Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Bide Segurtasuna

2014an, 2.123 auto-istripu gertatu ziren. Horietatik, 144 harrapatze-istripuak izan ziren.  Pertsona bat hil zen, ibilgailu batek harrapatu ondoren; eta hiriko kaleetan istripuz hildako pertsona bakarra izan zen.  34 lagun larriki zauriturik gertatu ziren; erdiak oinezkoak.  Azken urteotako joeraren arabera, trafiko-istripuak beherantz doaz. Horrela, 2004ko 3.283etatik, edo 2005eko 3.456etatik 2014ko 2.123etara igaro gara. Azken hamar urte honetan, 2013an gertatu dira istripurik gutxien, eta gero, 2014an, 2013an 2.000 istriputik behera gertatu baitziren hirian; 1.928, zehazki.

Azken hamar urte honetan, behera egin du Iruñeko udal-barrutiko errepideetan larriki zauritutakoen eta hildakoen kopuruak. 2004an, 8 lagun hil eta 68 larriki zauritu ziren.  2014an, lagun bat hil zen, eta 37 larriki zauritu ziren.  2014an larriki zauritutako eta hildako guztietatik (38 lagun), 17 oinezkoak izan ziren; 13, gidariak edo ibilgailuan eta ziklomotoreetan zihoazenak; 7, txirrindulariak, eta 2 autoetako gidariak edo erabiltzaileak.   Gainera, 677 lagun arin zauritu ziren istripuz. 2004an, aldiz, 1.500 lagun izan ziren arin zaurituak.

Hona zer hiletan izan ziren larriki zaurituriko edo hildako gehienak: apirilean (6 zauritu larri), urtarrilean (5 zauritu larri) eta martxoan, maiatzean eta azaroan (4 zauritu larri lehen bi hiletan, eta 3 zauritu larri, eta hildako bat azaroan). 

 

 

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

 

Istripuak, guztira

 

3283

 

3456

 

3090

 

3004

 

2786

 

2585

 

2757

 

2557

 

2273

 

1928

 

2123

 

Harrapatze-istripuak

 

 

191

 

201

 

180

 

166

 

165

 

171

 

143

 

153

 

146

 

141

 

144

 

 

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

Hildakoak

8

2

2

4

3

0

6

3

5

2

1

Larriki zaurituak

 

68

 

86

 

70

 

71

 

69

 

61

 

33

 

26

 

22

 

31

 

37

2014an, Iruñean bide-segurtasunaren aurkako 318 delitu izan ziren; hau da, 2013an baino ia % 25 gutxiago.  Gainera, etilometria-kontrolen % 3,7k positibo eman zuten; kopururik txikienetan bigarrena azken hamarkadan.  Bide-segurtasuneko delitu guztiek behera egin zuten, 2013aren aldean.  Lau delitutatik hiruk etilometria positiboekin izan zuten zerikusia, eta epaitegietara bidali ziren.  Zehazki, 237 izan ziren; hau da, 2013an baino % 25 gutxiago.  Guztira, 41 lagun atxilotu zituzten gidabaimenik gabe gidatzen ari zirelako (delituen % 12,8), puntuak galdu izanaren ondorioz edo epai judizialez gidabaimenik gabe gelditu izanaren ondorioz, edo gidabaimenik ez izatearen ondorioz. Beste 23 lagun (% 7,2), arduragabekeriaren ondorioz lesio-delitua egiteagatik.  

Horrez gain, zortzi delitu egin ziren, etilometria-kontrola egiteari uko egiteagatik; sei, hirian ausarkeriaz gidatzeagatik; bi, substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik; eta homizidio-delitu bat arduragabekeriaz jokatzearen ondorioz.   Inork ez zuen gainditu hiriko abiadura-muga orduko 60 kilometrotan baino gehiagotan. Hori behin gertatu zen 2013an, eta bitan, 2011n eta 2012an.  

Guztira, 2014an, 13.877 salaketa jarri ziren; hau da, 2013an baino % 7 gehiago.  Kopuru horretatik, 7.047 (% 50 baino gehixeago) aparkatzeak eragindako isunak izan ziren; 3.658 (% 26), hirian gehiegizko abiaduran joateak eragindakoak (hala kabinek nola radarrek atzemandakoak); 597 etilometria positibo izan ziren; 358, ibilgailuaren aseguruarekin zerikusia zuten kontuengatik; 345, mugikorra erabiltzeagatik; eta drogak eragindako 62 positibo.

2014an, 17.868 alkoholemia-kontrol egin ziren; hau da, 2013an baino zortzi mila gehiago (9.850 egin baitziren).  Horien % 3,7 positiboak izan ziren (659); hau da, kopururik txikienetan bigarrena azken hamar urte honetan, eta 2011ko kopurua soilik izan zen txikiagoa, hots, % 3,3.  659 etilometria positiboetatik, 597ri administrazio-zehazpenak ezarri zitzaizkien, eta 62, berriz, bide judizialaz bideratu ziren, delitu-tasetara iritsi baitziren.

2014an, Iruñeko Udaltzaingoak 429 droga-proba egin zituen, 2013an egindako 149ak hiru halako.  Kontrol gehiago egin baziren ere, bi kasu bakarrik bidali ziren auzitegietara, 2013an adina.  Halaber, 62 positibo administratibo atzeman ziren; hots, estupefazienteak kontsumituta gidatzen ari zirenak, baina delitu-tasetara iritsi gabe.  2013an, kontrol gutxiago eginda, 101 lagunen kontrako salaketak jarri ziren.  2014an, 429 proba egin ziren, eta horien % 85 negatiboak izan ziren. 

Hiriko hainbat errepidetan dauden radar-kabinek Iruñean zebiltzan 3,9 milioi ibilgailu kontrolatu zituzten, 2014an. Kabina horien neurketek 2.373 salaketa eragin zituzten; hau da, 2013an baino % 28 gutxiago.  Radar-kontrolei dagokienez, 1.748 kontrol egin ziren; haietatik 422.807 ibilgailu pasatu ziren, eta 1.285 arau-hauste atzeman ziren, baina bakar bat ere ez zen delitua izan. 

Autobus-geltokiaren aurrean, badago aldi baterako aparkatzeko moldatua dagoen eremu bat, bidaiarien joan-etorria errazteko; bada, eremu horretan 804 salaketa jarri ziren; 2013an, aldiz, 537, eta 2012an, 502. Urtean zehar egindako kanpainetan, Talde Teknologikoak 326.107 ibilgailu kontrolatu zituen. 329 ibilgailuri zehapena jarri zien asegururik ez izateagatik; aparkatzearekin zerikusia zuten 313 salaketa jarri zituen; 22 ibilgailu bahitu zituen, hamaika lagun zehatu zituen derrigorrezko gidabaimenik gabe gidatzeagatik, eta 374 jarduketa egin zituen garabiarekin eta ibilgailuak eramatearekin lotuta.

 

 


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala