Iruñako Udalaren 2022eko memoria

TURISMOA

JARDUKETA NAGUSIAK

Alorraren jarduerak bi ardatz izan ditu 2022an: batetik, Iruña SF365 proiektuaren onespena Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planen deialdian, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitan eta, bestetik, Next Generation funtsak.

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean (PRTR), 14. Osagaiaren parte gisa, turismo-eredua jasangarritasunerantz eraldatzeko inbertsio-lerroa sartu da, Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Planen programa barne hartzen duen inbertsioaren 2. azpineurri gisa (C14.I1), Administrazioko hiru mailen arteko lankidetzazko jarduketarako mekanismoa den heinean. C14.I1 inbertsio-lerroari dagokion helburua jasangarritasun turistikoa bultzatzeko jarduketak ezartzea da, 2. azpineurrian aurreikusita dauden bezala, Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko planak mesede egin diezaien hiru arloetan (ingurumena, sozioekonomikoa eta lurraldea) helmuga turistikoei, gizarte-eragileei eta sektoreko eragile pribatuei.

Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Estrategian ezarritako prozedurarekin bat (2021eko uztailaren 28an onetsitakoa), Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak Nafarroako Foru Komunitateko Helmugetako Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Plana 2022-2024 (PSTD) prestatu zuen. Planean, “PSTD Iruña SF365” izeneko proiektua dago sarturik, Iruñeko Udalarekin elkarlanean aurkeztutakoa. Nafarroako Lurralde Plana Turismo Sektorearen Konferentziak erabakirik onetsi zen, 2021eko abenduaren 21ean, eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua izendatu zuten plana gauzatzeko eta justifikatzeko arduradun, Estatuko Turismo Idazkaritzaren aurrean edo MRR mekanismoarekiko edozein organo edo agintariren aurrean; eta organo arduradun gisa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumorako Zuzendaritza Nagusia.

Estrategiaren 8.1.1. atalak adierazten duen bezala, PSTDen erakunde kudeatzailea tokiko entitate bat izan daiteke; eta kasu honetan, begi-bistakoa da badirela zailtasun arrazoigarriak laguntza haiek emateko deialdi publikoaren prozedura arruntaren bidez, ikusirik entitate onuradun zehatz eta definituen aurreikuspena. Horrela, azkenean, aparteko mekanismo bat erabili zen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2 c) artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru legearen 17.2.c) artikuluak xedatua; eta hitzarmena egin zen Nafarroako Gobernuarekin 2022ko maiatzaren 19an, Iruñeko Udalari 5.492.500 euroko dirulaguntza ematea arautzeko.

Iruña SF365 proiektua garatzearekin batera, alorrak bere ohiko jarduera egiten jarraitu zuen, Turismoko Plan Estrategikoak (2017-2019) zehaztutako ildoekin bat.

TURISMOKO PLAN ESTRATEGIKOA

GOBERNANTZA

LAGUNTZAK

LAGUNTZAK TURISMO SEKTOREKO ELKARTEEI Helburua da turismoa dinamizatu eta sustatzeko ekintzak garatu dituzten turismo-elkarteei laguntzea, turismo arloko produktuak gara ditzaten. Sei elkarteri eman zaie laguntza: Restaurantes de Reyno elkarteari, Hotel elkarteari, Turismo Navarra elkarteari, AHTNi, Restaurantes de Navarra elkarteari eta ANAPEHi. Guztira, 68.556,57 euro.

HITZARMENAK

HITZARMENA IRUÑEKO TURISMO BULEGOA KUDEATZEKO Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu da turismo-bulegoa kudeatzeko. Hitzarmena 2025eko abenduaren 31ra arte izanen da luzagarria. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, zehazki, 80.700 euro eman dizkio Iruñeko Udalari hitzarmenaren xede diren zereginak 2022an egiteko.

