POLITIKA ETA ADMINISTRAZIO ANTOLAMENDUA

Espainiako Konstituzioak Estatuaren Lurralde Antolamendua VIII. Tituluko hiru artikulu eskaintzen dizkio toki-administrazioari. 137. artikuluak dio Estatua udalerriez, probintziez eta eratuko diren autonomia-erkidegoez osaturik dagoela. 140. artikuluak, bere aldetik, udalerrien autonomia bermatzen du, eta udalerriek nortasun juridikoosoa izanen dute. Haien gobernua eta administrazioa udalbatzei dagozkie. Udalbatzak alkateek eta zinegotziek osatzen dituzte. Zinegotziak auzokideek hautatuko dituzte, bozketa orokor, berdin, aske, zuzeneko eta isilpekoaren bidez, eta zinegotziek hautatuko dute alkatea. Konstituzioak, halaber, dio toki-ogasunek behar adina baliabide izan beharko dutela legeak esleitzen dizkien eginkizun guztiak betetzeko, eta baliabide horiek, nagusiki, beren tributu propioak izanez eta Estatuarenetan nahiz Autonomia Erkidegoenetanparte hartuz bilduko dituztela.

Hainbat arauren bidez garatu da toki-administrazioei dagokien legeria. Batetik, autonomia mailako arauketa izan da (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta Nafarroako toki-araubidea gaurkotzeko 11/2004 Legea), eta bestetik, nazio mailako araudia (Toki Araubidearen Oinarriak Arautzeko 7/1985 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea eta Toki-gobernua modernizatzeko neurriei buruzko 57/2003 Legea). Azken testu horren X. Titulua halako biztanle kopuru jakin batetik gorako udalerrien antolaketari buruzkoa da eta udal-organoen jarduna zehazten du.

Osoko bilkura, alkateaz eta zinegotziez osatua, herritarren ordezkaritza politiko gorena duen organoa da, udal-gobernuari dagokionez. Alkateak eginen du osoko bilkurarako deia eta bertan buru jardungo du, salbu Legeak aurreikusten duen kasuetan. Alkateak, egokitzat jotzen duenean, zinegotzietako bat eskuordetzen ahalko du osoko bilkuraren deia egiteko eta bertan buru aritzeko. Osoko bilkurak bere erregelamendua eginen du, izaera organikoa izanen duena, eta idazkari nagusi bat izanen du.

Indarrean dagoen araudiaren arabera, hona hemen besteak beste osoko bilkuraren eskumenak: gobernu-organoak kontrolatzea eta fiskalizatzea, izaera organikoko erregelamenduak onetsi eta aldatzea, udal-ordenantzak eta -erregelamenduak onestea eta aldatzea, tributu-izaerako baliabide propioak zehaztea, bere eginkizunak edo jarduerak beste herri-administrazio batzuei eskualdatzea edota plangintza orokorrari hasierako onarpena ematea.

Alkateak du udalerriaren ordezkaritzarik gorena eta kudeaketa politikoaren erantzule da osoko bilkuraren aurrean. Alkateak, besteak beste, eginkizun hauek ditu: Udalaren ordezkari izatea, Udalerriko politika, gobernua eta administrazioa zuzentzea; Osoko bilkuretarako eta tokiko gobernu-batzarraren bilkuretarako deia egin eta bertan buru izatea; Udal-administrazioaren zerbitzura dauden langileen goi-zuzendaritza betetzea eta Udaltzaingoaren buruzagitza betetzea; Udaleko organo betearazleen erabakiak argitaratzeko agintzea, eta erabakiok bete eta betearaztea; bandoak, dekretuak eta jarraibideak ematea; kasu berezi eta oso presakoetan beharrezkoak eta egokiak diren neurriak hartzea, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea; eta Udal-administrazio betearazlearen antolakuntza eta egitura ezartzea osoko bilkurak udal-antolakuntzaren gainean egotzita dituen eskumenen aurka joan gabe.

