
Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko Alorraren helburua da hiria sortzea lurraldean: horretarako, hiri-antolamendua planifikatu eta kudeatzen du, etxebizitza duin bat eduki ahal izatea errazten du, naturaguneak hobetzen ditu, historia-ondarea zaintzen du eta ahalegina egiten du hiri- eta gizarte-ingurua osasungarria izan dadin, osasun-, higiene- eta ikuskaritza-baliabideen bitartez.
|
2014 |
2015 |
2016 |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
|
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Obrak |
221 |
349 |
387 |
406 |
437 |
473 |
518 |
568 |
503 |
|
Laburtuak |
558 |
764 |
765 |
781 |
709 |
649 |
560 |
717 |
798 |
|
Komunikatuak |
546 |
651 |
805 |
762 |
914 |
918 |
779 |
903 |
1.345 |
|
EEZB obrak |
90 |
134 |
197 |
237 |
244 |
256 |
258 |
300 |
342 |
|
EEZB laburtuak |
107 |
128 |
30 |
73 |
56 |
58 |
39 |
66 |
97 |
|
EEZB komunikatuak |
54 |
52 |
76 |
210 |
210 |
186 |
168 |
176 |
194 |
|
1.576 |
2.084 |
2.260 |
2.469 |
2.570 |
2.540 |
2.322 |
2.730 |
3.279 |
2021. urtearen aldean: % 20,00
2020. urtearen aldean: % 41,00
2021. urtearen aldean - % 3,00
2020. urtearen aldean - % 8,90
|
Hego Txantrea |
Arrosadia Lezkairu |
Ipar Etxabakoitz |
Ensanches |
Zabalguneak |
Erripagaina |
Arrotxapea |
Beloso |
ITurrama |
Guztira |
|
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
2020 |
79 |
467 |
51 |
92 |
24 |
93 |
806 |
|||
|
2021 |
59 |
246 |
23 |
156 |
138 |
72 |
16 |
6 |
716 |
|
|
2022 |
105 |
519 |
53 |
24 |
701 |
|
Arrotxapea |
Arrosadia |
Azpilagaña |
Etxabakoitz |
Donibane |
Lezkairu |
Sanduzelai |
Buztintxuri |
Iturrama |
Mendillorri |
Mendebaldea |
Txantrea |
Ermitagaña |
Guztira |
|
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
2020 |
27 |
9 |
6 |
6 |
- |
- |
5 |
1 |
1 |
5 |
3 |
3 |
3 |
69 |
|
2021 |
23 |
12 |
8 |
1 |
9 |
9 |
7 |
7 |
4 |
3 |
5 |
1 |
4 |
93 |
|
2022 |
32 |
17 |
9 |
9 |
4 |
21 |
3 |
7 |
11 |
8 |
121 |
2012tik hona, irekiera-espediente gehienak erantzukizunpeko adierazpen bidez izapidetzen dira, eraikinen lehen erabilerak eta erabilera-aldaketak izan ezik. Erantzukizunpeko adierazpenak, 2012an sartutakoak, jarduera kaltegabeak eta sailkatuak irekitzeko izapideak errazten ditu. Jarduera horiek Geroko Kontrolari buruzko Ordenantzarekin bat kontrolatzen dira.
|
Izapidetutako irekiera-lizentziak |
|||
|---|---|---|---|
|
GUZTIRA |
1. Erabilera |
Apartamentu turistikoak |
|
|
2018 |
917 |
||
|
2019 |
829 |
||
|
2020 |
964 |
87 |
199 (42 UKATUAK) |
|
2021 |
950 |
112 |
74 (14 UKATUAK) |
|
2022 |
1.068 |
118 |
47 (7 UKATUAK) |
2022an, 1.068 espediente izapidetu ziren. Haietatik 118 etxebizitzen lehen erabilerako lizentziak izan ziren, eta 47, apartamentu turistikoetarako lizentziak; haietatik, 39 eman eta 7 ukatu ziren (gainerakoak, beste egoera batzuetan daude
2022a amaitu arte, guztira 180 etxebizitza bildu dira bulegoan, eta den-denak okupatuak daude. Esku-hartzeak bi bideren bitartez egiten dira. Batetik, Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko alorrak koordinatzen dituen etxebizitzetan, eraikinetan eta beste ondasun higiezin batzuetan konponketak eta berrikuntzak egite aldera, hornitzaileekin 2015ean sinatutako esparru-akordioaren arabera. Bestetik, esku-hartzea Gizarte Zerbitzuetako alorraren Gizarte Enpleguko eta Gazte Langabetuen Laneratze programen bidez egiten da. Bulegoaren erabiltzaileen profila 3 edo 4 kideko familia-unitatea da, adingabeak ardurapean dituena, eta diru-sarrera prekarioak. 202Oan 33 etxebizitza bildu ziren bulegoan, haien kudeaketa egiteko; 2021ean, beste 38 etxebizitza berri batu ziren. 2022an, 11 etxebizitza berri bildu dira.
2022. urtean, hipoteka-bitartekaritzako 29 eskabide jaso ziren. Hori zela eta, espedienteak abiarazi, eta emaitzak honako hauek izan ziren::
20 espedientea amaitu ziren, eta gainerakoak, irekita daude.
Horietako 13 espediente abokatuen aholkularitzaren bidez ebatzi ziren, ez baitzuten zuzeneko bitartekaritzarik behar, aukera posibleak gainbegiratzea baizik. A Fasean kokatutako kasuak dira. Hau da, bezeroak lege-aholkuaren alde egin eta neurri posibleak hark berak bere banku-entitatean zuzenean proposatzea hobesten du
Gainerako espedienteei dagokienez, 2 kasu etxebizitza ordainean emanez amaitu ziren, zorra kitatzeko; kasu batean kopuruak birnegoziatu ziren, abusuzko klausulak ikusirik, eta beste 2, luzamendua lortuz eta hipoteka ordaintzeko kontrola berreskuratuz.
