Iruñako Udalaren 2022eko memoria

MERKATARITZA

MERKATARITZA DINAMIZATZEKO ETA ANIMATZEKO KANPAINAK

STOCK AZOKA (2022). XVI. Iruña Stock Azoka martxoaren 3an, 4an eta 5ean egin zen, Iruñeko merkatari-elkarteekin elkarlanean antolatua, eta bertan ehun saltokik parte hartu zuten. Edizio horretan, azoka merkataritza-aretoetan beraietan egin zen, eta Merkataritza Alorrak komunikazio-kanpainan lagundu zuen (kartelaren diseinua, prentsa-oharra, informazioa eta irudia sare sozialen bidez zabaltzea).

LIBURUAREN ETA LOREAREN EGUNA. Pandemiaren eraginez ohiko jarduera hau bi urtez bertan behera utzi ondoren, ohiko lekuan berreldu zitzaion. Jaimak, beraz, Karlos III.aren etorbidearen eta Orreaga etorbidearen arteko bidegurutzean paratu ziren. Jarduerak liburu-denden sektoreari egin nahi dio gorazarre, letren mundu-egunean. 17 liburu-dendak Iruñeko herritarrengana hurbildu zuten beren eskaintza, % 10eko deskontua eginda eta, liburu bat erostean, lore bat oparituta.

MERKATARITZAREKIN, HIRIA, HIRIAGO. Pandemiaren eraginez ere bi urtez bertan behera utzi eta gero, Merkataritzarekin, Hiria, Hiriago kanpainari berreldu zitzaion merkataritza sustatu eta dinamizatzeko. Urtero egiten da udaberrian eta uda hasieran hiriko merkataritza-ardatz nagusietan. 9 auzok parte hartu zuten, jende guztiarendako animazio-jarduera askotarikoak eskainiz bizilagunei eta bezeroei. Honatx auzoak: Alde Zaharra, Zabalgunea, Martin Azpilcuetako merkataritza-eremua, Donibane, Ermitagaña eta Mendebaldea, Iturrama, Sanduzelai, Arrotxapea, Txantrea eta Mendillorri.

HIRU BURGUEN ERDI AROKO AZOKA. Batasunaren Pribilegioa ospatzeko ekitaldietako bat da, eta irailaren 8tik 10era egin zen. 70 postu jarri ziren Gazteluko plazan eta Sarasate pasealekuan. Salmenta-postuetan denetariko produktuak salgai jartzeaz gain, azokari Erdi Aroko giro eta eite erakargarria eman zitzaion.

TOKIKO PRODUKTUEN VII. ASTEA. 2022ko urriaren 7tik 12ra, zazpigarren edizioa egin zen. Ekitaldi nagusia tokiko produktuen merkatua izan zen, Gazteluko plazan kokatua eta, horren osagarri, jende guztiarendako jarduera ugari egin ziren, guztiak ere tokiko produktuei lotutakoak. Haien artean tokiko produktuari buruzko pintura-lehiaketa da nabarmentzekoa, eta Foru Komunitateko hainbat pintura-eskolatako ikasleek parte hartu zuten.

Hainbat arlotako lau entitatek dihardute tokiko produktua marka lantzen eta sustatzen. Laurek ere lankidetza-hitzarmena sinatu dute Iruñeko Udalarekin. Hauek dira: Nafarroako Artisau Elikagaien Elkartea, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (NNPEK), Intia-Reyno Gourmet eta Bizilur. Entitateok arduratzen dira Gazteluko plazan paratzen diren postuak eta espezialitateak ekartzeaz, horrela ekoizleen eta azken kontsumitzailearen arteko kontaktua sustatuta.

2022-2023ko GABONETAKO KANPAINA

Kanpaina guztia Iruña oparitu goiburuan bildu zen, honako mezu hau zabaltze aldera: tokiko merkataritzan erosketak egitea aukeratzea modu egokia da zerbitzuak, jarduera ekonomikoa eta bizi-kalitatea dituen hiri bat nork bere buruari oparitzeko.

EGUBERRIETAKO ARGIAK. Hornidura kontratatzeko lehiaketa publikoa egin zen, eta Blachere S.A enpresari adjudikatu zitzaion 177.685 euroan (BEZ kanpo) prozedura negoziatuaren bidez, bi aurreko lizitazioak eman gabe gelditu baitziren. Altuerako argiztapena hiriko merkataritza-eremu nagusietan, 2022ko azaroaren 29tik 2023ko urtarrilaren 6ra arte.

EGUBERRIETAKO APAINKETA SALTOKIEN ATARIETAN. Hiriko merkatarien elkarteetako kide diren merkataritza-establezimenduei 300 irudi baino gehiago banatu zitzaizkien, hiriko merkataritza-ibilbide nagusietako establezimenduetako sarrerak argitzeko eta apaintzeko.

