Hiri Bizigarria eta Etxebizitza
Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrak hiria lurraldean sortzea nahi du, hiri-antolamendua planifikatuz eta kudeatuz, xede hartuta naturaguneen eta ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunen babesa, hiri-ingurunearen kalitatearen hobekuntza, eta ekonomia jasangarria eta gizarte-kohesioaren sustapena. Halaber, herritar guztiek etxebizitza duina eta egokia izan dezatela bermatzen laguntzen du; Udalaren alor guztietako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta betearazten ditu, funts publikoak ahalik eta eraginkortasun handienaz erabil daitezen; eta behar bezala mantendu eta kontserbatzen ditu hiriko ondarea eta azpiegiturak, herritarrek ondasun publikoak baliatze aldera.
Hirigintza, Etxebizitza eta Birgaitzea
Hirigintza:
- Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzua.
- Hiri-plangintza eta -antolamendua.
- Plangintzaren garapena eta kudeaketa.
- Hirigintza Diziplinako Zerbitzua.
- Hirigintza-lizentziak.
- Jarduera-lizentziak.
- Irekitzeko lizentziak.
- Eremu publikoa obrak direla-eta okupatzeko lizentziak.
- Aurri-egoerak eta eraikuntza-patologiak.
- Betearazpen-aginduak eta ordezko betetzeak, berezko dituen eskumenei dagozkien gaietan.
- Legezkotasunaren kontrola, aurreko gaietan.
- Alor honi lehen egotzitako eginkizunen segimendua eta gainbegiratua, baldin eta Udalaren erakunde autonomoen eta enpresen bidez kudeatzen badira.
Etxebizitza eta Birgaitzea:
- Etxebizitza Bulegoa sortzea eta gizarte-alokairuko etxebizitza-politika sustatzea.
- Bitartekaritza ahalbidetzea etxegabetze-kasuetan.
- Udalarenak diren etxebizitzen kudeaketa, herritarren zerbitzura jarrita.
- Udal-etxebizitzen birgaitze-, mantentze- eta kontserbazio-lanak.
- Jarduketa guztien koordinazioa, etxebizitza- zein birgaitze-esparruetan.
- Udal-ondasunak besterentzea eta behar diren desjabetzeak egitea igogailuak jartzeko bizitegi-eraikinetan.
- Hutsik dauden etxebizitzen udal-errolda sortu eta egunean edukitzea.
- Jarduketak sustatzea hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko.
- Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoan laguntzea Iruñean kalteturik dauden familien alde, Nafarroako Gobernuko zerbitzu baliokidearekin lankidetzan.
Proiektuak, Obrak eta Hiri Kontserbazioa:
Proiektuak eta Obrak:
- Azterlanak egin eta eta proiektuak erredaktatzea.
- Eraikitzeko zein urbanizatzeko obrak egitea.
- Aparkalekuen emakida eta eraikuntzaren segimendua sustatzea, funtzionatzen hasi bitartean.
- Hiriko ondarea eta azpiegiturak birgaitu eta zaharberritzeko obrak eta proiektuak gauzatzea, herritarrek ondasun publikoak baliatze aldera.
- Lankidetzan aritzea hala Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko nola Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin mugikortasun jasangarriko politikak ekarriko dituen eraldaketa fisikoak diseinatu eta egiteko orduan (autobus-erreiak, bidegorriak, oinezkoen ibilbideak…).
- Oztopo arkitektonikoak kentzea, beste garraiobideetarako irisgarritasuna hobetuta.
- Iruñeko Paisaiari buruzko Plana bultzatzea, lehentasuna emanez harresi-multzoaren inguruneari.
Hiri-kontserbazioa:
- Kontserbazio- eta mantentze-lanak (bide publikoak, lorategiak, harresiak, hiri-altzariak, eraikinak, igogailuak eta berokuntza). Plan bat eginen da zerbitzuak publiko bihurtzeko.
- Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.
- Ibilgailu-parkea.
- Hiriko argiteria (kontserbatze- eta mantentze-lanak).
- Hiriko garbiketa.
- Biltegi-parkea.
- Honako hauen gastuak: ur-kontsumoa, zabor-tasak, ureztatzeko ura eta elektrizitate-harguneak zein -kontsumoa.
- Aparkalekuen emakiden segimendua eta haien ustiapenaren kontrola.
- Zangak egin eta mantentzea.
- Pasabideak.
Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen segimendua eta kontrola –esleitu aurretikoa zein ondorengoa-, eta Autobus Geltokiaren administrazio-emakidaren segimendua.
Galería fotográfica:
2015eko abenduan, Milagrosa auzoaren hegoaldea (Aranguren Ibarra eta Zolina kaleen aldean) urbanizatzeko lanak esleitu ziren
85.000tik gora lore landatzen dira urtero, udaberritik udazkenera, barietate anitzekoak.
2015ean, Arrotxapeko auzoan, babes-lan berriak egin ziren uholdeen aurka.
Concepción Benítez kalean bi igogailu instalatzeko lanak hasi ziren iaz, 21 metroko desnibela orekatzeko
Iturrama Berriko bigarren fasea hasi zen 2015ean, 6.000 m2 baino gehiagoko plaza bat egin baitzen Pio XII.a etorbidearen, Antso Azkarra kalearen eta Gaztelugibelen arteko tartean.
Zoladura berritu zen Frantziako portalearen inguruan, baita oinezkoentzako pasabide berria sortu ere
2015eko otsailean, Arrosadiko aintziraren parkeari jarraipena ematen dioten lanak hasi ziren, 20.000 metro koadrotik gorako berdegune berri bat egiteko
Sanduzelaiko zaldaina oinezko zein txirrindularientzako pasabide berria da, Sanduzelai eta Biurdana parkea lotuko dituena
Trebatu proiektuaren abiatzea, enpresa txikiek eta ekonomia sozialeko erakundeek kontratazio publikorako sarrera izan dezaten sustatzeari begira