E2 kasutan ez zen akordioa lortzerik izan bankuarekin. Kasu batean, bezeroak uko egin zielako entitateak ezarritako baldintzei eta, bestean, bankuak negoziatzeko borondaterik izan ez zuelako.
Eskabideak auzo guztietatik etorri dira, oso banatuak daude, baina espediente gehienak Milagrosan, Sanduzelain, Txantrean, Etxabakoitzen eta Arrotxapean daude, eta auzo berriak ere ageri dira, hala nola Lezkairu.
Iruñeko Udalaren Hiria Birgaitzeko Bulegoa 1984an hasi zen lanean, MOPUren, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmen baten babesean, hiriaren erdigune historikoko hainbat eraikin birgaitzeko asmoz. Udaleko Plan Orokorraren eskakizunekin bat, une hartan bulego bat sortu zen, udalaren mendean soilik, aipatu Planak hiriaren erdigune historikorako aurreikusten duen hirigintza-garapena kudeatzeko eginkizunak bere gain hartuta. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak 1986ko urrian sinatutako hitzarmenarekin bat, bulegoak halaber bere gain hartu zuen Nafarroako Gobernuak foru-lurraldean Eraikinak eta Etxebizitzak Birgaitzeko ezarri zuen Bulego haietako baten eginkizuna.
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak ezartzen dituzten birgaitze-politikek sortutako lan arlo guztiek gidatzen dute Iruñeko Udalaren Hiria Birgaitzeko Bulegoaren jarduera. Praktikan, Bulegoaren jardueraren zati garrantzitsu bat birgaitze babestuko espedienteen tramitazioan datza, leihatila bakarreko kontzeptura hurbiltzen den kontzeptuarekin bat, Bulegoak bere gain hartuak dituen eginkizunetariko batzuk batera egin nahirik, betiere birgaitze-jarduketekin lotutakoak (hirigintza-legeari eta legeria teknikoari buruzko informazioa, Jabetza Horizontalari buruzko Legea; aholkularitza laguntzei buruz, hirigintza-lizentziak izapidetzeari buruz, Gobernuaren eta udalen laguntzak izapidetzeari buruz...).
HBBko teknikariek, halaber, 296 bisita tekniko egin dituzte 2022an zehar eraikinetara, Bulegoan izapidetzen diren hainbat espediente motarekin lotutakoak.
Hiria Birgaitzeko Bulegoa, halaber, Udalaren dokumentazio-erregistrorako guneetako bat da eta, irisgarritasun-baldintzak direla eta, jarduera handia egiten da.
Birgaitze-jarduketak lehentasunez birgaitu beharreko eremuak ukitzen dituen garapen-planeamenduarekin bat programatu behar direla ulerturik, Bulegoak aipatu Plan Bereziei buruzko kontsulta eta aholkularitzarekin lotuta dagoen edozein lan egiten du. 2022an zehar, 17 hirigintza-kontsulta izapidetu dira indarrean dagoen araudia aplikatzeari buruz hiri osoko hainbat birgaitze-proiektutan.
Birgaitze-jarduerak gero eta jarduera profesional handiagoa dakar berarekin; izan ere, gehienbat, teknikari pribatuek edo beste administrazio batzuek denetariko espediente amaituak kontsultatu eta aztertzeko beharra eskatzen dute, HBBko artxiboan gordeak daudenak: 2022an, HBBko artxiboko 92 espediente eskatu dira, hainbat azterlan mota, txosten, analisi eta kontsulta egiteko.
Etxebizitzak Birgaitzeko Bulegoak hainbat hirigintza-izapide egiten ditu, guztiak ere hiriaren erdigune historikoko birgaitze-jarduketei eta jarduketak kontrolatzeari lotuak.
Aurreko urtealdian, HHBk honako espediente hauek ebatzi ditu:
Birgaitze Bulegoak, Hirigintzako alorrarekin batera, hiriaren erdigune historikoan kokatutako eraikinak kontserbatzeko betebeharrekin lotuta dauden obren gauzapenerako txosten teknikoak eta aginduak izapidetzen ditu.
108/2014 Foru Dekretuak eraikin-jabeendako betebehar berriak ezarri dituen neurrian (Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak egin eta aurkeztearekin lotutakoak), Udaleko Hiria Birgaitzeko Bulegoak bere gain hartu ditu aipatu txostenak hartu, erregistratu eta aurkezteko lanak.
Hiriko Alde Zaharreko eraikuntza pribatuan aurri-adierazpenaren eskaera bat izapidetzea. Eraikinak Ebaluatzeko 230 txosten hartu eta erregistratzea.
Recepción y registro de 230 Informes de Evaluación de edificios.
Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat, Hiria Birgaitzeko Bulegoak bere gain hartzen du Irisgarritasun Plan berezien tramitazioa partikularrek eskatuta, zeinen bidez etorkizunean desjabetzeak ahalbidetuko baitira eraikinetan oztopo arkitektonikoak kendu ahal izateko.
Une honetan, 7 desjabetze-espediente izapidetzen ari dira Iruñean. Aurreko urtealdian (2022) honako jarduketa hauek egin ziren espediente horien gainean:
Datu orokor gisa, % 27,74 igo dira 2022an tramitaziora aurkeztutako espedienteen kopurua, 2021ekin alderatuta.
Hona hemen Nafarroako Gobernuak 2022an hitzemandako laguntzak, Iruñean onetsitako jarduketei dagozkienak (behin-behineko kalifikazioa 2022)::
Aipatzekoa da, halaber, Alde Zaharreko birgaitze-jarduketei laguntzeko neurri gisa, Hiria Birgaitzeko Bulegoak txostena egiten duela inguruko etxebizitzetan bizigarritasun-baldintzak betetzearen gainean. Etxebizitzen jabeek egindako aurrez aurreko kontsultei erantzuteaz gainera, Nafarroako Gobernuak eskatuta, 158 txosten egin ditu, bizigarritasun-zedulen eskaerei loturik.