IRUÑEKO UDALARI EMAN BEHARREKO DIRULAGUNTZA ARAUTZEKO HITZARMENA, IRUÑA SF365 HELMUGAKO JASANGARRITASUN TURISTIKOKO PLANA GAUZATZE ALDERA, EUROPAR BATASUNAREN NEXT GENERATION EU FUNTSEK FINANTZATUA Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Lurralde Planaren (PSTD) funtsak kudeatze aldera, aparteko mekanismo bat erabili da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2 c artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru legearen 17.2.c) artikuluak xedatua; eta hitzarmena egin da Nafarroako Gobernuarekin 2022ko maiatzaren 19an, Iruñeko Udalari 5.492.500 euroko dirulaguntza ematea arautzeko.

Hitzarmena onesteak berarekin dakar proiektua Kudeaketa Planaren arabera gauzatu behar izatea eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari buruzko xedapenak bete behar izatea. Mekanismoak, besteak beste, zabalkunde eta publizitate arloko betebeharrak dakartza, ingurumenari kalte nabarmenik eragin gabe (DNSH).

LANKIDETZA-HITZARMENA, IRUÑEKO UDALAREN ETA RENFE VIAJEROS SOCIEDAD MERCANTIL ESTATAL, S.A.ren ARTEKOA, RENFE VIAJEROSko TREN BIDEZKO GARRAIO ZERBITZUAK ETA IRUÑEKO TURISMOA BATERA SUSTATZEKO Sinatzen den egunean sartuko da indarrean hitzarmena eta 2024ko abenduaren 31ra arte izanen du indarra. Helburua da batera sustatzea Renfe Viajerosko tren bidezko garraio zerbitzuak eta Iruña hiria, turismo- eta negozio-helmuga gisa.

Lankidetza Hitzarmenean hitzartutako baldintzak AHTri eta Distantzia Luzeko trenei soilik dagozkie; ez, ordea, Renfe Viajerosko gainerako zerbitzuei eta/edo produktuei, eta hitzarmenetik kanpo berariaz gelditzen dira Hurbileko, Distantzia Erdiko eta Avlo zerbitzuak, salbu espresuki hitzartzen bada.

IRUÑEKO UDALAREN ETA DONEJAKUE BIDEAREN ADISKIDEEN ELKARTEAREN (DONEJAKUE ERMANDADEA PADERBORNEN) ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, IRAIZOZ TXALETA ERAIKINA LAGATZEKO DONEJAKUE BIDEKO ERROMES-ATERPETXEA IZAN DADIN: PADERBORN ETXEA (ESPEDIENTEA: 2021/29 ESPEDIENTEA)

Hitzarmena indarrean dago eta 5 urteko iraupena du, 2026ko maiatzaren 28ra arte. Horrekin bat, Iraizoz Txaleta erromes-aterpetxe gisa kudeatzen da.

DTI HELMUGA

Iruñeak bat egin du Helmuga Turistiko Adimentsuen Sarearekin. Horretarako, egoerari buruzko diagnosia enkargatu du, bai eta lan-plana ere, Segittur enpresak egin duena.

UDALERRI ELKARTEAREN ERAKETA DONEJAKUE BIDEKO HIRI-ADIMENERAKO SISTEMA PROIEKTUA AURKEZTEKO

Udalerri elkartea eratzea ezinbesteko pausoa izan da Donejakue Bideko Hiri Adimenerako Sistema proiektuaren helburuak lortzeko, Segittur sozietatearen Donejakue Bideko DTI laguntza-deialdi publikoaren barnean. Proiektuak irtenbide multzo bat garatu nahi du, informazio adimentsuko sistemak eratzeko eta datuak partekatzeko, Donejakue Bidearen kudeaketa eraginkor eta adimentsurako, elkartean sarturik dauden udalerrietan.

EUROPAKO PROIEKTUAK

2022an, bi proiektu izan dira indarrean: Jacob@ccess eta Kintoan Barna.

Jacob@ccess (Donejakue Bidea):El Ayuntamiento de Pamplona – Iruñeko Udalak Jacob@ccess proiektuaren bazkide gisa parte hartzen du. Proiektu hori Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz Gaindiko Lankidetza Programak (POCTEFA 2014-2020) finantzatzen du, EEGF funtsen bidez. 2022ko martxoan, proiektua bururaino eraman da, Jacob@ccess proiektuaren protokoloa sinatuz. Agiriaren xedea da mugaz gaindiko azpiegitura-sarearen etorkizuneko ekintzak laguntzea (desgaitasuna duten pertsonek mugaz gaindiko lurraldeetako kultura eskuragarriago izan dezaten). Donejakue Bideari lotuta, lankidetzan dihardu irisgarritasun materialaren inguruan (higiezinen eta higigarrien antolaera) eta irisgarritasun immaterialaren inguruan (irtenbide museografikoak eta bizipenei lotutakoak, guztiak ere berritzaileak, propio diseinatuak desgaitasuna duten pertsonek erabil ditzaten).

