Udalaren programak
Iruñeko Udalak, urtero, jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak egiteko programa bat eskaintzen du: besteak beste, helduendako mantentze-gimnasia eta aerobica, 50 urtetik gorakoendako yoga, 65 urtetik gorakoendako ariketa fisikoa eta helduendako igeriketa. Jarduera horiek hiriko udal-kiroldegietan, ikastetxeetan, Cicivox zentroetan, kirolguneetan eta igerilekuetan egiten dira. Jarduerek ikasturte osoa irauten dute, urritik maiatzera bitarte. Igeriketa-kanpaina, ordea, hiru hilabetez egiten da. Ikasturtean, 1.501 lagunek parte hartu zuten mantentze-gimnasia eta aerobica egiteko programan; 50 urtetik gorako 718 lagunek, bestalde, yoga-klaseetan; 207k, gimnasioetan 64 urtetik gorakoentzat egiten diren ariketa fisikoetan; eta 1.113 lagun igerilekuetara joan ziren, igeriketa-ikastaroetan aritzeko, hala hastapen- eta hobetze-mailan nola mantentze fisikorako.
Udalaren kirol-programak helduendako ez ezik, beste adin batzuendako ere izaten dira. Eskola-igeriketan, esaterako, Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleak aritzen dira, eta 2012an, 2.169k parte hartu zuten. 2012az geroztik, Nafarroako Igeriketa Federazioak antolatzen ditu igeriketa-kanpainak, hala ikasleendakoa nola helduendakoa, eta Udalaren diru-laguntzen deialdi batean parte hartzen du kanpainak finantzatzeko. Udalak futbol-ligak antolatzen ditu haur eta gazte mailetan, Udalarteko Kirola kanpainaren baitan. 2012an, guztira, 74 talde aritu ziren lehian; 70, haur-mailan, 8 urtetik 11ra bitarte, eta 4, gazte-mailan, 16 urtetik 25era bitarte.
Programa horiekin batera, Udaleko Kirol Eskolak egiten dira, eta eskaintza oso zabala da 6 urtetik 14ra bitarteko adingabeentzat: xakea, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, beisbola eta sofbola, txirrindularitza, futbitoa, gimnasia erritmikoa, gimnasia artistikoa, patinajea, pilota, mahai-tenisa, waterpoloa, errugbia, boleibola, triatloia eta kirol egokituak. Eskola horiek kirol horietako oinarrizko teknikak ikastea ahalbidetzen dute eta ikastetxeetako eskola-ordutegitik kanpo egiten dira, ikasleek aukeratzen dituzten kirolak egiten hastea eta lantzea sustatze aldera. 2011-2012ko denboraldirako, hainbat adin eta ikastetxetako 9.369 ikaslek eman zuten izena.
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
Udaleko kirol-eskolak. |
8.695 |
8.583 |
8.575 |
8.872 |
9.369 |
|
Udalarteko kirola |
750 |
732 |
765 |
883 |
740 |
|
Eskola-igeriketa |
2.325 |
2.362 |
2.019 |
2.125 |
2.169 |
|
Helduendako igeriketa |
1.037 |
1.129 |
961 |
1.000 |
1.113 |
|
Helduendako mantentze-gimnasia |
1.563 |
1.461 |
1.390 |
1.405 |
1.501 |
Laguntzak eta diru-laguntzak
Iruñeko Udalak kirolari lotutako hiru laguntza-deialditan aurkezteko aukera ematen die talde, klub, elkarte eta bestelako entitateei, kirol-jarduerak antolatzea sustatze aldera eta hainbat lehiaketatan aritzea bultzatze aldera. Diru-zuzkidurarik handieneko deialdia (536.000 euro) zuzendua zegoen 2011-2012ko denboraldian lehen hiru kategoria absolutuetako liga nazional ofizial arruntetan aritu ziren kirol-taldeentzat. 18 kiroletako 41 kirol-taldek jaso zuten laguntza, besteak beste, eskubaloiko Anaitasunak eta San Antoniok, futbol-aretoko Xotak, Waterpolo Navarrak eta Waterpolo 9802k, eta beisboleko Club Deportivo Argak eta Club Deportivo Pamplonak.
Beste deialdi bat zuzendua zegoen, 2011-2012ko denboraldian (irailetik ekainera) edo 2012an barrena, kirol-emanaldi, -ikuskizun eta bestelako kirol-jarduerak edo jarduera fisikoak antolatu zituzten elkarteentzat, eta 396.244 euroz zegoen hornitua. Udalak, zehazki, 29 federaziok edo elkartek antolatutako 49 kirol-ekitaldiri eman zien laguntza hori. Ondokoak izan ziren diru-laguntzarik handiena jaso zuten kirol-emanaldiak: igeriketako eskola-kanpaina (125.971,61 euro), Nafarroako Igeriketa Federazioak antolatua; helduendako gimnasia (56.103,43 euro), ANEFIDEk antolatua ; helduendako igeriketa-kanpaina (26.113,21 euro), Nafarroako Igeriketa Federazioak antolatua; eta Boscos futbol-trofeoa (24.000 euro), Trofeo Boscos-ek antolatua.