Bestalde, 61/2013 Foru Dekretua aldatzearen ondorioz, bizitegi-multzoetan birgaitze energetikoaren alde 2016an hartutako neurriak interesgarriak gertatzen ari dira hiriko eremu finkatuetan kokaturiko komunitate-multzo batzuetarako. Esku-hartze Globaleko Proiektuak idatziz (PIG), jarraitu da birgaitze babesgarriko jarduketak hainbat bizitegi-multzotan programatzen.
Laguntza mota horrek garrantzi berezia hartu du Txantrean. Nasuvinsaren jardunak aipatu PIG planen prestaketa bultzatu baitu, hiriko beste eremu batzuetan baino neurri handiagoan (Iruñeko Udalarekin egina duen lankidetza-hitzarmenaren barnean).
2022an, HBBko zerbitzu teknikoek Esku-hartze Globaleko 6 proiekturen partaidetza-prozesuetan esku hartu dute hainbat bizitegi-multzotan, HBBren aldeko txostena jasotakoak eta Nafarroako Gobernura igorritakoak, onets ditzan (809 etxebizitza).
2022an, birgaitze-espedienteek ukitutako pertsonei aurrez aurre edo telefonoz etengabe emandako informazioaz gain, HBBk Birgaitze Babestuko 37 txosten eman ditu Lehentasunez Birgaitu beharreko Eremuetako (Alde Zaharra eta Zabalguneak) eraikin eta etxebizitzetan. Helburua da birgaitze-jarduketei ekiteko interesdunei jakinaraztea zer-nolako behar zehatzak dauden eta zenbateraino egokitu beharko duten araudira eraikinean egin beharreko obrek, aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko.
2022an, Alde Zaharreko eta Zabalguneetako 15 eraikinen birgaitze-proiektuak kalifikatu dira hasiera batez. Espedienteek guztira 130 etxebizitzari eragin diete, 2.511.053 €-ko inbertsio partikularra eragin dute eta 855.756 €-ko dirulaguntza emanen zaie.
Udalak babestutako birgaitze-jarduketen ondorioz, halaber, aldamioak laga dira Lehentasunez Birgaitu beharreko Eremuetako eta Auzo Kalteberetako fatxadetan eta estalkietan esku hartzeko. 2022an, 33 eraikinek jaso dute aldamioak lagatzeko laguntza, 106.486,97 euro guztira.
Aipatu behar da, halaber, 2022an zehar, 1.578.180,85 € eman direla Alde Zaharreko eta Zabalguneetako 21 birgaitze-jarduketaren laguntzak ordaintzeko.
2012. urteaz geroztik, hiriko eremu hondatuenetako hiri-kalteberatasunari buruz aurrez egindako azterlanetatik abiatuta, Hiria Berroneratzeko jarduerak garatzen eta ezartzen ari dira eremu kalteberetan, Esku-hartze Orokorreko proiektuen erredakzioa Esparru Hitzarmenen onespenari lotuz. Hala, hitzarmen horiei esker, eragindako eremuetan informazio- eta kudeaketa-laguntzak eta -neurriak ezartzen ahal dira.
2022an, honela gauzatu da:
Aurreko ekintzen garapenak eraginda, eremu kalteberatako 14 erkidegori eman zaizkie laguntzak 2022an; 655.519,36 €, guztira.
Era berean, aipatu behar da eraikinak birgaitzeko 10 proiektu kalifikatu direla hasiera batez aipatu eremuetan (inbertsio pribatua: 1.764.638 euro, eta dirulaguntza aurreikusia: 567.025 €). .
2022an, Iruñeko Udalak 3 laguntza-deialdi argitaratu ditu Hiria Birgaitzeko Bulegoaren bidez, hiriko eraikinetan birgaitze-jarduketak laguntzen bidez sustatzeko:
Hona hemen birgaitze babestuetarako sustapen pribatuarendako udal laguntzen jarduketa nagusien xehetasuna:
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planeko etxebizitzak birgaitzeko eta etxebizitza sozialerako laguntza-programak arautzen dituen urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua garatze aldera, Nafarroako Gobernuak, Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, hainbat deialdi argitaratu ditu (eraikinak, auzoak, etxebizitzak, Eraikinaren Liburua), eraikinetako energia-eraginkortasuna hobetzeko jardueretarako laguntzak eta dirulaguntzak emate aldera.
Iruñeko Udalaren HHBk ez du deialdien kudeaketa osoa egin, baina bere gain hartu ditu MRR funtsei lotutako deialdi guztien informazio-lanak.
PIG figura sortu zenetik Iruñeko Udalak bere gain hartu dituen bizitegi-multzoetako birgaitzeei laguntzeko ekintzen barnean, MRR funtsetatik datorren Auzoak izeneko programaren deialdia baliatu egin du Bizitegi Birgaitze Programatuko Ingurune batzuk hiri-kalteberatasuneko baldintza egiaztatuak dituzten eremu izendatzea eskatzeko. 2022an, Iruñeko Udalak 7 bizitegi-multzoren Bizitegi Birgaitze Programatuko Ingurune adierazpena eskatu du.
PCH-IBk, abiaraziak ziren 5 sustapen burutu ditu, eta ia bere osoan eman dira eraiki diren 52 etxebizitzetako gehienak: Descalzos 23 – 25 - 27 (8 etxebizitza + 2 lokal Udalari lagata); Descalzos 47 – 53 (17 etxebizitza + 1 lokal – 20 garaje-leku + 8 trasteleku); Descalzos 24 (6 etxebizitza + 2 lokal Udalari lagatzeko prozesuan), Carmen 25 (14 etxebizitza eta Udalari lagatako lokal 1) eta Descalzos 33-35 (7 etxebizitza eta lokal 1 Udalari lagatzeko prozesuan).
Etorkizunerako diren gainerako 4 sustapenetan, jabetzak erosteko eta proiektuak kontratatzeko kudeaketa-lanak egin dira. Sustapen hauek dira: Jarauta (7tik 21era), Descalzos 55 – 61, Descalzos 42 – 48 eta Jarauta 84 – 86.
PCH-IB, SA, halaber, Iruñeko Udalaren bitarteko instrumentala eta zerbitzu teknikoa da, 150/2003 Foru Dekretuan ezarritako ondorioetarako, kalte egin gabe bere estatutuen arabera egokituak dituen jarduerei.