Tokiko gobernu-batzarrak, alkatearen lehendakaritzapean, alkateari dagokion zuzendaritza politikoan laguntzen dio kide anitzeko organo moduan. Alkateari dagokio tokiko gobernu-batzarreko kideak askatasunez izendatzea eta kargutik kentzea; kideon kopurua ezin da izan osoko bilkurako kideen legezko kopuruaren herenetik gorakoa, alkateaz gain. Tokiko gobernu-batzarrak bere kudeaketaren erantzukizun politikoa du solidarioki osoko bilkuraren aurrean, bertako kide bakoitzak bere kudeaketaz duen zuzeneko erantzukizuna alde batera utzi gabe. Eztabaidak isilpean gorde behar dira.

Tokiko Gobernu Batzarrari hauek dagozkio, besteak beste: ordenantzen eta erregelamenduen proiektuak onartzea, organikoak barne, osoko bilkura eta bertako batzordeak arautzeko arauak salbuespen direla; aurrekontu-proiektua onartzea; hirigintza-antolamenduko tresnen proiektuak onartzea, horien behin betiko zein behin-behineko onarpena osoko bilkurari dagozkionean; edozein lizentzia-mota ematea, arloko legediak berariaz beste organoren bati egotzitakoa ez bada; kontratazioak eta emakidak; ondarea kudeatu, eskuratu eta besterentzea, eta kreditu-eragiketak ituntzea ere; lanpostuen zerrenda eta langile-ordainsariak onestea: edo udal-administrazioko zuzendaritza-organoetako titularrak izendatzea eta kentzea.

Osoko bilkurak batzordeak izanen ditu, talde politiko bakoitzak dituen zinegotzi kopuruaren arabera izendatzen dituen kideez osatuak. Batzordeei eginkizun hauek dagozkie: osoko bilkuraren erabakira jarri behar diren gaien azterketa, txostena zein kontsulta; Alkatearen eta haren gobernu-taldearen kudeaketaren jarraipena, eta legearekin bat osoko bilkurak eskuordetzan emandakoak. Batzordeak iraunkorrak eta bereziak izan daitezke. Iruñeko Udalean batzorde iraunkor hauek daude: Lehendakaritza Batzordea (Zerbitzu Orokorretako eta Herritarren Segurtasuneko alorretako kontuez eta Kirol eta Gazteriako gaiez), Herritarren Aferen Batzordea (Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna; Hezkuntza eta Kultura; Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; eta, Herritarren Partaidetzari dagozkion gaiak), eta Hirigintza Batzordea (Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena; eta, Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa).

Udalaren beste organo bat Bozeramaileen Batzordea da, alkateaz, udal-talde politikoetako bozeramaileez eta ezein udal-talderi atxikita ez dauden zinegotziez osatuta. Haren bilkurek eztabaidatzeko izaera izanen dute. Eginkizun hauek ditu: alkateak ematen edo agertzen dizkien informazioak eta kontsultak oro zinegotzi guztien artean zabaltzea; udal-talde politikoen eta zinegotzi atxiki gabeen eskari guztiak bideratzea, eta Udalaren osoko bilkuretan zenbat parte-hartze egonen diren eta horiek zenbat iraun behar duten erabaki eta alkateari proposatzea.

Udalbatza ekainaren 11tik aurrera

ZINEGOTZIAK

UPN udal-taldea:

  1. Enrique Maya Miranda
  2. Ana Elizalde Urmeneta
  3. José Javier López Rodríguez
  4. María Caballero Martínez
  5. Juan José Echeverría Iriarte
  6. Fermín Alonso Ibarra
  7. Ana Lezcano Galar
  8. Valentín Alzina de Aguilar
  9. Ignacio Polo Guilabert
  10. Paz Prieto Sáenz de Tejada
  11. Juan Frommknecht Lizarraga

