Iruñako Udalaren 2022eko memoria

EKITALDI INSTITUZIONALAK ETA PROTOKOLOA

Protokolo Zerbitzua berriz ere normaltasunez aritu zen 2022tik aurrera, COVID-19ak eragindako murrizketen ondoren, eta Udalbatzak honako ekitaldi instituzional hauetan parte hartu zuen: Bost Zaurien elizkizunean, Sanfermin jaietan, Batasunaren Pribilegioan eta San Saturnino egunean.

HARRERA-EKITALDIAK

2022an, alkatea buru izan zuten 12 harrera-ekitaldi egin ziren, eta Udalbatzak ere haietan parte hartu zuen.

Urtea

2017

2018

2019

2020

2021

2022

Harrera-ekitaldi kop.

12

26

22

15

17

12

BESTELAKO EKITALDIAK

Harrera-ekitaldiez gain, alkatea eta Udalbatzako kide batzuk hainbat edukitako beste 31 ekitalditara ere joan ziren (sari-banaketak, jardunaldiak eta abar). Haien artean nabarmentzekoak dira Urrezko Baba Aspaceri eman izana; Iruñeko Zapia, Mai Garderi eta Oier SanJurjori; eta Txondorra saria, Balbino García de Albizu ikertzaileari.

BISITA GIDATUAK UDALETXERA

Urtean zehar, 107 taldek bisitatu zuten Udaletxea; hori horrela, urte osoan zehar, modu egonkorrean eta doan eskainitako zerbitzu horren bitartez, 2.225 pertsonak bisitatu zituzten udaletxeko aretoak. Udalak kalitatea neurtzeko sistema bat ezarria du, gogobetetzeari buruzko inkesten bidez, bisitaren edukia, erreserba-sistemaren funtzionamendua eta jasotako tratua neurtzeko, besteak beste.

Urtea

2017

2018

2019

2020

2021

2022

Talde kop.

145

147

172

63

40

107

Pertsonak, guztira

3.600

3.700

4.547

1.413

748

2.225