enpresa-autobuserako geltoki erreserbatu bat ezarri zen (TRW irteera).

Bideoz zaindutako aparkalekua bizikletetarako

2012an, bideoz zaindutako 438 leku ezarri ziren bizikletak aparkatzeko, hiriko 10 gunetan, erabiltzaileek bizikleta konfiantza handiagoz utz dezaten hirian bizikletaz gehien ibiltzen den tokietan. Bideozaintza berezia duten eremuak dira eta seinaleztapen bertikalaren bidez adierazita daude; unean-uneko zaintzaz gain, irudiak grabatzen dira, eta hori lagungarria da bizikletak lapurtzen badira edo haietan kalteak eragiten badira.

Hona hemen non dauden aparkaleku horiek:

Kokapena

Leku-kopurua

GAZTELUKO PLAZA

30

TOMÁS CABALLERO PARKEA (Eraikin Adimenstuen aurrean)

36

ENTZUTEGIA (Entzutegi plaza)

30

ZEZEN-PLAZA (Arrieta-Erriberri)

24

KARLOS III.a (Hegoa) - MERINDADEEN PLAZA

12

ORREAGA ETORB. - Entzierro monumentutik hurbil

36

TUTERA-GARTZIA XIMENEZ

48

SAN IGNAZIO ETORB. - Sarasate pasealekurako irteera

108

COMPAÑÍA PLAZA (Hizkuntza Eskola Ofiziala)

54

ACUAVOX SAN AGUSTIN zentroa (San Agustín-Merced pasadizoa)

60

Bizikleta Erregistroa, BICITRONICekin kontratatua

2012ko martxoan, Iruñeko Udalak bizikletak identifikatzeko sistema bat jarri zuen abian lapurretak eragoztea xede hartuta. Hilabete horretan berean, informazioa emateko jardunaldi bat antolatu zen eta, parte-hartzaileen artean, hogei identifikagailu zozketatu ziren. Maiatzean, bide-segurtasuna eta bizikletari buruzko eztabaida-saio bat egin zen mahai inguru batean, zeinean jendearen proposamenak jaso baitziren.

Udaleko Trafiko Ordenantzaren 29. artikuluarekin bat, gainera, Herritarren Segurtasun Alorrak Bizikleta Erregistro bat sortu zuen, espaloi seinaleztatuetan, parkeetan, pasealekuetan eta oinezkoendako eremuetan ibili nahi duten bizikletentzat. Erregistroan inskribatzeak matrikula bat eskuratzea ekarriko du berekin, eta horrek aipatu eremuetan ibiltzeko ahalmena emanen du. Erregistroan inskribatze aldera, erantzukizun zibileko aseguru baten jabe izan behar da, erregistroa sortzeko ebazpenean biltzen diren baldintzak beteta. Bigarren puntu hori oraindik ez da hirian aplikatu. Bizikletak saldu eta konpontzeko hiriko establezimendu gehienetan eman daiteke izena erregistro horretarako.

Beste hainbat jarduketa

Izandako greben ondorioz, seinaleztapena garbitu eta birjartzea; Sanferminetako seinaleztapen berezia; galtzada-inbaditzaileak eta new jersey erako hesiak paratu eta kentzea, aldi baterako zirkulazio-egoeretarako; ispiluak paratzeko baimenak ematea, garaje partikularretako irteeretan ikusgaitasuna hobetzeko, eta Ikastetxeetan Eskola Autobusetarako seinaleztapen bertikala eta horizontala berritzea.

  • Semaforo-instalazioak eta CCTVren kamerak jarri eta zaintzea

Kontratua

2012an, Indra Sistemas enpresak hartu zuen hiriko zirkulazioa erregulatzeko instalazioak zaindu, mantendu, konpondu, aldatu, hornitu, muntatu eta jartzeko lanen esleipena, eta laguntza teknikoaz ere arduratzen da. Kontratua Tokiko Gobernu Batzarrak esleitu zuen 2011ko abenduan. Kontratuaren iraupena urtebeterako izan zen (2012) eta hiru aldiz luzatzen ahalko da urtebetez. Aurrekontua 896.542 eurokoa da.

Jarduketa nagusiak hauek izan ziren:

Komunikazio-nodo berria

Komunikazio-nodo berri bat jarri zen Atarrabiako etorbidearen eta San Kristobal kalearen artean (Txantrea); inguru hartako semaforo-bidegurutzeak zentralizatu ziren eta, aipatu nodoan, CCTV kamerak ezarri ziren.

