
Alorraren 2016ko helburu espezifikoak bete egin ziren; hala, zehapen-espedienteen % 99,51 (408tik 406) epe barruan ireki ziren, eta zehapenen % 99,10 (447tik 443) izapidetu. Gainera, eutsi egin zaio ISO 9001:2000 kalitate-sistemari. Ofiziozko salaketen eta ikuskapenen bidez, 1.322 espediente abiarazi ziren, eta aurreko urtean 1.136 espediente izan ziren. Ofiziozkoak pixka bat areagotu ziren (696 izan ziren, eta iaz 657), eta salaketek behera egin zuten (439 izan ziren, eta 2015ean, 502). Zerbitzuen arabera sailkatuz gero, Ingurumen Osasunekoak 154 izan ziren (salaketenak 37, ofiziozkoak 98 eta eskaerakoak 19), Ingurumen Ingeniaritzakoak 199 espediente izan ziren (salaketenak 37, ofiziozkoak 22 eta eskaerakoak 3), Elikagaien Ikuskaritzako 623 izan ziren (salaketenak 31, ofiziozkoak 562 eta eskaerakoak 30), eta Zoonosiko 346 espediente (salaketenak 197, ofiziozkoak 14 eta eskaerakoak 135).
Espedienteen bilakaera, zerbitzuen eta urteen arabera
Zerbitzua |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|
Ingurumen |
194 |
173 |
127 |
167 |
142 |
154 |
Ingurumen Ingeniaritza |
204 |
192 |
219 |
232 |
244 |
199 |
Elikagaien Ikuskaritza eta Zoonosia |
734 |
784
195 |
495
199 |
628
208 |
537
236 |
623
346 |
Guztira |
1.135 |
1.344 |
1.040 |
1.235 |
1.136 |
1.322 |
Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorrak Santa María la Realeko auzoko lursail batean sortutako arazo bati heldu zion; lursaila Club de Tenis elkartearena da. Bertan, zortzi pertsona ezarri ziren egoera irregularrean, eta ez zegoen adingaberik haien artean. Tokia garbitu eta mantentzeaz arduratu zen, eta komun bat jarri zuen. Osagarri moduan, gizarte-arreta jarraitua egon zen, Herritarren Segurtasuneko langileak zeuden, eta hala Gizarte Ekintzako nola Hiri Ekologiako zerbitzuek etengabe ebaluatu zuten egoera, harik eta pertsona horiek joaten ziren arte.
Osasun eta ingurumeneko ikuskaritza-bisitak egiten ditu, eta, horren osagarri moduan, laginak hartzen dira noizean behin, Udal Laborategiak aztertzeko. Jarduketen % 97,7 ofiziozkoak izan ziren, eta % 2,3 baino ez ziren izan herritarrek eskatutakoak.
Ofiziozko osasun-zaintzako programak urte osokoak dira, eta 2016koek lotura izan zuten honako gai hauekin, besteren artean: txorrotako uraren osasun-kalitatea (1.481 lagin), ibaietako azaleko urak (24 lagin), igerilekuak (457 ikuskapen eta laginen 241 azterketa), haur-eskolak (44 ikuskapen), estetika eta norberaren garbitasuna lantzen dituzten merkataritza-lokalak (687 ikuskapen), eta merkataritza-lokal berriak (632 ikuskapen).
Ofiziozko esku-hartzeak urteen arabera, ikuskapenak eta laginak aintzat hartuta
|
Ikuskapenak guztira |
Laginak guztira |
|---|---|---|
2010 |
1655 |
1760 |
2011 |
1985 |
1806 |
2012 |
1728 |
1850 |
2013 |
1782 |
1677 |
2014 |
1772 |
1905 |
2015 |
1914 |
1790 |
2016 |
1904 |
1756 |
Iruñeko Udal Laborategiaren eginkizun nagusia elikagaiei eta ingurumenari buruzko laginen analisi kimikoak eta mikrobiologikoak egitea da; lagin horiek Elikagaien eta Ingurumen Osasunaren Ikuskaritzak hartutakoak dira, hiria osasun-kontrola egiteko.
Funtsean, laginketak eta analisiek elikagai galkorrei eragiten diete, hartzeko prest egoten diren produktuetan bereziki. 2016an, ikastetxe, haur-eskola eta adinekoen egoitzetako jantokietan ematen diren menuen laginketarekin jarraitu zen, eta otorduen konposizio nutrizionala aztertu.
Elikagai-mota |
Laginak |
Saiakuntza kimikoak |
Mikrobiologiako saiakuntzak |
Guztira |
|
|---|---|---|---|---|---|
Esnekiak |
42 |
152 |
72 |
224 |
|
Haragikiak |
79 |
510 |
65 |
575 |
|
Arrainkiak |
53 |
198 |
32 |
230 |
|
Olioak eta gantzak |
15 |
159 |
0 |
209 |
|
Opilak eta izozkiak |
24 |
120 |
48 |
168 |
|
Plater prestatuak |
120 |
220 |
198 |
418 |
|
Alergenoak |
51 |
51 |
0 |
51 |
|
Beste batzuk |
148 |
512 |
174 |
686 |
|
Salaketak |
3 |
0 |
6 |
6 |
|
Guztira |
535 |
1922 |
595 |
2517 |
|
2016an zehar, lorategietako, parkeetako eta ikastetxeetako 768 iturri publikoren kontrola egin zen, 1.515 lagin hartuta. Iruñeko elkarte guztietako igerilekuetako uraren 248 lagin aztertu ziren; guztira, 2.925 determinazio kimiko eta 1.719 determinazio mikrobiologiko egin ziren. Arga, Elortz eta Sadar ibaietako ura kontrolatzeko, 25 lagin aztertu ziren; guztira, 275 determinazio kimiko eta 75 determinazio mikrobiologiko egin ziren. Horrez gain, Laborategian 396 lagin aztertu ziren hirugarrenek eskatuta, 27 lagin partikularrek eta enpresek eskatuta, eta 369 lagin erakunde ofizialek eskatuta.
