
Plangintza Estrategikoko Alorraren eginkizun nabarmenenetako bat Hiri Plan Estrategiko bat (2030 Estrategia – Iruñeko Hiri Agenda) diseinatzea, egitea eta kudeatzea da, epe luzerako hiri-eredua, helburu estrategikoak, jardueraildoak eta proiektu eraldatzaileak definitze aldera.
Plangintza Estrategikoak, gainera, beste zeregin batzuk ere baditu, hala nola Europako funtsen laguntza-deialdiak identifikatzea eta proiektuak prestatu, aurkeztu eta kudeatzea; zeharkako proiektuak bultzatzea; berrikuntza sustatzea; ikerketa soziologikoa egitea; eta kanpoaldeko lankidetza kudeatzea.
2021ean, Iruñeko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen Espainiako Hiri Agendaren Tokiko Ekintza Planen Proiektu Pilotuak Egiteko Laguntza Deialdietara, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren funtsen kontura. Hura Toki Erakundeendako deialdia da. Behin betiko onespena 2021eko abenduaren 13an jakinarazi zen. Iruñeko Udalari 250.000 €-ko zenbatekoa eman zitzaion. Laguntza horien kontura finantzatu beharreko lanak 2022an egin ziren.
Dirulaguntza horren baitan egindako kontratazioei esker, bultzada nabarmena eman zaio Iruñeko Hiri Agendari:
2022an, proiektu berri bat onetsi zen Iruñeko ibaiak birnaturalizatzeari buruz (Runa 2025),EBko Next Generation Funtsek finantzatua. Gainera, LIFE 2022 deialdiko bi proposamenetan lan egin zen energia-trantsiziorako planei buruz eta energia-komunitateei buruz, LIFE programari bigarren aldiz aurkeztua; gainera, alorrak artatu zituen Europako proiektuetan parte hartu eta kudeatzearekin lotutako eskarietan.
Plangintza Estrategikoak, halaber, aurreko urteetan onetsitako 6 proiektuak koordinatzen eta kudeatzen jarraitu zuen. STARDUST, oPEN Lab, KINTOAN BARNA, POTEnT, CLARA, Runa 25.
Hona hemen laburbildurik Europako Proiektuen kudeaketaren emaitza eta adierazle nagusiak:
Iruñeko Udalak azken urteetan prestatutako Ibai Plangintzako Eredua izan da lanaren oinarria. RUNA 2025ek natur ingurunearekin konprometitua dagoen hiri erresilientearen oinarriak jarri ditu. Jarduera ekonomikoak eta hirihazkundea ingurumen, kultur eta gizarte arloko alderdiekin bateragarri egiten dituen hiria, ekonomia zirkularra sustatuta eta ahalik eta baliabide gutxien kontsumitzen dituena eta ahalik eta hondakinik gutxien sortzen dituena.
Ibai Parke eta Erreserbak sarturik dauden estrategiak jatorrizko espazioaren zati bat itzuli nahi dio natur inguruneari, eta hiri-bilbearen zaurgarritasuna arintzeko balio dute uholdeen aurka. Aldi berean, egungo inpaktuak zuzentzen jarduten da eta natur balioak indartzen dira, ardatz horiek natur ingurunearekin lotzeko duten eginkizuna ahalbidetuta. Xedea da hiria iragazkorra izatea natur ingurunearekiko eta, azken buruan, biodibertsitatea handitzea.
Laguntza 2022ko ekainaren 30ean eman zen; guztira, 2.596.606,74 €.
Proiektua 2022ko irailean hasi zen, Bulego estrategikoak Biodiversidad Fundazioarekin koordinazio-bilerak eginez. 2022ko urrian, ekintzen alor arduradun guztiek heldu zioten eta proiektua ezagutzera eman zitzaien. 2022ko abendura arte, proiektua kudeatzeko eta koordinatzeko lanetan aritu ginen.
Proiektu honek –H2020 SCC1 Europako programarekin batera finantzatua– barne hartzen du Smart Cities direlakoei buruzko hiru proiektu pilotu egitea Europako hiru hiritan (Iruña, Trento eta Tampere), eta bertan parte hartzen dute, halaber, emaitzak transferitu behar zaizkien beste hiri batzuek (follower cities). Iruñeko Udalaren zeregin nagusia da askotariko erakundeak biltzen dituen tokiko partzuergoaren buruan jardutea, pilotua garatzeko.
Proiektu honek jarduketa nagusi bat egin zuen 2022an, hots, hiru jarduketa berritzaile ezarri zituen, tokiko enpresek parte harturik: airearen kalitate-sistema bat ezartzea haur eskoletan; oinezko-pasabideak led seinaleztapenarekin ezartzea, eta sentsoreak ezartzea, aparkaleku erreserbatuak kudeatzeko isuri apaleko eremuan.
Bulego Estrategikoak, gainera, tokiko partzuergoaren bilerak antolatzen jarraitu zuen eta Europako partzuergoaren bileretan ere parte hartu zuen (osoko bilkurak eta tematikoak).