Semaforo-instalazioak

Hiru instalazio berri ezarri ziren ondoko tokietan: Amaia kalean (Orreaga etorbidearen parean) eta Sarrigurengo errepidean 1-9 –bi kasuetan, oinezkoendako pasabidean semaforoak paratu ziren–, eta Zaragozako etorbidearen eta Azpilagañako ingurabidearen arteko bidegurutzean.

Horrez gain, hiru semaforo-aldaketa ere egin ziren, oinezkoendako pasabideetan: Sarrigurengo errepidearen eta Nafarroa Behereko etorbidearen elkargunean; Nafarroa Behereko etorbidearen eta Eguesibar kalearen elkargunean, eta Magdalena kalearen eta Vergel kalearen artekoan.

Probak

Espainiako Txirrindularitza Itzuliaren karira, Larrialdietarako Semaforo Plan Zentralizatua jarri zen abian, larrialdian uhin berde iraunkorreko pasabide aldakorrak sortzen dituena. Horrek anbulantziak igarotzea ahalbidetzen du dela hondamendi baten kasuan, dela kirol-ekitaldietan, dela agintarien segizioetan, etab.ean.

Era berean, era pilotu gisan, Autobusen Lehentasunezko Sistema probatu zen, Arostegui etorbideko hurrenez hurreneko bi bidegurutzetan (Inquinasa eta Venta Andrés); villavesa batean ekipoa sartu zen haren funtzionamendua ikusteko. Sistema ona bada ere, eta autobusei abiadura komertziala irabazteko aukera emanik ere, oinezkoengan nahasmendua sortzen du, oinezkoendako semaforoaren atzera-kontua eten egiten baita. Bestalde, beste bide batzuetan gorabeherak sor ditzake. Beraz, behin funtzionamendua ikusita, instalazioa kendu zen.

Eraispen konponduak

Hirian, hirugarrenek eragindako istripuen ondorioz eraitsitako semaforoak eta semaforo-instalazioetan eragindako matxurak konpondu ziren; 160 konponketa, guztira.

CCTC kamerak

CCTV kamera berriak tokiotan jarri ziren:

Lezkairu (igogailu barnean)

Monjardín kalea-Eguesibar kalea (igogailurako sarbideetan) Segurtasuna eta Trafikoa

Eguesibar kalea-Fuente de la Teja kalea (igogailuetarako sarbideak) Segurtasuna eta Trafikoa

Yanguas y Miranda kalea. Denbora-kontrola Autobus Geltokiko bidaiari-geralekurako Zirkulazioa

Mendillorri. Mendillorri IPko patioa. Segurtasuna

Magdalena auzoa. Segurtasuna

Gazteluko plaza: bizikletak aparkatzeko euskarriak, bideoz zainduak

Gartzia Ximenez kalea - Tutera kalea: bizikletak aparkatzeko euskarriak, bideoz zainduak

Arrieta kalea - Erriberri kalea: bizikletak aparkatzeko euskarriak, bideoz zainduak

Sarasate pasealekua, Parlamentuaren aurrean. Segurtasuna eta Trafikoa

Atarrabiako etorbidea - San Kristobal kalea. Zirkulazioa

San Kristobal kalea - Magdalena kalea. Zirkulazioa

Sanduzelai plaza. Segurtasuna

Nafarroa Behereko etorbidea - Sanduzelai kalea. Segurtasuna eta Trafikoa

Aparkatze arautua

Iruñeko Udalak 11.994 leku arautu ditu txandakatze-aparkalekuetan, eta horietatik, 4.788 leku 1. eta 2. sektoreetakoak dira, eta 7.206, 3. eta 4. sektoreetakoak. 2012an, 15.248 bizilagun-txartel eta 113 jarduera-txartel egin ziren hirian ezarrita dauden sektoreetarako.

Bizilagun-txartelak

Sektoreak

Txartel kopurua

1. sektorea

2.126

2. sektorea

4.759

3. sektorea

1.655

4. sektorea

6.708

GUZTIRA

15.248

Jarduera Txartelak

Sektoreak

Txartel kopurua

1. sektorea

0

2. sektorea

7

3. sektorea

2

4. sektorea

103

GUZTIRA

113