Iruñeko Udalak, zenbaitetan, dela zuzenean, dela beraren mendean dauden beste entitate batzuen bidez, PCH-IB, SAren gizarte-xedeari berez dagozkion jarduerak egiteko enkargua ematen dio PCH-IB, SAri, hala nola:
Era berean, Iruñeko Udalarekin aritzen da lankidetzan hiriko Alde Zaharreko zerbitzu eta ekipamenduen sarea osatzeko, bere jabetzako 2 eraikin Udalak berak ematen dituen zerbitzuetarako baliatuz. Aquavox San Agustin eta Ansoleaga 17ko apartamentu babestuen eraikina dira.
2021eko abenduaren 20an egindako bileran, enpresaren Administrazio Kontseiluak 2022ko ekitaldirako aurrekontua eta Jarduera Plana onetsi zituen. Onetsitako dokumentua erabili da udal-enpresak ekitaldi horretan eginen dituen jardueren programazio gisa. Jarduerek bi lan-ildo nagusi dituzte ardatz: Alde Zaharreko Etxebizitza Plana garatzea eta udalak eta haren sozietateek egindako gomendioak..
2022an, Etxebizitza Planean hasiak diren sustapenak garatzearekin lotutako jarduketa hauek garatu dira:
2022. urtearen amaieran, PCH-IBk 12 lokal eta 81 etxebizitza zituen PIG eraikinetan, eta 4 lokal eta 4 etxebizitza PCH-IBk gauzatutako sustapen berrietan.
C2017ko urriaren 20an, Comiruña SAren Administrazio Kontseiluak mandatu bidez utzi zituen PCH-IBren esku Zabalguneko Merkatua eraberritzeko obrak sustatzeko beharrezkoak ziren euskarri teknikoko lanak. 2021ean, PCH-IBko langileek COMIRUÑA SAren mandatuari ekin diote, eta Zabalguneko Merkatua eraberritzeko obren lehen fasean, lizitazio-prozesuaren eta obra-kontratuen nahiz zuzendaritza teknikoaren jarraipena egin du, ia 1,1 milioi euroko inbertsioarekin. 2022aren amaieran obren 2. fasea egiten ari dira.
ENPRESAREN JABETZAKO ERAIKINAK, UDAL EKIPAMENDUETARAKO BIDERATUAK
Obrak lizitatzeko aurrekontua: 644.843,65 € (BEZa kanpo)
Onartutako proiektuan zehaztuta daude Iruñeko Trinitarios parkeko D aldea garatzeko aurreikusitako urbanizazio-obrak (Trinitarios Parkearen Urbanizazio Proiektua, GZA-3, GZA-2, GSA-1, GS-1 sistema orokorrek eta Iruñeko Udal Planaren VII. unitate Integratuko SGA-3ko TL2 lurzatiak osatua, A1 eremuaren esparrua ere hartzeaz gain).
Proiektuak aurreikusten du Trinitarios parkearen hegoaldeko muturrean dagoen hegala handitzea eta, hartan, oinezkoendako ibilbide guztiak modu harmonikoan integratzea.
Proiektua hiru fasetan banatua dago (1A, 1B eta 2 faseak), eta guztira 20.210 m2-ko eragin-azalera du. Obrak bi fasetan eginen dira: lehen jarduketan 1 A fasea dago sartua, eta bigarrenean, 1 B eta 2 faseak. Ondoren, eremu bakoitza zehaztuko da:
Barne daude eremuaren goialdea berriz urbanizatzeko obrak. Erreginaren aldapa kalearen sekzioa aldatuko da, igogailuan sartzeko ibilbide nagusia izanen baita oinezkoendako eta bizikletendako, bai eta igarobide berrietara hobeki egokitzen diren oinezkoendako bidegurutzeak ere.
2022an, D 1A faseari dagokionez, obrek aurrera egiten segitu dute, eta D 1B eta D 2 faseko obrak, berriz, Excavaciones Fermín Osés enpresari esleitu zaizkio azaroaren 2an, eta kontratua abenduan sinatu zen, obrak 2023ko hasieran hasteko.
Lizitazio-aurrekontua: 142.441,99 €
Milagrosako ARS-4 banaketa-eremuari eragiten dion Udal Planaren Aldaketa garatze aldera, eremu bereko Plan Partziala formulatzen da, 2022ko martxoan behin betiko onetsitakoa, eta Birpartzelazio Proiektua garatzen da, 2022ko maiatzean behin betiko onetsitakoa.
Eremua urbanizatzeko lehen fasea 2015etik 2017ra egin zen, eta urbanizazioaren bigarren fasea zegoen garatzeko. Eremu horretako urbanizazioa garatzen jarraitzeko, 2014an idatzitako urbanizazio-proiektua eguneratzeko enkargua egin zen.
Eremuaren urbanizazioa amaitu aurreko lan bat egin behar da. Izan ere, Iruñeko Udal Planeko ARS-4 U.I.XIX-Milagrosako S-2 Urbanizazio Proiektuan jasotako 2502. lurzati zaharrean dauden eraikinak eraisteko obrak egin behar dira, hots, gaur egun abeltzaintza-ustiategi gisa erabiltzen ari dena, bai eta inguruko itxiturak eraitsi ere, azalera horizontala eta inolako hondarrik gabe utzita.
Irailaren 21ean, eraispena CONSTRUCCIONES Y EXCAVACIONES ERRI BERRI, S.L. enpresari esleitu zitzaion, eta eraikinak urteko azken hilabeteetan eraitsi ziren.
Lizitazio-aurrekontua: 1.114.166,32 € (IVA no incluido)
En desarrollo de la Modificación del Plan Municipal que afecta al área de reparto ARS-4 de la Milagrosa, se formula el Plan Parcial del mismo ámbito aprobado definitivamente en marzo de 2022 y se desarrolla el Proyecto de reparcelación, aprobado definitivamente en mayo de 2022.
Milagrosako ARS-4 banaketa-eremuari eragiten dion Udal Planaren Aldaketa garatze aldera, eremu bereko Plan Partziala formulatzen da, 2022ko martxoan behin betiko onetsitakoa, eta Birpartzelazio Proiektua garatzen da, 2022ko maiatzean behin betiko onetsitakoa.
Eremua urbanizatzeko lehen fasea 2015etik 2017ra egin zen, eta urbanizazioaren bigarren fasea zegoen garatzeko. Eremu horretako urbanizazioa garatzen jarraitzeko, 2014an idatzitako urbanizazio-proiektua eguneratzeko enkargua egin zen. Bigarren urbanizazio-faseari ekin aurretik, 2502. lurzati zaharrean zeuden eraikinak eraitsi ziren (abeltzaintza-ustiategia).
Bigarren urbanizazio-faseari ekin aurretik, 2502. lurzati zaharrean zeuden eraikinak eraitsi ziren (abeltzaintza-ustiategia).
2022ko abenduaren 22an, U.I. XIX.ko ARS-4ko 2. urbanizazio-faseko obrak lizitatu ziren.
Obrak lizitatzeko aurrekontua: 2.331.309,30 € (BEZa kanpo).
Proiektuak U.I V-Txantreako GSA-2 sistema orokor atxikiaren urbanizazioa garatzen du, ARS-1 eta ARS-3 banaketa-eremuetan kokatua: Donejakue Bidea parkea.
Arga ibaiaren, Done Jakue bidearen, Burlatako mugaren eta Txantrea hegoaldeko ertzaren artean dago, eta 101.628 metro karratuko azalera du. Proiektuak proposatzen du ertzetan dauden paisaien arteko trantsizioak parke berriaren bidez moldatzea, lotzea eta egituratzea.Obraren lehen fasea amaitutakoan, hau da, Txantrea auzoa Magdalenako zubiarekin eta Arga ibaiarekin lotzeko jarduketak batez ere, eta era berean, Irubide parke zaharra Josefinen baratze zaharrerantz zabaltzeko lanak, parkearen garapenarekin jarraitzea proposatu da, bigarren fasearen bidez; hau da, iparraldeko pasealekua osorik gauzatzea aurreikusten da nagusiki (V/S-1 sektorearen urbanizazioaren ondoko aldea), bai eta aldameneko aisia- eta jolas-eremuak ere, parkour eta skate-parkerako izanen diren guneak izan ezik. Fase honetan sartua dago, halaber, behar diren loturak egitea urbanizazioaren eta parkearen artean dagoen ertzeko pasealekutik Burlatako bidera bitarte, bai eta dagoeneko gauzatua dagoen lehen faseko gune batzuk hobetzeko eta egokitzeko jarduketa zehatzak egitea ere.
2022ko abenduaren 14an, Donejakue Bidea Parkearen bigarren faseko obrak lizitatu ziren, eta 2023ko lehen seihilekorako esleitzea dago aurreikusia.
Lanen kostua: 13.500 € (BEZa kanpo)
Enkargatutako lanaren bidez ur xafla zehaztu nahi da, 2021eko abenduaren 10ean izandako uholdeen irismena ezagutzea ahalbidetzeko.
Ur-xafla zehazteari esker, uholdeen irismena ezagutu ahal izanen da eta, ibilguan eta ibaiertzetan gaur egun dagoen egoera ere aztertzea lagungarria izanen da arazoa ebaluatzeko eta uhaldiei aurre egiteko behar diren neurriak proposatzeko.
Azterlana baliagarria izanen da konponbideak garatzeko lan teknikoak egiteko, uholdeek Iruñeko udal-mugartean sortzen dituen kalteak ahalik eta gehien gutxitzeko, eta aukera izanen dugu jakiteko zein den egiazko uholde-kuota uholdeen eraginpeko eremu bakoitzean.
Garatu beharreko lanean etapa hauek daude:
— Landa-lana: egiazko informazioa biltzea uholdeak udal-mugartean duen altuera zehazteko, bazterrak begiz ikusiz, jabeekin hitz eginez...; eta han bertan uholde-koten altxaera topografikoa eginez, GPSren eta estazio guztien bidez.
— Bulego-lana: txosten oso bat egitea, lortzen diren datuetan oinarrituta, eta eredu hidrologikoen bidez, uholde-xafla kalkulatzea; altxatutako puntuen kokapen-plano kartografikoak egitea barne, eta egiten diren lanen argazki-erreportaje bat egitea, planoetan erreferentzia eginez.
2022ko apirilean, azterlan hori aurkeztu zen.
Proiektuaren idazketa: 19.250 € (BEZa kanpo).
Obren zuzendaritza teknikoa, esleitzen badira: 9.000 € (BEZa kanpo).
Proiektuaren xedea da egin beharreko obrak zehaztea, Arga ibaiaren uhaldi handiak direnean uraren sarrera kontrolatzeko Arrotxapea eta Sanduzelai auzoetako hodi biltzaile, soto eta kaleetan. Horretarako, azken deskarga atxikitzeko balbulak jarriko dira halakorik ez duten hodi biltzaileetan, bai Arrotxapea auzoaren ekialdeko eta hegoaldeko aldeetan, bai Sanduzelai auzoaren hego-mendebaldean; halaber, Arrotxapeko faroaren eremuan, erregistro- eta gainezkabide-putzu handi bat kokatu eta berreraikiko da, beste hodi-tarte berri bat jarriko da ibaira beste gainezkabide bat ateratzeko, eta erregistro-putzu berriak Arrotxapean eta erregistro-estalki berriak auzo berean.
Horretarako, talde teknikoak honako jarduketa hauek proposatu ditu, eta Iruñerriko Mankomunitatearen oniritzia jaso dute:
Itzuleraren aurkako balbulak jartzea proiektuan hasieran aurreikusitako hodietan, eta Sanduzelaikoak gehitzea. .
2022ko azaroaren 16an, proiektuaren idazketa CIMA Ingenieros SLUk eta Aitor Silgado Goicoecheak osatutako taldeari esleitu zitzaion.
Birpartzelazio proiektuaren idazketa: 14.900 € (BEZa kanpo)
Milagrosako ARS-4 banaketa-eremuari eragiten dion Udal Planaren Aldaketa garatze aldera, eremu bereko Plan Partziala formulatzen da, 2022ko martxoan behin betiko onetsitakoa, eta Birpartzelazio Proiektua garatzen da, 2022ko maiatzean behin betiko onetsitako
ARS-4 birpartzelazio proiektuak barne hartzen ditu unitatearen proiektua idazteko lanak, aurretiazko nahitaezko txostena eskatzea lurralde-aberastasuneko erregistroan, bai eta dokumentuaren alegazioei erantzuteko txostena idaztea ere. Barne hartzen ditu beharrezkoa den laguntza teknikoa eta proiektuaren planimetria-lanak. Dokumentuak honako hauek jasotzen ditu: memoria, birpartzelaziora ekarritako finken deskribapena, eskubide errealen, ondasunen eta eskubide indemnizagarrien jabeen eta titularren zerrenda, hirigintza-aprobetxamendurako eskubideen deskribapena, ondoriozko lurzatien deskribapena eta esleipena, behin-behineko likidazio-kontuaren definizioa urbanizazio-gastuen xehetasunekin batera, saldoa behin-behineko likidazioaren arabera, informazio-planoak, domeinuen eta kargen ziurtagiria, eraginpeko ondasun eta eskubideen balorazioa, eta homogeneizatze koefizienteen zehaztapena.
2022ko otsailaren 2an hasierako onespena eman zitzaion Aragón Terroba I, Lamana Pastor L eta Ramírez Sánchez JMk idatzitako dokumentuari, eta maiatzean, jasotako alegazioen ondorioz dokumentua aldatu ondoren, aipatu taldeak dokumentua aurkeztu zuen behin betiko onespena emateko; eta maiatzaren 11n ordaindu zen.
Zerbitzuen kontratuaren kostua: 14.500 € (BEZa kanpo)
Milagrosako ARS-4 banaketa-eremuari eragiten dion Udal Planaren Aldaketa garatze aldera, eremu bereko Plan Partziala formulatzen da, 2022ko martxoan behin betiko onetsitakoa, eta Birpartzelazio Proiektua garatzen da, 2022ko maiatzean behin betiko onetsitakoa.
Eremua urbanizatzeko lehen fasea 2015etik 2017ra egin zen, eta urbanizazioaren bigarren fasea zegoen garatzeko. Eremu horretako urbanizazioa garatzen jarraitzeko, 2014an idatzitako urbanizazio-proiektua eguneratzeko enkargua egin zen. Proiektu hau eguneratzeko, honako jarduketa hauek daude barne, bigarren urbanizazio-fasea garatzeko: :
SERTECNAk urte hasieran aurkeztutako eskaintza onetsirik, abenduaren 23an ordainketa onetsi zen, dokumentua aurkeztu eta gero.
Obren zuzendaritza: 29.850,00 € (BEZa kanpo)
Milagrosako ARS-4 banaketa-eremuari eragiten dion Udal Planaren Aldaketa garatze aldera, eremu bereko Plan Partziala formulatzen da, 2022ko martxoan behin betiko onetsitakoa, eta Birpartzelazio Proiektua garatzen da, 2022ko maiatzean behin betiko onetsitakoa.
Eremua urbanizatzeko lehen fasea 2015etik 2017ra egin zen, eta urbanizazioaren bigarren fasea zegoen garatzeko. Eremu horretako urbanizazioa garatzen jarraitzeko, 2014an idatzitako urbanizazio-proiektua eguneratzeko enkargua egin zen.
Bigarren urbanizazio-faseari ekin aurretik, 2502. lurzati zaharrean zeuden eraikinak eraitsi ziren (abeltzaintza-ustiategia).
Behin eraispen-lanak eginik, garatzeko zegoen urbanizazioa osatu behar da, eremuaren antolamendu berrira egokituta. Obren bigarren fase honetako zuzendaritza kontratatu da. Kontratuan sarturik daude obra-zuzendaritzari berez dagozkion lan guztiak: obraren gauzapena kontrolatzea, segurtasuna eta osasuna koordinatzea, aurrekontuaren kontrol ekonomikoa eta neurketak...
2022Ko abenduaren 23an, U.I. XIX.ko ARS-4 banaketa-eremua urbanizatzeko 2. Fasearen obra-zuzendaritzako lanak esleitzeko deialdia onetsi da.
EKIMEN PUBLIKOA
Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen Cordovillako (Galar) eta Iruñeko dermioetan etxebizitza babestuen bizitegi-eremua garatzeko udalaz gaindiko plan sektoriala, Cordovillako jabeen elkarteak sustatua (2013ko urriaren 18ko eta 2015eko maiatzaren 15eko epaiak, hurrenez hurren), eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, berriz, ondoren berrasitako UGPS (2018ko otsailaren 6ko epaia). Bada, horren ondorioz, eremuari antolamendu- eta kudeaketa-tresna berriak emateko prozesuari ekin zitzaion.
Horrela, 2022ko ekainaren 15ean, Iruñeko eta Galar Zendeako udalek administrazio arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, Donapea eta Gariton eremuetan beren udalerrietako dermioak aldatzeko. Hitzarmenarekin bat, Estatuko Toki Erakundeen Erregistroan inskribatuko dira entzunaldiaren eta jendaurrean jarri ondoren zehaztuko diren jurisdikzio-lerro berriak.
Udal dermioak aldatu ondoren, ukitutako udalek beren plangintza orokorra aldatu beharko dute, txertatzen diren lurzoru berrietan beharrezkoak diren hirigintza-zehaztapenak ezartzeko.
Testuinguru horretan, eta bere eskumenak baliatuz, Iruñeko Udalak interes orokorrekotzat jotzen du hura kontratazio aurreratuko espediente baten bidez sustatzea Iruñeko Udal Planaren egitura-aldaketa, Iruñeari eratxiki zaion Donapea eremu berrian bizitegi-erabilera orokor kolektiboa garatzeko.
