Iruñako Udalaren 2022eko memoria

UDAL-IKASTETXEAK

2021/22 ikasturteko matrikula

Udalaren haur-eskolak

873

Joaquín Maya musika-eskola

1.149

Catalina de Oscáriz Udaleko Arte eta Lanbide Eskola

301

HAUR-ESKOLETAKO MATRIKULA (2021/2022 IKASTURTEA)

Printzearen Harresi haur-eskola

102 haur

Donibane haur-eskola

102 haur

Hello Egunsenti haur-eskola

58 haur

Izartegi haur-eskola

82 haur

Mendebaldea haur-eskola

Itxita, berrikuntzengatik

Haurtzaro haur-eskola

82 haur

Mendillorri haur-eskola

102 haur

Goiz Eder haur-eskola

96 haur

Hello Azpilagaña haur-eskola

123 haur

José María Huarte haur-eskola (egonaldi murriztua)

44 haur

Hello Buztintxuri haur-eskola

82 haur

0-3 urte bitarteko 11 udal-eskoletan, 873 haur daude guztira matrikulatuta.

UDALAREN LAN-ILDOAK

IRUÑA, HIRI HEZITZAILEA GIDA

Iruña hiri hezitzaileen nazioarteko sarean dago sarturik. Premisa horren pean, zeharkako udal-gida bat prestatu zen, hezkuntza ardatz harturik. Gidan bildu, antolatu eta sailkatu dira Iruñeko Udalak ikastetxeei eta herritarrei oro har eskaintzen dizkien munta handieneko ekintzak eta baliabideak, Iruñeko herritar guztien prestakuntza handitze aldera. Bi sailkapen daude: ikaskuntza-eremuen araberakoa eta programak zer biztanleria-sektorerendako diren kontuan hartzen duena. Tresna erabilgarri bat eskaini nahi da, hiriko herritar edo talde orok ezagutu eta parte har dezaten Iruñeko Udalak bere herritarren eskura jartzen dituen hezkuntza-programa askotariko eta zabalean.

Gida formatu digitalean dago honako helbideanpamplonaciudadeducadora.es eta aldizka eguneratzen da.

Datuak: 20 ikaskuntza-eremu: eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak; ikaskuntza eta zerbitzua (APS); artea; zientzia; bide-hezkuntza; enplegagarritasuna; euskara; familia; genero-berdintasuna eta sexu-aniztasuna; gizarteratzea; kulturartekotasuna; irakurketa eta literatura; ingurumena eta jasangarritasuna; musika; parte-hartzea; ondare historiko eta artistikoa; prebentzioa eta hezkuntza zibikoa; osasuna eta kirola; antzerkia; IKTak.

70 programa edo ekintza. Munta handieneko 9 baliabide: civivox; Joaquín Maya Musika Eskola; Catalina de Oscáriz Arte Eskola; Gazteria Etxea; haur-eskolak; liburutegiak; kiroldegiak; Ingurumen Heziketarako Museoa; haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoak.

Nabarmentzekoa da ikaskuntza- eta zerbitzu-programak garapen berezia izan duela, unitate pedagogikoak eman nahi dion bultzadaren ondorioz.

21 biztanleria-sektoreri dago zuzendua, bi atal handitan elkartuak: ikastetxeak (haur-hezkuntzatik unibertsitatera bitarte) eta herritarrak, oro har (0-6 urte; 6-12; 12-18; 18-30; gurasoak; herritarrak, oro har; emakumeak; LGTBI biztanleak; adinekoak; gizarteratzeko programaren erabiltzaileak; langabeak; espetxean dauden pertsonak; irabazi-asmorik gabeko erakundeak).

2022an zehar pamplonaciudadeducadora.es weba 12.523 erabiltzaile desberdinek bisitatu dute eta, guztira, 17.794 bisitaldi egin dituzte.>

IKASLEEK INGURUNEA EZAGUTZEKO PROGRAMAK

IRUÑA EZAGUTU. Ikasleek gure hiria ezagutzea bultzatzen du, Iruñearen historia eta hiri-bilakaera aztertuz. Ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei dago zuzendua.

  • Parte-hartzea: 27 ikastetxetako 1.613 ikaslek parte hartu dute, 65 taldetan banaturik.
  • Bisita gidatu irekiak: programaren osagarri, beste talde batzuei irekita dauden bisita gidatuak egiten dira. 2022an, 875 lagunek parte hartu dute, 35 taldetan banatuta. Taldeek ibilbide gehiago dituzte aukeratzeko, gehiago eskaini baitira. Honatx: Donejakue Bidea, Arga bazterreko bizitza, Harresietako sekretuak, Erdi Aroko Iruña, Ziudadela, Iruña eta argien mendea, Modernismoa eta Iruña literarioa.

Abuztuaren 8an, JOBek programa kudeatzeko kontratu berri bat esleitu zion OUIPLAY, S.L. enpresari, 2022ko irailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era arte gauzatzeko, lau aldiz luzatzeko modukoa.

2022an zehar, halaber, programa horri dagokion Unitate Didaktikoko testuen berrikuspen historikoa egin zen.

ARTE-JARDUERAK SUSTATZEKO ETA IRAKURMENA HOBETZEKO PROGRAMAK

ANTZERKI-LANTEGIAK. Haurrek dituzten adierazpen- eta antzezpen-baliabideak aberasteko programa da. Hartara, teknikak ere irakasten zaizkie, besteekiko komunikazioa eta harremana errazteko, eta, era berean, beste curriculum-arlo batzuekin zerikusia duten ikaskuntza-prozesuak finkatzeko. Programa Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat da, dramatizazioa eta jolas dramatikoa landu ditzaten; halaber, Lehen Hezkuntzako 5. mailakoentzat da, txotxongiloen bidezko dramatizazioa landu dezaten. Saioak astean behin egin dira, ikasturte osoan zehar.

  • Parte-hartzea: 2021/22ko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoan (2022ko urtarriletik ekainera) 1.347 ikaslek parte hartu zuten, 86 taldetan banaturik; 2022/23ko lehen hiruhilekoan (2022ko irailetik abendura), berriz, 1.608 ikaslek, 27 ikastetxetako 86 taldetan banaturik..
  • 2022/2023 ikasturtean parte hartu duten ikastetxeen kopurua programazio osoa egiteko aurreikusitako kopuru gehienekoa da.

Nafarroako Antzerki Eskolak kudeatzen du programa.

IRAKUR DEZAGUN. Irakurzaletasuna bultzatzeko programa da, hiriko ikastetxe publiko eta itunduek idazleekiko topaketak eta ahozko narrazioei buruzko programak txerta ditzaten, ikastetxeetako irakasleei aholkularitza emateaz gainera.

  • Parte-hartzea: 2021ean, 278 jarduera egin ziren. Guztira, 8.721 parte-hartzaile izan ziren, Haur eta Lehen Hezkuntzako 41 ikastetxetakoak, Bigarren Hezkuntzako 25 ikastetxetakoak, Hezkuntza Bereziko ikastetxe 1ekoak eta Helduen Hezkuntzako 2 ikastetxetakoak. Programan hiru jarduera-mota garatzen dira: irakasleendako mintegiak, oso egokiak liburuei buruzko aipamen eguneratuak emateko (72 orientazio-bilera egin ziren); ahozko narrazio-saioak, hau da, munduko hainbat herrialdetako herri-ipuinak kontatzen dira (130 narrazio), eta topaketak haur-literaturako idazleekin, eta horren baitan, egile horien kontakizunak irakurtzen dira ikastetxera bisitan joan aurretik (76 topaketa)

Programa FOMENTO DE INICIATIVAS RECREATRIVAS Y ARTÍSTICAS enpresak kudeatzen du.

LITERATUR IBILBIDEAK. Programa Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeei dago zuzendua, Iruñearekin loturako literatura eta idazleak ikasleengana hurbiltzeko, idazleon lanak irakur ditzaten. Ibilbide bat egiten da hirigune historikoan barna, bertako eta nazioarteko idazleen aztarnei jarraikiz. Beren lanen zati ezberdinak irakurri eta azalpen historiko-artistikoak tartekatzen dira.

  • Parte-hartzea: Bisitak, batez ere, 2022ko urtarriletik ekainera bitarte egin ziren. 595 ikaslek parte hartu zuten, bigarren hezkuntzako 8 ikastetxetako 24 taldetan banaturik.

LECXIT. Hezkuntza-arrakastarako irakurketa programa Lehen hezkuntzako ikasleen irakurmena hobetzeko programa da, boluntarioengan oinarriturik. Boluntarioak, izan ere, astean ordubetez aritzen dira irakurtzen, programan izena emandako ikastetxeek aukeratzen dituzten ikasleekin. Hala, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6.era bitarteko ikasleek elkarrizketa- eta irakurketa-aldiak partekatzen dituzte boluntarioekin, eta horrek ikasitakoa errotzen eta irakurmena hobetzen laguntzen die.

  • Parte-hartzea: Programa berriz ere jarri da abian 2021-2022 ikasturtean, eskola-komunitatetik kanpoko pertsonei sartzeko baimena eman dieten ikastetxeetan. 9 ikastetxe izan dira eta 25 boluntario.

“EN MUDANZA-IBILTARI”: Programa honek arte garaikidea Iruñeko ikastetxeetara eramaten du, hau da, ikasleen bizi- eta ikas-lekura, beraientzat pentsatutako arte- eta hezkuntza-proposamen baten bidez.

Era horretan, ikasleei arte garaikiderako zuzeneko hurbilketa, sentsoriala zein intelektuala, eskaintzen zaie; haien adierazpen-, dialektika- eta sormen-gaitasunak estimulatzen dira; eta diziplina anitzeko ikuspegitik lantzen ahal diren edukiak proposatzen zaizkie irakasleei (arte plastikoak, hizkuntza, zientziak...).

Ekimen honen bidez diziplina anitzeko erakusketa txiki eta kolektiboak egiten dira, Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko bildumaren jatorrizko lanak erabiliz; erakusketa horiek ikastetxez ikastetxe doaz ikasturtean zehar; zehazki, bi aste egiten dute ikastetxe bakoitzean.

2021-2022 ikasturtean, erakustea ibiltaria Idazten dudan hitzari soinua dario izan da eta hiriko 9 ikastetxetan jarri da ikusgai: Iturrama BHI, Navarro Villoslada BHI, Mendillorri BHI, Biurdana BHI, García Galdeano IP, San Frantzisko IP, Cardenal Ilundain IP eta Iruñeko Sagrado Corazón ikastetxea.

Programaren gastua 7.942 € izan da, ikastetxe horietako ikasle eta irakasleekin egindako lantegiak direla eta.

LANTEGIAK NAFARROAKO UNIBERTSITATEAREN ARTE GARAIKIDEKO ARTE MUSEOAN: Nafarroako Unibertsitatearen Museoak eskaintzen dituen lantegietako bat egitea proposatzen die programak Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, LHko eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe guztiei.

SXedea da Arte Garaikidea Iruñeko ikasleengana hurbiltzea, museoan bertan esperimentatuz, integraltasunaren eta diziplina artekotasunaren aldeko apustu garbia eginez, sormena sustatuz eta Pentsatzen ikastea gaitasunaren garapena bultzatuz.

  • Parte-hartzea: 2020-2021 ikasturtean, Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetako 1.368 ikaslek parte hartu zuten, guztira, lantegi horietan.

IRUÑEKO ERRALDOI ETA BURUHANDIAK IKUSTEKO BISITA GIDATUAK: Bisiten bidez, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa osatzen duten irudien gaineko azalpenak ematen zaizkie haurrei: haien historia, ohiturak, bidaiak, etab.

Nafarroako ikastetxeetako haur eta lehen hezkuntzako haurrei daude zuzenduak.

Están dirigidas al alumnado de Infantil y Primaria de los centros educativos de Navarra.

  • Parte-hartzea: 2020-2021 ikasturtean 110 bisita gidatu egin ziren eta, guztira, 2.143 ikaslek parte hartu zuten.

GAITASUN ZIENTIFIKOA HOBETZEKO PROGRAMAK (STEAM)

MALETA PERIODIKOA ZURE IKASTETXEAN BISITAN. Zientzia, zehazki kimika, modu atsegin eta bisualean hurbildu eta metodo zientifikoa esperimentatzeko programa da, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzat. Ordubeteko saio batean, doktoretza egiten ari diren bi ikaslek 12 esperimentutatik 3 edo 4 aukeratu eta kimikako hainbat kontzeptu lantzen dituzte. Ikasleek talde txikietan egiten dituzte esperimentuak, metodo zientifikoari jarraituz.

  • Parte-hartzea: 2022an, 17 saio egin ziren eta lehen hezkuntzako 9 ikastetxetako 510 ikaslek parte hartu zuten.

MANYAREN SEKRETUA. Berria. Programa DBHko 4. mailako ikasleei dago zuzendua kontzeptu kimikoetan sakontzeko, emakumeek zientzian duten garrantzia ikusarazteko eta bokazio zientifikoak sustatzeko. Ordu eta erdiko saioan, ikasleek, taldeetan banaturik, asmakizun teoriko eta praktiko batzuen emaitzak bilatu beharko dituzte, jarduera interaktiboak errealitate areagotuarekin eta esperimentazioarekin txandakatuz. Jokoaren haria Marie Curieren bizitza da.

  • Parte-hartzea: 2022an, bigarren hezkuntzako 16 ikastetxetako 1.150 ikaslek parte hartu zuten eta, guztira, 46 saio egin ziren. .

IBILBIDE MATEMATIKOAK IRUÑEAN ZEHAR. KALEMATH. Matematiken ikaskuntza ikasleengan sustatzeko baliabidea da, zeinen erabilgarriak diren ikasiz ikasleen beraien auzoan edo hirian. 2022an, NUPeko talde batek sei ibilbide diseinatu ditu hiriko auzo hauetan: Iturraman, Donibane-Ermitagañan, Mendillorrin, Txantrean, Sanduzelai-Buztintxurni eta Arrotxapean. Beraz, Alde Zaharrekoarekin batera (aurrez egina), hiria osatuko lukete. Ibilbideetan hainbat matematika-problema daude, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako nahiz Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek lekuan bertan ebatzi behar dituzte. Problemek auzo bakoitzeko kokaleku interesgarri jakin batzuekin dute zerikusia. Informazioa edo pistak ematen dira, bai grafikoak, bai testualak, problemak ebazteko. Materialak gaztelaniaz eta euskaraz daude. Honatx: ikasleendako koadernoa eta irakasleendako gida, 6. Mailako ikasleendako, hala formatu digitalean nola fisikoan; eta ibilbideak Mathcitymaps mugikorrendako APPean, DBHko 2. mailarako prestatuak. Era berean, tutorial bat prestatu da, irakasleek APP nola erabili jakin dezaten. Guztira, jarduera-koadernoaren 2.200 ale eta irakasleendako gidaren 700 argitaratu ziren, betiere Iturramako, Donibane-Ermitagañako, Mendillorriko eta Txantreako ibilbideei dagozkienak..

LEHIAKETAK

XXX. Literatur Lehiaketa, gaztelaniaz eta euskaraz, Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat. Ipuina modalitatea, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleentzat, lau kategoriatan banaturik, ikasmailen arabera; eta, Komikia modalitatea, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko bigarren mailara bitarteko ikasleendako, bi kategoriatan ere banaturik adinen arabera. 2022an, guztira 617 lan aurkeztu dira.

IKASKUNTZA ETA ZERBITZUKO PROIEKTU DIDAKTIKOEN SARIETARAKO DEIALDIA:

Iruñeko ikastetxe publikoetan eta itunduetan ikaskuntza eta zerbitzuko hezkuntza-proiektuak egin eta ezartzeko, eta hiri osoan ikastetxeen konpromiso solidario eta zibikoa ikusarazteko, Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Alorrak ikaskuntza-zerbitzuko proiektuetarako lehiaketaren hirugarren deialdia egin zuen Iruñeko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza publiko eta itunpeko ikastetxeendako eta Iruñeko herritarren elkarteendako.

Hezkuntza-etapa guztietan curriculum-eskakizun berak ez daudenez, eta proiektuak curriculuma ikastea eta elkartasunezko zerbitzua lotu behar dituela kontuan harturik, parte hartzeko kategoria hauek ezarri ziren euskaraz edo gaztelaniaz egin eta ezarritako proiektuetarako, ikastetxearen hizkuntza-ereduaren arabera:

  • 1. KATEGORIA: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako proiektuak
  • 2. KATEGORIA: DBH eta Batxilergoko ikastetxeetako proiektuak
  • 3. KATEGORIA: Lanbide Heziketako ikastetxeetako proiektuak
  • 4. KATEGORIA: Irabazi-asmorik gabeko Erakundeen edo Elkarteen proiektuak

Lehiaketako kategoria bakoitzerako, sari hauek ezarri ziren, proiektua hirian ezartzea ahalbidetzeko: lehen saria 1.500 eurokoa eta bigarren saria 1.000 eurokoa.

Aurtengo edizioan 20 proiektu aurkeztu dira; 7, Haur eta Lehen Hezkuntzako kategorian; 9, DBH eta Batxilergoko kategorian; =, irabazi-asmorik gabeko Erakunde eta Elkarteen kategorian, eta 4, Lanbide Heziketakoan.

GABON TXARTELAK. Lan plastikoen lehiaketa, gai librekoa eta txartel-formatukoa, Iruñeko Eguberrien ospakizunari buruzko motibo erlijioso edo laikoekin. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua. 2022ko edizioan, 958 lan aurkeztu ziren. .