Osasuna sustatzeko programak
“Gosaldu, egunero” programaren hartzaileak Iruñeko Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrak dira. Programa 2008-09 ikasturtean abiarazi zen, haurrek gosari osoa eta orekatua egunero har dezaten. Abiapuntua da elikaduraren inguruko heziketa eman daitekeela. Programa irailean abiarazten da, eta bisita egiten da Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztietara, edukiaren berri emateko. Jardueraren hasieran, proiekzio bat egiten da, eta, ondoren, tailer bat; hartan, gomendio nutrizionalak betetzen dituen gosari bat hartzen da. Edizio honetan, prestakuntza nutrizionalaz gain, informazioa eman da elikadura-intolerantziaren bat dutenentzako elikagaiei buruz, eta dastatu egin dira horiek. Programa martxan jartzeko ekitaldian, Joseba Asiron alkateak hartu zuen parte, Sanduzelaiko ikastetxe publikoan. 2016-17 ikasturtean, hiriko 41 ikastetxeetako 40tako ia 2.000 ikaslek parte hartu zuten; ikastetxeak hala publiko nola itunpekoak ziren, gaztelaniazko eredukoak zein euskarazkoak. Eguneroko gosariaren ezaugarriei buruzko inkesta 1.928 ikaslek bete zuten. Horien % 94,5ek egunero gosaltzen dute, baina % 26,2k soilik hartzen dute gosari orekatu eta osoa. Bestalde, ikasleen % 30,2k nork bere gosaria prestatzen du ikastetxera joan aurretik, eta % 78,8k 15 minutu baino gutxiago ematen dituzte gosaltzen. Ikasleek jarraitzen dute eramaten hamaiketakoa jolastordurako.
Horra hor Iruñearen helburua: “Herritarren artean sustatzea aukerarik osasungarriena errazena eta eskuragarriena ere izatea”. Ildo horretan, ibilketa nordikoan hasteko saioak bultzatzen ditu; ariketa fisiko horren oinarria bi makila erabiliz ibiltzea da. Saioak 2008an hasi ziren, eta 2.909 leku daude. Dena den, 2016an lehenetsi zen 60 urtetik gorakoek eta eskarmenturik ez dutenek parte hartzea. Maiatzetik ekainera bitarte, 16 saio eskaini ziren eta 441 pertsonak hartu zuten parte; 326k, asteazkenetan, eta 115ek, larunbatetan. Parte-hartzaileen % 85 50 urtetik gorakoak ziren. Udaberrian ikusi zen adineko ugarik parte hartu zutela, eta, beraz, jarduera adineko gehien dauden auzoetara eraman da. Topalekuak osasun-zentroak dira, eta bertako langileak taldearekin batera joaten dira. Neurrizko jarduera fisikoko saioetan, 198 pertsonak parte hartu zuten; horien % 63k 60 urte baino gehiago zituzten, eta gehienak emakumeak ziren. Larunbateko saioak intentsitatea handiagokoak dira, herritar guztiei zuzenduak, eta 125 leku daude.
Aholkularitza eta informazioa herritarrentzat
Aholkularitza-lanak eta txostenak egiten dira udal-ekintzek osasunean duten inpaktuari buruz; esate baterako, hauexek: hiri-baratzeak egitea, hilerria eta errausketa-labeko errautsetarako espazioa egokitzea, desfibriladoreak erostea, ibaian bainua har daitekeen eremuetan seinaleak jartzea, eta ikastetxeetako jangeletan elikagaiak erosteko irizpideak ematea. Horrez gain, lan egiten da adinekoentzako hiri atseginen sarean, alkohola arduraz edateko programa batean, Milango elikadura-politikaren itunean, edota prozesionaria dagoenean jarraitzeko modukoak diren gomendioetan.
Martxoaren 7tik ekainaren 27ra bitartean, hirian dauden landare-espezie nagusien polinizazio-mailari buruzko informazio-sistema aktibatu zen, polen horien aurrean sentiberak diren pertsonei enbarazu egiten diete eta. Alertaren aurreikuspena prestatzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ingurumen Ikuskaritzako Zerbitzuak emandako informazioa erabiltzen da. Hartara, 2016an zehar 148 pertsona gehiagok eman zuten izena, eta izena emanda dauden 1.182 lagunei posta elektronikoko mezuak edo telefono mugikorrerako mezuak bidaltzen zaizkie, doan, asteko aurreikuspenaren berri emateko.
Polen-mailari buruzko informazioa jasotzen duten pertsona-kopurua
|
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Izena emanda |
330 |
236 |
362 |
530 |
846 |
1.035 |
1.182 |
Ekainetik hasita eta irailaren 15era arte, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritu zen Udalabero-boladei aurre egiteko planean. Prebentziozko neurrien berri ematen da, eta beharrezkoak diren ekintzak aktibatzen dira tenperatura igotzen denean. Orobat, Iruñeko airearen kalitateari buruzko informazioa Udalaren webgunean ere jasota dago. Hiru kaptadore daude (Iturraman, Gurutzeko plazan eta Arrotxapean), eta 2016an ez ziren mugak gainditu horietako batean ere. 2016an, lantalde bat sortu zuten zika birusa transmititzen duen eltxoaren kontrola egiteko. Zaintza-lanak egin ziren 11 astetan zehar, eta aldi horretan negatiboak izan ziren obitranpetako ikuskapen guztiak.
ELIKAGAIEN IKUSKARITZA
Elikagaien Ikuskaritzaren zeregina Iruñeko herritarrek hartzen dituzten elikagaien osasun-kalitatea zaintzea da. Era berean, zaintza-lanak egiten ditu 1.105 ostalaritza-establezimenduetan, 1.294 elikadura-establezimenduetan eta elikagaiekin lotuta dauden bestelako 85 establezimendu edo jarduera iraunkorretan. Hartara, 2016an, ikuskaritzako 3.613 bisita egin ziren, sanferminetan eginikoak barne. Orobat, osasun-kontrola egiten da handizkako azoketan eta arraina, fruta eta barazkiak saltzen diren azoka txikietan. Osasun Publikoaren Institutuak alerta-egoeren berri ematen du, eta, 2016an, horrelako 16 egoeratan esku hartu zen, elikadura-establezimenduetan edo farmazietan banatzen diren elikagaiei eragiten baitzien.
Sanferminetan, zaintza-lan bereziak egiten dira, eta laginak hartzen dira iraunkorrak ez diren establezimenduetan. Hala, osasun-kontroleko 173 esku-hartze egin ziren, eta 52 akats topatu zituzten. Horiez gain, beste ospakizun batzuetan (San Blas eta auzoetako festak, adibidez) 149 kontrol egin ziren iraunkorrak ez diren ostalaritza- eta elikadura-jardueretan.
Elikagaien Ikuskaritza dela eta, 2016an 562 espediente ireki ziren ofizioz. Horietatik, 106 kasutan zehapen-espedientea abiaraztea proposatu zen, eta 540 ohartarazpen- edo errekerimendu-espediente tramitatu ziren akatsak zuzentzeko. Bestalde, 31 salaketa izapidetu ziren. Zerbitzuak, 2016an, elikagaien 546 lagin hartu zituen.
Errekerimendu- eta zehapen-espedienteak 2011tik 2016ra bitarte
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|
Errekerimenduak |
619 |
381 |
512 |
432 |
543 |
540 |
Zehapenak |
141 |
86 |
105 |
79 |
74 |
106 |
Hiriko etxeetako eta inguruetako animaliekin lotuta dauden osasun-alderdiez arduratzen da, eta Animaliak Hartzeko Iruñeko Zentroan (AHZ) dago. Espazio hori 2016an berritu zen, eta obrak 2017an amaituko dira. Zentroak honako zeregin hauek ditu: zakurrak identifikatzea mikrotxip bidez, amorruaren kontrako txertoak jartzea eta bertan dauden animaliei prebentziozko tratamenduak eta tratamendu terapeutikoak ematea, aske dabiltzan animalian jasotzea, usoen populazioa kontrolatzea, hozka egiten duten animaliengatik jarritako salaketen harira esku hartzea eta haiei osasun-behaketa egitea, eta hirian animaliak izateko ordenantza betetzen delako zaintza-lanak egitea. Udal-zerbitzu hori Taconerako zoo txikiaz ere arduratzen da; bertan, zenbait espezietako animaliak daude: oreinak, beltxargak, paumak eta beste hegazti batzuk.
Evolución de perros y gatos ingresados en el CAA
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|
Zakurrak |
350 |
283 |
223 |
201 |
172 |
171 |
Katuak |
136 |
130 |
82 |
63 |
36 |
35 |
Guztira |
486 |
413 |
305 |
264 |
208 |
206 |
Guztira, 206 animalia egon ziren; horietatik, 112 beren jabeekin itzuli ziren, eta 76 adoptatu egin zituzten. Udalaren webguneak badu adopzioetarako orri espezifiko bat, eta informazio osoa eskuratu daiteke hartan, eta animalien argazkiak ikusi.
Adoptatu dituzten AHZko animaliak (animaliak babesteko elkartekoak izan ezik)
|
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|
Zakurrak |
127 |
139 |
87 |
79 |
68 |
51 |
Katuak |
74 |
51 |
52 |
49 |
27 |
25 |
Guztira |
201 |
190 |
139 |
128 |
95 |
76 |
Zehapen-espedienteak animaliak direla-eta sortutako arazoengatik
|
2011 |
2012 |
2013 | 2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|
Zakurrak aske eramateagatik |
49 |
41 |
51 |
93 |
114 |
62 |
Zakurren gorotzak ez biltzeagatik |
23 |
24 |
21 |
27 |
12 |
15 |
Zakurrak baldintza egokietan ez egoteagatik |
4 |
9 |
-- |
-- |
4* |
4 |
Txertatu edo identifikatzeari buruzko araudia hausteagatik |
6 |
4 |
4 |
5 |
5* |
-- |
APP araudia |
36 |
46 |
33 |
32 |
49* |
28* |
Zakurrengatik bideratutako beste zehapen batzuk |
9 |
5 |
2 |
-- |
12* |
10* |
Beste zehapen batzuk beste animalia batzuengatik |
1 |
6 |
1 |
7 |
6 |
2 |
Arrazoi guztiak |
128 |
135 |
112 |
164 |
202 |
121 |
Ingurumen-kutsatzaileen igorpenak kontrolatzen ditu; kutsatzaileak, besteak beste, zarata, usainak, kea eta gasak dira. Jardueraren funtsa salaketen ondoriozko arreta ematea da, eta ofiziozko ikuskapenak egitea.
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Salaketak |
152 |
192 |
211 |
171 |
174 |
Ikuskapenak |
95 |
176 |
104 |
191 |
97 |
Guztira, 174 salaketa ipini ziren. Horietatik 154 salaketa hots-kutsadurak eragin zituen; 66 salaketa bizilagunak direla-eta aurkeztu ziren, eta 46 salaketa, tabernak direla eta. Ondorioz, 58 zehapen ipini ziren. Bizilagunen arteko salaketek % 50 egin dute behera 2009tik hona, eta ostalaritza-lokalek eragindakoek, aldiz, % 53 2005etik hona. Bestalde, 23 salaketa aurkeztu ziren keak eta usainek eragindako kutsadura atmosferikoagatik.
Ofizioz, 909 ikuskapen egin ziren tabernetan eta titularra aldatu den edo lizentzia berria duten establezimenduetan. Ondorioz, 22 espediente abiarazi ziren.
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Ostalaritza-ikuskapenak |
983 |
1126 |
1207 |
1033 |
777 |
Bestelako ikuskapenak(merkataritza, industria) (comercial, industrial) |
69 |
203 |
184 |
195 |
132 |
Guztira |
1052 |
1329 |
1391 |
1228 |
909 |
HIRI EKOLOGIAKO ZERBITZUA
Udalaren egitura berria 2015eko irailean onetsi zen. Agenda 21en Bulegoaren izena aldatu, eta, horren ordez, Hiri Ekologiako Zerbitzua izena ipini zitzaion. Zeregin berriak ere bere gain hartu zituen, adibidez: hiriko baratzeen sarea sortzea, konpostaje komunitarioko puntuak sustatzea eta korridore ekologikoen sarea sortzea.
Horren harira, Udalak Iruñeko Hiri Ekologiako Behatokia sortu zuen 2016an, eta horren helburua herritarren aholkularitza-kontseilua izatea da, hiriko ingurumen-errealitatea aztertzeko, Udalaren lanaren jarraipena egiteko eta Udalari neurriak proposatzeko. Zenbait lantalde sortu ziren gai hauekin lotuta: hondakinak, zarata, energia eta klima-aldaketa, hiriko nekazaritza, ondare naturala, animalien eskubideak, hiriko hirigintza, ingurumena, eta berdintasuna, sentsibilizazioa eta ingurumen-heziketa. Guztira, 153 pertsona bertaratu ziren: 66 emakumezko eta 87 gizonezko. Horrez gain, martxoan Ingurumen Arloko Boluntarioen taldea aurkeztu zen, eta 37 pertsonak eman zuten izena. Lau taldetan banatu ziren: gaiaren arabera: biodibertsitatea, mugikortasuna, hiriko baratzeak eta hiriko konpostajea.
Bilerak egin ziren baratze komunitarioak antolatu nahi dituzten zenbait kolektibo eta elkarterekin, besteak beste, Baratxuri (Buztintxuri) eta Piparrikarekin (Alde Zaharra). Espazio bat laga zitzaien Pellejerías zokoan, nekazaritza ekologikoaren irizpideei jarraitzen dien baratze bat antolatzeko. Iruñean, lau dira konpostaje komunitarioko puntuak: hiru Sanduzelain, eta bat Mendebaldean. Sanduzelaiko bizilagunek beste bi puntu eskatu zituzten, eta lanean ari gara Santa Ana plazan beste bat izateko.
Bestalde, 2016an azterketa bat egin zen Iruñeko Agenda 21en II. Ekintza Plana zer neurritan bete den jakiteko. Guztira, 176 ekintza daude jasota; horien % 31 gauzatu dira, % 59 garatze bidean daude, eta gainerako % 10a ez da abiarazi.
Ingurumen Heziketarako Museoa2003an inauguratu zuten, eta honako helburu hauek ditu: baliabide naturalak eta gizakion jardueren eta baliabide horien arteko elkarreragina ezagutzera eman eta baloratzea, eta iraunkortasunaren printzipioetan oinarritutako gizartearen eredu berri bat eraikitzen laguntzea, ingurumen-heziketa iraunkorra baliatuta. Trebakuntzako eta dibulgazioko jarduerak eskaintzen ditu, hala ikastetxeetarako eta irakasleentzat nola gainerako herritarrentzat. Orobat, dokumentazio-zerbitzuak, ingurumenari buruzko informazioa eta aholkularitza ere ematen ditu. Museoan, erakusketa iraunkorrerako lekuaz gain, mintzaldi-aretoa eta lau ikasgela daude. 2016ko azaroaren 1etik aurrera, Udalak kontratatutako ingurumen-heziketako talde bat hasi zen museoa kudeatzen.
Bestalde, 9.103 bisita izan zituen 2016an, eta hori da, hain zuzen ere, bisita gehien izan dituen bosgarren urtea, 2003an inauguratu zenetik gaurdaino. Webgunea ere badu; 2016an, 36.130 bisita zenbatu ziren hartan, 2015ean baino gehiago, 29.583 bisita izan baitziren. Facebooken 884 jarraitzaile ditu, eta Twitterren, aldiz, 701.
|
Bisitariak |
Guztira |
||
|---|---|---|---|---|
Partikularrak |
Ikasleak |
Beste talde batzuk |
||
2003 |
1.563 |
329 |
503 |
2.395 |
2004 |
998 |
1.329 |
662 |
2.989 |
2005 |
1.055 |
3.004 |
1.984 |
6.043 |
2006 |
669 |
2.417 |
1.796 |
4.882 |
2007 |
726 |
2.055 |
2.453 |
5.234 |
2008 |
620 |
3.920 |
2.602 |
7.142 |
2009 |
752 |
3.610 |
3.116 |
7.478 |
2010 |
637 |
4.367 |
3.383 |
8.387 |
2011 |
694 |
4.371 |
2.880 |
7.945 |
2012 |
1.037 |
4.104 |
4.288 |
9.429 |
2013 |
988 |
3.716 |
5.195 |
9.899 |
2014 |
941 |
4.429 |
5.899 |
11.269 |
2015 |
1.087 |
4.168 |
7.110 |
12.365 |
2016 |
843 |
3.940 |
4.320 |
9.103 |
Guztira |
12.128 |
44.773 |
32.781 |
104.560 |
‘Beste talde batzuk ’, epigrafean, Iraunkortasunaren Gelan 70 jarduera aurkeztu ziren, eta 2015ean, aldiz, 141 jarduera. Horien artean, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, ikastaroak, dokumentalen proiekzioak, azoka txikiak eta behatokiak daude. Denera, 3.013 pertsonak parte hartu zuten; batez beste, 43 lagun izan ziren jarduera bakoitzeko, eta, aurreko urtean, aldiz, 32 lagun izan ziren. Beste 18 jarduera ere antolatu ziren; esate baterako, tailerrak, jostailuak trukatzeko azoka txikiak eta ginkanak. Horiek guztiak lau ziklotan banatu ziren, hau da, urtarrileko lehen astean, Pazko astean, uda eta abenduko azken asteak; 476 parte-hartzaile egon ziren.
