Gazteria

Gaztediaren Etxea

2012an, 87.019 lagunek parte hartu edo erabili zuten Gaztediaren Etxean eskaintzen den zerbitzuetako bat, eta hilean, batez beste, 7.250 erabiltzaile izan ziren. Erabiltzaileak, guztira, % 1,7 gehiago izan ziren aurreko urtean baino, 2011n 85.572 erabiltzaile izan baitziren.

Gaztediaren Etxea Zangoza kaleko 30ean kokaturik dago, 1969ko urriaren 4an zabaldu zen, eta Estanislao Cuadra Salcedok eraiki zuen. Gazteek zentro gisa berariaz erabiltzeko eraiki zen lehen eraikina da Espainian. Etxea zabaldu eta 25 urtera, 1985ean, berriz ere ireki zen, denbora puska batez itxita egon ondoren.

2008

2009

2010

2011

2012

77.953

82.101

83.259

85.572

87.019

- Gazteendako Informazio Bulegoa

Gazteendako Informazio Bulegoa doako zerbitzu publiko bat da, informazioa Iruñeko gazteen lanabes erabilgarria izan dadin lortze aldera. Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gazteendako Informazio Gune eta Bulegoen Erregistroan inskribatua dago eta 1992ko martxoan jarri zen abian. Hona bulegoaren eginkizunak: Informazio gehiago eskuratzea laguntzen duten alderdi guztien berri ematea, bulegoraino iristen diren lan, lehiaketa, ikastaro eta beka interesgarriei buruzko eskaintza eta deialdiak gazte guztien artean hedatzea; eta gazteriaren arloan interesgarriak diren denetariko argitalpenak egitea. 2012an, 6.637 lagunek erabili zituzten Gazteendako Informazio Bulegoko zerbitzuak. Erabiltzaileen % 27k 19tik 25 urtera bitarte dute, eta % 14 15etik beherakoa da. Guztira, 2.417 kontsulta jaso ziren. Hiru kontsultatik batek (% 36) ikasketa, prestakuntza eta ikastaroekin du zerikusia; % 18k, aisia eta bidaiekin; % 15ek, sari eta lehiaketekin, eta % 7k, enpleguarekin. Erabiltzaileen % 58 bulegora bertara etortzen da, eta % 33k telefonoz deitzen du.

- Gazteendako Informazio Bulegoan sarturiko beste zerbitzu batzuk

Gazteendako Informazio Bulegoak ematen duen harreraz gain, Gaztediaren Etxeak bestelako zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkie gazteei, gai batzuen gainean argibide espezializatuagoa emate aldera edota hiriko gazteen artean informazioa hedatzeko modu berriak praktikan jartze aldera. Gaztediaren Etxeak hiru aholkularitza espezializatu ditu (Psikologia Aholkularitza, Lege Aholkularitza eta Ikasketa, lanbide-irteera, aisia eta denbora libreko aholkularitza), 14tik 30 urtera bitarteko gazteei harrera profesionala, konfidentziala eta doakoa eskaintzeko. Era berean, aholkularitza bakoitzari berariaz dagozkion arloekin zerikusia duten artikuluak lantzen dira aldian behin eta webgunean jartzen dira ikusgai: Udalaren webgunean (www.pamplonajoven.es).

Psikologia Aholkularitzak hamar harrera-ordu eskaintzen ditu astean. 2012an, 310 lagunek erabili zuten; haien % 62 emakumezkoak izan ziren, 19 eta 30 urte artekoak, Iruñekoak, eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak eginak zituztenak edo Unibertsitatean ari zirenak. Kontsulten % 48k buru-osasunarekin izan zuten zerikusia, eta % 30ek, harreman pertsonalekin. Lege Aholkularitzak, iaz, 423 kontsulta jaso zituen. Kontsulten % 45 unibertsitatean ikasten ari diren pertsonek egin zituzten, eta % 28, Bigarren Hezkuntzan ari zirenek. Astean hamar orduz eskaintzen du zerbitzua, astearte eta ostegunetan. Iazkoan, Lege Aholkularitzak 20 urte bete zituen eta, horrez gain, Nafarroako Gobernuak Gazteriaren Saria 2012 eman zion. Azkenik, Ikasketa, lanbide-irteera, aisia eta denbora libreko aholkularitzak hamar orduko zerbitzua eskaintzen die erabiltzaileei astean. 2012an 278 eskari jaso zituen, gehien bat hezkuntzari (% 32), bidaiei (% 18) eta aisiari (% 18) lotuak.

Gazteek izena emateko orria betetzean adierazten dute zer gairi buruz jaso nahi dituzten argibideak proposatzen zaien gai-zerrenda batetik. Zerrendan ondoko gaiei buruzko informazioa dago: Etxebizitza, Enplegua, Gaztediaren Etxeko Jarduerak, Iruña Gaztea Udal Jarduerak, Ikastaroak eta jardunaldiak, Bekak, Sariak, Ekitaldi Agenda, Boluntariotza eta Gazte Aldizkaria. Argibide Klubak esaten zaie, eta 1.539 lagun daude izen emanik. Galdetegi hori zuzenean lor eta aurkez daiteke Gaztediaren Etxean, edota Udalaren edo Gaztediaren Etxearen webgunetik jaitsi daiteke. Ondoren, Informazio Bulegora posta elektronikoz igorri behar da. 2012an, 66.896 mezu bidali ziren, 40 txandatan.

288 erabiltzailek Bidaiategia zerbitzua erabili zuten, turismo- edo opor-helmugei buruz galdetzeko. Kontsulten % 61ek Espainiako helmugekin izan zuen zerikusia, eta % 21ek, ingelesez mintzo diren herrialdeekin. Zerbitzuak aukera ematen du erabiltzaileek Bidaiategiko funtsak (gidak, mapak, CDak) mailegutan har ditzaten beren bidaietan erabiltzeko. 36 lagunek egin zuten.

Iruñeko Udalak, 2012an, Gaztediaren Etxeak eskaintzen duen argibide-zerbitzuetan txertatu zuen Boluntariotza Bulegoa. Aldaketa horren ondorioz, bulegoa, astean 15 orduko harrera egin beharrean, 62 orduz ematen hasi zen. Era berean, datu-base bat egin zen, urtean 1.346 boluntariotza-postu eskatu zituzten 184 entitateren datuak oinarri harturik. Erabiltzaileek, urte osoan, 401 informazio-eskari egin zituzten aurrez aurre.

- Aretoen lagapena

Edozein gaztek edo gazte taldek du aukera Gaztediaren Etxeko aretoak eta egoitzak doan erabiltzeko. Hiru faktore hartzen dira kontuan Gaztediaren Etxeko Aretoak Lagatzeko Zerbitzuaren erabilera publikoko esparruak laga eta banatzerakoan: garatu beharreko jarduera mota, zenbat parte-hartzaile eta iraupena. 2012an, guztira, 52.368 erabiltzaile izan ziren. Haietarik, 39.930 (% 76) talde iraunkorrak izan ziren, eta 12.438 (% 24), berriz, aldi baterako taldeak. Aretoak hainbat jarduera egiteko lagatzen dira, hala nola antzerkia eta dantza, mahai-jokoak, arte plastikoak, tertuliak, musika, aurkezpenak eta abar.

Ikasketa Gela bi helbururekin jarri zen abian: lehenik eta behin, hiriko gazte ikasleen eskura ikasketarako esparru bat jartzea, eta bestetik, instalazioak goizeko ordutegian ahalik eta gehien erabiltzea. 24 ikasketa-postu ditu eta wifi-estaldura ere badu. 2012an, 701 lagunek erabili zuten baliabide hori.

- Ekitaldiak Programatzeko Zerbitzua

2012an, Gazteriaren Etxeko Programazio Zerbitzuak 78 ikastaro antolatu zituen, eta 1.461 lagunek parte hartu zuten. Ikastaroen artean gai sorta zabala eskaini zen, sei arloren inguruan, betiere: Kirol-jarduerak, Dantza eta adierazpena, Estetika eta ongizatea, Gastronomia, Kultur eta Sormen Ikastaroak, eta Informatikari buruzko doako lantegiak. Informatikari buruzko doako lantegietan 638 lagunek eman zuten izena.

Etxeak, halaber, erakusketa-areto bat dauka; bertan sei erakusketa jarri ziren ikusgai, eta guztira, 693 ikusle izan ziren. Areto horretako programazioa prestatzerakoan, lehentasuna ematen zaie gazte artisten erakusketei, bai eta gazte gaiak jorratzen dituzten erakusketei ere.

2012an, Gazteriaren Etxeak Iruña Gaztea Foro bi antolatu zituen, gazteendako interesgarriak diren gaurkotasuneko gaien inguruan. Bi foroetan, guztira, 1.149 lagun aritu ziren, eta programatutako 32 jardueretan (solasaldiak, lantegiak, zinema-emanaldiak...) parte hartu zuten. Adiskidetasun arriskutsu bat izenburupean alkoholari eskainitako foroak 221 lagun bildu zituen, eta, Eguberrietako Zatoz etxera Eguberrietan... tripulazio piratarekin foroak, berriz, 928 lagun.

Gaztediaren Etxeak, bestalde, instalazioak eskatzen dituzten eta udalaren on-ikusia jasotzen duten gazte elkarte edo taldeek egiten dituzten denetariko jarduerak koordinatu, kudeatu eta sustatzen ditu. Iazkoan, atal horren baitan sar daitezkeen 47 jarduera garatu ziren (kontzertuak, dantza-erakustaldiak, literatur jarduerak, antzerkia, solasaldiak, zinema-emanaldiak, lantegiak, aurkezpenak...), eta 3.386 lagun aritu ziren.

Literatur Ikasgela 1992az geroztik biltzen da Gaztediaren Etxean, gazteen artean irakurzaletasuna eta literatur azturak sustatzeko, sormena bideratzeko eta gazteen kultur maila aberasteko. 2012an, La tarde de libros irakurketa-taldearen 14 bilera egin ziren eta, guztira, 104 lagun bertaratu ziren. 2012an, Una vez en Pamplona-Iruñean Behin aldizkariaren hogeita bederatzigarren zenbakia plazaratu zen, non ikasgelako kideen olerkiak eta kontakizunak biltzen baitira.

- Zibergela

Zibergela zerbitzuak interneten doan sartzeko aukera ematen du, hiriko gazteek teknologia berriak erabiltzen ikas dezaten eta haietan presta daitezen. 14 eta 30 urte bitarteko gazte guztiei zuzendua dago. Aretoak hogeita bederatzi ordenagailu ditu, bai eta inprimagailuak, eskanerra eta bideo-proiektagailu bat ere. 2012an, 13.218 lagunek erabili zuten Zibergela; hau da, batez beste, 1.100 erabiltzaile baino gehiago hileko.

ZERBITZUA

ERABILTZAILEAK

2012

Gazteendako Informazio Bulegoa

6.637

Psikologia-aholkularitza

310

Aholkularitza Juridikoa

423

Ikasketa-aholkularitza

278

Bidaiategia

288

Areto-lagapenetarako eskaera iraunkorrak

39.930

Areto-lagapenetarako eskaera noizbehinkakoak

12.438

Ikasketa-gela

701

Ikastaroetako parte-hartzaileak

1.461

Informatika-lantegi irekiak

638

Kultur jarduerak

1.498

Erakusketak

693

Iruña Gaztea foroak

1.149

Gazte taldeen jarduerak

3.386

Beste jarduera batzuk

87

La tarde de libros irakurketa-taldea

104

Ziber-ikasgela

13.218

WIFI erabiltzaileak

3.780

GUZTIRA

87.019

Jarduera-mota

Zenbakia:

2011

2012

Aisialdiko eta denbora libreko ikastaroak

73

78

Doako informatika-lantegiak

42

42

Programazio Zerbitzuaren ekitaldiak

21

21

Erakusketak

11

6

Iruña Gaztea Foroetako ekitaldiak

27

32

Gazte elkarteen ekitaldiak

38

47

Beste jarduera batzuk

11

5

Irakurketa Taldearen saioak

8

14

Jarduerak, guztira

231

245

Gaztediaren Etxeko beste jarduera batzuk

Gaztediaren Etxeak, martxoan, Tizadú eztabaida-kluba inauguratu zuen, oratoria jendaurrean lantzeko eta ideiak partekatzeko, batzuek besteengandik ikasiz. Gazte talde bati bururatu zitzaion, jendaurrean nola hitz egin ikasteko ikastaro batean parte hartu ondoren. Izan ere, ezagutza horiek praktikan jartzen segitu nahi zuten. Bilerak ostiral arratsaldean egiten dira, eta 10 eta 25 minutu arteko azalpenak izaten dira askotariko gaiei buruz, bi muga bakarrik jarrita: inoren sentiberatasuna ez mintzea eta legeen aurka ez jardutea.

Gaztediaren Etxearen beste ekimen batentzat, Gazteletrarentzat, I. Orri-marka Lehiaketa antolatu zen, literatur jardunaldiak sustatze aldera. Lehiaketan, guztira, 62 lan aurkeztu ziren, eta Arte Ederretako ikasle Marta Barrajón albacetearrak irabazi zuen; ikasle horrek egindako orri-markan irakurle bat ageri da, zeinaren burutik hainbat tamaina eta koloretako letrak agertzen baitira. Gazteletrak maiatzean eta ekainean egiten ditu saioak: topaketak idazleekin, mahai inguruak, tertuliak eta literatur aurkezpenak.

Apirilean Gazte Antzerkiaren VI. Zikloa egin zen; bertan, lau antzezlan taularatu zituzten eta 427 lagun bertaratu ziren. Zikloaren asmoa da Gaztediaren Etxeko instalazioak entseguetarako erabili ohi dituzten taldeen antzerki-lana erakustea.

Gaztediaren Etxean, halaber, Ikasketako X. Olinpiada Solidarioa egin zen. Coopera GGKEren ekimen horrek Hegoaldeko herrialdeetan proiektuak finantzatzeko aukera ematen du. Izan ere, enpresa babesleek diru bihurtzen dituzte mundu zabaleko boluntarioen ikasketa-orduak, proiektuak finantzatze aldera. Ikasketa-ordu bakoitzak euro bat eragiten du garapenaren aldeko lankidetzarako. 2012an, Kongoko Errepublika Demokratikoko hamalau eskola hobetzera bideratu zen dirua. Ekimen honetan hainbat erakunde aritzen dira lankidetzan: NUP, Nafarroako Unibertsitatea, Nafarroako Liburutegi Nagusia, unibertsitateetako klubak, ikastetxe nagusiak eta elkarteak.

Azkenik, Etxeak urtero ekiten dio erabiltzen ez diren ordenagailuak eta informatika-tresnetako osagarriak biltzeko kanpainari, konpontzeko eta diru-baliabide apaleko familietako gazteei emateko.

Gazteriako programak eta ekintzak

- Denbora librea

Udalak, uda partean,Itsasoa eta hondartza kanpaldiak antolatzen ditu Kantabriako Santoñan eta, horrekin batera, kirol-ekitaldi ugariko programa bat Izaban eta Irunberrin. Kanpaldian, 8 eta 12 urte arteko 100 adingabek parte hartu zuten, bi txandatan, abuztuaren 1etik 8ra eta 8tik 15era. Santoñako udal-aterpetxean egiten da, zuzeneko sarbidea du itsasora eta ur- eta kirol-jarduerak egiten dira, hala nola surfa, ekitazioa, bela, mendi-ibilia, txangoak Santillana del Mar herrira edota paseoak txalupaz.

Izabako eta Irunberriko eskaintza jarduera-anitza 13 eta 17 urte arteko gazteentzat da. 72 lagunek parte hartu zuten, hiru txandatan banaturik (uztailaren 16tik 23ra eta uztailaren 30etik abuztuaren 6ra gaztelaniaz, eta uztailaren 23tik 30era, euskaraz); jarduera asko egiten dituzte, hala nola raftinga, piraguismoa, orientazioa, trekkinga, espeleologia, ekitazioa, eta ur bizietako lantegia.

Mendigoizaletasuna gazteen artean sustatze aldera, Anaitasuna KKAEkiko lankidetza-hitzarmena mantendu zen, aipatu klubak antolatzen duen Pirinioetako Zeharkaldian gazteen izen-ematea diruz laguntzeko. 2012an, bi eskari jaso ziren.

- Lehiaketak

Iruñeko Udalak, urtero, hamalau eta hemezortzi urte arteko gazteei zuzendutako literatur lehiaketa bat deitzen du, gaztelaniaz eta euskaraz, poesia eta narrazio laburra modalitateetan. Lehiaketan lankidetzan aritzen dira hala Hezkuntza eta Kultura Alorra nola Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirol Alorra. Azken hori gaztelaniazko lehiaketa antolatzeaz arduratzen da. Guztira, 90 lan aurkeztu ziren (16 lan poesian, eta 74, narrazio laburrean).

Ikasturtearekin batera, gainera, lehiaketa bat deitzen da Iruñeko ikastetxeetan eta ikastetxe nagusietan, interesatuta dauden ikasleak, nor bere ikastetxean, Gaztediaren Etxeko informazio-berriemaile izan daitezen, gazteek informazioa beren ikasketa-lekuetan bertan eskuratzea sustatze aldera. Urtearen lehen seihilekoan, 2011/12ko ikasturteko programa burutu zen eta, guztira, 35 ikastetxek parte hartu zuten; irailetik aurrera, 2012/13ko ikasturteko programa hasi zen, eta 32 ikastetxek eman zuten izena.

- Natura

2012n, mendi-diapositiben 11 emanaldi egin ziren, guztira. Hona hemen programa horren helburuak: batetik, beste herrialde batzuetako bizimoduak eta solasaldiak emateaz arduratuko diren nafar mendigoizaleen bizipenak ezagutzera ematea, eta bestetik, mendizale gazteak egokiro entrenatu eta prestatu beharraz ohartaraztea, mendiko arriskuei segurtasunez hel diezaieten. Era berean, nafar mendigoizaleei zuzenean laguntzeko modu bat da, horrela beren espedizioei buruzko argazki-erreportajeak egitera eragiten baitzaie, ikastetxeetan edo toki publikoetan erakuts ditzaten.

Arga bizirik programaren helburu nagusia Arga ibaiaren eta inguruen historia, landaredia eta fauna ezagutzea da, piragua garraiobide gisa erabiliz. Kirol-nabigazioaren tekniketan hasteko aukera ere bada, Iruñean barrena egiten den bidaia baten bitartez. Programan, guztira, 1.814 laguna aritu ziren eta, horietatik, 924 gazteak ziren. Gazteen partaidetza-ehunekoa, beraz, % 50,94 izan zen.

- Beste jarduketa batzuk

2011n, Udalaren eta Espetxe Erakundeen Zuzendaritza Nagusiaren artean sinatutako hitzarmenarekin bat, Iruñeko espetxeko presoen artean prestakuntza-, lanbide- eta kultur jarduerak sustatu ziren. Hiru eskulan-ikastaro eta musika-lantegi bat egin ziren.

Udalak diruz laguntzen du entsegu-aretoen alokairuaren diru-kostuaren zati bat, bi baldintza hauek betetzen dituzten gazteen musika-taldeentzat: gutxienez ere, taldekideen bi heren 14 eta 30 urte artekoak izatea, eta taldekideen erdiak Iruñeko auzokideak izatea. 2012an, 151 entsegu-abonu egin ziren programan izena emandako 31 musika-taldeentzat non 138 gazte aritzen baitira.

Abuztuan, Umbras de Paradox jardunaldiak egin ziren, Gaztediaren Etxeari lotuta dagoen Alter Paradox elkartearekin elkarlanean. Jardunaldien laugarren edizioan 680 gaztek parte hartu zuten. Era berean, bestelako ekitaldiak lagundu ziren diruz, hala nola gazte orkestren kontzertu bat, Esparza Krosa, XIX. Gazte Enpresaburua Nafar Saria, First Lego League eta El Corte Inglés – Nafar Ateneoa Kontakizun Laburraren V. Gazte Saria.

Diru-laguntzak

- Enpresa-sortzaileak

Iruñeko Udalak 21 gazteren 17 proiektu lagundu zituen diruz, enpresa-sortzaileendako udal-laguntzen deialdiaren bitartez. 18 eta 30 urte arteko lagunei zuzenduta daude, ekonomia-jarduera berriak sortzeko eta abian jartzeko. Guztira, 17.032,87 euro banatu ziren.

Hona hemen Iruñeko Udalaren laguntza-deialdi honen bidez diruz lagundutako enpresa-sortzaileen profila: % 81, zehazki, 25 eta 30 urte arteko gazteak dira, eta % 19, aldiz, 18 eta 24 urte arteko gazteak. 11 enpresa-sortzaile gizonezkoak ziren, eta 10, emakumezkoak. Haien jatorriari dagokionez, bi lagun etorkinak ziren, eta gainerakoak, nazionalak. Diruz lagundutako 17 ekonomia-ekimenetatik, 12 autonomoek aurkeztu zituzten; 4 sozietate zibil irregularrak ziren, eta bat pertsona bakarreko sozietate mugatu bat zen. Negozio horiek, guztira, lanaldi osoko 27 lanpostu sortu zituzten, eta lanaldi erdiko bat. Abian jarritako enpresa-proiektuak heterogeneoak izan ziren, eta gehienak zerbitzuen sektorekoak (okindegia/gozo-denda; bideojokoen eta entrenamendu birtualerako sistemetarako osagarrien on-line denda bat; San Fermini lotutako jantzien diseinua eta salmenta, osagarriak eta gainerako produktuak; irudi-aholkularitza; argazkilaritza profesionala; atzerritarrendako bidaia-agentzia; eskaintzen sustapena eta produktuak web atarian saltzea...).

- Gazte-jarduerak

Beste urte batez ere, Udalak diru-laguntzak entitateen artean banatu zituen, 2012an gazte-jarduerak egiteagatik. Irabazi-asmorik gabeko hamar elkarteri eman zitzaien laguntza, eta 31.475,47 euro banatu ziren. Diru horren bidez, gazte arloko jarduera noizbehinkakoei ematen zaie laguntza, irabazi-asmorik gabeko entitateek antolatutakoak badira, eta 30 urtera arteko herritarrei zuzendutakoak, hala nola prestakuntza-jarduerak denbora librean, aisia- eta josteta-jarduerak, sentsibilizazio-jarduerak, gazte mugikortasuneko jarduerak eta gazte-boluntarioendako jarduerak.

Entitatea

diru-laguntza

EPS Nuestra Señora de la Paz

4.868,58

Nafarroako Eskaut Katolikoak

7.000,00

Musika, trabarik gabe

383,44

Albatros

3.112,57

Isaba kluba

5.561,79

AJ Sierra Alaiz

1.918,47

ADI Elkartea

1.923,50

Jóvenes para Cristo Elkartea

580,04

AJ Garaiz

3.591,09

I Becchi Gazte Elkartea

1.513,24

GUZTIRA

30.452,72

Iruña Gaztea

2010eko martxotik hona, Iruñeko Udalak atari bat dauka interneten, www.pamplonajoven.es, 14 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua. Hartan argibideak eta sarearen bidezko zerbitzu berritzaile eta erabilgarriak eskaintzen dira, gaurkotasun osoko aurkezpen erabilerraz eta irisgarri baten bitartez, estandarrekin kodetua eta bilatzaileetan ageri dena. 2012an, guztira, 100.206 bisita jaso zituen, eta 774.954 sarrera izan ziren.

Iruña Gazteak, halaber, profilak ditu sare sozialik erabilienetan eta jarraitzaile gehien dituztenetan. Bi urte eta erdian, 4.600 lagun lortu dira Facebooken eta 4.445 jarraitzaile Twitterren; azken kopuru hori 2010ekoaren halako bi da. www.pamplonajoven.wordpress.com