Proiektuaren helburua da Kintoko lurraldeak duen erakargarritasuna garatzea, dinamizazio eta errebalorizazio ekonomikoko ekintzak garatuz, bizilagunen, gizarte-eragileen eta bisitarien bidez. 2022an, proiektua amaitu da.

HELMUGA EGITURATZEA

- TURISMO BULEGOA ETA ULTREIA DONEJAKUE BIDEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

Arreta eta sustapen turistikoko zerbitzuak bi egoitza ditu: Turismo Bulegoa eta, Ultreia, Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroa. Zerbitzuak bi xede ditu: lehenik eta behin, jarduerak eta produktu turistikoak jakinarazi eta sustatzea, bai eta Iruñeko Udaleko Turismo Zerbitzuak, Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuak eta hiriko turismo-sektoreak garatutako programak ere; eta, bigarrenik, hiriaren komunikazio- eta sustapen-tresnak kudeatzea, hiriaren irudia eta kontakizun turistikoa finkatze aldera. Kudeaketa Dinamic Imizcoz Servicios Culturales SLU enpresak egiten du 232.825,49 euroan.

- SAN BARTOLOME GOTORLEKUA, IRUÑEKO GOTORLEKUEN INTERPRETAZIO ZENTROA

Iruñeko Udalak San Bartolome gotorlekua du, hau da, Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa. Oinarrizko gunetzat jotzen da Iruñeko produktu turistikoa egituratzeko eta, zehatzago, Iruña harresiak dira produktua dinamizatzeko. Iruñeko gotorlekuei buruzko erakusketa dago eta Iruñeko Harresiak ibilbidearen abialekua da, bai eta Iruñeko blokeoa ihes-jokoaren hasiera ere. Zerbitzua lizitaziora atera da 2022. urterako, luzatzeko aukerarekin. ITARCA RIOJA enpresari esleitu zaio maiatzean, 18.815,98 €-an.

- SAN FERMIN ESPERIENTZIA ZENTROA

2022. urtean, eta Iruñeko Udalak Iruña SF365 PSTD programa kudeatze aldera hartutako konpromisoen baitan, guardia-gorputza zaharberritzeko lanak hasi dira, San Fermin esperientzia zentro gisa erabiltzeko. .

- BESTE HELMUGA BATZUEKIKO SINERGIAK INDARTZEA. DONEJAKUE BIDEKO UDALERRIEN ELKARTEA

Iruñeak parte hartzen du Donejakue Bideko Udalerrien Elkarteak bultzatutako bileretan. Iruñeko alkate Enrieu Maya da elkarteko presidentea. Iruñea 20118az geroztik da elkarteko kide.

- BIZIKLETAK APARKATZEKO LEKU GEHIAGO INGURU TURISTIKOETAN

Igloo moldeko beste bi aparkaleku jarri dira, Nbici udal aparkalekuen sarearen barnean mugikortasun turistikoa sustatzeko asmoz Tres Reyes eta Iruña Park hotelen inguruan.

- AHOGOZATU ESPAINIA
  • · Madrid Fusión Nazioarteko Gastronomia Biltzarrean parte hartu da, martxoaren 28tik 30era, IFEMA azoka-barrutian. Helburua sareari lotutako gastronomia-helmugak ikusaraztea da. Ekimenean, ekitaldi asko egin ziren, hala nola produktuen aurkezpenak, dastatzeak, show cookings saioak, ardo-dastatzeak, mahaia inguruetan parte hartzea, elkarrizketak, eta hitzorduak gastronomian eta bidaietan espezializatuak dauden agentziekin, eta publiko parte-hartzaileari ere arreta eman zitzaion; nagusiki, azken publikoa izan zen.
  • · Ibilbide gastronomikoa Espainian barna 2022: Helmuga gastronomikoak webgunean eta sare sozialetan jakinarazi eta zabaltzeko kanpaina da. Haietako bakoitzaren ezaugarriak nabarmentzen dira, produktu identitarioak, lurraldea, errezetak, gastronomia-lekuetako esperientziak, etab.
  • · Frantziako merkaturako presstrip batean parte hartu da Iruñean eta Tuteran, irailaren 22tik 24ra. 5 kazetari/influentzer frantsesek parte hartu dute bi hiri gastronomiko ezagutzeko: Iruña eta Tutera.

