AHOLKULARITZA JURIDIKOA
2022. urtean, zerbitzu juridikoak administrazio-fasean zeuden honako errekurtso hauen defentsaz arduratu ziren.
Berraztertze-errekurtsoak. Guztira, 2.577 errekurtso izapidetu ziren, eta 2.125 ebatzi. Ebatzitako errekurtsoen emaitzei dagokienez: 63 ez dira onartu (% 2,44), 1.062 ezetsi dira (% 41,21), 960 baietsi dira (% 37,25), 41 partzialki baietsi dira (% 1,59) eta 1ek atzera egin du (% 0,03). Ebazteko: 450.
Gora jotzeko errekurtsoak, Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztuak eta 2022. urtean Udal honetara igorriak, errekurtsoa jaso duen Administrazioa izateagatik; 1.197 jaso dira, eta haietariko:
- — 37tan (% 3,09) jarduketak artxibatu dira. 15, 2021eko errekurtsoei dagozkie, 2022an Udalera bidaliak; 22, 2022. urteko errekurtsoei dagozkie.
- — 205 (% 17,12) ezetsi dira. 27, 2021. urteko errekurtsoei dagozkie, Udal honetara 2022. urtean igorriak; 178, 2022. urteko errekurtsoei dagozkie.
- — 61 (% 5,09) baietsi dira. 12, 2021. urteko errekurtsoei dagozkie, 2022. urtean Udalera bidaliak; 49, 2022. urteko errekurtsoei dagozkie.
- — 38 (% 3,17) partzialki baietsi dira. 9, 2021. urteko errekurtsoei dagozkie, Udal honetara 2022. urtean igorriak; 29, 2022. urteko errekurtsoei dagozkie.
- — 182tan (% 15,20) uziak aitortu dira. 16, 2021. urteko errekurtsoei dagozkie, 2022. urtean Udalera bidaliak; 166, 2022. urteko errekurtsoei dagozkie.
- — 25 (% 2,08) ez dira onartu. 6, 2021. urteko errekurtsoei dagozkie, Udal honetara 2022. urtean igorriak; 19, 2022. urteko errekurtsoei dagozkie.
- — 2k (% 0,60) atzera egin dute, biak 2022. urteari dagozkionak.
- — 930 (% 77,69) ebazteko daude. 2, 2021. urteko errekurtsoei dagozkie, Udal honetara 2022. urtean igorriak; 928, 2022. urteko errekurtsoei dagozkie.
Era berean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2019., 2020. eta 2021. urteetan erregistratutako 163 ebazpen igorri ditu, eta haietatik:
- — 3tan (% 1,84) jarduketak artxibatu dira, 2021. urtean erregistraturiko errekurtsoei dagozkienak.
- — 74 (% 45,39) ezetsi dira. Haietako 1 2019. urtean erregistratutako errekurtso bati dagokio; haietariko 4, berriz, 2020. urtean erregistratutako errekurtsoei dagozkie; haietariko 69 2021. urtean erregistraturiko errekurtsoei dagozkie.
- — 39 (% 23,92) baietsi dira, 2021. urtean erregistratutako errekurtsoei dagozkienak.
- — 16 (% 9,81) partzialki baietsi dira, 2021. urtean erregistratutako errekurtsoei dagozkienak.
- — 10etan (% 6,13) uziak aitortu dira, 2021. urtean erregistratutako errekurtsoei dagozkienak.
- — 16 (% 9,81) ez dira onartu, 2022. urtean erregistratutako errekurtsoei dagozkienak.
2022an, zerbitzu juridikoak Iruñeko Udala eta haren erakunde autonomoak defendatzeaz arduratu ziren administrazioarekiko auzien ordenako, ordena zibileko, merkataritza-ordenako, zigor-ordenako eta lan-ordenako epaitegi eta auzitegietan garatutako 627 prozeduratan (450 nagusi eta 177 intzidental). Prozedura motaren arabera, auto nagusi eta intzidentaletako defentsa egin zen administrazioarekiko 257 auzitan, ordena zibileko 62tan, zigor-ordenako 30etan eta lan arloko 278tan.
Gainera, legelari-laguntza ere eman zen udal-langileek zigor-prozeduretan ikertu gisa emandako deklarazioetan.
Defendatutako 627 administrazioarekiko auzien prozeduretatik, prozedura zibiletatik eta zigor-prozeduretatik 549k zenbateko zehaztugabea zuten. Beste 78 prozedurek zenbateko zehaztua zuten; orotara, 9.730.313,60 euro.
Administrazioarekiko auzien arloan honakoak amaitu ziren:
- — 106 (% 56,18) prozedura nagusi. Haietariko 51 (% 48,11) udal interesen aldekoak izan ziren eta 55 (% 51,89) aurkakoak.
- — 52 (% 73,23) prozedura intzidental (jarduketak baliorik gabe uztea, titulu judizialen exekuzioa, apelazio-errekurtsoak, kostuen tasazioen inpugnazioak...); haietariko 23 (% 44,23) udal interesen aldekoak izan ziren eta 29 (% 55,77) aurkakoak.
Arlo zibilean, honakoak amaitu ziren:
- — 32 (% 51,61) prozedura nagusi; haietariko 28 (% 87,50) udal interesen aldekoak izan ziren eta 4 (% 12,50) aurkakoak.
- — 16 (% 47,06) prozedura intzidental; haietariko 15 (% 93,75) udal interesen aldekoak izan ziren eta 1 (% 6,25) aurkakoak.
Zigor arloan honakoak amaitu ziren:
- — 5 (% 23,81) prozedura nagusi, 5ak ere (% 100) udal interesen aldekoak.
- — 3 (% 33,33) prozedura intzidental, 3ak ere (% 100) udal interesen aldekoak.
Lan arloan:
- — 157 (% 73,02) prozedura nagusi; haietariko 29 (% 18,47) udal interesen aldekoak izan ziren eta 128 (% 81,53) aurkakoak.
- — 36 (% 57,14) prozedura intzidental; haietariko 21 (% 58,33) udal interesen aldekoak izan ziren eta 15 (% 41,67) aurkakoak.
Kostuei dagokienez, Iruñeko Udalak eta haren erakunde autonomoek 76.620,25 euro eskuratu eta 22.088,36 euro ordaindu dituzte.