HIRI HEZITZAILEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN OSPAKIZUNA (AZAROAK 29)

HORMA-IRUDIA. LOREGINTZA Z BELAUNALDIAN”

Azaroaren 30ean Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Eguna ospatzen da.Iruña hirien sare horretan dago sarturik, Hezkuntzari buruzko ikuspegi zabala sustatzeko bizitza osoan zehar, biztanle guztien potentziala garatzea ahalbidetzen duten hezkuntza-aukerak sortuz, egiazko eragilea izan dadin ongizatea, bizikidetza, oparotasuna eta gizarte-kohesioa sortzeko.Egun horren karira, 25 m x 3m-ko horma-irudi bat egin zen Taxoaren kalearen eta Katalunia kalearen arteko biribilgunearen lurpeko plazan, aurreko urtean egindakoari jarraipena emanda. Elkarlanean eta lankidetzan aritu ziren Plaza de la Cruz BHI eta Calasanz Eskolapioak Ikastetxea nahiz Leire Urbeltz eta Peio Iglesias tokiko artistak, horma-irudiaren diseinutik hura egiteraino

  • Parte-hartzea: Plaza de la Cruz BHIko eta Calasanz Eskolapioak Ikastetxeko DBHko 3. eta 4. mailako 40 ikasle.

DIRULAGUNTZETARAKO DEIALDIAK

ESKOLA-LIBURUTEGIAK ETA IKASMATERIAL SUNTSIKORRAREN GASTUAK. Hiriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako laguntzen urteko deialdia, liburutegien funtsa handitzeko eta ikastetxeek egoera ekonomiko txarrean dauden ikasleei familiek eman ezin dieten materiala eman ahal izateko. Ikastetxe publikoetan guztira 8.950 ikasle egon ziren matrikulatuta 2021-2022ko ikasturtean, hau da, aurreko ikasturtean baino % 3 gutxiago (beheranzko joera baieztatuta), eta banaturiko dirulaguntzen zenbatekoa 110.330 eurokoa izan zen guztira: 38.175 euro, eskola-liburutegietarako, eta 72.155 euro, ikasmaterialerako.

Adierazlea

2.1. Ikastetxe eskatzaileen %, deialdiaren xede diren ikastetxe guztien aldean. Gutxieneko betetze-maila: % 95etik gora.

% 100

26

Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetako eskolaz kanpoko jarduera eta jarduera osagarrietarako dirulaguntzak, eskola-eskaintzaren kalitatea hobetzen laguntze aldera. 175.760 euro bideratu ziren. 2022an, eskolaz kanpoko jarduerengatik, 157.927,35 euro eman ziren dirulaguntzetan, eta 40 ikastetxeren artean banatu ziren Deialdia Haur eta Lehen Hezkuntzako 41 ikastetxeei zuzendua dago eta, haietan, Iruñeko 18.007 ikasle ari dira Haur eta Lehen Hezkuntzan, hau da, aurreko ikasturtean baino % 3 gutxiago; horiei Hezkuntza Bereziko 2 ikastetxe eta helduendako oinarrizko hezkuntzako 1 gehitu behar zaizkie.

Adierazlea

1.1.

ikastetxe eskatzaileen %, deialdiaren xede diren ikastetxe guztien aldean. Helburua: % 90etik gora

% 91

40

1.2.

Egindako gastuaren %, deialdiaren zenbatekoaren aldean. Helburua: % 85etik gora

% 90

157.927,35

1.3.

Emandako gastuaren %, berdintasunerako zuzkidura ekonomiko partzialaren aldean. Gutxieneko betetze-maila: % 40tik gora

% 95

8.382,83

1.4.

Emandako gastuaren %, APSrako zuzkidura ekonomiko partzialaren aldean.

% 42

3.699,27

Halaber, 2022ko azken hiruhilekoan Dirulaguntzetarako deialdia onetsi zen 2022-2023 ikasturterako, tramitazioa hiruhileko bat aurreratuta, dirulaguntzaren erritmoa haren xede diren jardueren benetako gauzapenera egokitze alde

Gurasoen Elkarteetarako dirulaguntzak gurasoek Haur eta Lehen Hezkuntzan antolatutako programa eta jarduerak gara daitezen errazteko. 2021-22ko ikasturteko deialdira 32 entitate aurkeztu ziren (28 elkarte eta 4 federazio), eta hasierako 80.000 euroetatik 57.781,89 euro eman zitzaizkien guztira.

Adierazlea

2021

3.1. Erakunde eskatzaileen %, deialdiaren xede diren erakunde guztien aldean. Gutxieneko betetze-maila: % 60tik gora

% 74

32

3.2. Egindako gastuaren %, deialdiaren zenbatekoaren aldean. Gutxienezko betetze-maila: % 80tik gora

57.781,89

% 72