Hezkuntza eta Kultura

Hezkuntza eta Kultura Alorrak helburu du hezkuntza udal-eskumeneko maila guztietan sustatzea eta, era berean, kultura sustatzeko jarduera guztiak bultzatu eta kudeatzea. Alorrak, esaterako, Catalina de Oscáriz Arte Eskola, Joaquín Maya Musika Eskola edota Udalaren haur-eskolak kudeatzen ditu erakunde autonomo baten bitartez. Kulturari dagokionez, hainbat alderdi sarturik daude, hala nola Ziudadelako erakusketa-barrutiak, hiriko Civivox zentroen sarea, liburutegi publikoak eta Gayarre Antzokia.

Iruñeko Udalak, 2012an, 1.965 kultur jarduera antolatu zituen; batez beste, bost jarduera baino gehiago eguneko. Udal-baliabideek eta kultur jarduerek, gainera, 2.775.000 erabiltzaile inguru bildu zituzten. Datu horiei gehitu behar zaizkie hezkuntza udal-eskumeneko maila guztietan sustatzearekin lotuta dauden datu guztiak; hots, udalak berak antolatutako programak eta diru-laguntzetarako deialdiak.