
— Aurrekontua: 82.000 €
— Descripción: 2022ko azaroaren 15ean II. Zabalguneko Civivoxa eraikitzeko lanak hasi ziren. Lurra egokitu, segurtasun-tartea zedarritu eta lur-hustuketa egin zen.
— Aurrekontua: 188.699,85 €
— Deskribapena: Gaur egun, San Frantzisko Ikastetxe Publikoan erabiltzen ez diren guneak berrituko dira bertan gimnasioa jartzeko; horretarako, aldameneko komunak eta sarbideak aldatuko dira, bai eta gunea bera ere, eta behar diren instalazioak jarriko dira hura ongi erabiltzeko.
— Aurrekontua: 768.494,69 €
— Deskribapena: Lizitazioak Ermitagañako HLHIPko patioan jardutea du xede. Zehazki, zurezko egitura xaflatu eta inguratzailea erabiliko da kirol-pistak estaltzeko; azalera berria egokitu eta zolatuko da hainbat kirol jarduera egiteko, bi parterre lorategidun sortuko dira, euri-urak saneatzeko sare berriak jarriko dira, bai eta argi- eta ureztaketa-sareak ere, eta aipatu gunearen hiri- eta kirol-ekipamendua eginen da.
— Aurrekontua: 223.549,12 €
— Descripción: Eskola-barrutiko eraikin hauetan, honako lan hauek egin dira:
— Aurrekontua: 207.125,89 €
— Deskribapena: Jarduketaren xedea izan da Paderborn (Víctor Pradera) ikastetxe publikoko estalkia birgaitzeko kontratazioa egitea, hartan hainbat patologia atzeman baitira eta, horrek kalteak eragin ditu elementu horren prestazioetan.
— Aurrekontua: 1.510.752,26 €
— Deskribapena: Obrak 2021eko urrian hasi ziren, ikastetxea bere osoan berritzeko, gune guztien barnealdea aldatzeko, handien modulua osorik eraikitzeko eta zerbitzu-gunea hobetzeko, horrela haur eskola egungo araudiaren betebeharretara egokitze aldera. Proiektua garatzeko, eskola osoan jarduten ari da; hau da, obrak ikasgela, jantoki, lantegi, zerbitzu, administrazio-gela, barneko patio, kanpo-patio eta denetariko instalazioetan egiten ari dira. Ikastetxeari, gainera, estalki berria paratuko zaio, bai eta zoladura berriak ere. Egun indarrean den araudira egokitze aldera, eskola handitu behar da; horretarako, administrazio-eremu guztiaren inguratzailea baliatu da, bai eta bularreko umeen, ibiltarien eta ertainen moduluetako inguratzailea ere.
.
Egungo eraikina handitzen ari denez, proiektuak iraultzailea izan nahi du barnealdean, baina mimetikoa kanpoaldean, halako moldez, handitu dela ez nabarmentzeko, esparru berria agertuta, segurtasun handiagoa izanen duena umetxoentzat, eta prestazio hobeak ere tenperatura, aireztatze eta argiztapenean. Berrikuntzak egungo haur eskolaren espirituari eutsi dio; hau da, funtsean erdiguneko patio estaliaren inguruan bizitzea. Orain, patio horren eginkizuna sendotuko da, modulu guztien bihotza izanen baita (bularreko umeak, ibiltariak, ertainak eta handiak), modulu guztiek hara ematen baitute. Horretarako, espazioen barne-eraispenari ekin zaio, banaketa berria egiteko; sukaldea eta jantziak berritu dira, eta instalazioak eguneratu dira.
— Aurrekontua: 669.159,83 €
— Deskribapena: Lezkairuko haur eskolaren eraikuntza lanen amaiera. Eguesibar kaleko 2an dago, Lezkairuko etxeen hegoaldeko lurzati batean, lehenago disuasio-aparkaleku batek hartua zuena. Helburua da behe solairuko eraikin bat eraikitzea, kontsumorik gabea, energiaren aldetik buruaskia. Bi isurialdeko teilatuek osatutako hainbat egitura ditu ezaugarri. Eskolaren barnealdea erdiguneko plaza borobil baten inguruan dago egituratua, barnealdeko hauspo gisa diharduena eta, hartatik, eskolako gune gehienetara joaten da. Erdigune horren eredua errepikatu egiten da bigarren mailakoen moduko bi atondo-gunetan, bertatik irakaskuntza-espazio ezberdinetarako sarrera (ikasgelak, familiendako espazioa, sukaldea, jantokia, administrazio-gunea) antolatzeari begira. Guneak elementu ireki eta garden gisara antolatuta daude, eta bideraturik daude, baita ere, patiorantz eta kanpoko lorategirantz..