HELMUGA-ADIMENA

- TURISMOAREN BEHATOKIA
- TURISMO BULEGOA

2022. URTEA

2021. URTEA

Aldea %

Bisitari nazionalak, guztira

46.606

40.848

+ 14,09

Nazioarteko bisitariak, guztira

29.844

12.134

+ 145,99

Bisitariak, guztira

76.450

52.982

+ 44,29

Nazionala

Nazioartekoa

Guztira 2022

Urtarrila

821

269

1.090

Otsaila

1.397

405

1.802

Martxoa

2.294

782

3.076

Apirila

4.297

2.514

6.811

Maiatza

2.246

3.696

5.942

Ekaina

2.451

2.885

5.426

Uztaila

5.661

3.804

9.465

Abuztua

11.815

5.744

17.559

Iraila

5.444

5.253

10.697

Urria

4.786

3.003

7.789

Azaroa

2.365

914

3.279

Abendua

3.029

575

3.604

GUZTIRA

46.606

29.844

76.450

Mantendu da Madril, Katalunia eta Valentziako Erkidegotik etorritako bisitarien joera. Bisitari gehiago ere etorri dira bai Andaluzia, Euskadi eta Gaztela-Mantxatik, bai Gaztela eta Leonetik.

Turismo nazionala ez bezala, nazioartekoa goi-denboralditik kanpo mugitu ohi da, hau da, denboraldi ertainean; bereziki, irail eta urrian, eta, are, baita apirilean ere. Aitzitik, eta Frantzia kenduta, ez dira izaten ohiko bisitariak goi-denboraldiko hilabeteetan.

Edonola ere, gehien bisitatu gaituzten 3 herrialdeak, honakoak dira:

  • — Frantzia: 11.411 bisitari (nazioarteko bisitarien % 38,23)
  • — Alemania: 3.341 bisitari (nazioarteko bisitarien % 11,19)
  • — AEB: 2.200 bisitari (nazioarteko bisitarien % 7,37)

Hala ere, nabarmentzekoa da, halaber, bisitari gehiago etorri izana Holandatik, Erresuma Batutik, Italiatik eta Belgikatik. Horrekin zerikusia izan dezake hegaldi erregularra izateak hurbil dauden aireportuetatik (Gasteiz, Bilbo eta Zaragoza) herrialde haietara. Dena den, egia ere bada bisitari kopuru handia etortzen dela autokarabanan gure hiriraino.

ULTREIA, DONEJAKUE BIDEAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

2022

2021

Aldea

Arreta kop. guztira

3.009

3.178

-5,3%

Bisitari nazionalak, guztira

3.238

5.109

-36,6%

Nazioarteko bisitariak, guztira

2.835

1.652

+ 71,6%

Bisitariak, guztira

6.073

6.761

-10,2%

Ultreiako bisitari nazional gehienak Nafarroakoak dira eta, ondotik, Katalunia eta Madrilgoak. Beraz, eutsi egin zaio azken urteotan izandako joerari. Nazioarteko turista gehienak, berriz, Frantziatik datoz eta, ondotik, AEBtik eta Alemaniatik.

Nolanahi ere, nabarmentzekoa da, halaber, Holandako bisitarien kopurua, aunitz handitu baita 2021en aldean, bai eta Erresuma Batukoa ere.

- SAN BARTOLOME GOTORLEKUA

San Bartolomek Gotorlekuak 6.395 pertsona hartu zituen 2022an, eta haien % 72 turista nazionalak izan ziren, eta gainerako % 28, berriz, nazioartekoak. Datuak 2022ko maiatz-urrikoak dira.

