Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Zinegotzigo delegatuak

Indarrean dagoen legeriaren arabera, alkateak zinegotzi delegatuak eskuordetzen ahal ditu, berezko dituen hainbat eskumenetarako. Alkateak, era berean, zinegotzigo bereziak sortzen ahal ditu, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan aurreikusitako arautzearekin bat.

Zinegotzi delegatuek eskuordetza-xedapenean aurreikusten diren eskumenak eskuratuko dituzte, edo berariaz  eskuordetu ezean, alor bakoitzaren gaien barruan ahalmen, eskubide eta betebehar ororen jabe bilakatuko dira, alkatearen eskumenekoak eta eskuordetzan emateko modukoak izaki eskuordetzan hartutako aferetan. Iruñeko Udalak zazpi zinegotzi delegatu eta zortzi kudeaketa-alor ditu: zerbitzu orokorrak; hezkuntza eta kultura; herritarren segurtasuna; enplegua, merkataritza eta turismoa; herritarren partaidetza, gazteria eta kirola; proiektuak eta hiri-kontserbazioa; hirigintza, etxebizitza eta ingurumena; eta gizarte-ongizatea eta berdintasuna.

Ebazpenak
Zerbitzu Orokorrak 356
Hezkuntza eta Kultura 750
Herritarren Segurtasuna 6.907
Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola 1.442
Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa 375
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena 2.089
Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna 478
Gerentzia 127
GUZTIRA12.524
Zuzendaritza delegatuak
Ingurumena 213
Ogasuna 1.602
Giza Baliabideak 793
GUZTIRA2.608
Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala