Iruñako Udalaren 2022eko memoria

UDAL-PLANTILLA

2017

2018

2019

2020

2021

2022

IRUÑEKO UDALA

Funtzionarioak

877

887

863

818

794

810

Kontratu administratiboa duten langileak

411

361

378

373

413

499

Langile kontratudunak

180

182

180

14

545

GUZTIRA

1.288

1.428

1.423

1.371

1.221

1.854

HAUR ESKOLAK

Funtzionarioak

49

43

36

34

28

22

Kontratu administratiboa duten langileak

79

81

93

55

46

Langile kontratudunak

71

70

75

99

133

GUZTIRA

49

193

187

202

182

201

Langile kontratudunak

Funtzionarioak

14

14

18

20

19

18

Kontratu administratiboa duten langileak

9

11

8

6

8

7

GUZTIRA

23

25

26

26

27

25

2022an, 1.000 kontratu sinatu ziren Iruñeko Udalean, 50 langilek erretiroa hartu zuten eta ezintasun iraunkorreko prozesu bat abiatu zen.

Haur Eskoletan, 489 kontratu sinatu ziren, 8 langilek erretiroa hartu zuten eta ezintasun iraunkorreko prozesu bat abiatu zen. Eta Hirigintza Gerentzian ez zen kontratu berririk sinatu eta langile batek erretiroa hartu zuen.

Iruñeko Udaleko 2022ko hautapen-prozesuei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • — Albaitaria. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Udal instalazioen funtzionamenduko laguntzailea. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Musika Eskolako irakaslea, Musika-hizkuntzako espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak Nafar Lansarerekin.
  • — Musika Eskolako irakaslea, fagoteko espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak Nafar Lansarerekin.
  • — Artxibozaina. Oposizioa Udalean sartzeko.
  • — Lorategietako Zerbitzuburua. Oposizioa Udalean sartzeko.
  • — Musika Eskolako irakaslea, baxu elektrikoko espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Musika Eskolako irakaslea, bateriako espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Musika Eskolako irakaslea, klarineteko espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Musika Eskolako irakaslea, gitarra elektrikoko espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Musika Eskolako irakaslea, saxofoiko espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Musika Eskolako irakaslea, txistuko espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Merkataritzako teknikaria. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Musika Eskolako irakaslea, txistuko espezialitatean. Aldi baterako kontratazio-zerrendak Nafar Lansarerekin.
  • —— Industria-ingeniari teknikoa. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Zurgintzako monitorea. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Hargintzako monitorea. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.l
  • — Lorezaintzako monitorea. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Familia-langilea. Aldi baterako kontratazio-zerrendak.
  • — Udaltzaingoa. Lehiaketa eta berariazko lehiaketa.
  • — Udaltzaina. Kategoriaz igotzeko lehiaketa.
  • — Ikuskatzaileordea. Oposizio-lehiaketa
  • — Azpiegitura-burua. Oposizioa:

LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA

Udalak eta haren erakunde autonomoek lan-eskaintza publikoa onetsi zuten, honako lanpostu hauek sartuta:

Iruñeko Udala. Lanpostuak berritzea

  • — Udaltzaingoko udaltzainak, 15 lanpostu
  • — Gizarteratzeko goi-mailako teknikariak, 14 lanpostu.
  • — Zuzenbideko lizentziaduna, 6 lanpostu.
  • — Hiri Kontserbazioko mantentze-lanetako laguntzailea, lanpostu 1
  • — Desinfekzio eta mantentze-lanetako ofiziala, lanpostu 1.
  • — Gizarte-enpleguko ofizial
  • — Gizarte-langilea, 3 lanpostu.

Iruñeko Udala. Lanpostuak egonkortzea (*)

  • — Ekonomialaria, lanpostu 1
  • — Botikari kudeatzailea, lanpostu 1
  • — Zuzenbideko lizentziaduna, 3 lanpostu.
  • — Kulturako teknikaria, goi-mailako tituluduna, 2 lanpostu.
  • — GGBB eta antolamenduko goi-mailako teknikaria, 2 lanpostu
  • — Lantegi-Eskolako zuzendaria (lorezaintza), lanpostu 1
  • — Turismo-zerbitzuburua, lanpostu 1.
  • — Lorezaintzako erdi-mailako tituluduna, lanpostu 1.
  • — Arkitekto teknikoa, 5 lanpostu.
  • — Herri-lanetako ingeniari teknikoa, lanpostu 1.
  • — Tributu-ikuskatzailea, 2 lanpostu.
  • — Kontrabaxuko irakaslea Musika Eskolan (LP), lanpostu 1
  • — Bateriako irakaslea Musika Eskolan, lanpostu 1
  • — Koru Taldeko irakaslea Musika Eskolan, lanpostu 1
  • — Gitarra Elektrikoko irakaslea Musika Eskolan, lanpostu 1
  • — Pianoko irakaslea Musika Eskolan, lanpostu 1
  • — Enplegu-teknikaria, 2 lanpostu.
  • — Laneko arriskuen prebentzioko teknikaria, lanpostu 1
  • — Erdi-mailako tituluduna, bateraezintasunarekin, 5 lanpostu.
  • — Gizarte Enpleguko arduraduna (jantoki soziala), lanpostu 1.
  • — Gizarte Enpleguko arduraduna (koadernaketa), lanpostu 1
  • — Gizarte Enpleguko arduraduna (obrak), lanpostu 1
  • — Gizarte Enpleguko arduraduna (soldadura), lanpostu 1
  • — Desinfekzioa, mantentze-lanetako arduraduna, lanpostu 1.
  • — Lantegi Eskolako monitorea (soldadura), lanpostu 1
  • — Ikuskatzaile-ofiziala (hirigintza), 2 lanpostu
  • — Gizarteratzeko goi-mailako teknikaria, 19 postu.
  • — Administrari laguntzaile eta administrari laguntzaile osagarriarekin, 23 lanpostu
  • — Udal-instalazioetako funtzionamendu-laguntzailea, 47 lanpostu
  • — Ehorzle laguntzailea, 5 lanpostu.
  • — Lantegi Eskolako monitorea (igeltserotza), 2 lanpostu
  • — Lantegi Eskolako monitorea (askotariko mantentze-lanak), 2 lanpostu
  • — Gizarte Enpleguko ofiziala (Jantoki Soziala), lanpostu 1
  • — Gizarte Enpleguko ofiziala (Elektrizitatea), lanpostu 1
  • — Gizarte Enpleguko ofiziala (Iturgintza), lanpostu 1
  • — Gizarte Enpleguko ofiziala (Garbiketa(, lanpostu 1
  • — Gizarte Enpleguko ofiziala (Obrak), 2 lanpostu
  • — Gizarte Enpleguko ofiziala (Margoketa), 4 lanpostu
  • — Gizarte Enpleguko ofiziala (Ibaiak), 3 lanpostu
  • — Gizarte Enpleguko ofiziala (Soldadura), lanpostu 1
  • — Desinfekzio eta mantentze-lanetako ofiziala, 2 lanpostu.
  • — Erreprografiako mandataria, 2 lanpostu.
  • — Udal-bulegoetako mandataria 12 lanpostu
  • — Familia-langile lanaldi partzialean, 18 lanpostu
  • — Zerbitzu anitzeko peoia, hilerriko atezaina, lanpostu 1

(*) Barne dira Hirigintza Gerentzian LEPen egonkortzerako atera diren bost lanpostuak, Iruñeko Udalak kudeatutakoak, aipatu erakunde autonomotik kudeaketarako mandatua jasotzearen ondorioz: Arkitekto, 2 lanpostu: Atal Juridikoko TAP lanpostu 1 (Zuzenbidean lizentziaduna) eta administrazio-laguntzailea, 2 lanpostu.

Haur Eskolak. Lanpostuak egonkortzea

  • — Garbiketa-, sukaldaritza- eta mantentze-lanetako laguntzailea, 14 lanpostu
  • — Sukaldaria, 5 lanpostu
  • — Haur Eskolako zuzendaria, 4 lanpostu
  • — Haur Eskolako hezitzailea, 54 lanpostu
  • — Psikologoa, lanpostu 1

PRESTAKUNTZA

2022. urtean zehar, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean, prebentzio-prestakuntzarako hainbat ikastaro eman dira, bai eta hainbat udal alorretako langileendako ikastaro berariazkoak ere.

Prebentzioaren arloan, honako prestakuntza-ekintzak eman ziren:

  • — Errespetuzko komunikazioa eta asertibitatea.
  • — Lan-ongizatea eta pertsonen arteko harremanak kudeatzea
  • — Emozioen kudeaketan eta ongizate psikologikoan trebatzea
  • — Gizarte-trebeziak osasun mentaleko patologia duten pertsonendako tratuan eta arretan
  • — Sute-prebentzioa eta su-itzalgailuak maneiatzea.
  • — Koordinazioa eta prebentzioa hiriguneetako suteetan. (Udaltzaingoarendako ekintzak)
  • — Orga jasotzailearen maneiua
  • — Manipulagailu teleskopikoaren maneiua
  • — Lan arriskuen prebentziorako oinarrizko ikastaroa
  • — Gorputz jarreraren higienea eta gihar eta hezurretako nahasmenduak prebenitzea.
  • — Arreta integrala, pertsona erdigunean jarrita.

2022an, 13 prestakuntza-ekintza antolatu ziren. 186 pertsonak parte hartu zuten (84 emakume eta 101 gizon).

Sentsibilizazio-ekintzak

Mutua Navarrak sentsibilizazio-ekintzak eskaintzen dizkie udal-langileei, mutuek laneko osasuna sustatzeko duten berezko eginkizunaren baitan.

Hona hemen zer ekintza eskaini ziren:

  • — Ongizate mentala zure taldearekiko harremanean
  • — Bizkarra zaintzeko eskola (oinarrizko maila eta aurreratua)
  • — Emozioak kudeatzeko eta maneiatzeko tresna praktikoak
  • — Ondoez emozionala duten zure taldeko pertsonak detektatzea eta babestea
  • — Alkohol/droga kontsumoa eta joko-menpekotasuna
  • — Une osasungarrien metodologiaren aurkezpena
  • — IKTUSa prebenitzea
  • — Komunikaziorako trebetasunak, zure taldearekiko
  • — Arduradunendako sentsibilizazioa
  • — Sentsibilizazioa, Enpresa-jardueren Koordinaziorako

Udalak, guztira, ekintza horietako 57 leku erabili zituen.

Bestalde, 2022an, Haur Eskolen Erakunde Autonomoan honako prestakuntza-ikastaro hauek antolatu ziren:

  • — Jardunbide egokiei buruzko jardunaldia. Ahozko eta idatziko hizkuntzaren estimulazioa
  • — Neurozientzian, emozioan eta pentsamenduan oinarritutako ikaskuntza.
  • — Gorputz-jarreraren higienea, gihar eta hezurren nahasmenduen prebentzioa
  • — Datuen babesa.
  • — Lan-taldeak kanpoaldean Heike Freirerekin
  • — Pedagogia sistemikoa
  • — Kontakizun partekatuak
  • — Ahozko transmisioa, ipuin klasikoak, haien garrantzi sinbolikoa eta nola sartu ikasgelan
  • — Psikopatologien eta arrisku psikosozialen prebentzioa eta detekzioa
  • — Familia-bitartekaritza eta -laguntza.

Era berean, aipatu urteetan, Hirigintza Gerentziako Erakunde Autonomoko langileek hainbat ikastarotan parte hartu zuten: euskara, hirigintza-planeamendua, hirigintza-kudeaketa eta hirigintza-desjabetzeak.

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

UDAL-LANGILEENDAKO INFORMAZIOA

2022an, 453 pertsonari eman zaie informazio hori: 244 emakumeri eta 209 gizoni, hain zuzen.

Gehienak lan-kontratudunak izan dira, Udalarekin lehen aldiz kontratua sinatu dutenak edota lanpostuz aldatutakoak.

Halaber, informazio hori eman zaie Udaleko hainbat zerbitzutan praktikak egin dituzten ikasleei.

