Oinarrizko Laguntza
Auzo Unitateak herritarrak gizarte-zerbitzuetan sartzeko ateak dira. Herritar guztiei zuzenduta daude, eta haien helburua herritarren eskariak jasotzea da, bai eta haien zailtasunei lehen erantzuna eskaintzea eta gizarte-babeserako sistemetan sartzeko bidea erraztea ere. Iruñeak, gaur egun, hamabi auzo-unitate ditu, Alde Zaharrean, Txantrean, Etxabakoitzen, Zabalgunean, Ermitagañan, Iturraman, Mendillorrin, Milagrosan, Arrotxapean, Sanduzelain, Donibanen eta Buztintxurin banatuta.
2012an, auzo-unitate guztien artean, 36.000 arta baino gehiago egin zituzten, hau da, duela bost urteko arta kopurua baino % 52,9 gehiago. 2012an, bestalde, 2011n baino 1.751 arta gehiago egin ziren, hau da, % 5,1 igo ziren.
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
|
Auzo-unitateetan artatutakoen kopurua |
23.576 |
25.798 |
34.019 |
34.287 |
36.038 |
15/2006 Foru Legeak ezarritakoarekin bat, Auzo Unitateek Gizarte Zerbitzuetako lau programak eskaintzen dizkiete herritarrei: Harrera eta gizarte-orientazioa, Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasunean dauden pertsonei laguntzeko programa, Gizarteratzea, eta Haurrei eta familiei laguntzeko programa.
- Harrera eta gizarte-orientazioko programa.
Herritar guztiei zuzendutako programa da eta haien eskariak jasotzea du xede. Herritarren arazoei lehen erantzuna eskaintzen die, gizarte-babeserako sistemetako prestazioetan sartuz eta, behar izanez gero, oinarrizko laguntzako edo laguntza espezializatuko gainerako programetarako sarbidea emanez.
Udalaren gizarte-prestazioetan eta gizarte-zerbitzuen sistemako gainerako prestazioetan sarbidea bermatzeaz gain, programak bestelako helburuak ere baditu, hala nola auzo bakoitzean elkartegintza sustatzea auzokideen partaidetza eta auzoko elkartasun-sareak bultzatzeko, topaketa-guneak, sare sozialak eta boluntariotza indartuz.
- Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasunean dauden pertsonei laguntzeko programa
Iruñeko Udalak hainbat baliabide eskaintzen dizkie iruindar adinekoenei edota mendekotasunean daudenei, hainbat helburu gogoan hartuta: norberaren autonomia sustatzea, mendekotasunezko egoerei aurrea hartzea, eta laguntza ematea bere kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonei eta mendekotasunean daudenei edo egoteko arriskua dutenei, betiere beren ohiko ingurunean. Behar izanez gero, gainera, etxetik kanpoko baliabide alternatiboetan sartzeko aukera ematen du, banakako, taldekako eta izaera komunitarioko artaren bidez.
Programak hiru baliabide biltzen ditu: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ), apartamentu babestuen bost eraikinak eta etxebizitza komunitarioa.
- Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ)
EELZk 6.000.633 euroko aurrekontua izan zuen 2012an, eta zuzeneko arta eskaintzen du pertsona hartzaileen etxean bertan, gehienez bi orduz egunero. 2012an, 184.222 ordu erabili ziren, 1.149 etxebizitzetan banaturik dauden 1.421 erabiltzaileri laguntza emateko. Eskatutako zerbitzuen arabera (bat baino gehiago izan daitezke, zerbitzu bakoitzeko), 2012an erabiltzaileen % 86,65ek zainketa pertsonaleko zerbitzuak behar izan zituzten; % 30,24k, elikadura-zerbitzua; eta % 3,41ek, arropa garbitzeko zerbitzua.