Nafarroa Bai Udal Taldea

  1. Uxue Barkos Berruezo
  2. Iñaki Cabasés Hita
  3. Aitor Lakasta Zubero
  4. Javier Leoz Sanz
  5. Itziar Gómez López

Iruñeko Udaleko Sozialisten Udal Taldea

  1. Jorge Mori Igoa
  2. Pilar Ferrero Peso
  3. Eduardo Vall Viñuela (2011tik aurrera, Juan Moscoso del Prado Hernándezen ordezkoa)

Bilduiruñea Udal Taldea

  1. Eva Aranguren Arsuaga
  2. Peio Martínez de Eulate
  3. Patricia Perales Hurtado (2012tik aurrera, Arantza Oskoz Marcillaren ordezkoa)

Nafarroako Alderdi Popularreko zinegotzi atxiki gabeen taldea

  1. José María Núñez Centano
  2. Cristina Sanz Barrios

Aralar zinegotzi atxiki gabeen taldea:

  1. Ana Barrena Arellano
  2. Aritz Romeo Ruiz

Izquierda - Ezkerrako zinegotzi atxiki gabea

  1. Edurne Eguino Sasiain

ZINEGOTZIGOAK

Zinegotzi delegatuak

Ardura zein alorretan

Auzoko zinegotzigoak

Ana Elizalde Urmeneta

Zerbitzu Orokorrak

Mendillorri

José Javier López Rodríguez

Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa

Txantrea

María Caballero Martínez

Enplegua, Merkataritza eta Turismoa, eta Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola

Sanduzelai – Buztintxuri

Juan José Echeverría Iriarte

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

Alde Zaharra

Fermín Alonso Ibarra

Hezkuntza eta Kultura

Etxabakoitz eta Mendebaldea/Ermitagaña

Ana Lezcano Galar

Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna

I. eta II. Zabalguneak

Ignacio Polo Guilabert

Herritarren Segurtasuna

Arrotxapea

 

Zinegotzi bereziak

Ardura zein alorretan

Auzoko zinegotzigoak

Valentín Alzina de Aguilar

Ingurumena

Milagrosa – Arrosadia – Santa María la Real.

Paz Prieto Sáenz de Tejada

Gazteria eta Kirola

Iturrama – Azpilagaña

Juan Frommknecht Lizarraga

Giza Baliabideak

Donibane

Alkatea

  1. Enrique Maya Miranda

Alkateordeak

  1. Ana Elizalde Urmeneta, lehen alkateordea eta Zerbitzu Orokorretako zinegotzi delegatua
  2. José Javier López Rodríguez, bigarren alkateordea eta Proiektuetako eta Hiri Kontserbazioko zinegotzi delegatua
  3. María Caballero Martínez, hirugarren alkateordea eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoko eta Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatua

Zinegotzi delegatuak

  1. Fermín Alonso Ibarra, Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi delegatua
  2. Ignacio Polo Guilabert, Herritarren Segurtasuneko zinegotzi delegatua
  3. Juan José Echeverría Iriarte, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko zinegotzi delegatua
  4. Ana Lezcano Galar, Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko zinegotzi delegatua

Zinegotzi bereziak

  1. Valentín Alzina de Aguilar, Ingurumeneko zinegotzi berezia
  2. Paz Prieto Sáenz de Tejada, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi berezia
  3. Juan Frommknecht Lizarraga, Giza Baliabideetako zinegotzi berezia

TOKIKO GOBERNU BATZARRA

  1. Enrique Maya Miranda (Alkatea), batzarreko burua
  2. Ana Elizalde Urmeneta (lehen alkateordea), zinegotzi idazkaria
  3. José Javier López Rodríguez (bigarren alkateordea)
  4. María Caballero Martínez (hirugarren alkateordea)
  5. Fermín Alonso Ibarra
  6. Ignacio Polo Guilabert
  7. Juan José Echeverría Iriarte
  8. Ana Lezcano Galar