Proiektuaren ardatza Donibane Garazi-Iruña ardatzaren dinamizazio sozioekonomikoa da, Kintoko oihanaren bidez eta turismoa dinamizatzeko estrategia partekatuak baliatuz. Eugiko Kontzejuak koordinatzen du, eta Yelmo proiektuarenjarraipena da. Iruñeko Udalak Turismo Bulegoko arduradun gisa parte hartzen du, eta Donibane Garazikoak ere bai. 2022an, komunikazioa landu da produktu turistikoa garatzeko. Horretarako,askotariko lan-bileratan parte hartu da Turismo alorrarekin lankidetzan.
Proiektu honen helburua da 2023rako aurreikusitakoa baino % 10etik gorako karbono-murrizketa lortzea, eta, horretarako, agintari publikoek energia-zerbitzuak hobeki eskaintzea lortu nahi da. Energia Agentzia da atal teknikoaren buru eta, Plangintza Estrategikoak laguntza etengabea ematen du kudeaketan, bazkide europarrekiko koordinazioan, etab.
Proiektu honetako jarduera garrantzitsuenetako bat gainerako bazkideekiko elkarlana eta esperientzia-trukea da eta, jarduerak hein handi bateak truke-bilerak egitea zekarren berekin. Covid krisiaren ondorioz, online egin behar izan dira.
2022an, gutxienez jardunbide egokiak trukatzeko bi saio egin ziren Europako hainbat bazkiderekin eta, halaber, partzuergo-bilerak eta hainbat bilera tokiko eragileen taldearekin. Gainera, tokiko Ekintza Planaren lanketa amaitu zen. Planak intereseko esperientzia batzuk biltzen ditu Iruñerako Energia Komunitateei buruz eta Energia Bulegoei buruz.
Horrez gain, seihilekoko txostenak prestatu dira kudeaketaz eta gastu-aitorpenez, eta agiri horiek Interreg Europe Programak ezarritako kontu-ikuskapenak gainditu dituzte.
AKomunikazioari dagokionez, ekainean jarduera bat antolatu zen proiektuaren emaitzak tokiko mailan aurkezteko eta, halaber, Alkatetzen Itunerako Topaketa Nazionalarekin egin zen lankidetza. Topaketa 2022ko azaroaren 30ean egin zen.
CLARAren helburu nagusia da tokiko agintarien, udaltzainen eta komunitateen gaitasunak hobetzea, hirietan elkarbizitza baketsua mehatxatzen duten gertaera arrazista zein xenofoboei eta gorroto-diskurtso zein -delituei aurrea hartzeko, horiek identifikatzeko eta horien aurka borrokatzeko. Hori guztia ikas-komunitateen (CLAPS) bidez garatzen da, delitu horien biktimendako jarraipen- zein babes-eredu batez osatua, Europako toki-esperientzietan ikasitakoa gehituta, eta sorturiko produktu eta emaitzak helarazita.
Plangintza Estrategikoak proiektu honetan lan egiten du Udaltzaingoari babesa emanez proiektua kudeatzearekin zerikusia duten gaietan (langileen orduen justifikazioa, kudeaketa-bileretara joatea, etab.) eta proiektuaren edukiarekin lotutako beste batzuetan.
Azkenik, 2022ko otsailean, Proiektuaren Azken Konferentzia egin zen lan-sorta guztien azken emaitzak aurkezteko eta, horrekin batera, sakabanatze eta transferigarritasun plana, garatutako produktu guztiak eta Proiektuaren kalitatearen ebaluazioa.
oPEN Lab proiektuak errepikatu daitezkeen eta komertzialki bideragarriak diren irtenbide-sortak identifikatu nahi ditu, dauden hiri-testuinguruen barruan energetikoki positiboak diren auzoak lortzeko asmoarekin; irtenbide horiek tokiko energia-sisteman erabat integratuko dira. Proiektuak teknologia eta sorta horiek auzo mailako irtenbide integratu gisa probatu nahi ditu. Erakusle horiek Iruñean eginen dira, baita Genk (Belgika) eta Tartu (Estonia) hirietan ere. Iruñean Arrotxapean eginen dira jarduketak, IWER eraikinean eta San Pedro kolonian zehazki.
2022an, Udalaren lehenbiziko jarduketetan lan egiten hasi zen, barne izan zela herritarrek parte hartzeko prozesua energia-komunitate bat bultzatzeko, energia-bulego bat Arrotxapean ezartzeko eta San Pedro multzoko bi atarietako obra-kontratua prestatzeko. Halaber, Ingurumen Hezkuntzari buruzko lanak hasi ziren. Komunikazioari dagokionez, apirilean proiektua auzoan aurkeztu zen.
Horrez gain, maiatzean Maarten de Grote proiektuaren koordinatzailearen bisita jaso genuen (Belgikako VITO I+G Zentrokoa) eta, urrian, Udalak proiektuaren partzuergoko kideak hartu zituen, bilera Ingurumen Hezkuntzako Museoan eginik; 30 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten.