Zehazki, elikaduran 130.681 zerbitzu izan ziren (102.444 bazkari eta 28.237 afari), 412 etxetara garraiatuak. Menu bakoitza lehen eta bigarren platerez osatua dago, gehi postreaz eta ogiaz, eta jaiegunetan, platerek ezaugarri bereziak dituzte. Dietak (17 menu desberdin) erabiltzaileen beharren arabera egokituak eskaintzen dira beti: dieta diabetikoa, dieta hipokalorifikoa, dieta hiperproteikoa, etab. Arropa garbitzeko zerbitzuari dagokionez, 2012an 2.095 zerbitzu eman ziren 45 etxebizitzatan.
Bi enpresaren bidez egiten zaie zuzeneko arta erabiltzaileei: ASIMEC enpresa publikoaren bidez eta AZVASE enpresaren bidez, zeinaren kontratua 2012an luzatu baitzen.
|
EELZaren aurrekontua atalez atal |
||
|
Zerbitzuak |
Aurrekontua eurotan |
Guztira |
|
ASIMEC |
1.801.394 |
5.039.015 |
|
AZVASE |
3.237.620 |
|
|
Arropa garbitzeko zerbitzua |
35.291 |
35.291 |
|
Elikadura zerbitzua |
592.717 |
592.717 |
|
Garraio zerbitzua |
333.609 |
333.609 |
|
6.000.633 |
||
- Adinekoendako apartamentuak eta etxebizitza komunitarioa
Iruñeko Udalak bost apartamentu-eraikin kudeatzen ditu adinekoentzat: Julián Gayarre, Milagrosa auzoan; Arga, Iturriotzeaga plazan; Txoko Berri, Tulebrasko monasterioaren kalean; Iturrama, Serafín Olave kalean; eta Ansoleaga, izen bereko kalean. Horrela, guztira, 252 toki dira, 108 apartamentu bikoitzetan eta banakako 36 apartamentutan banatuak. Programa honetako apartamentu guztiak 35 eta 37m2 artekoak dira, eta logela bat, sukaldea txertatua duen egongela bat, bainugela eta trastelekua dituzte.
Etxetiarrak Iruñeko auzokideak dira, 65 urtetik gorakoak, autonomia pertsonala dutenak eta etxebizitza-arazoak dituztenak. Auzo-unitateak arduratzen dira toki-eskariak kudeatzeaz eta kasu bakoitzaren azterketa egiteaz. Udalaren programan sartu orduko, hainbat langilek artatzen dituzte egoiliarrak: zehazki, familia-langile batek, eraikin-arduradun batek –mantentze-lan txikietarako–, eta gizarte-langile batek –hainbat alderdiz arduratzeko, hala nola egoiliarrak zerbitzuan sartzeko eta hautatzeko sistemaz–.
Programan mugikortasun handia izaten da, egoiliarrek beren kabuz baliatzeari uzten diotelako, haien familiekin bizitzera itzultzen direlako, zahar-egoitzetara joaten direlako edo hiltzen direlako. Toki libreak eskatzaileen itxaron zerrenda baten arabera banatzen dira, puntuazioarekin bat. Apartamentuak hutsik gelditzen direnean, Eraikuntzako Lantegi Eskolako ikasleek eta Gizarte Enplegu Babestuko langileek berritzen dituzte. 2006tik 2012ra, Eraikuntzako Lantegi Eskolak, adibidez, Txoko Berriko 36 apartamentuetako 12tan esku hartu du.
- Etxebizitza komunitarioa
Sarasate pasealekuan kokaturiko etxebizitza komunitarioa 65 urtetik gorakoendako etxe kolektibo bat da. Erabiltzaileek beren kabuz moldatzeko maila ona izan behar dute (bai pertsonalki bai sozialki) eta ezin dira beren etxeetan bizi, segurtasun ezak edo bakardade-arazoek eraginda. Laguntza jasotzen dute elikadura- eta garbiketa-lanetarako, eta jarraipen pertsonala egiten zaie. 2012an, 8 egoiliar zeuden.
- Haurrei eta familiei laguntzeko programa
Oinarrizko Laguntzako programa honek haurren babesgabetasunei aurrea hartu nahi die; hartara, babesgabetasuneko arrisku-egoera arinean eta ertainean dauden adingabeen familiak ikertu, baloratu eta haietan esku hartzen dute. 2012an, 563 familia eta 650 adingabe artatu zituzten, hau da, 2011n baino % 60 familia gehiago.
Taldeko profesionalek familiarekin batera kasu bakoitzean ezarri beharreko plana prestatzen dute, egoera bakoitzean zer helburu, jarduketa eta baliabide aplikatu behar diren zehazteko. Programak, era berean, hiriko haurren eta nerabeen egoera etengabe ikertu eta aztertzen du, Nafarroako Gobernuko Adin Txikikoak Babesteko ataleko taldeekin elkarlanean.
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
|
Artatutako familiak |
220 |
219 |
217 |
338 |
563 |
|
Artatutako adingabeak |
412 |
405 |
397 |
565 |
650 |
- Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua
Zerbitzu hau berariazko baliabide bat da, lehiaketa publiko baten bidez kanpo-entitate batek kudeatua, haurren eta nerabeen garapena edo ongizatea eragozten duten babesgabetasuneko egoeretan esku hartzeko, adingabeen etxean bertan. 2012an, 106 familiatan (202 heldu eta 211 adingabe) esku hartu zen, aurreko urtean baino sei gehiagotan.
- Prebentzio komunitariorako taldeak
Esparru honetan prebentzio komunitarioko taldeak ere badaude, haurrei eta gazteei zuzendutako prebentzio unibertsal eta selektiboko jarduketak egiteko. Arrotxapea, Txantrea, Sanduzelai, Alde Zaharra eta Etxabakoitz auzoetan kokaturik daude. 2012an, 0 eta 19 urte arteko 3.011 lagunengana iritsi ziren, hau da, 2011n baino % 0,9 gehiagorengana. Kopuru horrek adin-tarte horretako biztanleria osoaren ia % 16,96 egiten du.
Prebentzio selektiboari dagokionez, 2012an esku-hartzeek % 28 egin zuten gora, 1.888 parte-hartzaile izan baitziren banakako eta taldekako laguntzan, hau da, zerbitzu horretako jardueretan aurrez aurre parte hartzen duen biztanleria osoaren % 62,70 (aurreko urtean, aldiz, % 46,6 izan zen).
- Gizarteratzeko programa
Gizarte Ongizatearen laugarren programaren helburua da bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonen gizarteratze-bidea sustatzea; hartara, banakako gizarteratze-ibilbideak diseinatzen dira, eta pertsona horiek gizarte- eta hezkuntza-laguntza jasotzen dute. Halakoetan, elkarrekin esku hartzen dute gizarte-laneko eta gizarteratze arloko teknikariek, eta Gizarte Enplegu Babestuarekin eskuz esku eta koordinazioan lan egiten dute.
2012an, auzo-unitateetan, banakako laguntza 18 eta 65 urte arteko 602 laguni eman zitzaien. Era berean, hainbat ikastaro eman dira, prestakuntza arloan eta eguneroko bizitzarako trebetasunak jorratzeko, eta horrekin batera, aholkularitza psikologikoa eskaini zaie, hala profesionalei, nola programaren erabiltzaileei.
Zerbitzu Espezializatuak
Oinarrizko Laguntzaren osagarri, Iruñeko Udalak bestelako laguntza-bitartekoak ere baditu, Auzo Unitateetako programekin eskuz esku lan egiten dutenak.
- Gizarte Enplegu Babestua
Nafarroako Gobernuarekin batera, Iruñeko Udalak programa bat finantzatzen du, gizarte-zailtasunean dauden pertsonak aldi baterako kontratatzera bideratua; era berean, pertsona haien gaikuntza pertsonala sustatzen du bai enpleguaren bidez bai laguntza-sisteman sartzearen bidez. 2012an, 80 lagun egon ziren kontrataturik, urtebetez aritzeko, eta 187 egon ziren uneren batez kontrataturik urtean barrena.
