Gobernu Batzarra
Tokiko Gobernu Batzarrak astearte goizetan egiten du ohiko bilkura. Alkatea da burua, baina horrek beste kide bat eskuordetu dezake presidentziarako, eta zazpi zinegotzi delegatuak dira Gobernu batzarkide. Horrela legeak agindutakoa betetzen da; izan ere, legearekin bat gehienez ere zinegotzi guztien herenak osa dezake Tokiko Gobernu Batzarra, alkateaz gainera (Iruñean 27 zinegotzi dira). 2013an, Tokiko Gobernu Batzarrak 72 bilera egin zituen. Bilkura haietan, 467 erabaki hartu ziren.
| Bilkurak | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Ohiko bilerak | 49 | 48 | 47 | 46 | 45 | 44 |
| Ezhoiko bilerak | 4 | 3 | 1 | 2 | - | 1 |
| Ezohiko eta premiazko bilerak | 5 | 1 | 24 | 11 | 23 | 27 |
| GUZTIRA | 58 | 52 | 72 | 59 | 68 | 72 |
| Hartutako erabakiak | 676 | 696 | 715 | 576 | 442 | 467 |