Gizarte Enplegu Babestuaren barneko programen bidez kontratatutako pertsonei era programatuan ematen zaie informazioa lehen kontratu-egunean, 2 orduko saioan, eta arrisku eta prebentzio-neurriei buruzko azalpenak emateaz gain, oinarrizko nozioak ematen zaizkie Laneko Arriskuen Prebentzioaz:

— 2022an: 100 lagun. Gizarte Enplegu Babestua: 84 lagun, Gizarte Enpleguko lantaldeetan (50 emakume eta 34 gizon), Interes Orokorreko Obrak, 7 lagun, (0 emakume eta 7 gizon), eta Elkarkide, 9 lagun (4 emakume eta 5 gizon).

ARRISKU-MAPAK

2022an zehar, honako alor eta/edo zerbitzu hauetako arriskuen ebaluazioa eguneratu da:

  • ­— Osasun eta ingurumeneko alorra:
    • · Elikagai-ikuskaritza
    • · Zoonosia (minizooo eta animaliak artatzeko zentroa)
    • · Epidemiologia.
    • · Desinfekziorako eta intsektu eta arratoiak hiltzeko parkea.
    • · Hilerria.

    STRIPUEN IKERKETA

    2022an zehar, Iruñeko Udalean 91 lan-istripu gertatu dira, baja medikoa behar izan zutenak, eta 96 lan-istripu, laguntza medikoa behar izan zuten arren, baja medikorik behar izan ez zutenak.

    AZTERKETA MEDIKOAK

    2022an, osasun-azterketa egiteko 782 hitzordu egin zitzaizkien udal-langileei, eta 592 langile joan ziren; hau da, deitutakoen % 76 (barne daude EMAD zerbitzuak eta PAMPLONA CENTRO HISTORICO SA - Iruña Biziberritzen).

    KONTSULA MEDIKOAK eta LANBIDE-GAIXOTASUNAK

    Osasuna zaintzeko azterketez gain, 2022an guztira 32 langile artatu ziren kontsulta medikoan (15 gizon eta 17 emakume).

    2022an, ez da Lanbide Gaixotasuneko kasurik batere izan.

    ANTOLAKETA ETA GIZA BALIABIDEAK

    2022an, Lanpostuak Egonkortzeko Prozesu Berezia jarri zen abian. Horretarako, Iruñeko Udaleko eta erakunde autonomoetako lanpostu huts guztiak aztertu behar izan ziren, enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituen abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako betebeharrak betetzen ote ziren ikusteko, Egonkortzeko Enplegu Publikorako eskaintzan sartze aldera.

    Ondoren, aipatu prozesuan sarturiko lanpostu-deialdi guztiak prestatu eta argitaratu ziren.

    P Bestalde, 2022an zehar, Lanpostuak Berritzeko Lan Eskaintza Publikoaren prestaketa landu zen, bai eta Plantilla organikorako proiektua ere.

    Bestalde, giza baliabideak kudeatzeko 2020-2023 urtetarako planaren baitan, 2022an alorrak presentzia malgutzeko eta kontrolatzeko proiektua landu du, norberaren bizitza, lana eta familia bateragarri egiteko neurriekin, langileei segurtasun juridikoa ematen aldera eta Iruñeko Udala tokia hobea izan dadin lan egiteko.

    Era berean, Digitalizazio Planari eman zaio segida, ANIMSAren bidez web-deialdien aplikazioaren bigarren fasea garatuz; horri esker, deialdiak modu eraginkorragoan kudeatu dira eta, aldi berean, izangaiek aldi baterako kontrataziorako zerrendetan duten postua kontsultatzeko aukera izan dute.

    Halaber, herritarrek enplegu publikorako deialdiei buruz egindako informazio-eskaerei erantzun zaie; eskaria nabarmen handitu da, enplegu publikoa egonkortzeko eta administrazio publikoetako behin-behinekotasuna murrizteko prozesua garatzearen bidez..

    ERREGISTROAK

    Erregistroak

    2022

    2021

    2020

    2019

    2018

    2017

    Aurrez aurrekoa

    43.909

    41.223

    41.411

    48.003

    38.839

    40.935

    Elektronikoa

    58.633

    51.628

    32.726

    14.390

    9.096

    6.413

    Postala

    3.568

    3.668

    5.380

    7.208

    7.994

    8.849

    SARRERAK, GUZTIRA

    106.110

    96.519

    79.517

    69.601

    55.929

    56.197