Udal-programa honek urtebeteko lana eskaintzen die lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei, gehienez ere urtebeterako, banakako gizarteratze-ibilbide baten bidez. Hona programaren hartzaileak: prestakuntza eskaseko gazte eta helduak, gutxiengo etnikoak, egoera ekonomiko txarra duten edo gizarteratzeko eta lanera bideratzeko prozesuetan ari diren pertsonak, familia-ardurak dituzten emakumeak, etab. 2012an egindako lanen artean besteak beste daude Gayarre Antzokiko kamerinoak, bainu-gelak eta esparru komunak zaharberritze-lanak, hainbat ikastetxe eta ikastola, Mendillorriko trinketa eta San Frantziskoko Liburutegia margotzeko lanak edota bizikletak aparkatzeko euskarriak egitea.
- Emakumeendako Udal Laguntza Zerbitzua (EULZ)
Urte osoan, 582 emakumek jaso zuten laguntza; haietatik, 273 berriak izan ziren (256 emakume eta 17 gizon), eta 309k, berriz, lehengo urteetan irekitako espedienteak zituzten. Kasu berrien ehunekorik handiena, % 22,2, Arrotxapeari dagokio, eta txikiena, % 0,77, Mendebaldeari. Taldeko profesionalek, guztira, banakako 2.069 arta egin zituzten 2012an (horietatik 1.832 kontsulta programatuak izan ziren; 81, kontsulta ez-programatuak; 111, telefonozko kontsultak, eta 45, larrialdiko artak).
Udal Laguntza Zerbitzu hau, beren egoera dela-eta, babes eta laguntza sozial, juridiko eta psikologiko berezia behar duten emakumezkoendako arreta osoko zerbitzua da. Horren baitan, lehentasunezkoak jotzen dira hala biktimak babestu eta bere onera ekartzera bideratutako esku-hartzeak nola indarkeriazko egoerei aurrea hartzera bideratutakoak. Zerbitzu honetako profesionalen iritziz, gizarte- eta ekonomia-egoera larritu izanak eta Nafarroako Gobernuko gizarte-laguntzak eskuratzeko lege-aldaketek eraginda, okerrera egin dute emakumeen bizi-baldintzek eta haien bazterkeria-mailak gora egin du.
2012an, zertxobait igo ziren Zerbitzuak artatutako indarkeria-kasuak. Izan ere, kasu horiek artaturiko emakumeen arazoetan % 39 egin zuten 2011n, eta 2012an, berriz, % 45. Hona hemen kasu berrien datuak, indarkeria tartean izan den ala ez kontuan harturik
|
|
ESPAINIA |
ATZERRIA |
||
|
|
|
% |
|
% |
|
INDARKERIAREKIN |
60 |
% 44,79 |
54 |
% 44,26 |
|
INDARKERIARIK GABE |
74 |
% 55,22 |
68 |
% 55,74 |
|
GUZTIRA |
134 |
% 100,00 |
122 |
% 100,00 |
Azken urteotako joerari jarraiki, kasu berriekin egindako arta gehienak genero-indarkeriari lotutako arazoei dagozkie (% 45), bai eta bikote-gatazka larriei ere (% 37). Horrek esan nahi du esku-hartzeen % 82tan aholkularitza eta laguntza eman direla genero-indarkeriak eragindako kaltea arintzeko eta gainditzeko, eta arriskurik handieneko egoeretan indarkeria hori ager ez dadin prebenitzeko.
