ALKATEZTA

Alkatea da Udalbatzako burua. Udal-gobernua eta -administrazioa zuzentzeko ardura du, bai eta Udalaren ordezkari aritzekoa eta Udalbatzaren osoko bilkuretarako zein Tokiko Gobernu Batzarraren eta kide anitzeko beste edozein organoren bileretarako deia egin eta haietan buru jardutekoa ere. Bere aldetik, Alkatetza Kabinetea, Protokolo-zerbitzua barne hartzen duena, besteak beste erakundeekiko eta kanpoko harremanez arduratzen da, bai eta kanpora begirako jarduketak koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz, hiriko ekitaldi ofizial eta oroitzapenezkoen zuzendaritzaz eta Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanen sustapenaz ere.

Urtean barna, alkateak 20 bilera egin zituen Iruñeko auzoetako auzokideekin eta hainbat sektoretako elkarteekin. Bilera horien bidez, harreman-bide berri bat ireki da Udalaren eta biztanleen artean, herritarren eskariak eta iradokizunak entzuten dira eta Udalaren lana herritarrengana hurbiltzen da. Bilera horiek Alkatea adi duzu izeneko programaren baitan daude. Horrekin bat, hilero bilera bat egiten da auzo batean bertako auzokide eta elkarteekin, eta beste bat, sektore jakin bateko entitateekin. Alkateaz gain, auzoetako bilera horietara Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua eta eremu horretarako berariaz izendatutako zinegotzia ere joaten dira; sektore jakinekin egiten diren bileretara, bestalde, elkarte gonbidatua zein udal-alorri loturik egon eta alor horretako zinegotzi delegatua joaten da.

Urtarrilean, alkatea Milagrosa, Arrosadia eta Santa María La Real auzoetako auzokideekin bildu zen; otsailean, Sanduzelaiko eta Buztintxuriko auzokideekin; martxoan, Zabalgunekoekin; apirilean, Txantreakoekin; maiatzean, Alde Zaharrekoekin (bi aldiz) eta Arrotxapekoekin, eta ekainaren 25ean, Iturramako eta Azpilagañako auzokideekin. Uda ondoren, irailean, Etxabakoitzen izan zuen hitzordua; urrian, Donibanen, eta arazoan, Mendillorrin. Ermitagañako eta Mendebaldeako auzokideekin, berriz, 2013an bilduko da. Sektorekako bilerak hilean behin ere egiten dira, auzokideekin egiten diren bileren artean tartekaturik. Alkatea, urtarrilean, desgaitasunaren arloko elkarteekin bildu zen; otsailean, etorkinekin; martxoan, merkatariekin; apirilean, kultura-munduarekin; maiatzean, eskualde-etxeekin, eta ekainean, enpresaburuekin. Uda ondotik, kiroleko, hezkuntzako eta gizarte-zerbitzuetako ordezkariekin biltzen da.

2008

2009

2010

2011

2012

Ebazpenak

1.515

2.200

1.460

1.577

1.104

Dekretuak eta xedapenak

31

64

27

42

50

Bandoak

1

1

1

1

1

GUZTIRA

1.547

2.265

1.488

1.620

1.138

Iruñeko Udalak 183 ezkontza zibil egin zituen Ziudadelako Filipe II.a Aretoan, azken hiru urtean baino bi gehiago. Haietatik, 15 ele bitan egin ziren; 8, sexu bereko pertsonen artean eta, lehen aldiz, ezkontza bat ele bitan eta sexu bereko pertsonen artean izan zen. Ekainak eta irailak jarraitzen dute izaten bikoteek ezkontzeko nahiago dituzten hileak, 35 eta 30 ezkontza egin baitziren, hurrenez hurren. Ekitaldi-burua Iruñeko alkatea da, edo bestela, alkateak eskuordetzen duen zinegotzia; ezkongaiek, dena den, zer zinegotzik ezkonduko dituen aukera dezakete. Udalak urtean barna zinegotzi-aktarekin izan zituen 28 pertsonetatik 25 izan ziren ezkontza-buru, 2012an. Abenduan, Udalak iragarri zuen 2013an abuztuan egin ahal izanen direla ezkontza zibilak, bai eta larunbat arratsaldeetan ere (18:30etik 20:00etara), maiatzetik urrira, bietan barne.

Ekitaldi instituzionalez gain (Bost Zaurien Botoa, Bezperak, San Fermin, Zortziurrena, Batasunaren Pribilegioa eta San Saturnino), alkateak beste 90 ekitalditan parte hartu du. Alkatea, halaber, 15 harrera-ekitalditako buru izan zen; 16 hitzarmen sinatu zituen; ehun urteko 5 pertsona bisitatu zituen eta 54 pertsona ospetsu hartu zituen. 98 ikastetxek eta elkartek bisita gidatua egin zuten Udaletxera.