Hirugarren laguntza-deialdiaren xedea kirol afizionatua da. 2011/2012ko denboraldian, 37 entitatek jaso zituzten Iruñeko Udalak urtero kirol afizionatura bideratzen dituen laguntzak. Deialdia kirol-elkarteei, elkarteei, klubei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei zuzendua dago eta 138.400 euroz hornitua zegoen. Ondoko entitateek jaso dute diru gehien: Anaitasuna KKAE, 14.872,46 euro; Oberena Instituzioa, 12.327,17 euro; Donibane Kirol Elkartea, 12.319,16 euro; Club Natación Pamplona, 10.473,67 euro; eta Txantrea Kirol Elkartea, 10.263,47 euro.
|
|
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
|
Kirol afizionatua |
173.000 |
173.000 |
73.000 |
173.000 |
138.400 |
|
Lehen hiru kategoria nazionaletako ligetan ari diren taldeak |
370.000 |
370.000 |
70.000 |
370.000 |
536.000 |
|
Kirol-emanaldi -ikuskizun eta -jarduerak |
196.000 |
196.000 |
16.000 |
216.000 |
396.244 |
Hitzarmenak
Urtean zehar, Udalak hainbat hitzarmen sinatzen ditu entitate eta federazioekin jarduerak eta lehiaketak antolatzeko. Guztira, 234.000 euro inbertitu ziren talde hauekin egindako hitzarmenetan: AEDONA, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa, Miguel Induráin Fundazioa, Nafarroako Atletismo Federazioa –Larrabide estadioan Espainiako Txapelketa antolatzeko– eta Nafarroako Pilota Federazioa –Munduko V. Trinket Kopa antolatzeko–.
|
Hitzarmenak |
Zenbatekoak (eurotan) |
|
AEDONA |
100.000 |
|
Nafarroako Pilota Federazioa |
30.000 |
|
Miguel Induráin Fundazioa |
30.400 |
|
Nafarroako Atletismo Federazioa |
50.000 |
|
Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa |
24.000 |
Kirol-instalazioak
Arantzadiko Kirol Hiriak, 2012an, 4.131 bazkide zituen eta egun bateko 49.865 sarrera saldu zituen instalazioetan sartzeko. Bazkide gehienek (2.206) udarako hartu zuten pasea edo hilabeterako (976); 818 lagunek, aldiz, urte osorako abonua erosi zuten, eta 131k, zatikatua (bi zatitan ordainduta, dena batera ordaindu beharrean).
Iruñeko Udalaren kirol-instalazioak 1977an eraiki ziren. Arantzadik 28.500 metro koadro ditu, Arrotxapea auzoan dago eta atari zabaleko hiru igerileku eta bi igerileku estali ditu, bai eta erreleku-eremua, kiroldegi estalia, bi padel-pista estali, pilotaleku estali bat, sauna, gimnasioa eta gizarte-eraikin bat ere. Eraikin barruan harrera-lekua, taberna-kafetegia, aldagelak, komunak, erabilera anitzeko aretoak eta fitness-areto bat daude. Arantzadi, gainera, Iruñeko Udalak hirian duen wifi-eremuetako bat da.
Sanduzelai Kirol Hiria 2007an zabaldu zen. Hainbat fasetan eraiki zen eta, fase bakoitzean, hainbat instalazio egin zitzaizkion hala kanpoaldean (igerilekuak) nola barnealdean (gizarte-eraikina, Aquavox zentroa). 2012an, 36.652 lagun sartu ziren Kirol Hiri horretan, eguneroko sarreraren bidez. Sanduzelai Kirol Hiriak 3.209 abonatu ditu, eskaintzen diren abonamendu-modalitate ezberdinetan banatuak: 621 urte osokoak dira; 7, negukoak; 841, uda partekoak, eta 1.740, berriz, hilabetekoak.
Erabiltzaileek 18.000 metro koadro baino gehiago dituzte erabilgarri, ondoko instalazioekin: udako igerilekuak, errelekuak, zentro hidrotermala, bi igerileku estaliz eta spa-eremu batez osaturikoa (harrera-lekua, sauna finlandiarra, bainu turkiarra, hidromasaje-igerilekua, spa gunea, erlaxatzeko gunea, dutxa gunea eta tonifikazio gunea), eta gizarte-eraikina, kafetegi batez, gimnasio batez eta erabilera anitzeko hainbat aretoz osatua. Instalazioei, gainera, Zilarrezko Bioenergia saria eta Hiri Iraunkorra saria eman zizkieten, zero isurpen eraikin bat eraiki izanagatik. Eraikinak, izan ere, A energia-kalifikazioa dauka eta hiru biomasa-galdara ditu, eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta instalazio mini-eolikoa, bere energia-beharrak asetzeko.
Iruñeko Udalak, halaber, beste urte batez, urte osorako 375 abonu zozketatu zituen hiriko erroldatuen artean, bai eta udako denboraldirako 243 abonu ere, Oberena Instituzioaren, Txantrea KKEaren eta Arrotxapea KKEren kirol-instalazioetan sartzeko. Urte hasieran ere, urteko 37 abonu zozketatu ziren SDC Echavacoiz elkartearen kirol-instalazioak erabiltzeko.
Iruñeak udal-kudeaketako bederatzi kiroldegi ditu, hirian kirola egiteko. Arantzadiko, Arrosadiko, Azpilagañako, Ezkabako, Ermitagañako, Arrotxapeko, Sanduzelaiko, Mendillorriko eta José María Iribarren kiroldegiak dira. 2012-2013ko denboraldian, batez beste, % 63,14ko okupazioa izan zuten, ikastetxe, klub, kirol-talde edo kirol-programen erabilerari dagokionez. Instalazioak, bere osoan, astero 797,5 orduz daude zabalik, eta erreserba horien ondotik libre gelditzen diren orduak banako erabiltzaileek ikasturtean zehar aloka ditzakete. Udal-esparruek, 2012an, aurreko urtearen antzeko erabilera izan zuten. Horrela, aurrez erreserbatutako erabilera, batez beste, 65,65 puntura iritsi zen. Iazko kanpainan, zehazki, Mendillorrin, Arrosadian, Ermitagañan eta José María Iribarren-en jo zuen gora okupazio-ehunekoak; eta zertxobait jaitsi zen, berriz, Arrotxapean, Azpilagañan, Ezkaban eta Arantzadin. Sanduzelain bere horretan iraun zuen.
Kiroldegietan Udalaren hainbat programatako parte-hartzaileak aritzen dira, hala nola mantentze-gimnasiakoak, aerobicekoak eta yogakoak; halaber, Udaleko Kirol Eskolako eta Nafarroako Kirol Jokoetako parte-hartzaileak aritzen dira hainbat kiroletan. Era berean, hainbat liga eta lehiaketatan jokatzen duten 27 taldek beren partida ofizialak eta entrenamenduak kirol-instalazioetan egiten dituzte, eta beste entitate batzuek ere erabiltzen dituzte beren kiroletan aritzeko. Azkenik, hamabi ikastetxetako eskariari egiten zaio harrera, kiroldegiak erabiltzen baitituzte ikasturtean gorputz-heziketako jarduerak egiteko.
Udalak onetsitako jarduera erregularrik ez dagoen orduetan, kiroldegiak herritar guztien eskura daude kirola egin dezaten. Hartara, instalazioaren erabilera alokatu behar da, kiroldegietako langileekin beraiekin harremanetan jarrita. 2012an, egun bat lehenagoko 3.000 erreserba inguru egin ziren.
Kirol-ekitaldiak
- Espainiako Txirrindularitza Itzulia
Espainiako 67. Txirrindularitza Itzuliaren lehen bi etapak Nafarroan izan ziren. Lasterketaren irteera ofiziala Iruñean egin zen, abuztuaren 18an, 16,2 kilometroko erlojupeko batez, Gazteluko Plazatik Zezen Plazaraino. Espainiako Itzulian 192 txirrindulari aritu ziren, 22 taldetakoak, haien artean Caja Rural talde nafarra. Milaka lagun atera ziren kaleetara etapa bertatik bertara ikusteko eta txirrindulariak animatzeko. Abuztuaren 19an, igandean, Gazteluko Plazan bigarren etaparen sinadura-kontrola egin zen, bai eta irteera neutralizatua ere. Txirrindulariak Iruñetik Vianaraino joan ziren, bidean 180 kilometro eginda. Etaparen ibilbide osoa Nafarroako Foru Komunitatean barna izan zen.
- Espainiako Atletismo Txapelketa
Iruñean, lehen aldiz, Espainiako Atletismo txapelketa egin zen, abuztuaren azken asteburuan, hilaren 25ean eta 26an. Probak Larrabide estadioan jokatu ziren. Kirolarien artean, 12 errekordun nazional aritu ziren, bai eta Espainiako urteko rankingean lider ziren 30 atleta ere. Guztira, milatik gora lagunek osatu zuten txapelketa, epaile, atleta, entrenatzaile eta laguntzaileen artean.
Programa olinpikoko proba guztiak jokatu ziren, maratoia izan ezik, eta proba bakoitzeko 16 atleta nazionalik onenek parte hartu zuten. Batzuk, gainera, Londresko Olinpiar Joko bukatu berrietan arituak ziren. 564 atletak eman zuten izena (305 gizon eta 259 emakume), Espainiako 102 atletismo-klubetakoak.
Banakako txapelketaren 92. edizioa izan zen (54.a emakumezkoen kategorian). Era berean, kluben arteko Espainiako XXXIX. Errelebu Txapelketa jokatu zen, bai eta Proba Konbinatuen Espainiako LXXII. Txapelketa ere.


