
|
Jarduera baimenduak |
2017 |
2018 |
2019 |
2020 |
2021 |
2022 |
|---|---|---|---|---|---|---|
|
Kirol-jarduerak |
68 |
66 |
71 |
25 |
29 |
47 |
|
Eskeko-mahaiak eta informazio-mahaiak |
68 |
81 |
91 |
24 |
39 |
47 |
|
Kultur jarduerak |
27 |
17 |
27 |
13 |
2 |
8 |
|
Erakusketak eta publizitate-kanpainak |
47 |
51 |
8 |
0 |
5 |
|
|
Informazio- eta publizitate-autobusak |
11 |
7 |
11 |
2 |
4 |
4 |
|
Merkataritza-jarduerak |
25 |
17 |
69 |
42 |
42 |
59 |
|
Festa-ekitaldiak |
201 |
186 |
179 |
36 |
24 |
90 |
|
Desfileak |
83 |
88 |
112 |
32 |
39 |
82 |
|
Filmaketak |
24 |
19 |
32 |
17 |
27 |
35 |
|
Auzoetako festak eta barrakak |
12 |
12 |
27 |
0 |
1 |
22 |
|
Askotariko baimenak |
53 |
86 |
152 |
122 |
149 |
248 |
|
Terrazak |
110 |
104 |
139 |
818 |
661 |
853 |
|
Sanferminetako jarduerak |
89 |
83 |
110 |
0 |
0 |
112 |
|
Guztira |
818 |
817 |
1.028 |
1.131 |
1.022 |
1.599 |
2022ko amaieran, 853 lizentzia emanda zeuden eremu publikoan terrazak jartzeko, eta 87 lizentzia beste era batzuetako okupazioetarako (loreontzi-euskarriak, erakustokiak, etab.).
Bilera Eskubidea arautzen duen eta apirilaren 21eko 9/1999 Lege Organikoak aldatu zuen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa betez, Herritarren Segurtasuneko alorrak txostena eman du Gobernu Ordezkaritzak Iruñean baimendutako elkarretaratze eta manifestazio guztiei buruz, eta, gero, zirkulazioa kontrolatu du haietan, normaltasunez egin ahal izateko. Guztira, 835 ekitaldi egin ziren; 665 elkarretaratze eta 170 manifestazio.
2022an, bi ganadu-feria egin dira; bata, Sanferminen harira eta, bestea, San Migel egunaren karira.
Guztira, 125 postu esleitu zitzaizkien beste horrenbeste titularri. Haietatik 53 produktu jangarrien eremukoak dira, eta 72 salmenta-postuk jangarriak ez diren produktuak saltzen dituzte. Ostalaritza-jarduerak ez daude baimenduak. Urteko igande guztietan dago zabalik, uztail eta abuztukoetan izan ezik, 09:00etatik 14:30era. 2022an, dena den, salbuespenez azoka uztailaren 3an jartzea baimendu zen, esleipendunek eskaturik.
Herritarrek emandako objektu guztiak datu-base bakar batean erregistratzen dira. Gehienak, polizia-kidegoek, posta-bulegoek, eskualdeko hiri-garraioaren enpresa esleipendunak eta merkataritzako beste entitate batzuek –hipermerkatuek, kasu– entregatzen dituzte. Objektuak udal-egoitzetan gelditzen dira gordailuan, eta bertako langileak jabeak aurkitzen saiatzen dira. 2022an, guztira, 8.915 objektu erregistratu ziren; 2021ean, berriz, 6.460. Jabeei 4.589 itzuli zitzaizkien (3.397, 2021ean). Herritarrek objektu galduei buruzko 10.584 abisu egin zituzten (2021ean, 7.604).