2022an, halaber, pertsona bat kontratatu zen, oPEN Lab proiektuan bete-betean aritzeko, Energia Agentzian kokatua.
Aldi berean, Udaleko langileek proiektuaren hainbat bileratan parte hartzen dute aldizka:
Informazio Geografikoko Udal Sistema (SIG) Iruñeko Udalaren jabetzako informazio kantitate handia aurkezteko beharra asetzea ahalbidetzen du, era geoerreferentziatuan eta normalizatuan, web zerbitzuen bitartez. SIG datuak era prozesatzeko sistema bat da, informazio geografikoa (elementuen kokapen espaziala) eta alfanumerikoa (elementu horien deskribapena) modu integratuan tratatzeko gai dena, eta barne hartzen du datuak atzematea, biltegiratzea, editatzea, aztertzea eta irudikatzea. Gardentasuna bultzatzen du, Open Data nabarmen areagotuta.
2022an, are gehiago erabili zen SIG, datu irekiak prozesatzeko udal tresna gisa, Trabajos Catastrales S.A. (TRACASA) enpresarekiko kontratua eginez, laguntza teknikoa jasotze aldera. Datu espazialen barne-sistema finkatu zen, QGIS tresnaren bitartez, 30etik gora erabiltzailerekin; haietako batzuek QGIS ikastaroa egin zuten 2020 amaieran. Barnealdeko QGIS tresnaren bidez, eskura diren geruza guztiei ematen zaie sarbidea, hala publikoei nola pribatuei, QGISek informazio geoerreferentziatuarekin zuzenean lan egiteko eskaintzen duen funtzionaltasun guztiarekin. Informazio-geruzen datu historikoak hasi ziren gordetzen eta geruza berriak txertatzen joan ziren. Mugarri gisa, Udal Plan Eguneratua argitaratu zen.
2022an, gainera, 2020an Herritarren Segurtasuneko alorrerako abiarazitako 3 proiektu pilotuen amaiera landu zen: bat, Ekitaldiak eta Terrazetarako proiektu pilotua (terrazak gailu mugikorren bidez kudeatzea eta ekitaldiak argitaratzeko aplikazioaren hobekuntza, osagai grafikoa sartuta lerroak eta poligonoak marrazteko); beste bat, Hiri Kontserbaziorako,
Lorategi alorrarekin zehazki, zuhaizti publikoak kudeatzeko sistema berri bat sortze aldera, QGIS tresnari buruzko berariazko garapenaren bidez. Datuak normalizatzeko prozedurari eman zaio jarraipena, eta geruza berriak argitaratu dira. Beste informazio-sistema batzuekiko koordinazioa hobetzen ari da; hiri-plataforma, katastroa, udal-kartografia, Nafarroako Gobernua eta INE.
2022an, Nafarroako Gobernuarekin eta Tracasarekin lanean jarraitu genuen Lankidetza Hitzarmena egiteko, zehaztasunezko BTU kartografia berrikuste aldera, Iruñeko udal-mugartea 1:500 eskalan hartzeko, 1989tik hona erabat baitago eguneratu gabe.
Lantzen ere jarraitu genuen Hiriko Topografia Oinarri Harmonizatu bat, Nafarroako gainerako udalerrien kartografiarako oinarria izanen dena.
Udal-lantalde bat sortu zen, hainbat alorretako kartografia-erabiltzaile nagusiek osatua, zalantzak argitzeko, entregak erkatzeko eta produktua baliozkotzeko.
Nafarroako Gobernuak TRACASAri esleitu zizkion lanak eta, 2021eko ekainaz geroztik, BTU berria lantzen ari da; hiri guztiko datuak hartu dira Mobile mapping-aren bidez, egiazko ortofoto bat egin zen zehaztasunezko hegaldi batean eta udalerriko hegoaldera lehengoratu da. Urte bukaeran, Tracasak kartografia berriaren lehen emaitzak aurkeztu ditu, baina oraindik ez da lehen entrega baliozkotu.
Jarraipen Batzordea jarri da abian, urtean behin biltzen dena, urte amaituan egindako lanak baliozkotzeko eta 2022ko lan-plana onartzeko.
2022 bukaeran, Kartografiaren 1. fasea argitaratu zen (Iruñeko hegoaldea), hala IDENAn nola Udal QGIS tresnan. Guztira, 3 fase izanen lirateke (1-hegoaldea, 2- erdigunea, 3-iparraldea).
Plangintza Estrategikoaren eginkizunetako bat da izaera soziologikoa duten ikerketak garatzea, bai eta hiriari buruzko informazio garrantzitsua biltzea, aztertzea eta argitaratzea ere, Iruñeko Hiri Agenda 2030i buruzko diagnosiak eta jarraipena egin ahal izateko.
2022an, jarduketa hauek egin dira:
2022an, Plangintza Estrategikoak jarraipena egin dio Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari, plan horren bidez bideratzen baitira Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Next Generation EU programaren laguntzak. Horrela, argitaratzen joan diren laguntza-deialdi guztien analisia egin da eta hainbat deialditarako laguntza-eskariak koordinatu eta/edo lagundu dira: