Tokiko Ekonomia Jasangarria
Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrak funtzio publikoaren garapen egokia kudeatzen du, eta populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu. Alorra, halaber, ahal den eraginkortasunik handiena lortzen saiatzen da, udal-baliabideen kudeaketan. Tokiko ekonomia sustatzen saiatuko da jasangarritasunaren ikuspegitik eta arreta berezia emanda gizarte-ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren sektoreri zein tokiko merkataritzari, bai eta turismoa indartzeari ere.
a) Giza baliabideak:
- Plantilla organikoa.
- Lan- eta administrazio-kontratuak.
- Harremanak sindikatuen ordezkaritza-organoekin.
- Laneko arriskuen prebentzioa.
- Lan-osasuneko ikuskaritza.
- Nominak.
- Atezaintza.
- Aktak.
- Osoko Bilkurako Idazkaritza Nagusia.
- Hauteskundeei buruzko Legeak hauteskundeetarako udalei egozten dizkieten zereginak.
b) Ogasuna, Gizarte Ekonomia, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa:
Ogasuna
- Aurrekontuei buruzko proiektu eta ikerlanak.
- Tributuen gaineko ikerlanak.
- Inbertsioei buruzko azterlanak.
- Baliabide ekonomikoak.
- Diruzaintza.
- Errentamenduak.
- Aseguruak.
- Finantzaketa.
- Kontu-hartzailetza.
- Tributuen kitapena.
- Diru-bilketa.
- Kontabilitatea.
- Ondarea.
- Inbentarioa.
- Erosketak.
- Diru-laguntzen kudeaketa.
- Europar Batasunaren inguruko aferen kudeaketa.
Gizarte Ekonomia, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
- Bultzada gizarte-ekonomiari eta ekonomia solidarioari.
- Lanpostu eta enpresa berriak sortzeko proiektuetarako laguntza, lanpostu berriak sortzeko prestakuntza-programa eta udal-merkatuetako marketin-plana.
- Merkataritza-erakargarritasunerako planaren garapena, merkataritza-jarduna sustatzeko auzo guztietan.
- Lankidetza-proiektuak sustatu, koordinatu eta egitea, erakunde publiko eta pribatuekin batera, sektorea indartze aldera.
- Dinamizazio-kanpainak, merkataritzaren eta turismoaren arteko koordinazioa, informazioaren hobekuntza eta artisautzaren sustapena.
- Enpleguaren aldeko Toki Itunaren garapena hiriko merkataritzan.
- Barruti gotortua dinamizatzeko planaren sustapena.
- Turismoa sustatzeko neurriak planifikatu eta bultzatzea.
- Turismo-azpiegituren koordinazioa (turismoa erakartzeko guneak, aterpetxeak, etab.).
- Iruñeko turismo-eskaintza ezagutarazteko jarduketak.
- Azoka- eta biltzar-jarduna sustatu eta bultzatzea.
- Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, turismo-xedeei begira.
- Barruti gotortuaren sustapena, kultur turismoaren produktu gisara.
- Iruña nazioko foroetan zein nazioartekoetan ezagutzera emateko jarduera eta ekitaldien antolamendua.
- Gastronomiari lotutako ekitaldiak sortu eta halakoei laguntza ematea urte osoan zehar.
- Erromesei harrera egin eta kultur eta aisiako jarduerak antolatzea Donejakue Bidearen erakargarritasunari eusteko.
Galería fotográfica:
2015ean, 14 liburu-dendak parte hartu zuten Liburuaren eta Lorearen Egunean, Karlos III.a etorbidean.
Alde Zaharrean barna kokatutako 100 postuk eta Erdi Aroko ostatu batek ospatu zuten Batasunaren Pribilegioa
537.269 bidaiari etorri ziren Iruñera, Turismoaren Behatokiaren arabera
Urtearen amaieran, Iruña, Baiona eta Hondarribiaren arteko mugaz gaindiko proiektu bat prestatzeko lanak hasi ziren Bilera Hondarribiko udaletxean
Urtean zehar ere jarraitu zuten egiten esparru harresituan barnako bisitak, eta horietako batzuk antzerki modukoak izan ziren
La Capilla jatetxeko sukaldariak lanean zuzenean, Madrilgo Platea azokan (Saborea España).
Kondestable jauregian aurkeztu zen jendaurrean 2016rako aurrekontu-proiektua urtearen amaieran.
Kondestable jauregiak Iruña, ekintzaile programaren amaiera-ekitaldia hartu zuen
Iñaki Andradas sukaldariak ordezkatu zuen Iruña ExpoMilan azokan.
SICTED turismo-kalitatea sustatzeko programaren urteko diploma-banaketa
Ostatu bat jarri zen Ziudadelan, terraza eta guzti, Armen Aretoaren ondoan.
Merkataritzaren Mahaia bi aldiz bildu zen 2015ean
Iruñean merkataritza berritzeko egindako jarduketak accesita jaso zuen Barne Merkataritzako Sari Nazionaletan
Eremu harresituak hiriko turismo-erakargarritasunetako bat izaten jarraitu zuen 2015ean ere.
Saio parte-hartzaile batean ezagutu ahal izan zuten herritarrek 2016rako aurrekontu-proiektua
Martxoan, Bilera Turismoen Elkarteen arteko Topaketa Nazionala egin zen Iruñean
Oliba-olioa dastatzeko aukera eskaini zen, estreinako aldiz, Iruñeko udalako programazioaren barnean. Descalzos k., 56
