ZINEGOTZIGO DELEGATUAK

Indarrean dagoen legeriaren arabera, alkateak zinegotzi delegatuak eskuordetzen ahal ditu, berezko dituen hainbat eskumenetarako. Alkateak, era berean, zinegotzigo bereziak sortzen ahal ditu, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan aurreikusitako arautzearekin bat.

Zinegotzi delegatuek eskuordetza-xedapenean aurreikusten diren eskumenak eskuratuko dituzte, edo berariaz eskuordetu ezean, alor bakoitzaren gaien barruan ahalmen, eskubide eta betebehar ororen jabe bilakatuko dira, alkatearen eskumenekoak eta eskuordetzan emateko modukoak izaki eskuordetzan hartutako aferetan. Iruñeko Udalak zazpi zinegotzi delegatu eta zortzi kudeaketa-alor ditu: zerbitzu orokorrak; hezkuntza eta kultura; herritarren segurtasuna; enplegua, merkataritza eta turismoa; herritarren partaidetza, gazteria eta kirola; proiektuak eta hiri-kontserbazioa; hirigintza, etxebizitza eta ingurumena; eta gizarte-ongizatea eta berdintasuna.

 

Ebazpenak

2012

Zerbitzu Orokorrak

340

Hezkuntza eta Kultura

547

Herritarren Segurtasuna

8.000

Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola

2.261

Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa

263

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena

2.330

Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna

415

Gerentzia

118

GUZTIRA

14.274

 

Zuzendaritza delegatuak

2012

Ingurumena

224

Ogasuna

1.667

Giza Baliabideak

753

GUZTIRA

2.644