Kasu berrien banaketa, kasu-tipologiaren arabera. 2012. urtea
|
|
EMAKUMEAK |
GIZONAK |
GUZTIRA |
% |
|
Genero-indarkeria |
114 |
0 |
114 |
% 44,53 |
|
Genero-indarkeria arlo pribatuan |
87 |
0 |
87 |
% 33,98 |
|
Genero-indarkeria arlo publikoan (jazarpena, sexu-erasoa, emakume-salerosketa) |
3 |
0 |
3 |
% 1,17 |
|
Elkarrenganako indarkeria |
6 |
0 |
6 |
% 2.34 |
|
Familia barruko indarkeria |
18 |
0 |
18 |
% 7.03 |
|
Bikote-gatazkak |
92 |
8 |
100 |
% 36,63 |
|
Seme-alabatasuna, eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak. |
36 |
2 |
38 |
% 13,92 |
|
Gizarte-zailtasuneko egoera |
53 |
1 |
54 |
% 12,38 |
|
Beste zenbait |
29 |
7 |
36 |
% 13,19 |
|
Daturik gabe |
1 |
0 |
1 |
% 0,37 |
|
DIAGNOSIAK, GUZTIRA |
325 |
18 |
343 |
|
|
ESPEDIENTEAK, GUZTIRA |
256 |
17 |
273 |
|
2012ko arta berrien erdia baino gehiago (% 51,60) espainiar nazionalitateko emakumezkoei egokitu zitzaien. Atzerritarren artean, gehienak Hego Ameriketakoak dira (% 60,6), 20 eta 39 urte artekoak (guztien % 56,4), batxilergoko edo Lanbide Heziketako prestakuntza-maila dutenak (% 38,4).
Familietan Esku Hartzeko Zerbitzuak 53 emakume eta 75 adingabe artatu zituen 2012an. 2010az geroztik, Zerbitzuak, beste bi programa eskaintzen ditu: Aukera eman zure buruari eta Emakume haurdunak; 2012ko arten estatistika-ondorioetarako, 45 emakumezko eta 58 adingabe Aukera eman zure buruari programa zaharretik datoz, eta 8 emakumezko eta 17 adingabe, berriz, jada ez dagoen Emakume haurdunak hartatik. Bien artean, hilean, batez beste, 29 emakumezko eta 42 adingabe artatu zituzten.
Zerbitzu hau gizarte-zailtasunean dauden emakumeei eta haien seme-alabei zuzendutako programa bat da, betiere gizarte eta hezkuntza arloetan laguntza eta esku-hartze integrala behar dutelarik. Programan sartu aurreko balorazioa EULZeko taldeak egiten du. Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua emakumeen etxeetan bertan aritzen da (% 34), edota Udalaren ostatuetan (% 66). Udalak, 2012an, 13 udal-apartamentu izan zituen erabilgarri Merced kalean eta San Pedron, eta haien erabilera, batez beste, % 94,23 izan zen. Egonaldia, batez beste, ia 10 hilabetekoa izan zen (9.8).
- Haur eta Nerabeendako Laguntza Taldea
Programa espezializatu honek eskuz esku lan egiten du lehen laguntzako haur eta familien programarekin, programa horrek bideratzen baititu talde honetara babesgabetasuneko arrisku-egoera ertainean dauden haurrak, edota oinarrizko laguntzak behar bezala artatu ezin izateagatik bestelako esku-hartzeak behar dituztenak. Bere baitan etxez etxeko Familietan Esku Hartzeko Zerbitzua bilduta dago. 2012an, 34 familia eta 84 adingabe artatu zituen; aurreko urtean, berriz, 30 familia eta 59 adingabe.
Enplegurako Prestakuntza
Zailtasun erantsiren bat duten pertsonak gizarteratzea eta laneratzea da Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko Enplegurako Prestakuntza-programaren eginkizuna. Hartara, pertsona horien lanbide-gaikuntza eta lan-merkatuak balioesten dituen gizarte- eta norberaren gaitasunak garatzen dira; hori zenbait zerbitzutatik egiten da. Proposamenetan, guztira, 700 lagunek parte hartu zuten.
- Lantegi Eskolak
Udalak, 2012an, Eraikuntzako eta Zaharberrikuntzako Lantegi Eskola eta Arantzadiko Parkea Lantegi Eskola mantendu zituen. Biak ere Udalak finantzatzen ditu, Europako Gizarte Funtsekin, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioarekin eta Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuarekin batera.
16 eta 24 urte bitarteko ikasleak dira. Guztira, 3.600 prestakuntza-ordu jasotzen dituzte, bi urtean banaturik, aurreneko 6 hilabeteetan prestakuntza-beka baten bidez, eta gainerakoa, prestakuntzarako kontratu baten bidez, zeinaren bitartez lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko lansaria jasotzen baitute. Lantegi Eskoletako ikasleek, gainera, hiri osorako onak diren ekimenetan lan egiten dute (gizarte ekintza). Lantegi Eskolen egungo edizioa 2011ko irailean hasi zen eta 2013ko abuztuaren 31n bukatu da.