UDAL ALORRAK

Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna

  1. Zuzendaria: Maria Jesús Vicente Goicoechea
  2. Idazkari teknikoa: Jesús Mª Pascal Mendioroz

Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

  1. Zuzendaria: Silvia Azpilicueta Rodríguez-Valdés
  2. Idazkari teknikoa: Aurora Mendía Leache

Hezkuntza eta Kultura

  1. Zuzendaria: Teresa Lasheras Balduz
  2. Idazkari teknikoa: Mª Angeles Ardanaz Ozcoidi

Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola

  1. Zuzendaria: Conchi Mateo Pérez
  2. Idazkari teknikoa: Aurora Mendía Leache

Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa

  1. Proiektuetako Zuzendaria: José Ignacio Alfonso Pezonaga
  2. Idazkari teknikoa: Francisco Linero Palacios
  3. Hiri Kontserbazioko Zuzendaria: Óscar Esquíroz Noble
  4. Idazkari teknikoa: Javier Barace Egaña

Herritarren Segurtasuna

  1. Zuzendaria: Alberto Margallo Lana
  2. Idazkari teknikoa: Jesús Salinas Andueza

Zerbitzu Orokorrak

  1. Ogasuneko Zuzendaria: Nuria Larráyoz Ilundáin
  2. Idazkari teknikoa: Javier Bernabeu Llovet
  3. Giza Baliabideetako Zuzendaria: Julio Sucunza Azcona
  4. Idazkari teknikoa: Juan Sáez Leclerq

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

  1. Hirigintza eta Etxebizitzako Zuzendaria: Fernando Nagore Ferrer
  2. Idazkari teknikoa: María Gay-Pobes Vitoria
  3. Ingurumeneko Zuzendaria: María Teresa Martínez Remírez
  4. Idazkari teknikoa: María del Mar Indave García

Udal Gerentzia

  1. Gerentea: José Vicente Valdenebro García

Alkatetza Kabinetea

  1. Zuzendaria: Juan Echenique Huarte
  2. Idazkari teknikoa: María Esther Azanza Fernández

Hirigintza Gerentzia

  1. Gerentea: Fernando Nagore Ferrer
  2. Gerentearen ondokoa: Izaskun Zozaya Yunta

Hiria Zaharberritzeko Bulegoa

  1. Zuzendaria: Alberto Calvo Azagra
  2. Idazkari teknikoa: María Gay-Pobes Vitoria

Haur Eskolen Erakunde Autonomoa

  1. Gerentea: José Carlos de la Dehesa Villar

ANIMSA

  1. Gerentea: Íñigo Sanciñena Morales

Sociedad Pamplona Centro Histórico

  1. Gerentea: Alberto Calvo Azagra

Comiruña

  1. Gerentea: Pedro Lafuente Vicente

ASIMEC

  1. Gerentea: Miguel Ángel Irisarri Mateo

BATZORDEAK

  • Izena Izaera
  • Lehendakaritza Arrunta
  • Herritarren Aferak Arrunta
  • Hirigintza Arrunta
  • Kontuak Berezia
  • Kontratazioaren zaintza Berezia
  • Iradokizunak eta erreklamazioak Berezia
  • Erosketa Batzarra Berezia

UDAL ERAKUNDE AUTONOMOAK

  1. Hirigintza Gerentzia
  2. Haur Eskolak

UDAL PARTAIDETZAKO ENPRESAK

Udalaren menpeko sozietateak

(udal partaidetzako enpresak)

  1. Comiruña SA (% 100)
  2. Pamplona Centro Histórico SA (% 100)
  3. Udal Laguntza Etxean SA - ASIMEC (% 100)}
  4. Asociación Navarra de Informática Municipal SA – ANIMSA (% 78)
  5. Mercairuña SA (% 51)

 

Udal-fundazioak

Estatutu juridiko berezi baten menpekoak.

  1. Gayarre Antzokia Fundazioa
  2. Erruki Etxea