Erdigunea kanpoko aldera luzatzen da, patiora irteteko portxea jarraipen-gune gisa osatuz. Kanpoko espazio hori maila eta material ezberdinetako terrazen segida gisara diseinatu da, lurzoruaren sestrei egokitzeko eta, sekretuen lorategiaren kontzeptu metaforikoarekin bat, ikasgelak eta kanpoko moduluak harremanetan jartzeko.
Lezkairuko haur eskolak 0-3 urteko 114 haur hartuko ditu 2022 - 2023 ikasturtetik aurrera, jardunaldi osoan eta erdian, bai eta familiendako gune bat ere.
— Aurrekontua: 323.244,56 €
— Deskribapena: : Pilotaleku estali gabe bat egitea frontisduna eta kontrafrontisduna, eta ingurunea egokitzea.
— Aurrekontua:: 260.000 €
— Deskribapena: Buztintxuriko kiroldegiko obrak 2022ko irailaren 6an hasi ziren. Sastrakak kendu, garbiketa egin, lur hustuketa egin eta eraitsi aurreko lanak burutu dira.
— Aurrekontua:782.317,44 €
— Deskribapena: Jarduketa honek SDC Echavacoiz elkarteko kiroldegian dagoen egitura metalikoaren inguratzailea osatu nahi du, estalkian eta fatxadan hein batean egina dagoena; gune hori egokitu eta hornitu nahi da atletismorako entrenatzeko, eta sarbide-kontrola sortuko da mendebaldean, Barañaingo eta Ipar Etxabakoizko goi-ordokiarekin komunikatzen duten arrapalatik eta hiri-igogailutik.
— Aurrekontua:: 904.141,93 €
— Dirulaguntza: : 1,5% Cultural
— Deskribapena: Aurrera doaz Parmako bastioia zaharberritzeko lanak eta, lanak egin bitartean, adreiluzko arku bat agertu zen. Azterlanen arabera, habe etzaneko zubiaren azken zatia izanen litzatekeena, eta zaldain baten gisa, Arrotxapeko portalearen alderik kanpokoena ixten zuen zubi altxagarriarekin konektatzen zuena. Une hauetan, dagoeneko berreraiki dira teknika modernoagoekin baina jatorrizko eraikuntza errespetatuz, bost kanoi zuloen ertzak eta parapetoak. Horien aztarnak Beheko bastioia (Eskortak) ezkutatzen zuen landaredia kopuru handi bat kendu ondoren aurkitu ziren.
Halaber, egiturazko elementuak finkatu dira gotorleku horren oinarrian, harresia irmotuz eta izkinaren atal bat berreraikitzeko materiala birjarriz, eta eremu horretako zuhaitzen sustraiek mugitutako harlanduak birkokatu dira. Landarediak elementuaren profila desitxuratzearen ondorioz zenbait tokitan jada ez zen jatorrizko konfigurazioa ikusten.
Zaharberritze-lanak 2022ko ekainena amaitu ziren.
— Aurrekontua: 4.034.414,64 €
— Deskribapena: Iruñeko Udalak Arrosadia auzoko Manuel de Falla, Urrobi errekaren (partziala) eta Irati errekaren kaleen berrurbanizazioari heldu nahi dio. Lan hauek Hiriaren Garapenerako Estrategia Integratu eta Jasangarriaren (EDUSI) baitan daude; izan ere, kale horiek eraldatu eta Arrosadia auzo berria egituratuko duten ardatz bihurtzea aurreikusten da, non nagusi izanen baitira auzoko oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak edo ibilgailuenak, eta ibilgailuen zirkulazioa saihestuko baita, hala auzoa zeharkatzen dutenena nola aparkaleku bila dabiltzanena.