Alorra 2001ean hasi zen Ingurumenaren Munduko Egunaospatzen, eta ekainaren 5ean izaten da. 2016an, Udalak parte hartu zuen Gurbindo Etxean ekainaren 11ko goizean eginiko jardueretan, Arantzadiko Ingurunean: paseoak astoek eramandako orgetan, produktu iraunkorrekin eginiko pintxoen show cookinga eta artzain-zakurren erakustaldia.
2016an, ekintza asko egin ziren hiriko biodibertsitatea hobetu eta mantentzeko; besteak beste, azterlanak, espezie exotikoak desagerrarazteko esku-hartzeak eta herritarren partaidetza sustatzea. Adibidez, Mendillorriko aintzira hustu zen eta arrainak nahiz apoarmatuak atera ziren, bai eta 25 urtean zehar han botatako hondakin mordoa ere. Era berean, eremu bat erdi-naturalizatu zen bertako biodibertsitatea handitzeko. Aintziraren barruan, irla flotatzaileak ipini ziren hegaztiak han pausatzeko, eta ertzaren kanpoko aldean bertako zuhaixka-erako espezieak landatu ziren. Orobat, eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, antzeko ekintzak egin ziren Taconerako eta eta Iruñeko Orfeoiaren parkeko urmaeletan. Bestalde, esku-hartzea egin zen Iruñean Asiako liztorraren 26 habia zeudelako, bai eta ezpel-sitsagatik ere. Belosoko aldapatik Magdalenako meandroraino doan tartean, hezegune bat sortu zen, eta espezie exotiko inbaditzaile batzuk desagerrarazi. Hala, bertako espezie ugari egotea sustatu zen: anfibioak, hegaztiak, kiropteroak, mustelidoak eta ornogabeak.
Helburu bererako, eta aintzat hartuta Hiri Ekologiako Zerbitzuaren zereginetako bat korridore ekologikoen sare bat sortzea dela natura hiriaren barnean egoteko, paisaiaren azterlan bat egin zen, egoeraren diagnostiko moduan. Hegazti ugaltzaileei buruzko azterlana berriz egin zen, eta ondorioa izan zen udalerriko hegazti-faunak bere horretan jarraitzen duela. Orobat, saguzarren kontserbazioarekin ere aurrera jarraitu zen. Guztira, 10 jarduketa izan ziren, 2015ean baino sei gehiago. Horiez gain, Udala eta Mankomunitatea lankidetzan aritu ziren Iruñerriko bi ibai-parkeen kudeaketa bateratzeko edo San Kristobal-Ezkaba eskualdeko parkearen hitzarmena adosteko.
Ildo berean, udal-kontratuetan ingurumenarekin lotutako irizpideak txertatzea sustatu zen: udalerriko harresien eta zubien mantentze-lanak, zenbait udal-eraikinetako garbiketa eta hondakinen gaikako bilketa, eta Gabonetako azokarako etxolen hornidura, besteak beste.
Urteko lehen gauean, edalontzi berrerabilgarrien programa pilotua martxan jarri zen, eta, horren bidez, 6.000 edalontzi erosi ziren, lelo honekin: ‘Kalean zarata gutxiago. Tabernan hondakin gutxiago’. Edalontziak kanpainarekin bat egin zuten 22 establezimenduetan banatu ziren, Navarrería, Calderería, Mercaderes, Telleria, Merced eta Curia aldean. Guztira, 5.850 edalontzi banatu ziren, eta 4.269 edalontzi berreskuratu.
Iruñeko Udalak, Mugikortasun Jasangarriaren Itunaren bitartez, bestelako mugikortasun-eredu baten diseinua sustatzen du, honako hauek oinarri hartuta: sistemaren jasangarritasuna, irisgarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna, bizi-kalitatearen eta dinamismo ekonomikoaren bermea, eta, azkenik, kolektibo eta pertsona ororen gizarteratzea. Honako hauek dira alorrean lantzen diren jarduerak:
Autorik gabeko eguna Europako Mugikortasun Astearen barruan dago, eta hura irailaren 16tik 22ra bitarte izan zen, “Mugikortasun osasungarria: trukatu, aurreztu, gozatu” lelopean. Xedea autoa zentzurik gabe erabiltzeari buruz sentsibilizatzea da, kaltegarria baita osasun publikorako eta ingurumenerako. Beste xedea da herritarrei ohartaraztea gure hirian badirela joan-etorriak modu jasangarriagoan egiteko aukerak; adibidez, garraio publikoa, bizikleta eta oinez ibiltzea. Hainbat jarduera antolatu ziren, besteak beste, hauek: bizikletak, ordezko piezak eta osagarriak trukatzeko azoka txikia, dirurik erabili gabe; bizikleta erabiltzera animatzen duten bizi-informatzaileak; bizikletei markak jartzea lapurretarik ez gertatzeko; ibilbideak bizikletaz, harresietan zehar; herriko txirrindularitza-martxa; familientzako antzezlanak; bizikletei azterketa egiteko tailerrak; eta ginkanak eta haurrentzako jarduerak. Horrekin guztiarekin batera, informazioa emateko stand bat egon zen.
Bizikletak doan alokatzeko “Nbici” zerbitzuak bost base ditu guztira, bizikleta garraiobide moduan sustatzeko: zezen-plazan, Gaztelugibelean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Nafarroako Unibertsitatean (CIMA) eta Anelier pasealekuan. 2016ko abenduan 4.280 erabiltzaile baino gehiago izan zituen, eta urte horretan 165 lagunek alta egin zuten; kopurua 2015ekoaren antzekoa da, orduan 175 pertsona izan baitziren. Denera, 15.368 bidaia egin ziren, gehienak abuztuan eta irailean. Zehazki, 1.520 bidaia izan ziren irailean, egunean 49 bidaia batez beste; eta 2.222 bidaia abuztuan, batez besteko 74 bidaia egun bakoitzean. Astelehenetan egin ziren joan-etorri gehienak (2.566), eta asteko gainerako egunetan kopuruak antzekoak izan ziren. Hartara, bizikletek 38.420 km inguru egin zituzten 2016an. Ibilbide hori autoz egin izan balitz, 2.305 litro erregai kontsumituko ziren, 3.000 euroko kostua eta CO2-ren 5.376 kg-ko igorpenak eraginda, jendearen osasunerako eta ingurumenerako txarrak diren beste gas eta partikula batzuez gain.
Bestalde, bizikletak aparkatzeko 55 unitate instalatu ziren 2016an, eta, ondorioz, 330 toki gehiago prestatu ziren. Hirian, beraz, bizikletak aparkatzeko 676 unitate daude, eta 3.965 leku.
#BiziKalea programa hiri-mugikortasuneko estrategia baten barruan dago, eta, estrategia horren bidez, zirkulazioa asko areagotu den egungo eredua aldatu nahi da. Izan ere, hiriko eremu batzuetan, zirkulazioak bizitza baztertu du espazio publikoan, eta, horren eraginez, kalearen ezaugarri nagusietako bat desagertu da: topaleku izatea. Hori dela eta, jarduerak antolatzen dira, eta herritarrek parte hartzeko modu bat eskuarki ibilgailuek darabilten espazioak egun oso bat okupatzea da. Egun hauetan izan zen hori: ekainaren 19an, Armada etorbidean; abuztuaren 21ean, Zaragozako etorbidean; urriaren 2an, Sanduzelaiko etorbidean; eta urriaren 20an, Marcelo Celayeta etorbidean. Besteak beste, futbol-partidak, familientzako kirol-probak, tailerrak, horma-irudiak, bike trial, mus-txapelketak eta karaokea antolatu ziren.
2013an, Bizikletaren Iruñeko Behatokia sortu zen, eta aurrerago Mugikortasunaren Behatoki izena jarri zioten. Parte hartzeko foro bat da bizikletaren egoera aztertzeko, hirian zehar ibiltzeko garraiobide bat den aldetik. Ingurumen, Herritarren Segurtasuneko, Hiri Kontserbazio eta Proiektuetako alorretako udal-teknikariz eta arduradunez osatua da, bai eta beste erakunde nahiz entitateetako ordezkariz ere; hala nola DGT, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua, Iruñeko hiru unibertsitateak, Ermitagaña Txirrindulari Taldea, Garraiobide Osasungarrien Elkartea (AMTS) eta Iruñerriko Txirrindularien Elkartea (CCCP). Hartara, bost bilera egin ziren 2016an, eta jorratutako gai nagusiak mugikortasunari buruzko ordenantza eta bizikletetarako azpiegiturak izan ziren.
Urrian, Mugikortasun Iraunkorreko Plana aurkeztu zen Mugikortasunaren Behatokian. Plana datozen urteotan garatuko da, eta xede hauek ditu, besteren artean: oinezkoentzako mugikortasun-baldintzak hobetzea; garraio publikoa indartzea; eta txirrindularientzako zuzeneko sare bat abian jartzea, segurua, erosoa eta erakargarria dena. Ildo horretan, 2016an Barañain-Burlatako eta Pio XII.eko ardatzetan lan egin zen.
Bestalde, lehen ziklo-kaleak abenduan jarri ziren martxan Sanduzelai auzoan, orduko 30 kilometroko edo hortik beherako abiadura-muga duten bideetan. Errei bakoitzaren erdian zirkulatzen hasi ziren, eta baldintza berberetan bizikletak eta ibilgailu motordunak.
“Autoan elkarrekin”ekimenean, Udalaren webgunearen bidez, erabiltzaileak www.compartir.org webgunean erregistratzen dira, eta bidaiak ibilgailu pribatu batean egiteko beste pertsona batzuk bilatzen dituzte. Horrela, gastuak partekatzeaz gain, igorpen kutsagarriak eta zirkulazioa murrizten dira. Zerbitzua 2005ean jarri zen martxan, eta ordutik gaurdaino 1.950 erabiltzaile erregistratu dira. Batez beste, 337 erabiltzailek partekatu zuten autoa eguneko, 3 pertsona ibilgailu bakoitzean.
Mugikortasun iraunkorra sustatzeko, Udalak 15 bizikleta arrunt eta hiru bizikleta elektriko jarri zituen udal-langileen eskura 2016an, haien joan-etorrietarako.
Energia Berdeko Zerbitzuaren barruan, instalazio berriztagarrienjarraipen teknikoa egiten da hileroudal-eraikin eta -lursailetan, ondo dabiltzala ziurtatzeko. Instalazio horiek, adibidez, 21 herri-ikastetxetan, Ingurumen Heziketarako Museoan eta Gaztediaren Etxean daude. Behin-behineko kalkuluen arabera, ekoizpena 210.638 kWh-koa da, eta diru-sarrerak, 12.533,26 eurokoak.
Instalazio horiez gain, eguzki-instalazio termikoak daude ur sanitarioa berotzeko, besteak beste, udalerriko kirol-ekipamenduetan, Buztintxuriko Haur Eskolan, Milagrosako babespeko apartamentuetan eta geotermiako nahiz biomasako instalazioetan. Azken energia-mota horren berri emateko, “Biomasa, zure etxean demasa” azoka antolatu zen martxoan, Gazteluko plazan. Energia Berdeko Zerbitzuak laguntza tekniko baten lizitazioa antolatu zuen 2016an, 39 udal-eraikinen Energia Ziurtagiria eskuratzeko, oraindik ez baitzeukaten.
