ALKATEAREN AGURRA

Iruñeko Udalaren udal-memoriek bost urte bete dituzte aurten, euskarri digitalaren aldeko apustua sendotuta eta herritarrenganako topagune bizi eta eskuragarri gisa finkatuta.

Orrialdeon bidez, udal-informazioa teknologia berrietara ireki da, eta horri esker, gure udalaren oinarrian dauden administrazio-zereginak definitzen duten funtzionamendu eta aldagaiak azter ditzakegu.

Iruindarrek hementxe dute Udalaren egunerokotasunaren alderdi ugari kontsultatzeko aukera, hala nola kudeaketa ekonomikoa, elkarteei laguntzeko garatu diren ekimenak edota azken urteotako estatistika nagusiak. Estatistiken bidez , gainera, gauza asko jakin ditzakegu, hala nola Civivox sareak antolatutako jardueretan parte hartu duen pertsona kopurua edo 010 telefono-zerbitzuan jasotako deiena.

Iruñeko Alkatea naizen aldetik, harro egotekoa da munduari irekita dagoen leiho hau eskaintzea eta kudeaketa gardenagorantz aurrerapausoak ematen jarraitzea, eta aldi berean, gure herritarrei aukerabide gehiago ematea udal-jarduera azter dezaten. Horra hor errealitate ukigarri eta geldiezina, aurten, gainera, Open Data tresnaren bidez indar handiagoa hartu duena. Izan ere, sistema horrek Iruñeko Udalaren datu publiko guztiak jarri ditu Sarean, eta parada ematen digu administrazioa are gehiago irekitzeko, aukera gehiago sortzeko eta herritarren parte-hartzea areagotzeko.

Azkenik, ekiteko modu honetan jarria dudan konfiantza azpimarratu nahi dut. Espero eta desio dut lan honen bitartez iruindarrek gehiago jakin nahi izatea urtero haien udalerrian egiten diren ekintzei buruz, eta guztion artean Iruña irekiago eta engaiatuago baterantz aurrera jo ahal izatea.

Enrique Maya

Iruñeko Alkatea