Horrela, prozesua 2022ko azaroan hasi zen, prozedura irekirako deialdia eginez, Iruñeko Udal Planaren Aldaketa Egituratzailea idazteko eta UI. XXI.ko Donapea eremuko Plan Partziala idazteko zerbitzu-kontratua esleitze aldera, ingurumen-azterketa estrategikoa eta herritarren partaidetza-prozesua barne.
Udal Planaren Aldaketa Xehatu bat aurkeztu da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak sustatua Etxabakoizko San Jose Zentro zaharraren etxadian, Iruñeko Udal Planeko hiri-lurzoru finkatuaren XX. Unitate Integratuko Z-1 eremuari dagokiona. Udal Planaren aldaketaren helburua da eraikuntza-baldintza berriak ezartzea San Jose zentroak okupatutako lurzatirako, bertan Osasun arloko Lanbide Heziketarako ikastetxe berri bat eraiki ahal izateko. Dokumentua 2022ko irailean aurkeztu zen, eta huraxe izapidetzen segitu da, hasiera bateko onespena emateko.
Espedientea 2021ean hasi bazen ere, aurrera doa espetxe zaharraren lurzatia antolatzeko lana, Justizia Jauregiaren eta beste udal zuzkidura baten zabalpen berria zehazteko.
AHTren UGPS aldatzeko elkarlanak eta iradokizunak egin dira, huraxe bideragarri egiteko, 2021eko irailaren 15ean hasitako parte-hartze prozesuaren baitan.
Lehendik dagoen hiria berritzeko plangintza-lan gisa, 2022an, Hiri Jarduketako Plan Bereziak (HJPB) egiteko lanak ere egin ziren, aukera egokia baitira hiriguneetan esku hartzeko legerian aurreikusita dauden tresna berriak txertatzeko.
2022an bururaino izapidetutako espedienteen zerrenda:
2022an izapidetze-fasean dauden espedienteen zerrenda:
Kontratuaren aurrekontu zenbatetsia 14.000 euro. 3.500 euro urteko, hiru aldiz luzagarria.
Iruñeko Udalak ANIMSAri urtero egiten zion enkarguaren barnean sartzen zen zerbitzu horiek erakunde autonomoei ere ematea. Hala ere, 2021etik aurrera, Iruñeko Udalak erabaki zuen erakunde autonomoek zuzenean ANIMSAri egitea zerbitzu informatikoen enkarguak, Udalak oro har kontratatzen zituen zerbitzuen parte izateari utzita.
ANIMSAri zerbitzu informatikoak enkargatzea justifikatua dago, Hirigintzako Gerentzia Udalaren aplikazio orokorretan sartua dagoelako, espedienteak, erregistroa, kontabilitatea eta gainerako udal-tresna informatikoak kudeatzeko, izapidetzen dituen espediente asko udal-organoen akordioekin amaitzen baitira. Horregatik, Iruñeko Udalak erabiltzen dituen eta ANIMSAk kudeatzen dituen tresna informatiko berberak erabili behar ditu. Bestalde, Hirigintzako Gerentziak ez du baliabide teknikorik eta giza baliabiderik horrelako lan informatikoak egiteko.
2012. urtean, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak eta Mª del Carmen Arraiza Rodríguez-Monte andreak hitzarmen hau sinatu zuten: Aranzadiko dermioan 1554. lurzatiko etxebizitza erabiltzeko eta lurzatiaren zati bat emateko hitzarmena, I/SI, IV/SI, XVI/SI, XIX/SI sektorea birpartzelatzeko proiektuaren gauzapenak ukitua, Iruñeko Udal Planaren Arrosadía-Lezkairu ARS-3 Banaketa Eremuko Sistema Orokor Atxikien baitan. Ondorioz, Arraiza andreak okupatzen zuen espazioa Iruñeko Udalaren alde partzialki liberatzeari ekin zitzaion. Eta liberatzeko dago une honetan hark okupatuta daukana, harik eta Aranzadi parkea urbanizatzeko obren bigarren fasea gauzatzen den arte.
2022ko apirilean, jarduketaren eraginpeko finka osoa emateko hitzarmena sinatu zen, eta eman gabe zegoen 114.749,75 euroko kalte-ordaina ordaindu zen.
Iruñeko Udalak eta AMAYA KHk hirigintza-hitzarmen bat sinatu zuten 2001eko abenduaren 17an, hiru xederako. Alde batetik, adiskidetasunez konpondu nahi izan zen Argaren Plan Integralaren proiektuak AMAYA KHn ukitutako lurren desjabetzea. Bestalde, kirol-instalazioetan zeuden egoera anomalo batzuk erregularizatu nahi ziren, eta programazio bat ezarri zen horiek guztiak normalizatzeko eta, kasua bada, legeztatzeko beharrezkoak diren jarduerak egiteko. Horren guztiaren baitan, eremu horretako plangintza aldatzea aurreikusten zen, bai eta aipatutako erregularizazioa egiteko beharrezkoak diren jabetzak eskualdatzeari buruzko konpromisoak ere.
Aurreikusitako jarduketetako batzuk oraindik egiteko zeudenez, 2001ean sinatutako hitzarmena aldatu da, betetzeko dauden konpromisoak gauzatzeko modua eta epeak zehazte aldera. Gainera, kirol-instalazioen inguruko esparru publikoaren baldintzak hobetzeko aprobetxatu da, bai Belosoko Erripa inguruan, bai Arga ibaiaren pasealekuan.
2022/11/25ean, JOBek Iruñeko Udalaren eta I-de Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.ren arteko lankidetza-hitzarmena onetsi zuen bost eraldakuntza-gune aldatzeko eta Arrotxapean birkokatzeko, egun lurpean baitaude, eta azal gaineko kokaleku berri batera igaroko dira. Ondorioz, horniduraren kalitatea eta banaketa-sarearen erresilientzia hobetuko dira, muturreko uholdeen aurrean.
Hitzarmena Iruñeko Udalek eta Galar Zendeak beren udal-mugapearen aldaketa sustatzeko duten interesaren baitan sinatu zen, lurraldearen eta paisaiaren antolamendua eta babesa errazteko, haren balioak zaintze aldera, bi udal-mugapeen eremu mugakidean, betiere lurraldearen tratamenduan beharrezkoa den koherentzia mantenduz haren jarraitutasunari dagokionez. Gainera, udalerri bakoitza administratiboki mugatzea zen xedea, ukitutako lurzoruen erabilera posiblearen arabera, eta, horrela, erraztu nahi zen, hasieratik, udalerri bakoitzak bere eskumenak egikaritzea bere berezko eragin-eremuan, prozesu independenteak egitea ahalbidetuz, udal bakoitzaren gizarte-testuingurura eta garapen-erritmoetara egokituta.
Udalerri batetik bestera igaro diren azalerak ia baliokideak dira, luze-zabaleran berdinduta gelditu baitira eta muga-lerro berrietan oreka mantenduta.
Finkak normalizatzeko proiektuak katastroko 5/187 eta 5/2094 lurzatiei eragiten die, jabari publikorako 18,20 m2-ko azalera triangeluarra lortzeko, 187. lurzatiaren (RTVE) hego-mendebaldeko izkinan. Azalera hori Amaya kalearen etorkizuneko luzapenari erantsiko zaio, zeina Misiolariak HJPBko UM-1 unitateko UE-1 egikarituz lortuko baita. Halaber, RTVEren barrutiaren barnean fisikoki dagoen eta Agoitz kalearen aurrealdean lurzoru libre pribatu gisa erabiltzen zen 5/2094 lurzatiaren azalera bereko lur-zerrenda batekin trukatzen da. Horrela, 5/187 lurzatiaren kontura jabari publikoarentzat irabazitako espazioa lurzati horrek berak berreskuratuko du, dagoeneko jabari publikorako erabiltzen ari zen beste udal-lurzati baten kontura..
Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko urriaren 16an hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi ziren Arrotxapeko III. IUko A-5 Egikaritze Unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak, baina, ondoren, JUSLABERRI SL bihurtu zen unitatearen jabe bakar, eta Konpentsazio Batzordea desegiteko eta jarduketa-sistema borondatezko birpartzelazio-sistemarekin ordezteko eskatu zuen. Espedienteak sistema-aldaketa hori onetsi zuen.
2022/12/27an, JOBek Salestarren eremuko Kontserbazio Batzordearen Estatutuak onetsi zituen, Partzelazio Proiektuak beharturik, azal gaineko erabilera publikoko zortasunarekin kargatutako lurzatien azalera pribatua kontserbatzeko eta mantentzeko betebeharrak betetze aldera. U1 eremuari dagokionaren eraketan esku hartu da. Eremu hori partzelazio-proiektuaren ondoriozko 1-6 lurzatiek osatzen dute, Iruñeko Udala 4. lurzatiaren jabekidea baita.
Eremua urbanizatzeko obrak amaitu ondoren, birpartzelazioaren behin betiko likidazio-kontua onetsi zen, Iruñeko Udal Planaren ARZ-3 Banaketa Eremuaren garapenari egotz dakizkiokeen urbanizazio-kostuak zehaztuz (U.I.XVIko ZN1 eta U.I.XIXko ZN6 eremuak), eta lurzati bakoitzeko banaka zehaztuz urbanizazioan eskubideak dituzten pertsonen aldeko edo kontrako saldoak, ordainketa edo kobrantza agintze aldera, dagokionaren arabera. Behin betiko likidazio-kontua, ARZ-3 banaketa-eremuari egotzi beharreko karga guztiak jasotzen dituena, 315.353,51 €-koa izan zen, hau da, 172,2349115 € aprobetxamendu-unitate bakoitzeko.
2022an zehar, Hirigintza Gerentziak prozedura judizial batzuk izan ditu. Honako taula honetan daude zehaztuak:
|
Auzi zk. |
Organo judiziala |
Gaia |
Aurkaria |
Zenbatekoa |
|---|---|---|---|---|
|
228/2022 |
JDO C-A Nº 3 |
Birpartzelazio errekurtsoa S-2 ARS-4 |
TELCO |
Zehaztugabea |
|
109/2022 |
SALA C-AD TSJN |
Errekurtsoa ARS-4 Udala Planaren aldaketa |
TELCO |
Zehaztugabea |
|
154/2022 |
SALA C-AD TSJN |
Errekurtsoa ARS-4 Plan Partziala |
TELCO |
Zehaztugabea |
|
PO 137/2022 |
|
Egikaritze subsidiarioko tasen likidazioa (JOB 22/3/14) |
DONIBANE KIROL ELKARTEA |
|
|
PO 267/2022 |
JDO C-A Nº 3 |
Egikaritze subsidiarioko tasen likidazioa (JOB 22/5/30) |
DONIBANE KIROL ELKARTEA |
|
|
PO 329/2022 |
SALA C-AD TSJN |
Balio justua, P-11 desjabetzea Arrotxapea (akordioa expr. 36/2022) |
GIL HERMANOS |
1.064.561,50 € |
|
PO 322/2022 |
SALA C-AD TSJN |
Balio justua, P-11 desjabetzea Arrotxapea (akordioa expr. 36/2022) |
GIL HERMANOS |
478.051,66 € |
|
PO 224/2022 |
JDO C-A Nº 2 |
Birpartzelazio-proiektua aldatzeko behin betiko onespenaren aurkako errekurtsoa (likidazio-kontua urbanizazio-gastua baino handiagoa) |
BUILDINGCENTER |
Zehaztugabea |
|
PO 310/2022 |
SALA TSJ NA |
Xehetasun-azterlana zuzentzeko errekerimenduaren aurkako errekurtsoa |
PROMOCIONES OCEC |
Zehaztugabea |
|
PO 353/2022 |
JDO C-A Nº1 |
TAN ebazpena JOB 24/12/19 akordioaren aurkako errekurtsoaren gainean: 4B eta 11C lurzatien salmentarako baldintzak egokitzeko irizpideak |
GRUPO PALO ALTO EMPRESARIAL S.L |