“Energia ezagutu eta konta ezazu” heziketa-programaren bidez, ikasleak energia-kontsumoaren gainean sentsibilizatu nahi dira, energia aurrezteko banako eta taldeko ohiturak sustatu, eta ezagutza egokia helarazi energia berriztagarriei buruz, energia fosilen aldean. Tailerrak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat dira, eta ikastetxean bertan egiten dira, gaztelaniaz edo euskaraz. 2015-16 ikasturtean, 3.376 ikaslek hartu zuten parte; Lehen Hezkuntzako 2.235ek eta Bigarren Hezkuntzako 1.141ek. Lehen Hezkuntzan, 84 tailer egin ziren 16 ikastetxetan; Bigarren Hezkuntzan, berriz, 56 tailer egin ziren 10 ikastetxetan. Ikasturtean zehar, orobat, VI. Marrazki Lehiaketa antolatu zen.
Europako Batzordeak FIESTA proiektua onetsi zuen 2014an, eta, beraz, aurrekontu osoa 162.084 eurokoa izanik, 121.536 euroko laguntza eman du Iruñeko etxebizitzetan energiaren gaineko 150 ikuskapen egiteko eta energiari buruzko informazioa eta aholkuak ematen dituen erakusmahai bat sortzeko. Proiektuko bazkideak Europa osoko bost teknologia-zentro eta 14 hiri dira. Hartara, 2016ko bukaeran, 100 ikuskapen eginak zeuden eta erakusmahaia martxan zen. Horrez gain, tailerrak antolatu ziren gailu eraginkorren kontsumoari buruz eta energia aurrezteari buruz, adibidez.
Energia Berdeko Zerbitzuak arreta pertsonalizatua ematen die partikularrei eta enpresei, eta informazioa ematen die energiaren ezaugarrien, aplikazioen eta diru-laguntzen gainean. Gehien egiten diren kontsulten artean, % 38 energia-ziurtagiriei buruzkoak dira; % 20, Fiesta proiektuari buruzkoak; eta % 14, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzkoak.
Bestalde, 2016an urrats gehiago eman ziren jatorri % 100 berriztagarriko energia merkaturatzeko udal-erakunde bat sortze aldera; zehazki, bideragarritasun ekonomikoa eta teknikoa aztertzeko lehen azterlana egin zen. Ildo berean, hiru ardatzi jarraitzen zaie pobrezia energetikoari aurre egiteko: herritarren foroak, azterlanak, eta tailerrak eta zabalkunde publikoa jasotzen dituzten beste ildo batzuk.
Estoldetan arratoi-garbiketa egiteko prozedura aldatu egin zen 2016an, ez baitzen saneamendu-erregistro guztietan jardun, modu selektiboan baizik. Horren ondorioz, zerbitzuak % 68 egin zuen behera: 2015ean, 21.193 jarduketa egin ziren, eta 2016an, 6.744. Era berean, puntu beltzetako desinfekzioa ez zen egin sanferminetan, ikusi baitzen udalerriko beste zerbitzu batzuek bide publikoan egiten dituzten lanak bitan egiten zirela.
Desinfekzioen harira:
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Desinfekzioak (partikularrak) |
16 |
17 |
9 |
15 |
18 |
Autoklabeak |
26 |
60 |
79 |
107 |
94 |
Formaldehido-ganbera |
3 |
0 |
0 |
0 |
0 |
San Domingoko eta Zabalguneko merkatuak |
53 |
52 |
52 |
104 |
102 |
Udal Zerbitzuak (bide publikoa)) |
2.086 |
2.108 |
2.198 |
2.082 |
1.949 |
Arropa-garbiketa (zuhurtziazkoa) |
82 |
175 |
249 |
332 |
254 |
Arropa-garbiketa (udal-egoitzak) |
598 |
621 |
652 |
649 |
605 |
Guztira |
2.864 |
3.033 |
3.239 |
3.289 |
3.022 |
Bainu-etxeko eta komun publikoetan (sanferminetako eramangarriak barne) usaina kentzeko zerbitzua enpresa esleipendunetako garbiketako langileek eman zuten.
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Bainu-etxea eta komun publikoak |
942 |
953 |
962 |
974 |
52 |
Hona hemen urte hauetan eginiko desinfekzioak:
Urtea |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Intsektuak hiltzea (partikularrak) |
115 |
112 |
97 |
129 |
150 |
S.A.I.D.E. |
10 |
10 |
4 |
3 |
0 |
Udal-egoitzak |
404 |
428 |
453 |
307 |
270 |
Ikastetxeak eta haur-eskolak |
40 |
38 |
40 |
35 |
41 |
Elizak |
1 |
0 |
0 |
0 |
0 |
Bainu-etxea eta komun publikoak |
166 |
166 |
166 |
167 |
169 |
Zerbitzuak, guztira |
736 |
754 |
760 |
641 |
630 |
Zerbitzu horien barruan daude Asiako liztorra eta eltxo tigrea kontrolatzeko lanak.
Iruñean, 10 komun tradizional daude (obretakoak eta langileek kudeatuta) eta beste 25 komun automatiko, hiriko zenbait eremutan banatuta. Komun tradizionalak ia bi milioi aldiz erabili ziren 2016an, eta komun automatikoak, 316.000 inguru. Komun tradizional erabilienak Gazteluko plazakoak dira; gero, Gurutze plazakoak, Sarasate pasealekukoak eta Basotxokoak.
Bainu-etxea Eslava kalean dago, eta hau da horren erabilerak izan duen bilakaera:
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Gizarte Zerbitzuen dutxak |
876 |
809 |
741 |
678 |
768 |
Dutxak, guztira |
7.992 |
8.123 |
7.190 |
6.963 |
7.153 |
Komunak |
7 |
11 |
4 |
1 |
24 |
Dutxak eta bainuak, guztira |
7.999 |
8.134 |
7.194 |
6.964 |
7.177 |
Zerbitzu-kopuruak % 3 egin zuen gora 2015eko kopuruaren aldean, batik bat Gizarte Zerbitzuen auzoetako unitateek bideratutako pertsonen eskaerengatik.
Arropa garbitzearen eta lehortzearen harira:
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Gizarte Zerbitzuetako garbiketak |
544 |
370 |
571 |
865 |
783 |
Garbiketak |
1.324 |
1.095 |
1.240 |
1.545 |
1.615 |
Lehorketak |
1.248 |
942 |
1.142 |
1.477 |
1.488 |
Garbiketak eta lehorketak, guztira |
2.572 |
2.037 |
2.382 |
3.022 |
3.103 |
Hirian, sei dutxa daude Antoniuttiko parkeko komun publikoen esparruan. Ur beroa dute termo elektriko baten bidez. Hona hemen nolako erabilera izan duten:
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Dutxa-kopurua |
1.386 |
1.689 |
776 |
1089 |
1090 |
Antzeko xiringa-kopurua bildu zen 2016an eta 2015ean, baina hautsi egin da azken urteotan ikusi den pixkanakako beheranzko joera. Xiringa gehien aurkitu dira San Juan, Arrotxapea eta Sanduzelai auzoetan, eta aurreko urtean ez bezala, Milagrosako auzoan ere agertu dira xiringak. Etxabakoitzen, Iturraman, Mendillorrin eta Landabenen ez da xiringarik aurkitu. Zabalgunean, ordea, sei xiringa aurkitu dira; Alde Zaharrean eta Milagrosan, hiruna xiringa; eta Txantrean, xiringa bat.
|
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Urtarrila |
9 |
5 |
9 |
5 |
4 |
Otsaila |
12 |
24 |
17 |
7 |
1 |
Martxoa |
22 |
13 |
3 |
8 |
2 |
Apirila |
16 |
6 |
4 |
5 |
5 |
Maiatza |
6 |
24 |
10 |
6 |
3 |
Ekaina |
10 |
57 |
7 |
0 |
2 |
Uztaila |
18 |
22 |
16 |
0 |
3 |
Abuztua |
7 |
9 |
15 |
1 |
5 |
Iraila |
107 |
5 |
6 |
0 |
9 |
Urria |
12 |
16 |
2 |
2 |
3 |
Azaroa |
6 |
15 |
0 |
3 |
0 |
Abendua |
6 |
2 |
3 |
5 |
7 |
Guztira |
231 |
198 |
92 |
42 |
44 |
San Joséko udal-hilerrian, hala eramate-kopurua (% 4,82) nola errausketa-kopurua (% 10,06) handitu ziren 2016an, 2015eko kopuruekin alderatuta. Udalerriko esparru horretan, segurtasun-kamerak daude hilerrira sartzeko ate guztietan, maiatzean lapurreta bat gertatu zelako.
Lurperatze-motak | 2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|
Nitxoak |
560 |
510 |
481 |
500 |
457 |
427 |
Lurra |
17 |
20 |
19 |
20 |
15 |
8 |
Panteoiak |
220 |
197 |
189 |
234 |
214 |
184 |
Gorpu-errausketak |
1.440 |
1500 |
1568 |
1786 |
1888 |
2078 |
Guztira |
2.237 |
2.227 |
2.257 |
2540 |
2573 |
2697 |
Ikusi da hobitik ateratzeek gora egin dutela, urtarrilean bi lur-txankal altxatu baitziren, 313 gorpuzkirekin. Kopuru hori alde batera utzita, aurreko urteetako beheranzko joerak bere horretan jarraitzen du, errausketekin nitxo gutxiago erabiltzen dira eta.
Ateratze-motak |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|
Beste hilerri bat |
241 |
245 |
254 |
84 |
9 |
19 |
Hezurtegi bateratua |
1.133 |
686 |
675 |
795 |
681 |
803 |
Birlurperatzeak |
149 |
134 |
139 |
106 |
127 |
136 |
Gorpuzki-errausketak |
226 |
220 |
328 |
240 |
277 |
261 |
Guztira |
1.749 |
1.285 |
1.396 |
1.225 |
1094 |
1219 |
Diru-sarreren harira, pixka bat handitu ziren 2015ekoen aldean, eta urteroko ildo beretik doaz, panteoien enkanteak alde batera utzita.
Kontzeptua |
2010 |
2011 |
2012 |
2013 |
2014 |
2015 |
2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Panteoien enkantea |
188.500,00 |
0,00 |
88.250 |
0,00 |
0,00 |
0,00 |
0,00 |
Ehorztetxeetara |
603.520,16 |
631.848,82 |
613.116,13 |
645.830,08 |
685.426,42 |
709.372,41 |
753.173,74 |
Tasak lekualdatzeengatik |
35.132,35 |
33.330,99 |
30.913,59 |
35.830,49 |
29.026,26 |
39.589,69 |
37.853,81 |
Tasak luzapenengatik |
262.486,80 |
229.300,65 |
223.512,55 |
221.920,90 |
204.568,10 |
227.391,65 |
199.411,35 |
Guztira |
1.089.689,31 |
894.480,46 |
955.792,27 |
903.581,47 |
919.020,78 |
976.353,75 |
990.438,90 |
Udala jatorri musulmaneko herritarren lurperatzeak bideratzeko aukera aztertzen hasi zen 2016an. Bileretan, musulmanen Nafarroako eta Iruñeko komunitateetako kideek hartu zuten parte, hirian gurtza hori duten gehienak bertan biltzen baitira. Hartara, irtenbideren bat eskatu zuten lurperatzeetarako, gaur egun horiek mugatzen dituen protokoloa aldatuz. Debekua dela eta, familiek aberriratzea edo Zaragozako hilerrira eramatea erabaki behar izaten dute. Laburrean, musulmanen komunitateak hiru eskaera nagusi egin zituen: hobiak ekialderantz orientatzea, lurperatzeak taldeka egitea, eta azkenik, hilobietan zerbait laburra idatzi ahal izatea. Orain, Udala proposamena aztertzen ari da, bai zerbitzu juridikoen ikuspegitik bai udal-hilerriaren ikuspegitik.