Zerbitzu Orokorretako Alorra legegintzaldi honetan sortu da eta lehenago Toki Ogasunari eta Lehendakaritzari zegozkien eskumenak biltzen ditu bere baitan. Bi zuzendaritza ditu, Ogasunekoa eta Giza Baliabideena, zeinetan kudeatzen baita funtzio publikoaren garapen egokia; horrez gain, populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu, bai eta Udal Agiritegia ere. Alor hori, halaber, ahal den eraginkortasunik handiena lortzen saiatzen da, udal-baliabideen kudeaketan.