Aurtengo jardueren artean ondokoak dira nabarmentzekoak: Nafarroako Gobernuaren eta Udalaren artean joan den martxoan sinatutako hitzarmen bat Donejakue Bidea eta abelbideak moldatzeko; udal-hilerriko inguruz inguruko horma zaharberritzeko lanak (Hargintzako lantegia); Ezkaba mendiko basogintza-lanak, apirilaz geroztik eginak (Basogintzako espezialitatea); hil horretan berean, Udaletxeko forjazko ateetako bat zaharberritzeko lana (Soldadurako lantegia); edo, irailaz geroztik, hiru kainoi-oinarri planifikatu eta eraikitzeko lanak, hiriko barruti gotortuko zenbait esparrutarako (Zurgintzako lantegia).
Eraikuntzako eta Zaharberrikuntzako Lantegi Eskolak hainbat espezialitate eskaintzen ditu: igeltserotza-zaharberrikuntza eta berrikuntzak (30 toki), zurezko zurgintza-muntaketa eta lehengoratzea (15 toki), eta hargintza eta ondarearen kontserbazioa (15 toki). Arantzadiko Parkea Lantegi Eskolan ikasleak ondoko alorretan prestatzen dira: basogintza-lorezaintza (14 toki), soldadura (14 toki) eta iturgintza zein eguzki-instalazio termikoak (14 toki).
|
PROGRAMA |
PARTE-HARTZAILE KOPURUA 2012an |
|
Eraikuntzako LE |
60 |
|
Arantzadiko LE |
42 |
|
GUZTIRA |
102 |
- Enplegu Lantegia
Iruñeko Udalak Enplegu Lantegi bat garatu du azaroaren 21etik 2013ko maiatzera bitarte, 25 urtetik gorako 15 lagunekin. Pertsonak haien etxebizitzetan eta erakunde sozialetan artatzeko gaikuntza teknikoa lortzea, horra lantegiaren helburua, parte-hartzaileen laneratzea erdieste aldera eta zainketa-lanen kualifikazioa hobetzen laguntze aldera.
Lantegia prestakuntza- eta enplegu-programa misto bat da, Europako Gizarte Funtsak, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatua eta Iruñeko Udalak sustatua. Langabeek, prestakuntza-kontratu baten bidez, 900 orduko prestakuntza teoriko eta praktikoa jasotzen dute, Errepertorio Nazionalaren baitan dauden ondoko Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzeko: mendekoendako gizarte- eta osasun-arta erakunde sozialetan eta pertsonendako etxez etxeko gizarte- eta osasun-arta. Praktika-denboraldia ASIMEC enpresa publikoan, AZVASE enpresan eta mendekoendako, helduendako edota desgaitasunen bat duten pertsonendako egoitza-zentroetan egiten da.
Arestian aipatutako ziurtagirietarako prestatzeaz gain, prestakuntza osagarria ere ematen da ondoko alorretan: Enpleguaren Bilaketa Aktiboa eta autoenplegua, arriskuen prebentzioa, aukera-berdintasuna, elikagaiak manipulatzeko txartela eta alfabetatze informatikoa.
- Langabeendako Prestakuntza
Iruñeko Udalaren Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuak lanerako prestakuntza-jarduketak egiten ditu langabeentzat eta helburu du horiek lanera bideratzea. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak homologatutako prestakuntza-zentroa denez, Iruñeko Udalak Profesionaltasun Ziurtagiriak eman ditzake. 2012an, 4 ikastaro eman ziren, eta guztira, 74 parte-hartzaile izan ziren.