- JESUS ETA MARIA ERROMES-ATERPETXEA

2022an, 12.025 lagunek hartu zuten ostatu aterpetxean; haietatik, 8.958, atzerritarrak. Maiatz, abuztu eta apirila izaten dira jendetsuenak.

— PADERBORNEKO ERROMES-ATERPETXEA

2022. urtean, aterpetxea zabalik egon zen maiatzetik urrira bitarte, eta 3.010 erromesek hartu zuten ostatu. % 29 Alemaniatik zetozen.

- AUTOKARABANENDAKO EREMUA

2022an, 10.275 erabiltzaile izan ziren Trinitariosko autokarabanendako eremuan. Hau da, 2019an baino gehiago. Ekainetik urrira, okupazio-tasa % 100 izan zen. Autokarabana gutxieneko hilabeteak urtarrila eta otsaila dira.

— SANFERMINEN ERAGIN EKONOMIKOARI BURUZKO AZTERLANA

2002ko Sanferminen eragin ekonomikoari buruzko azterlana egin da, analisi kuantitatiboan eta kualitatiboan oinarriturik, interes-taldetzat zehaztutako pertsonen tipologiei zuzendua (turista nazionalak, nazioarteko turistak eta Nafarroan bizi diren pertsonak). Azterlanak helburu du Sanferminetan bisitatzen duen jendeak Iruñean eragindako gastu-bolumenari buruzko informazio eguneratua eta benazkoa izatea eskura, izan turistak, izan Iruñeko bizilagunak edo izan Nafarroako gainerako herrietako bizilagunak.

SEKTOREZ SEKTOREKO PRESTAKUNTZA

Ekitaldi turistikoetako karbono-aztarna: Online plataforma bat jarri da abian, Iruñean egindako biltzarretako karbono-aztarna neurtzeko. Ekintza karbono-aztarna murrizteari buruzko prestakuntza bati dago lotua.

PRODUKTU TURISTIKOAK

- MICE MAHAIA

Iruñeko Udala Spain Convention Bureau elkartean dago sarturik. Elkartearen xedea da entitate horri lotutako helmugak estatuan eta nazioartean sustatzea bileretako turismoaren segmentuaren barnean. 3.515 euroko kuota ordaintzen da urtean. Udalak, gainera, MICE mahaia izeneko lan-taldea bultzatzen du, kidea baita, biltzar eta bileretako sektorean ari den turismo-sektoreko elkarteek, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Biltzar Jauregiak osatua. Beste lankidetza-ildo garrantzitsu bat da ekitaldi eta jardueretan, eta bisita gidatuak, material turistikoa eta RENFErekiko deskontuak eskaintzen ditu.

2022an, honako ekitaldiotan parte hartu da:

  • · Jardunaldi Korporatibo Nazionala, Santiago de Compostelan, urriaren 21etik 23ra.
  • · SCBri lotutako helmugak sustatzeko jardunaldia, estatuko bezeroari zuzendua.
  • · IBTM, Bartzelonan, azaroaren 28tik 30era.
- OSASUN TURISMOA. OSASUN-KLUSTERREAN PARTE HARTZEA

Iruña osasuna arloko kluster-mahaian da partaide, klusterra bera sortu zenetik. 2022an, Iruñeak hainbat sustapen-jarduera bultzatu ditu Estatu Batuetako eta Latinoamerikako merkatuan.

Camino de santiago

Iruñeko Turismoko Plan Estrategikoak ezarritako helburu orokorrak dira okupazio-mailak hobetzea, hirian gastua egitea eta, oro har, turismoaren eragin ekonomikoa hiriko ekonomian. Udako hilabeteetan publiko kopuru garrantzitsua badugu ere, hein handian hiriko kultur jardueren eskaintzak eraginda (harresietako jaialdia, Flamenco On Fire, etab.), ostatu-gauen eta bisitarien kopuruak behera egiten du uztailaren bigarren hamabostaldian, eta ia ez dago bidaia eraginen duen kultur programaziorik. Hori guztia dela eta, Urte Xakobeoaren karira, programazioa garatu da Santiago Egunean, Musika Bideko lehenean izenburupean.