MERKATARITZA-DINAMIZAZIOA IRUÑEKO ERDIGUNEKO ETA AUZOETAKO MERKATARITZA-ARDATZ NAGUSIETAN. Elur artifizialezko txirrista handi bat paratu zen Sarasate pasealekuan eta, hartan, 19.334 pertsonak parte hartu zuten. Merkataritzako Alorra Coworkids gunearekin aritu zen lankidetzan eta ekitaldi bat antolatu zen Gazteluko plazan Osasunako jokalariekin, baloiak, kamisetak eta beste objektu batzuk sinatzeko. Mendillorri, Ermitagaña, Mendebaldea, Sanduzelai, Iturrama, Arrotxapea, Txantrea eta Donibane auzoek, eta Martín Azpilcuetako merkataritza-eremuak, era askotako animazio- eta dinamizazio-jarduerak eskaini zituzten: (musika, puzgarriak, gaztain banaketa, kalejirak, ipuin-kontalariak...), guztiak ere Iruñeko Udalak eremu bakoitzeko merkatarien elkarteekin elkarlanean antolatuak.

EGUBERRIKO AZOKA. Ohiko Eguberri Azoka Gazteluko plazan jarri zen, behin Nafarroako Artisau Elikagaien Elkarteari adjudikatuta eremu publikoa okupatzeko lehiaketa publikoa. 27 artisauk osaturik, Gabonetan zehar beren produktuak erakutsi eta saldu zituzten, bai elikagaiak, bai bestelakoak. Bidezko merkataritzako produktuak saldu eta sustatzeko etxola bat ere ezarri zen, Azokaren osagarri.

KOMUNIKAZIO-KANPAINARAKO SUSTAPEN-ELEMENTUAK. 25.000 poltsa berrerabilgarri diseinatu eta egin ziren Iruña oparitu kanpainaren irudiarekin eta 6na kg-ko 735 bobina enkargatu ziren, guztiak ere diseinu berekoak. Photocall motako 10 poltsa erraldoi paratu ziren merkataritza-ardatz estrategikoetan eta, era berean, 40 udal-hesi, 20 mupi-alde, eta 14 eredutako 1.330 binilo saltokietako erakusleihoetarako.

KOMUNIKAZIO-PLANA. Aipatutako sustapen-elementuez gain, mezua ohiko bitartekoen bidez zabaldu zen: irrati-iragarkiak, aipamenak hedabide idatzietan, telebista (Iruñeko auzoetan filmatutako 11 iragarki) eta kanpaina sare sozialetan.

LAGUNTZA EKINTZAILEEI ETA ENPRESEI

Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentroarekin (CEIN)

Iruñeko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen hirian ekintzailetza bultzatu eta sustatzeko. Iruñean duen bulegoan ekintzaileei arreta ematea agindu zitzaion CEINi eta, horrez gain, hirian enpresak sortzera eta ETEak garatzera eta prestakuntza sustatzera bideratutako programak eta ekintzak kudeatzea.

“OstalberriTU digitalean” programa. . Programaren helburua da ostalaritza babestu eta indartzea, digitalizazioaren bidez negozioa garatzeko alternatiba posibleak eskainiz eta COVID-19ak eraginda sektoreak pairatu duen egoera zaila ahal den heinean arintzen saiatuz. Prestakuntza barnean, guztira 90 minutuko 10 saio eman ziren, sektoreko 7 enpresak parte hartuta.

Iruña, Ekintzaile 2022. Iruñeko Udalak, CEINekin elkarlanean, hiriko jardueraren hobekuntza bultzatu eta laguntzeko asmoa izan zuen 2022an, aukerak eskainiz Ekonomia Berdeari lotutako arloetan enpresak sortzeko interesa zuten pertsonei. Xedea da bultzada eta ekintzailetza susta lezaketen ekintzen bidez sor litezkeen ekimen eta dinamika berriak sortzea, betiere aurreko programetan testatutako metodologia berritzaileak erabiliz. 24 parte-hartzaile aukeratu ziren, eta haietariko 16k programa bururaino eraman zuten.45 prestakuntza-saio eman eta 11 proiektu sortu ziren.

— Emakume lider eta eragintsua jardunaldia. Lantegiak komunikazioa lantzea izan zuen helburu eta, era berean, nola eskuratu beharrezkoak diren trebeziak emakumeak entzunak, baloratuak eta aitortuak senti daitezen. 31 lagun bertaratu ziren, eta jardunaldia CEINen eta Womenaliaren eskutik garatu zen. Womenalia espainieraz mintzo diren emakume profesional eta ekintzaileen sarea da eta, bertan, 350.000tik gora profesional ari dira. .

MERKATARITZA-SEKTORERAKO LAGUNTZEN DEIALDIA

Deialdi honek prozedura bat garatzen du Animazio eta Dinamizazio, Sustapen eta Komunikazio, Enpresa Sustapen eta Asoziazionismo Komertzialeko eta Hirigintza Komertzialeko jarduerak egiteko dirulaguntzak norgehiagoka-erregimenean emateko, bai eta Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean xedatutakoa betetzeko ere. Ordenantza hori hasiera batean onartu zen Udal honen Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hartutako erabakiaren bidez.

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea Iruñeko merkatarien elkarteei, zonaldekoei zein gremiokoei, Iruñean presentzia nagusia dutenei, 2021eko azaroaren 1etik 2022ko urriaren 15era bitartean merkataritza-sektorea sustatzeko jardueren eta merkataritza-dinamizazio eta -sustapeneko jardueren diseinua, garapena eta jarraipena egin ahal izan dezaten.

Hurbileko merkataritza sustatzea Iruñea-Estrategia 2030 Hiri Agendaren helburu estrategikoetako bat da. 2. dimentsio estrategikoaren barruan ("Iruñea Sozialki Inklusiboa") "L6. Iruñea, hurbileko merkataritza eta zerbitzuekin ".

Merkataritza-sektoreko 9 elkarte aurkeztu ziren guztira deialdira. Deialdiaren hasierako aurrekontua 200.000 eurokoa izan zen, eta onuradun bakoitzari jarduera bakoitzeko gehienez onartutako aurrekontuaren % 70 eman ahal izango zaio. Guztira 25 proiektu aurkeztu ziren; horietatik 2 "animazio- eta dinamizazio-ekintzak" 3.1 lerroan daude, 4 "sustapen- eta komunikazio-ekintzak" 3.2 lerroan, 16 "enpresa-sustapeneko eta merkataritza-asoziazionismoko ekintzak" 3.3 lerroan eta 3 "merkataritza-hirigintzako ekintzak" 3.4 lerroan, eta hasierako gastuaren aurrekontua 49.455,63 eurokoa da, nahiz eta, parte hartzen duten elkarteek benetan gauzatutako ekintzengatik aurkeztutako justifikazioaren ebaluazioa amaitu ondoren, emandako laguntzen guztizko zenbatekoa 43.877,68 eurokoa izan zen.

BESTELAKOAK

AUTOBUS-GELTOKI ZAHARREKO NASEN ERABILERA-LAGAPENAK

Autobus-geltoki zaharreko nasak erabiltzeko baimenak kudeatu ziren, udal-webean argitaratutako erabilera-irizpideen arabera. 2022an, guztira 25 jarduera baimendu ziren urtean zehar.

GELTOKI ESPAZIOA

Koordinazioan jardun zen GELTOKIren arduradunekin eta, administrazio-emakidako pleguan aurreikusia dagoen bezala, espazio horretako esleipen-hartzaileak 2022. urteko jarduera-txostena aurkeztu zuen eta hura espedientean sartu zen.

IRUÑEKO MERKATARITZAREN MAHAI TEKNIKOA

Merkataritzaren Mahai Teknikoa lan-talde bat da eta hiriko merkatarien elkarteetako nahiz Udaleko Merkataritzako Alorreko teknikariek osatua dago. Aholku-emailea da, eta Merkataritza eta Turismoko Alorreko jardueren garapenari buruzko informazioa emateko sortu zen, bai eta horri buruzko iradokizunak jasotzeko eta kontsultak ebazteko ere. Hilean behin egin zen irailera arte. Irailean, berriz, astean behin egitea erabaki zen. .

BIDE PUBLIKOAREN OKUPAZIOARI BURUZKO TXOSTENAK

Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko alorrak hiriko merkataritza inplikatzen duten jarduera guztiei buruzko txosten teknikoak egiten ditu, eremu publikoaren okupazioari dagozkionak, Herritarren Segurtasuneko Alorrak eskaturik, 2022an, guztira 27 txosten egin ziren.

EREMU PUBLIKOAN JARDUERAK EGITEKO APLIKAZIOAREN KUDEAKETA

Kaleko ekitaldi guztietako jarduera guztiak antolatu eta muntatzeko (merkatuak, azokak, Eguberriko argiak jartzea, etab.), Herritarren Segurtasuneko alorraren eremu publikorako aplikazioarekin lan egiten da. Tresnak ekitaldiei buruzko informazio guztia jasotzen du eta, haren bidez, Udaltzaingorako interesekoak diren datu guztiak sartzen dira: okupatuko diren espazioak, materialak, produktuak, zamaketa-lanetarako ibilgailuetako matrikulak, ordutegiak...