Batetik, jatetxe-tabernarako hiru ikastaro egin ziren. Ikasleek sektoreko enpresekin eta beste udal batzuekin sinatutako hitzarmenen bidez egin zituzten Profesionaltasun Ziurtagiriko praktikak. Bestetik, Lorezaintzakoa, zeinak koloretako 17 lorategi-ontzi egin zituen, denak zurezkoak eta lurrean ainguratuak, Cardenal Ilúndain Ikastetxe Publikoaren ametsa betetzeko: hiri-baratze bat izatea.
Ikasleek, gainera, enpleguaren bilaketa aktiboan jaso dute prestakuntza, bai eta bezeroarekiko arretan eta autoenpleguan ere. Lau prestakuntza-ekintzak 2012ko bigarren seihilekoan egin ziren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzaturik.
- Espetxeko Emakumeen Moduluko Lantegiak
2012an, Iruñeko Udalak prestakuntza-ekintza bat antolatu, koordinatu eta finantzatu du, martxotik abendura, Iruñeko Espetxeko emakumeen moduluan. 23 emakume preso aritu ziren Edurne Sánchez moda-diseinatzaileak 102 orduz emandako Kustomizazio Lantegian.
- SINERGIA 2 Proiektua
Jarduketa esperimental hau 2012an egin zen lehen aldiz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin egindako hitzarmen baten bitartez. Zailtasun bereziak dituzten langabeen prestakuntzaz eta laneratzeaz arduratzen da bere osoan, lau arlootan, zehazki: komertzio-dendaria, lorezaintza, iturgintza eta jatetxe-taberna. 62 laguni zuzendua, prozesuaren bukaeran, haien % 46k (28 lagun) lana aurkitua zuen. Espezialitatez espezialitate, Komertzio-dendaria prestakuntza-espezialitateak izan zuen laneratze-indizerik handiena.
- Langabeak kontratatzea, interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak egiteko
Prestakuntza eta enplegua bilatzea sustatzeaz gain, Udalak langabeak kontratatzen ditu zuzenean ekainetik urrira interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak egiteko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntzari esker. 2012an, 24 langabe kontratatu zituen; programaren xedea da lanbide-gaitasunak eskuratuta enplegagarritasuna hobetzea.
2012an, bi proiektu egin ziren, Moderna Planaren barruan, eta 10 lagun aritu ziren. Proiektu horiek direla eta, Udala 2012an Moderna Planaren bi zigilurekin saritu zuten. Batetik, Prestakuntza Lokalak Moldatzeko lanak egin ziren Errotazar kalean (hegoaldera begira dauden esparruen birbanatu ziren, ikasgelak eta lantegiak sortzeko, mendekoak etxean eta erakundeetan artatzeko Profesionaltasun Ziurtagirirako ematen diren prestakuntza-ekintzetarako); bestetik, komunak berritu ziren, sexuen arabera bereizteko eta irisgarritasun unibertsalerako araudira egokitzeko, eta era berean, profesionalendako hainbat langela moldatu eta oztopo arkitektonikorik gabeko sarrera berri bat egin zen.
Gainera, beste 14 lagunek (arduradun 1, 11 peoi eta 2 hezitzaile) kasuan kasuko udal-zerbitzuak laguntze aldera, hainbat zerbitzu egin zituzten: hilerriko lore-koroak birziklatzea, hirian aparkatzeko tokiak margotzea, garbiketa lanak, nekazaritza-lan osagarriak eta zakurrendako esparruak egokitzea.
Enplegurako Prestakuntza Programaren Datu Orokorrak (2008/2012)
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
Lantegi Eskolak |
102 |
102 |
102 |
102 |
102 |
|
Enplegu Lantegia |
--- |
---- |
15 |
15 |
15 |
|
Espetxeko Prestakuntza-ikastaroak eta Lantegiak |
165 |
260 |
232 |
189 |
97 |
|
Programa Esperimentalak (Sinergia 3) |
62 |
||||
|
Gizarteratze eta Laneratze Taldea (GLT) |
305 |
375 |
520 |
475 |
400 |
|
Interes Orokorreko eta Gizarte Intereseko lanak |
21 |
19 |
28 |
19 |
24 |
|
Onuradunak, guztira |
593 |
756 |
827 |
800 |
700 |