Era berean, gune handiagoak sortu nahi dira, oinezkoek soilik erabil ditzaten. Iruñeko Udalak, ondoren, esku-hartze taktiko bat egin zuen, guneak berrantolatzeko, lan esanguratsurik gabe, oinarri harturik zoladuran margotutako bilbeak, seinaleztapen horizontala eta bertikala, eta jarlekuen eta hainbat tamainatako landare-ontzi landatuen antolaera. Proiektua bizilagunei eta gainerako interesdunei bigarrenez aurkeztu eta gero, herritarrek parte-hartzeko prozesua ireki zen, eta ondorioek 2019ko diseinuan izan dute eragina (egonaldi laburreko aparkalekuak ezartzea eta aldameneko kaleetan zirkulazioa berrantolaketaren bat). Udalak, gainera, berrikitan paratutako landare-ontzi handiak birkokatu nahi izan zituen diseinuan (ureztapena jarrita), 4 plazak birdiseinatuta, udalaren Berdeguneetarako irizpidea aintzat hartuta parterre gehienak kentzeko.
Proiektua esleitzearekin batera, Iruñerriko Mankomunitateak CIMA Ingenieros SLUri esleitu zion esparru bereko hornidura- eta saneamendu-sareak berritzeko proiektuaren idazketa, eta bi proiektutan zehaztutako lanak batera gauzatuko dira. .
— Aurrekontua:336.611,58 €
— Deskribapena: Plaza bere osoan berritzea, bi muturren artean dagoen desnibela moldatzeko, bai eta lurpeko instalazioen berrikuspena eta egokitzapena ere. Zoladura berria egitea eta argiztapena osorik berritzea.
.
— Aurrekontua: 1.141.340,88 €
— Deskribapena: Proiektuaren bidez, kaleak luzeran duen oinezko izaera sendotu nahi da eta zeharkako komunikazioa iragazkortu Taconerako parkearen eta Basotxoaren eremuaren artean.
Horretarako, 10 metroko zabalera duen plataforma zolatu bakarra diseinatu da, gutxi gorabehera egungo galtzada-eremuarekin bat datorrena; egungo espaloiak ezabatu dira, bai eta luzetarako landare-ontziak ere, zeharkako hesiak hauste aldera, parkeekiko ikuspegiak eta komunikazioak irekitzeko; zuhaitz gaixoak edota egokiak ez diren espeziekoak kendu eta beste batzuk landatu dira; zuhaitzen iparraldeko lerrokadura Taconerako parkean dauden antzeko parterretan txertatu da, diseinua batze aldera, eta eremu zolatu berria aipatu parkera hurbiltzeko eta harekin lotzeko.
— Aurrekontua: 204.549,72 €
— Deskribapena: 2022an zehar, 5 etxebizitza birgaitzeko lanak amaitu dira. Obrak 2021. urtearen erdialdean hasi ziren. Udal etxebizitza guztiak San Pedro auzoan kokaturik daude eta etxebizitza-bulegoak kudeatzen ditu. Etxebizitza berrituak hainbat ataritan daude eta banaketa berbera dute oinplanoan, hau da bainugela, sukaldea, hiru logela eta egongela. , Etxebizitzen azalera eraikia 69 m2 ingurukoa da.
1948An eraiki ziren eta haietan ez da orain arte egin inolako berrikuntza esanguratsurik; horrenbestez, garai hartako instalazioak eta ekipamenduak zituzten, hots, zoladurak zeramikazkoak edo terrazozkoak, alikatatu zeramikoak sukalde eta bainugeletan, parke itsatsia, eta igeltsua edo paper margotua gainerako geletan. Instalazio elektrikoaren kableak gainazalean zeuden eta, zenbaitetan, trenkada multzoan biluzik landatua. Etxebizitzek ez zuten berokuntza-instalaziorik.
Sukaldea eta bainugelak bere osoan berritu dira. Pareta eta sabaiak margotu, eta barneko zein kanpoko zurajeak aldatu dira. Instalazioei dagokienez, instalazio elektrikoa osorik berritu da, bai eta iturgintza- eta saneamendu-sarea ere; gainera, gas-galdara bat jarri da UBS ekoizteko eta berokuntza berrirako. Etxebizitza bakoitzean, halaber, konponketa-lan txikiak ere egin dira, bizitzeko baldintza egokiak izan ditzaten.
