UDALBATZAREN OSOKO BILKURA

Iruñeko Udalaren Osoko Bilkura alkateaz eta 26 zinegotzi hautetsiez osatua dago. Alkatea da bilkura-burua. Osoko bilkurak hil bakoitzaren lehen ostegunean egiten dira, 16:30ean hasita, eta hil bakoitzaren hirugarren ostiralean, 10:00etan. Abuztuan ez da osoko bilkurarik egiten.

Iazkoan, 18 bilkura egin ziren. Osoko bilkurak jendaurrekoak dira; horrenbestez, nahi duen jende oro joan daiteke bilkuretara. Osoko bilkurak, gainera, Iruñeko Udalaren webgunearen bidez ematen dira (www.pamplona.es), eta aurreko bilkurak kontsultatzeko aukera ere badago.

Bilkurak

2008

2009

2010

2011

2012

Ohikoak

14

15

15

10

15

Ezohikoak

4

4

1

7

3

Ezohiko eta premiazkoak

5

3

3

1

-

GUZTIRA

23

22

19

18

18

Hartutako erabakiak

220

214

245

208

247

Osoko bilkuraren mozio bat betez, Iruñeko Udalak harrizko oroitarri plakadun bat paratu du Gaztelugibelen, 1936an hirian fusilatutako herritarren oroitzapenetan. Oroitarriak kokalekua du Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko kideak fusilatuak omentzeko urtero biltzen diren eremuan, Ziudadelako Laguntza Atetik hurbil. Plakan hauxe dago idatzia hitzez hitz gaztelaniaz eta euskaraz: ‘El Ayuntamiento y la ciudad de Pamplona, como homenaje a los 298 vecinos fusilados en 1936 por defender la libertad y la justicia social / Iruñeko Udalak eta Iruña hiriak eskainia, 1936an askatasuna eta justizia soziala defendatzeagatik fusilatutako 298 iruindarren omenez’.