Dinamizazio-jarduerak

— 2022ko Aste santua

Dinamizazio-jarduerak egin dira Donejakue Bidea gaiaren inguruan: Bideko ginkana, eta, horrez gain, ardo-dastatzeak Jesus eta Maria aterpetxean.

— 2022ko Uda

Honako jarduera hauek eskaini dira:

Familiendako jarduerak:eskaini diren jarduerek San Bartolome Gotorlekua dute ardatz, gune horren inguruan egina dagoen kontratuaren barnean daude kudeatuak.

  • · Familiendako ginkana: aurkitu dorrea e
  • · Antzara-jokoa
  • · GOTORLEKUA ikusteko bisita gidatua
  • · Pintura-lantegia
  • · Buztin-lantegia
  • · Pista-jokoa: Ibiltaria, ez dago biderik

Beste jarduera batzuk:

Bisita gidatu antzeztua: kalizaren lapurreta

Musika Bideko lehenean:ekimenak jarduera-sorta zabala dauka eta 4 egunez egin dira Donejakue Bidearen inguruan:

  • · Bisita gidatu musikatuak uztailaren 22an, 23an eta 24an, bi saio eguneko.
  • · Gaueko kontzertuak katedralean, San Lorentzo eta San Saturnino elizan, uztailaren 22an, 23an eta 24an, 20:00etatik 20:30era.
  • · Abesbatzen emanaldiak uztailaren 23an, 24an eta 25ean, 12:00etatik 13:00etara.
  • · Kontzertu bereziak Santiago egunean (uztailak 25), San Lorentzo eta San Saturnino elizetan, 20:00etan.
  • · Gaualdia katedralean, uztailaren 25ean.

Bideko ardo-dastatzeak: 6 dastatze egin dira ziudadelan, udan zehar.

Katedraleko gaualdiak: bi bisita gidatu berezi gaueko ordutegian Iruñeko katedrala ikusteko.

BABESLETZAK

- NAVARTUR

Events&Holidays S.L.U enpresak, hau da, Navartur Nazioarteko Turismo Azoka Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioan sustatu eta antolatu duenak (2022ko otsailaren 25a, 26a eta 27a) nazioarteko Gastronomia Biltzarra antolatu du otsailaren 25ean; Encuentro B2B Navartur Meetings. 2.000 euroko babesleta eman zen, BEZa barne..

- NORT FESTIVAL, Estatuko Diseinu eta Gastronomia Topaketa otsailaren 18an eta 19an egin da Baluarten, Iruñean. 5.000 €-ko babesletza jaso dute, + BEZa.

Topaketaren helburua da hiriko turismo gastronomikoan dagoen eskaintzaren kalitatea hobetzen laguntzea eta joaera berrian ezagutzea, topaketan tour-operadoreak, bidaia-agentziak, marketin-aholkulariak, ekoizle publikoak eta pribatuak biltzen baitira, bai eta ostalariak, sukaldariak, enologoak eta kazetariak. Sektorea dagoenekoz gastu turistikoaren % 40 da.

- GASTRO TALENTUAK

CM Gipuzkoa-k 2022ko Gastro talentuak ekimena antolatu du 2022ko ekainaren 15ean Iruñeko Tres Reyes Hotelean. 3.000 €-ko babesletza jaso du + BEZa. Helburua da hiriak helmuga turistiko gisa duen kokapena hobetzea; eta bestalde, ikusgaitasuna ematen zaio sukaldaritza sektoreari, oro har, eta Nafarroako sukaldari gazteei, bereziki.

- GASTRO SUMMIT

Sumando TV eta WEB S.A.U., Gastro Summit topaketaren bigarren edizioaren sustatzaile eta antolatzaile nagusia da, 2022ko urriaren 26an eta 27an Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditorioan egindakoa. Bada, 6.000 €-ko babesletza jaso du + IVA, aipatu topaketa antolatzeagatik.

Ekimenak gastronomia hartzen du ardatz, garapen jasangarriko tresna izan dadin; eta horretarako, sektorearen balio-kate osoa erabili nahi du, ekoizleen, egileen, jatetxeen, hotelarien eta azken kontsumitzaileen arteko harremanak estututa.