— Aurrekontua: 349.971,91 €
— Deskribapena: San Pedro Multzoko 6 udal-etxebizitza bere osoan berritzea etxegabeak gizarteratzeko
— Aurrekontua: 137.925 €
— Deskribapena:
Jarduketa 2015ean udal-etxebizitzak birgaitzeko hasitako jarduketaren baitan dago, etxebizitza-bulegoaren bitartez etxebizitza-larrialdian dauden herritarren eskura jartzeko. Ikusirik udalak badituela jabetzapean gizarte-behar haiei aurre egiteko etxebizitza hutsak, jarduketaren bidez San Pedro Multzoko 3 etxebizitza horiek berritu nahi dira, espedientearen xedean zehaztuta dagoenarekin bat.
—Deskribapena: San Pedro Multzoko 11 eta 12 atarietako etxebizitzak berritzeko lizitazio-proiektuaren idazketa, OPEN LAB Europako Proiektuaren baitan.
— Aurrekontua: 300.000 €
— Deskribapena: 2020ko urriaz geroztik, Ziudadelako kanpoaldeko elementu harresitu guztietan jardun da. Harresi-ataletako eta bastioietako 11.600 m2-tan kendu da landaretza, kontramalkarretako eta rebellinetako 1.585 m2-tan; horrez gain, silarrien arteko 230 m2 juntura pikatu eta berrelkartu, eta erakusketa-gelatzat erabiltzen diren barnealdeko eraikinetako, guardia-gorputzeko eta ate isilen aurrealdeko landaretza ere kendu da.
Iruñeko Udalak, Vianako Printzea erakundearen gomendioei jarraikiz, Done Jakue Bastioiko kasamata-atal bat birgaitu du, Ziudadelako Laguntza Atetik ateratzeko irteeran kokatua. Hartan leiho itsuak ireki dira, adreiluekin itsutuak zeudenak, bere garaian sukalde militar gisa erabiltzen zen gune bat argitu zutenak. Ziudadela Armada Ministerioaren mendean zegoen garaian. Leiho horiek hasierako itxura berreskuratu dute eta, zer gerta ere, forjazko burdin sarea paratu zaie. Harresi-atala garbitu, pikatu eta kare-morteroarekin berrelkartu da. Azkenik, kalkarenitazko tapa bat jarri da, hala barneko atalean nola kanpoaldean, goialdeko lurrak birprofilatuta eta belarra erein da.
Era berean, altzairu herdoilezinezko eskudelak paratu dira Nafarroako Museoaren atzealdean, eta labean margotutako burdinazko eskudelak, berriz, Parmako Bastioitik Nafarroako Artxibora igotzen diren eskaileretan.
— Aurrekontua: 14.873,88 €
— Deskribapena: Egin beharreko lana funtsean da Doña Mayor HLHIPko ur beltzen sarea hobetzea. Bai barnealdeko tarte batean, bai kanpoaldeko beste batean. Egungo arketen barnealdea luzituko da eta arketa berri batzuk ere eginen dira, beste lan batzuen artean.
— Aurrekontua: 137.243,45 €
— Deskribapena: Bainugelak bere osoan berritu dira, bai eta bakoitzaren aurre-atondoak, bi sexuetako aldagelak eta heziketa fisikoko irakaslearen bainugela ere.
Tresnak eta osasun elementuak kendu eta desmuntatu dira (ohol fenolikoak bainugelen banaketan eta gainen osaeran), bai eta osasun aparatuak ere. Alikatatua eta zoladura zeramikoa pikatu dira gainazal guztietan.
Gela guztiak portzelana-gresarekin alikakatu eta zolatu dira, eta haietan sabai aizuna jarriko da, Berokuntza-, iturgintza-, saneamendu-, elektrizitate- eta PCI-instalazio berriak egin dira. Gela guztietako instalazioak aplikatu beharreko egungo araudira egokitu dira.
Kanpo-zuraje guztiak kendu eta, haien ordez, aluminiozko zurajeak jarri dira, zubi termikoa hautsia dutela, ertz zuzenekoak, butiral gardena duen kristal bikoitzarekin (4+4/12/6). .
Barnealdeko ateen ordez, zurezko ateak jarri dira, formikan forratuak; haietako bi ate gidaridunak dira.
Osasun aparatu berriak jarri dira, bai eta kasuan kasuko ekipamendua ere. .
— Aurrekontua: 312.492,78 €
— Deskribapena: Jarduketaren helburua da gaur egun udal-hilerrian dauden bi labeak ordeztea, are gehiago erabiltzeko ahalmena izan dezaten. Iruñeko errausketa kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan; horrenbestez, beharrezkoa da errausketa-labeen eraginkortasuna handitzea, eguneroko beharrak asetzeko.